Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Getxo

Hau artikulu on bat da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.
Koordenatuak:43°20′39″N3°00′23″W / 43.344166666667°N 3.0063888888889°W /43.344166666667; -3.0063888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Getxo
 Bizkaia,Euskal Herria
GetxokoEreaga hondartzako ikuspegia.

Getxo armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaUribe Kosta
Izen ofiziala Getxo
AlkateaAmaia Agirre (EAJ)
Posta kodea48990 - 48991 - 48992 - 48993 - 48930
INE kodea48044
Herritarragetxoztar, getxotar
Kokapena
Koordenatuak43°20′39″N3°00′23″W / 43.344166666667°N 3.0063888888889°W /43.344166666667; -3.0063888888889
Map
Azalera12 km²
Garaiera50 metro
Distantzia15,6 kmBilbora
Demografia
Biztanleria75.752 (2025:  −229)
alt_left 41.485 (%54,8) (%48,1) 36.461 alt_right
Dentsitatea6.668,83 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 4,53
Zahartze tasa[1]% 23,97
Ugalkortasun tasa[1]‰ 35,1
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 74,99(2011)
Genero desoreka[1]% 4(2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,13(2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 32.97 + % 18.15 hartzaile(2021)
Kaleko erabilera[3] (2021)
Etxeko erabilera[4]% 12.51 (2021)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.getxo.net/

GetxoBizkaiko kostaldearen erdialdekoudalerri bat da,Bilboaldean etaUribe Kostan kokatua,Bilboko itsasadarrareneskuinaldean,Bilbotik 15 kilometro iparraldera. 77.759 biztanle dituenez,Euskal Herrikohiririk jendetsuenetan seigarrena da.

Getxon dagoBizkaiko Zubia deritzon1893koburdinazko zubi esekia,UNESCOkgizateriaren ondare izendatua etaPortugaleterekiko lotura egiten duena.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
GetxokoNeguri auzoa.
Areetako etxe bat, Las Mercedes izenekoa.

Auzoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Getxok hainbat auzo ditu:

Udalerri mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Getxok honako muga hauek ditu:

Ingurune naturala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hondartzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Getxok hainbat hondartza ditu: Areeta auzoanAreetako hondartza etaBalanar; Algortan,Ereaga etaArrigunaga; eta Sopela aldean,Gorrondatxe etaBarinatxe, azkeneko bi hauetan nudismoa egitea dago. Barinatxe hondartzan Getxo etaSopela artean banatuta dago.

Algortako Portu Zaharrak ere badu hondartza txiki bat barkuak uzteko erabili ohi zena.

Ibaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Getxoko udalerri osoaGobela ibaiak zeharkatzen du. Horren bokaleaLeioan dago kokatuta,Ibaizabal ibaira isurtzen ditu urak. Horren aurretik hainbat padura sortzen ditu, adibidezBolue etaFadura,Bolue errekaren urez.

Ibaizabal ibaiaren azkeneko zatiaPortugalete eta Getxo artean dugu, itsasoratu aurretik.

Bestelakoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Getxo iparraldeanGalea lurmuturra dago. Bertan dago kokaturikPrintzearen gaztelua.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Getxoren inguruko lehenengo erreferentziakXVI. mendean agertu ziren. BertanFortun Sanchez de Getxo etaOtxoa Ortiz de Getxo aipatzen dira.Elizate gehienetan bezala, garai hartan, eliza eta dorretxeen inguruan biltzen ziren hainbat baserri ziren herriak.

Andra Marin ikus daitezke garai horretako txapitelerromaniko batzuk. Horien ikerketakXII. mendera eramaten gaitu, lehenengo monasterio edo tenpluaren peskizan. Gaur egungo elizaXVIII. mendean eraikia izan zen. Mende horretan jada Getxok bere leloa hartua zuen:Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan.

XVIII. mendearen inguruanPortu Zaharra ere sortzen da. Horren hedaduraz,Algorta herria sortu zen.XIX. mendean, berriz,Espainiak eliza eta herri-lurrendesamortizazioa gauzatu zuen eta ondorioz, lur komunal hareatsuak saldu ziren etaAreeta sortu zen.1856an, Madozen desamortizazioa aprobetxatuz,Máximo Aguirrek Lamiakoko padurak erosi zituenBiarritzeko estiloko bainuetxe bat drainatzeko eta eraikitzeko,[6]Bizkaiako proiektatutako urbanizaziorik handiena bihurtu zen 1876koBilboren handitze-plana arte.

Mendearen bukaeran, TxurrukakGobela ibaia desbideratu zuen, eta hala,Neguritik igarotzeari utzi zion.Trenbidea iristearekin bat,Areetaren ondoan, baina trenbideak bereizita,Itzubaltzeta (Erromo) sortu zen.

Armarria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Getxoko armarria: "Kaltea dagianak bizarra lepoan".

Getxoko armarrian, arbolaren aurrean otsoa ikusten da eta goian, arbolatik eskegita bezala, bi tupina. Otsoak ahoan lapurtutako arkume bat daroa eta atzera begira doa, ezkerretarantz.

Badago euskaraz idatzitako lelo bat ere, gaurko grafiaz:KALTEA DAGIANAK BIZARRA LEPOAN. Leloak kalte egin duenari abisu egiten dio. Kalte egin duenak atzera begira bizi beharko du, getxoztarrak haren atzetik joango direlako.[7]

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Biztanleriaren tamainaUrtea020.00040.00060.00080.000100.000189019201950198020102040GetxoBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero,bertan egin dezakezu.

Politika eta administrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Getxoko udaletxeaAlgortan.
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Getxon» eta «Getxoko alkateen zerrenda»

Udal hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2015eko hauteskundeetako zerrendarik bozkatuenaEAJrena izan zen etaImanol Landa bihurtu zen alkate.

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen emaitzen ondorioz,EAJren izeneanAmaia Agirre hautatu zuten alkate. Udalbatza berria osatzeko bilkuran, Agirrek jaso zituen EAJ/PNVren 11 zinegotzien botoak.PPren hautagaiak, Eduardo Andradek, bost jaso zituen, bere taldearenak;EH-Bilduren hautagaiak, Nerea Guijarrubiak, bere alderdiaren lauak; etaElkarrekin Podemosen hautagaiak, Ignacio Roblesek, bere taldeak lortutako bi zinegotzienak.PSE-EEk boto zuria eman zuen.[8]

Getxoko udalbatza
Alderdia20152019
ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
9 / 25
13.625 (% 34,81)
11 / 25
16.344 (% 39,37)
Alderdi Popularra (PP)
5 / 25
7.431 (% 18,98)
5 / 25
6.881 (% 16,58)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
4 / 25
5.760 (% 14,72)
4 / 25
6.311 (% 15,20)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
2 / 25
4.170 (% 9,91)
3 / 25
4.420 (% 10,65)
Getxoko Udal Kandidatura (GUK) ->Ahal Dugu
4 / 25
5.809 (% 14,84)
2 / 25
3.334 (% 8,03)
Ciudadanos (C's)
1 / 25
2.362 (% 6,03)
0 / 25
1.357 (% 3,27)
Datuen iturria:Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateen zerrenda

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Getxok izandako alkateen zerrenda:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia
Jesus Javier Agirre Bilbao19791980Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Urretxua Libano19801983Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Ramon Barquin Gaztelurrutia19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Javier de Sarria Landarte19871991Euzko Alderdi Jeltzalea
Humberto Cirarda Ortiz de Antiñano19911999Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Zarraoa Zabala19992007Euzko Alderdi Jeltzalea
Imanol Landa Jauregi20072019Euzko Alderdi Jeltzalea
Amaia Agirre Muñoa2019JarduneanEuzko Alderdi Jeltzalea

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Getxoko2001ekoPlan Orokorraren egitura organikoa eta erabilera globalak. Bizitegi-eremuen koloreakdentsitatearen arabera ilunduta daude kolore horitik -dentsitate baxua- kolore marroira -dentsitate altua-. Berde ilunez,ekipamendu handiak.

Udalerria, hiru barrutitan dago banaturik,Elexaldek barruti propioa osatzen du,Areeta etaItzubaltzeta auzoek beste bat eta udalerriko beste auzo guztiakAlgortako barrutian daude kokaturik, azken hau izanik populatuena. Hau da barrutiko dagoen biztanle kopurua:

Biztanleria barrutika (2001)
AuzoaBiztanleriaGizonezkoakEmakumezkoak
Elexalde14.5197.0577.462
Areeta28.41413.36215.052
Algorta39.79918.90720.892

Azpiegiturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garraioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Errepideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

BI 637 errepideak, Uribe kostako igarobideak (Leioa etaSopela lotzen dituena), udalerria zeharkatzen du Neguri, Algorta eta Andra Mari auzuneetatik igarota.

Metroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroa»

Bilboko metroaren1. lineak Getxo zeharkatzen du, eta udalerrian honako geltokiak ditu:

Autobusa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko honako lineak udalerria zeharkatzen dute:

BizkaibusA2151  Areeta - LARRABETZU
A2151  Areeta → LARRABETZU
GETXO
Bizkaia Zubia • Zugazarte 2Marítimo • Zugazarte 38Reparadoras • Zugazarte 54Triángulo • La Avanzada 28Antiguo Golf
LEIOA
ArtatzaSuhiltzaileak • Ondiz • ElexaldeSakoneta • DonibaneKontserbatorioa • SantimamiEroski
ERANDIO
La AvanzadaErtzaintza • Erandiogoikoa • AsuaLa Avanzada 9
SONDIKA
Asua PlazaSangroniz • San Juan • Basozabal • Berreteaga
LOIU
LarrondoElotxelerri • LarrabarriOlarra • ElotxelerriNafrisa
DERIO
Hilerria •Udaletxea • AsteintzaApaiztegia
ZAMUDIO
Lekunbiz • Domartiena •Arteaga • Larragoiti • Teknologia-ParkeaArteaga • Teknologia-ParkeaInnobasque • Teknologia-ParkeaEdificio Barco • Teknologia-ParkeaArteaga
LEZAMA
Kurutzea • UzabalAthletic • Elexalde • Iberre • Txakoli Loroño
LARRABETZU
BerresonagaMirasol • KizkibilVista Alegre • Larrabetzu
A2151  LARRABETZU → Areeta
LARRABETZU
Larrabetzu • KizkibilVista Alegre • BerresonagaMirasol
LEZAMA
Txakoli Loroño • Iberre • Elexalde • UzabalAthleticKurutzea
ZAMUDIO
Teknologia-ParkeaArteaga • Teknologia-ParkeaInnobasque • Teknologia-ParkeaEdificio Barco • Teknologia-ParkeaArteaga • Larragoiti •Arteaga • Domartiena • Lekunbiz
DERIO
AsteintzaApaiztegiaUdaletxea • Hilerria
LOIU
ElotxelerriNafrisa • LarrabarriOlarra • LarrondoElotxelerri
SONDIKA
Berreteaga • Basozabal • San Juan •Asua PlazaSangroniz
ERANDIO
AsuaLa Avanzada 12 • Erandiogoikoa • La AvanzadaErtzaintza
LEIOA
SantimamiEroski • DonibaneKontserbatorioa • ElexaldeAuzo Etxea • Ondiz • ArtatzaSuhiltzaileak
GETXO
La Avanzada 11Antiguo Golf • ZugazarteTriángulo • Zugazarte 35Reparadoras • Areeta 9elizaBizkaia Zubia
BizkaibusA2161  Bizkaia Zubia - EHU
A2161  Bizkaia Zubia → EHU
GETXO
Bizkaia Zubia • Santa Ana 2 • Santa Ana Plaza • Eduardo Coste • Amaia 22
LEIOA
AmaiaAnbulatorioaLamiakoMetro • LangileriaTxopoetaIturriondoMetro Leioa • Udondo • Luis Bilbao Libano • ElexaldeAuzo Etxea • Ondiz • ArtatzaganeFarmazia • Aldekoena • SarrienaIrlandesas • J.M. Barandiaraninstitutua • EHULaboa Plaza
A2161  EHU → Bizkaia Zubia
LEIOA
EHULaboa Plaza • J.M. Barandiaraninstitutua • SarrienaIrlandesas • Aldekoena • ArtatzaganeFarmazia • Ondiz • ElexaldeSakoneta • Luis Bilbao Libano •IturriondoMetro Leioa • LangileriaTxopoetaLamiakoMetro
GETXO
Amaia 29Anbulatorioa
LEIOA
Santa Ana
GETXO
Eduardo Coste •Bizkaia Zubia
BizkaibusA2162  Andramari - EHU (Algortatik)
A2162  Andramari → EHU (Algortatik)
GETXO
Avda. del Angel 34La Venta • Maidaganparkea • BidezabalVenancios • Algortako etorbidea 59 • Algortako etorbidea 47kasinoa • Algortako etorbidea 31San Ignacio • Algortako etorbidea 17Txomintxu • Algortako etorbidea 13Regoyos • La Avanzada 28Antiguo Golf
LEIOA
ArtatzaSuhiltzaileak • Ondiz • ElexaldeSakoneta • ElexaldeAuzo Etxea • SarrienaIrlandesas • J.M. Barandiaraninstitutua • EHUIkasgelategiak
A2162  EHU → Andramari (Algortatik)
LEIOA
EHUIkasgelategiak • J.M. Barandiaraninstitutua • SarrienaIrlandesas • ElexaldeUdaletxea • Ondiz • ArtatzaSuhiltzaileak
GETXO
La Avanzada 11Antiguo Golf • Algortako etorbidea 12Regoyos • Algortako etorbidea 16Txomintxu • Algortako etorbidea 32San Ignacio • Algortako etorbidea 74kasinoaTelletxe 2Geltokia • Telletxe 40 • Avda. del Angel 18 • Avda. del Angel 34La Venta
BizkaibusA2164  Andramari - EHU (Faduratik)
A2164  Andramari → EHU (Faduratik)
GETXO
Avda. del Angel 34La Venta • Avda. del Angel 23 •BidezabalMetro • BidezabalVenancios • Ollaretxe 33El Redentor • Los Chopos 93Getxo I • Los Chopos 51Fadura • Los Chopos 45 • Los Chopos 35 • Los Chopos 11Ardillas • La Avanzada 28Antiguo Golf
LEIOA
ArtatzaSuhiltzaileak • Ondiz • ElexaldeSakoneta • ElexaldeAuzo Etxea • SarrienaIrlandesas • J.M. Barandiaraninstitutua • EHUIkasgelategiak
A2164  EHU → Andramari (Faduratik)
LEIOA
EHUIkasgelategiak • J.M. Barandiaraninstitutua • SarrienaIrlandesas • ElexaldeUdaletxea • Ondiz • ArtatzaSuhiltzaileak
GETXO
La Avanzada 11Antiguo Golf • Los Chopos 22 • Los Chopos 40 • Los Chopos 46Fadura • Ollaretxe 8Getxo I • Ollaretxe 10El Redentor • Maidaganparkea • Avda. del Angel 47La Venta


Itsasontziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Itsasontziz heldu daiteke2006tik Getxora.Pride of Bilbao ferryak orain bertan du geltokia.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Getxoko Josefina Mota[9] (Ahotsak[10] proiekturako)

OraindikElexalde auzoan hitz egiten den euskararenMendebaldeko euskalkiaren aldaera bat da Getxoko jatorrizko hizkuntza. Gaur egun, Getxoko udaleko datuen arabera[11] udalerriko biztanleriaren % 48,56 erdaldun elebakarra da, euskaldunak, berriz, % 19,9 dira. Gainontzeko % 31,5a elebidun hartzaileek osatzen dute.

Iturri beraren arabera[12] euskaldunen ehunekoa igoz joan da,1981etik2001era bikoiztu egin da euskaldunen ehunekoa (% 9tik % 19,9ra). Dena dela, ezagutza hori ez da erabileran islatzen, biztanleen % 4,83k bakarrik erabiltzen baitu eguneroko bizitzan. Hala ere, erabiltzaileen kopurua ere igoz joan dela ikusi da, nahiz eta erabileraren hazkundea ezagutzarena baino askoz apalagoa izan (1989ko % 3,40tik1997ko % 4,68ra).

Jaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jaialdiak eta jardunaldiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Monumentuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Areetako Mesedeetako Andra Mariaren eliza
Martínez-Rivas etxea edo Santa Clara jauregia
  • Aixerrota:Galea lurmuturrerako bidean kokaturik dagoenhaize errota da, Getxoko (Bizkaia) Elexalde auzoan. Errota 1727. urtean eraiki zen, Bizkaiko Jaurerriak XVIII. mendearen hasieran pairatzen ari zen lehortearen ondorioz. Antza denez, Edmundo de Shee ( edo O'Shea) deitutako irlandar batek eraiki zuen, funtzionatzeko ura behar ez zuen haize-errota bat lortu eta era horretan, aberasteko. Dena dela, eraiki eta gutxira etorri ziren berriro euriak eta ur-errotak berriro hasi ziren lanean, denboraren poderioz Aixerrotakoa erabilpen gabe geratu zelarik. Aixerrotaren arkitektura beste Bizkaiko haize-erroten antzekoa da, hots, kono moztuaren forma du, Mantxako haize-errotek ez bezala, zeinak zilindrikoak diren. Bestalde, Mantxako errotak XVI. mendearen bukaeran eraiki zituzten eta Bizkaiko haize-errotak (Aixerrota barne) XVIII. mendearen hasieran. XX. mendearen bukaeran birmoldatu zutenez geroztik, arte galeria bat dago errotan eta, alboko eraikinean, jatetxe bat.
  • Amorotoena etxea: GetxokoAlgorta auzoan kokatua, Amorotoena etxeak berriztatze eta aldaketa ugari izan du bere historian zehar. Aipagarriena, XIX. mendean baserri izatetik (baserri arkitekturaren tipologia izatetik), «Algortako etxe» itxura hartzera pasatu zenean gertatu zen. Arotz-lanak utzitako diseinua Bizkaiko kostaldeko etxeetan askotan agertzen den ezaugarrietako bat dugu.
  • Andra Maria eliza: Getxoko Andra Mari auzoan dagoen eliza da. Andra Maria eliza Getxoko udalerriaren fundazio-garaiko hirigunea da. Balio historiko handia du, oso antzinakoa —XII. mendekoa— delako eta Getxoko gizartearen, gizataldearen eta erlijioaren historiaren zati izan delako. Landa-eliza da, barroko latzekoa, apaingarririk gabekoa. Gurutze latinozko oinplanoa duen tenplua da, lau atal ditu, burualde poligonala eta gurutzadura. Dorrea ez dago erdi-erdian eta lau gorputz ditu kupulan errematatzen direnak. Sarrera nagusia hegoaldeko alboan dago eta elizpeak babesten du; elizpeak zurezko zutoin zuzenak ditu eta harrera aurreko gunea da. Eliza dagoen toki berean egon zen jatorrizko eliza erromanikoa.
Eguzkialde jauregia, Bizkaian XX. mendeko arkitekturaren elementu adierazgarriena eta ezagunena.[18]
  • Galeako gotorlekua:Galea lurmuturrean kokaturik dagoengaztelua da, Nerbioi ibaiaren itsasadarraren sarreran, Getxon (Bizkaia). 1947tik ez du inolako funtzio militarrik. Euskal Herri osoko XVIII. mendeko eraikin militarrik ondoen kontserbatuenetarikoa da; eta, Bizkaian, kontserbazio egoera onena duena. Galea lurmuturreko itsaslabar ikusgarrietatik, Bizkaiko eta Kantabriako kostaldeko lurralde zabalak kontrolatzen ditu. Horregatik, txoko hori berehala toki estrategiko bihurtuko zen historian,Abrako golkoaren zelatari gisa. Bere talaietatik, arretaz zelatatzen zituzten itsasontzi etsaien belak eta kostaldera hurbiltzen ziren baleen arnasotsa aditzen zuten.[21]
Lezama-Legizamon jauregia, Bizkaiko jauregi burges ezagunena.
  • Lezama-Legizamon jauregia: GetxokoNeguri auzoan dago.José María Basterra arkitektoak diseinatu zuen,1902. urtean, Lezama-Legizamon familiarentzat.1919. urtean,Manuel María Smithek erreformatu zuen. Arkitekturari, ingurumenari, lekukotasunari eta eszenografiari dagokienez, interes handiko multzoa da; XX. mendeko lehen hereneko Bizkaiko jauregi burges ezagunena da, zalantzarik gabe. Luis Lezama-Legizamon Sagarminaga enpresaburu, politiko tradizionalista eta bibliofiloak eta haren emazte Felisa Zuazolak eskatuta eraiki zuten, 1903. urtean. Orduz geroztik bizilekutzat erabili da, eta familia berari lotuta egon da.
  • Martínez-Rivas etxea edo Santa Clara jauregia: Neguri auzoan dago, Foruak kaleko seigarren zenbakian. 1902an diseinatu zuen José María Basterra arkitektoak, Pedro Chalbaudentzat, etaold english izeneko arkitektura estiloari jarraikiz eraikita dago.
  • Olozaga etxea:Algorta auzoan dago, Basagoiti eta Algortako etorbideen ertzean. Leku abantailatsuan, San Ignazio eliza eta plazaren aurrean. Rosada izenez ere ezaguna, hispanoamerikar arkitektura zibil eta urbanoaren barruan sailkatuta dago; izan ere, tipologia kolonialekoa da.[22]
  • Rosales egoitza:Neguri auzoko jauregi bat da,XX. mendearen hasieran eraikia.Rafael Garamendi arkitektoak diseinaturiko landetxea hau1917 eta1920. urteen artean eraiki zuten, Juan Jose Uriberentzat. Garai hartako Getxoko eraikin gehienetan bezala, ingeles estiloa da nagusi, ekarpen erregionalisten nahastearekin.

Herri senidetuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Getxoztar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2012ko irailaren 13an,Emaus Gizarte Fundazioakbidezko merkataritzaren aldeko hiria izendatu zuen;Euskal Autonomia Erkidegoko lehen udalerria izan zen Getxo, Bilborekin batera. Mundu osoan izendapen hori 1100 hirik baino ez dute. Udalerriko eragileek (dendak, ikastetxeak, elkarteak, enpresak eta udala) elkarrekin lan egiten dute, bidezko merkataritza bultzatzeko.

Irudiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcdef Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. ab Euskaltzaindiaren 1979ko erabakiaren kopia..
  6. «Máximo Aguirre Ugarte» Auñamendi Eusko Entziklopledia.
  7. Hiruka.eus 174 zk. 26/44 orrialdea. Joseba Santxo: "(...) otso batek hildako artxoa daroa ahoan, eta atzera begira dago, kaltea egin baitu. Baina zer dela eta kontua, noizbait hitzaren eta irudiaren arteko kate hori eten egin da, egungo armarrian otsoa aurrera begira ageri delako. Anekdota: behin udaletxera joan nintzen galdetzera zergatik egin zuten irudi aldaketa hura, eta ea ez ziren ohartu irudia aldatzean (otsoa aurrera begira jarrita) hitzezko mezuak zentzua galtzen zuela. Eta erantzuna mundiala izan zen: diseinatzaileak esan du atzera begira jarrita oso zikin eta nahasi geratzen zela irudia. Dirudienaz, Andra Mari elizako atalburuko harrizko armarrian otso gaizkilea zizelkatu zuen harginak ez zuen horrelako arazorik izan orain dela zenbait mende".
  8. «Udalbatza berria osatu da eta Amaia Agirre da udalburua.» GetxoBerri 2019-06-20 (kontsulta data: 2020-03-08).
  9. «Mota Bilbao, Josefina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-12-11).
  10. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-12-11).
  11. Getxoko Udala Euskara zerbitzua
  12. Getxoko Udala Euskara Zerbitzua, datuak
  13. (Gaztelaniaz) Puente Colgante: Historia. (kontsulta data: 2017-09-01).
  14. (Gaztelaniaz) El Puente Vizcaya, nuevo Patrimonio de la Humanidad. Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2017-09-01).
  15. «Portugaleteko Bizkaia Zubia Gizateriaren Ondare izendatu du Unescok» Berria (kontsulta data: 2017-09-01).
  16. (Ingelesez) Vizcaya Bridge. UNESCO World Heritage Centre (kontsulta data: 2017-09-01).
  17. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren txostena» (PDF) (kontsulta data: 2019-03-03).
  18. abc «Eguzkialde jauregia» Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila).
  19. (Gaztelaniaz)«Otros palacios también cambian de propietarios» Deia 2014-02-23.
  20. Getxoko Udala:«Monumentu-ondarea»
  21. (PDF) Galeako Gotorlekua. Aixerrota. Bizkaiko Foru Aldundia.
  22. http://www.euskadi.eus/app/ondarea/eraikita-ondarea/olozaga-antigua-casa-rosada-etxea/jauregia/getxo/algorta/fichaconsulta/29780

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia
Autoritate kontrola


GetxoGetxoko auzoakGetxo

Aiboa ·Algorta ·Areeta ·Elexalde ·Itzubaltzeta ·Neguri ·Portu Zaharra

Hiriburua
Ezkerraldea
Eskuinaldea
Hego Uribe
Meatzaldea
Txorierri
Uribe Kosta
AbadiñoAbantoAjangizAlonsotegiAmorotoArakaldoArantzazuAreatzaArrankudiagaArratzuArrietaArrigorriagaArteagaArtzentalesAtxondoAulestiBakioBalmasedaBarakaldoBarrikaBasauriBediaBerangoBermeoBerriatuaBerrizBilboBusturiaDerioDimaDurangoEaElantxobeElorrioErandioEreñoErmuaErrigoitiEtxebarriEtxebarriaForuaFruizGaldakaoGaldamesGamiz-FikaGaraiGatikaGautegiz ArteagaGernika-LumoGetxoGizaburuagaGordexolaGorlizGueñesIbarrangeluIgorreIspasterIurretaIzurtzaJatabeKarrantzaKortezubiLanestosaLarrabetzuLaukizLeioaLekeitioLemoaLemoizLezamaLoiuMallabiaMañariaMarkina-XemeinMeñakaMendataMendexaMorgaMundakaMungiaMunitibarMuruetaMuskizMuxikaNabarnizOndarroaOrozkoOrtuellaOtxandioPlentziaPortugaleteSanturtziSestaoSondikaSopelaSopuertaSukarrietaTrapagaranTurtziozUbideUgaoUrdulizUrduñaZaldibarZallaZamudioZaratamoZeanuriZeberioZierbenaZiortza-BolibarZornotza

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Getxo&oldid=10493519"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp