Gesalatz | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | María Vicenta Goñi Azantza (AIG, indep.) | ||
Posta kodea | 31xxx | ||
INE kodea | 31120 | ||
Herritarra | gesalaztar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°45′00″N1°55′00″W / 42.75°N 1.9166666666667°W /42.75; -1.9166666666667 | ||
Azalera | 76,82 km² | ||
Garaiera | 522 metro | ||
Distantzia | 35 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 433 (2024: ![]() | ||
Dentsitatea | 0,06 bizt/km² | ||
Zahartzea[2] | % 30,72 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 28,57 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 70,18(2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 0(2011) | ||
Langabezia[2] | % 6,54(2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[3] | % 19.9 + % 16.7 hartzaile(2021) | ||
Kaleko erabilera[4] | % | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.guesalaz.es |
Gesalatz[5] ([ges̺alats̻])Nafarroako udalerria da,Lizarrerrian ipar-ekialdean kokatua. Gesalazko ibarrak eta udalerriak ez dute erabat bat egiten,Jaitz herria ere ibarreko zatia delako, baina bere udalerria osatu du. Gesalatz udalerriak 78,1 kilometro koadro ditu, eta 456 biztanle zituzten 2014. urtean.
Muetz da herriburua etaIturgoien populatuena.
GesalatzLizarrako merindadearen iparraldean dago,Iruñetik 35 kilometrora etaLizarratik 16ra.Allozko urtegia udalerri honetan dago kokatuta,Deierrirekin batera.
IparraldeanGoñerrirekin egiten du muga, ekialdeanJaitz etaGirgillaorekin, mendebaldeanLezaun etaDeierrirekin, eta hegoaldeanZiraukirekin.
GesalazkoIturgoien herritik gertu, itsasoaren mailatik 1.224 metrora,Nafarroako Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatudatu gordinak.
Gesalatz udalerria ondoko herri hauek osatua dago:Argiñano,Arzotz,Bidaurre,Biguria,Estenotz,Garisoain,Genbe,Irurre,Iruxo,Iturgoien,Izurtzu,Lerate,Muetz (udaletxea),Muniain etaMuzki. Aipatu herri guztiek azkena izan ezik zenbait urtez berezko udalerri bana izan zutela jasotzen da1842ko erroldan.
Kontzeju hauek multzo bat osatzen dute salbu eta barruti bereiz gisa kokatutako Izurtzu, tartean geografikokiJaitz herria baitago, zeina Gesalatzen parte izan zen 1852. urtera arte.[7]
Herri hustuak ere baditu:Neusol (Irurren),Opako edo Opakua (Arzotzen),Oro (Jaitzen),Zurbano (Iturgoienen), etaZurundain (Garisoainen).
Gesalazko biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,96 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Herria | Populazioa (2014) |
---|---|
Argiñano | 36 |
Arzotz | 17 |
Bidaurre | 39 |
Biguria | 6 |
Estenotz | 22 |
Garisoain | 27 |
Genbe | 32 |
Iruxo | 10 |
Irurre | 42 |
Iturgoien | 97 |
Izurtzu | 25 |
Lerate | 25 |
Muetz | 49 |
Muniain | 20 |
Muzki | 9 |
Gesalazko alkateaAgrupación Independiente de Guesálaz (AIG) taldeko María Vicenta Goñi Azantza da2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %1,31) eta boto zuriak bederatzi (botoen %2,99). Abstentzioa %33,41ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Agrupación Independiente de Guesálaz | 173 | 4 |
Auzolan Guesálaz (AUGU) | 119 | 3 |
2011n bi zerrenda berberak aurkeztu ziren; zinegotzi banaketa bera eta oso antzeko boto kopurua jaso izan zituzten. Goñik segitu zuen alkate.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Agrupación Independiente de Guesálaz | 177 | 4 |
Auzolan Guesálaz (AUGU) | 113 | 3 |
2007-2011 | María Vicenta Goñi Azantza | AIG |
2011- | María Vicenta Goñi Azantza | AIG |
La Estellesa autobus konpainiarenIruñea etaLizarra arteko lineak geltokia dauka Gesalazko hainbat kontzejutan. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Lizarrerriko iparraldean, zeinean kokatzen den Gesalatz, euskal toponimia nagusi den eremua da, eta euskara mintzatu zen bertan 18. mendera arte, non atzerakada handia gertatu zen. 1735. urteko katexima bat gorde da euskaraz idatzia,Apezendaco dotrina christiana uscaras, Muzkiko herriko Francisco Martinez de Elizalde apaizak idatzia. Era berean, Muzkiko apaiz izan ziren Martinez de Mortentin anaien paperetan, 1805. urtean datatu diren 4 sermoi idatzi daude euskarazkoak.Bonaparteren mapan, Gesalatz ibarrak hegoaldeko muga markatzen zuen euskararentzat Lizarrerrian 1863. urtean argitaratu zenean.[8]
Nafarroako Gobernuak onartutakoEuskararen Foru Legearen arabera Gesalatz eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizialakeuskara etagaztelania dira.2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,10ek zekieneuskaraz hitz egiten.
2009kourtarriletik Gesalazko udalerriaren izen ofiziala Guesálaz <> Gesalatz da[1].
![]() | Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Gesalatz | ||
---|---|---|
Argiñano |Arzotz |Bidaurre |Biguria |Estenotz |Garisoain |Genbe |Irurre |Iruxo |Iturgoien |Izurtzu |Lerate |Muetz |Muniain |Muzki |