Gerrilla etsaia ahultzea helburu duten ekintza barreiatuetan oinarriturikogerra mota da. Ohikoarmadaik at, gerrilla historikoki herritar xumeez osatuta dago eta haren ekintzak komunikazio lineak saboteatzea eta bakarkakoei edo talde txikiei eraso egitea da. Gerrilla erresistentzia talde etairaultzaileekin lotu ohi da.
Bestalde, gerrillaren jo-puntua duen Estatuak gerrilla taldeterroristatzat izendatu du sarritan.
Jarraian, historian zehar edota gaur egun garrantzitsuak izan diren gerrilla batzuk aipatzen dira. Horietariko batzuk (IRA edo Brigada Gorriak, esaterako) hiri gerrillatzat hartu ohi dira, talde armatu arruntarekin pareka daitekeen gerrilla mota berezia osatuz.
Horietaz gain, egun hainbat gerrillak ondoko herrialdetan dihardute, besteak beste:Irak (gerrilla nazionalistak nahiz islamistak),Sri Lanka (LTTEko tamilak),India (Indiako Alderdi Komunista Maoista),Nepal (Alderdi Komunista Maoista,2007tik su etenean),Txetxenia (Errusia),Iran (KurdistangoPJAK alderdia),Filipinak (hainbat gerrilla islamista, nazionalista eta komunista),Darfur (Sudan) etaAfrikako hainbat herrialdetan.