Germaniako Erromatar Inperio Santua[1] (alemanez: Heiliges Römisches Reich Deutscher Nation;latinez: Sacrum Romanum Imperium Nationis Germanicæ), batzuetanLehen Reicha edo Inperio Zaharra deitua 1871-1918ko Alemaniar Inperiotik bereizteko, mendebaldeko eta erdialdeko Europan kokaturiko talde politiko bat izan zen,Erdi ArotikAro Modernoaaren bukaera arte iraun zuena eta bere botere esparrua erromatar enperadore germaniarrarena izan zelarik;962 urtean sortu zutenVerdungo Hitzarmenarekin.
«Santu» adjektiboa ez zenFederico Barbarrojaren erregealdira arte erabili, zentzukristauan, haren existentzia zilegitzeko jainkozko borondate gisa. Horrela,Sacrum Imperium izendapena 1157an dokumentatu zen lehen aldiz[2],Sacrum Romanum Imperium izenburua, berriz, 1184 aldera agertu zen[2], eta, behin betiko, 1254az geroztik erabili zen.Deutscher Nation osagarria (latinez: Nationis Germanicae) XV. mendean gehitu zen.
Nazioz gaindikoa zenez, Inperio Santua ez zen inoiznazio-estatu edoestatu moderno bihurtu; aitzitik, gobernumonarkikoa etaestamentuen tradizioinperiala mantendu zituen. 1648an, alboko estatuak, konstituzionalki, estatu inperial gisa integratu ziren.
Inperioak egonkortasun politikoa eta gatazken konponbide baketsua ziurtatu behar zuen boterearen dinamika murriztuz: mendekoei babesa eskaintzen zien jaunen arbitrariotasunaren aurka, baita estamentu baxuenei ere estamentu gorenek edo Inperioak berak egindako eskubide-urraketa ororen aurka.
Hasieran hainbat arrakasta lortu arren, Inperioa, estrukturalki, ez zen gai izan eraso gerrei ekiteko ezta bere boterea edo lurraldea zabaltzeko ere. Horrela, XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, Inperioa, dagoeneko, ez zen gai izan bere kideak babesten jarraitzeko barruko eta kanpoko potentzien politika espantsionistetatik. Hori izan zen bere gabeziarik handiena eta gainbeheraren arrazoietako bat.
Germaniako Erromatar Inperio Santuafrankoen ekialdeko erresumatik garatu zen.919tik936 arte, germaniar herriak (frankoak,saxoiak,suabiarrak etabavariarrak) Heinrich Saxoniako dukearen agindupean batu, eta errege titulua hartu zuen.
936an,Oton I.a Handia koroatu zutenAachenen. Erregearen autoritatea apezpikuak eta abadeak Inperioko printze izendatuz areagotu zuen.951n, AdelheidLonbardiako erreginarekin ezkondu zen, eta, hala, Italiako iparraldea bere agindupean geratu zen. Erresumarekiko kanpoko mehatxuak geldiarazi zituen955eanhungariarrak mendean hartuz etaElba etaOder ibaien artekoeslaviarrak garaituz. Hori zela eta,962an, Erroman, Oton enperadore izendatu zuenaita santuak. Oton I.aren eta haren oinordeko Oton II.a eta Oton III.aren garaiari,Otondar pizkundea deritzo, izandako pizkunde ekonomiko eta artistikoa zela-eta.
Germaniako Erromatar Inperio Santuaekialdeko Frantzian sortu zen. Bere izaera aurrenazionala eta nazioz gaindikoa dela eta, Inperioa ez zen inoiznazio-estatu moderno bihurtu, hala nolamendebaldeko Frantziaren kasua, beraz, inoiz ez zen sentimendu nazionalista integralik garatu[3].
Inperioak antolaketamonarkiko eta korporatibo bat mantendu zuen, enperadore batek eta oso instituzio komun gutxi zituzten estatu inperialek zuzendua. Inperioaren boterea ez zegoen soilik erromatar enperadore germaniarraren,printze hautesleen edoDieta inperialeko pertsona multzo baten eskuetan; horregatik, Inperioa ezin daestatu federal edokonfederazio gisa ulertu.
Ez zen eztaaristokrazia edooligarkia hutsa ere[4]. Hala ere, estatu-forma horien guztien berezko ezaugarriak zituen. Inperio Santuaren historia borrokak markatzen du bere izaerari dagokionez. Bere lurraldeen eskualde-setakeria haustea inoiz lortu ez zuenez, Inperioak porrot egin zuen konfederazio formagabe batean:Kleinstaaterei[5].
Inperio Santua instituzio bakarra izan zen munduaren historian, eta, horregatik, ulertzeko modurik errazena, agian, beste entitate arruntago batzuekiko zituen aldeak erakustea da:
Ez zuen inoizNazio-estatu bihurtzeko bokaziorik izan; gobernari eta biztanle gehienak germaniarrak ziren arren, nazioerrenazentisten kontzeptu sakratu bakar batean nazioak integratzea bilatu zuen, oinarri katoliko kristau-erromatar eta helburu komun bera zutenak. Hasieratik, Inperio Santua hainbat herrik osatu zuten, eta bere noblezia eta hautetsien zati handi bat germaniar-hiztun komunitatetik kanpokoa zen. Bere gorenean, Inperioak biltzen zituen gaur egungo:Alemania,Austria,Suitza,Liechtenstein,Belgika,Herbehereak,Luxenburgo,Txekiar Errepublika etaEslovenia, baitaFrantziako ekialdea,Italiako iparraldea etaPoloniako mendebaldea ere, eta, haiekin batera, haien hizkuntzak, hala nolaalemana,italiera,frantsesa etaeslaviar hizkuntzak eta, haiekin batera, hizkuntza horien dialekto eta aldaera asko. Bestalde, printze sekular eta elizgizonek, apezpikuek, kondeek, zaldun inperialek eta hiri libreek gobernatutako lurralde ugaritan banatuta egoteak, aro modernoan behintzat, inguruan zituen estatu moderno sortu berriek baino askoz kohesio gutxiagoko lurralde bihurtzen zuen.
Konfederazioek ez bezala, inperio kontzeptuak, lurralde jakin baten gobernua inplikatzeaz gain, konnotazio erlijioso sendoak zituen (hortik Santu izendapena), eta luzaroan iraun zuen kristau-munduko beste agintari batzuen gaineko eragina. 1508. urtera arte, errege alemaniarrak ez ziren enperadoretzat hartzenaita santuak formalki enperadore gisa koroatu arte.
Goi Erdi Arotik, Inperio Santuaren ezaugarria enperadorearen eta tokiko botereen arteko elkar izatea bitxia izan zen. Geroago Frantzia bihurtuko zenFrancia Occidentaliseko agintariak ez bezala, enperadoreak ez zuen inoiz, ofizialki, lortu gobernatzen zituen estatuen gaineko kontrol zuzenik. Izan ere, hasieratik, duke eta bere lurraldeei gero eta botere gehiago eman behar izan zizkien. Prozesu hori XII. mendean hasi zen, neurri handi bateanWestfaliako Bakearekin amaituz (1648).
Ofizialki, Inperioa edoReicha erregeak –aita santuak enperadore koroatu behar zuena (1508 arte)– etaReichsstände-ek (estatu iperialek) osatzen zuten.
Karlomagnoren koroatzea, erromatarren enperadore gisa 800. urtean, ondorengo erregeek jarraitu zuten eredua izan zen, etaKarlomagnok Erromako biztanleen matxinadaren aurrean aita santua defendatzen egin zuen lanak abiarazi zuen enperadorearen nozioaElizaren babesle gisa.
Enperadore bihurtzeko, aldez aurretik, germaniarren errege (Deutscher König) titulua eskuratzea eskatzen zuen. Antzina-antzinatik, errege germaniarrak hautapen bidez izan ziren izendatuak. IX. mendean, bost tribu garrantzitsuenen artean aukeratzen zen (frankoak,saxoiak,bavariarrak,suaboak etaturingiarrak); gero, erresumako duke laiko eta erlijiosoen artean, azkenean Kurfürsten (printze hautesle) deiturikoetara murriztuz. Azken aldean, hautesleen elkargoa1356ko Urrezko Buldaren bidez ezarri zen. Hasieran, zazpi hautesle zeuden, baina haien kopurua apur bat aldatuz joan zen urteen poderioz.
1508 arte, errege hautatu berriek Erromara joan behar zuten aita santuak enperadore koroatu zitzan. Hala ere, prozesua gatazkakroniko batzuk konpondu arte atzeratu ohi zen: Italiako iparralde ezegonkorrean gailentzea edota erromatar patriarkarekin konpondu gabeko liskarrak konpontzea, besteak beste.
Subiranoaren ohiko eginkizunak, hala nola arauak dekretatzea edo lurraldea bere kabuz gobernatzea, enperadorearen kasuan oso konplexuak izan ziren beti. Haren boterea, tokiko liderrek asko mugatzen zuten. XV. mendearen amaieratik aurrera,Reichstag-a (Dieta) Inperioaren legegintza-organo gisa ezarri zen: enperadorearen eskariz, maiztasun jakinik gabe eta kasu bakoitzean egoitza berri batean biltzen zen batzar korapilatsu bat. 1663an, Reichstag-a batzar iraunkor bihurtu zen.
Inperio Santukoprintze hautesleak.Alemaniako historiaren atlas ilustratua (Bildatlas der Deutschen Geschichte) liburutik, Paul Knötel (1895).
Entitate bat estatu inperialtzat (Reichsstand) hartzen zen, baldin eta, lege feudalen arabera, Inperio Santuko enperadorearen gainetik aginpide handiagorik ez bazuen. Estatu horien artean honako hauek zeuden:
Printze edo duke batek gobernatutako lurraldeak, eta kasu batzuetan erregeak (Inperio Santuko gobernadoreei, Bohemiako Koroa izan ezik, ez zitzaien Inperio barruko lurraldeetako errege izaten uzten; Hala ere, batzuek, handik kanpo, erresumak gobernatu zituzten, denbora batezBritainia Handiko erresumarekin gertatu zen bezala, zeinaren monarkaBrunswick-Luneburgokoprintze hautesle ere baitzen.).
Apezpiku edo printze-apezpiku batek zuzendutako eliza-lurraldeak. Lehen kasuan, maiz, elizbarrutiaren lurralde bera zen, eta apezpikuaren esku zeuden botere mundutarrak zein elizakoak; adibide bat, beste askoren artean,Osnabrück izan liteke. Hori horrela, Inperio Santuan garrantzi handia zuen printze-apezpiku batMainzeko apezpikua izan zen, bere gotzain-egoitza hiri horretakokatedralean zegoelarik.
Lurraldeen kopurua ikaragarri handia zen,Westfaliako Bakearen garaian ehunka izatera iritsiz, horietako askoren azalera kilometro karratu gutxi batzuk baino gehiago izan gabe. Inperioa, zorioneko definizio batean, «txatalez egindako alfonbra» (Flickenteppich) gisa deskribatzen zen.
Reichstag edoDieta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren organo legegilea zen. XVIII. mendearen amaieran (1777-1797) hiru mota edo klasetan banatzen zen:
Hautesleen Kontseilua, Germaniako Erromatar Inperio Santuko 7 hautesleak barne hartzen zituena.
Printzeen Kontseilua, laikoak zein elizgizonak barne hartzen zituena.
Beso laikoa edo sekularra: 91 printzek zuten bozka eskubidea; batzuek boto bat baino gehiago zuten, sufragio-eskubidea zuen lurralde bat baino gehiagoko gobernua zutelako. Halaber, Kontseiluak lau hautesleria biltzen zituen:Renania,Suabia,Frankonia etaWestfalia, zeinak 100 bat konde (Grafen) eta jauntxo (Herren) biltzen zituzten. Hautesleria bakoitzak boto bateratua eman zezakeen.
Elizaren besoa: Artzapezpikuek, zenbait abadek etaZaldun Teutoien etaZaldun Ospitalarien Ordenako (Maltako Ordena) bi maisu handiek boto bana zuten (XVIII. mendearen amaieran, 33). Zenbait abade eta beste zenbait prelatu (berrogei inguru) bi hautesleriatan zeuden taldekaturik: Suabia eta Renania, bakoitza boto kolektibo batekin.
51 Hiri Inperialen Kontseilua, hiri inperialetako ordezkariak biltzen zituena bi hautesleriatan: Suabia eta Renania, bakoitzak boto kolektibo bat zuen. Hiri Inperialetako Kontseilua, gainerakoekin alderatuta, ez zen guztiz berdina, izan ere, zenbait gaitan ez baitzuen boto-eskubiderik (hala nola lurralde berrien onartzearena).
Inbestiduren auziaErdi ArokoEuropan botere erlijioso eta sekularren arteko gatazkarik garrantzitsuena izan zen.Elizako karguak izendatzeko ahalmena nork zuen, enperadoreak ala aita santuak, erabakimenaren inguruan hasi zenXI. mendean,Heinrike IV.a etaGregorio VII.aren artean.1077an,anatematuta, enperadorea,Canossan, aita santuaren aurrean makurtu zen. Azkenean,1122an, behin behineko bakea iritsi zenWormseko Itunari esker. aita santuen eta enperadoreen arteko gatazkek luzeago iraun zuten, harik eta iparraldekoItalia guztiz alemaniarren eskutik at geratu zen arte.
Auziak, 50 urtez gerra zibila eragin ondoren, enperadoreen boterea murriztu zuen, goiko noblezia eta elizgizonen mesedetarako. Epe luzean, enperadorearen boterearen murrizketak Alemania banandurikXIX. mendera arte ezarri zuen. aita santuari zegokionez, boterea handitu zuen.
Beste gatazka bat Inperio barneko nagusitasunarengatik izan zen,Hohenstaufen etaWelf (Guelfo izenez ere ezaguna) etxeen artekoa. Welf etxeko Bavaria eta Saxoniako dukea, Heinrich Harroa enperadore-gai nabarmendua izan zen, baina, bere boterearen eta joera oldarkorraren beldurrez,Hohestaufen leinukoKonrad III.a aukeratu zuten hautesleek.
Konrad III.ak bi dukerriak kendu zizkion, baina Heinrich Lehoia semeak berreskuratu ahal izan zituen. Bavaria itzultzerakoan (1156) nolabaiteko konpromisoa hartu zuten bi alderdiek,Austria dukerri bereizia bihurtuta. Nolanahi ere,1176an, Legnano guduaren ostean,Frederiko I. Bizargorri enperadoreak berriro kendu zizkion dukerriak, lurralde zabal horietaz jabetu nahi zuten beste printze germaniarren laguntzarekin. Frederiko I.ak aita santuarekin bakea lortu zuen berriro1177an,Venezian.
Frederiko II.ak (1212-1250), halere, Italiako konkistari berrekin zion, aita santuaren kontrako gatazka berriz irekiz. Borroka horretan, hiru aldiz jaso zuen anatema enperadoreak. Inperioan, botere zabalak eman zitzaizkien elizako botereei zein sekularrei, zeinek benetako estatu independenteen sorrera ekarri zuen. Frederiko II.aren heriotzaren ostean, Hohenstaufen leinuak krisialdia ezagutu zuen, urte batzuetan enperadorerik ez baitzegoen Inperioan.
Gatazka politikoez gain, beste prozesu batzuk gertatzen ari ziren Alemanian aldi berean. Nagusietakoa ekialderako hedapena izan zen.
Goi Erdi Aroan,Europa osoan populazioa bizkor hazi zen. Oihanak eta padurak soro bihurtzeak, nahiz eta era masiboan gertatu, ezin izan zuen elikagai aski hornitu.Ostsiedlung prozesuan, alemaniarrakElba etaSaale ibaiez bestaldean kokatu ziren, noneslaviarrak bizi baitziren.
XII. mendetik aurrera, Inperioko lurralde osoan, hiri berriak sortu ziren gaztelu, jauregi, monasterio edo gotorlekuen ondoan. Hirietan, askatasun eta eskubide bereziak jarri ziren indarrean, landetako populazioak jaun nobleen menpeko jarraitzen zuen bitartean. Partikularki, zenbait hiri Inperioko Hiri Aske bihurtu ziren. Horrek esan nahi zuen ez zeudela inolako jaunaren mendean, ez sekular, ez erlijioso, baizik eta enperadorea zuten buru bakarra.
Hiriak, oro har, ibilbide luzeko merkatari dirudunek kontrolatzen zituzten. Esku langileek gremioak osatzen zituzten arautegi zorrotzen mendean, hirien gaineko kontrola bereganatu nahian. Ekialdeko eta iparraldeko salerosketak ugaldu ziren,Lübeck buru zuenHansako Liga garatzen zen heinean.
Nolanahi ere, Hansan ez zeuden bakarrik Inperioaren azpiko hiria baturik,Herbehereetakoak,Norvegiakoak etaIngalaterrakoak ere bazeuden. Batasun hori,XIII. mendean sortu zenKolonia eta beste 29 hiriren artean, interes komunak babesteko asmotan. Merkataritza-pribilegio andana jaso zituen batasun horrek, batik bat, Ingalaterran,Flandrian etaErrusian.
Federazio hori,1343an Hansa deituta,Danimarkari gerra egitera ausartu zen. Garaituta, Danimarkak kalte-ordainak ordaindu behar izan zituen, eta horrek batasunaren ahalmen ekonomikoa handitu zuen. Hurrengo urteetan, merkataritza gune berriak zabaldu zitueniparraldeko Europan. Horrela, nekazaritza eta nolabaiteko industria garatu ahal izan zituen, baita ubideak eta errepideak eraiki ere.
Nolanahi ere,XV. mendearen amaieran, batasunaren gainbehera hasi zen,Europako estatu subiranoen garapenaren,Amerikako aurkikuntzaren eta Herbehereetako zein Ingalaterrako itsaso nagusitasunaren ondorioz.
XVI. menderako, Germaniako Erromatar Inperio SantuanEliza katoliko politikakeriak eta ustelkeriak nahigabea hedatu zuten. Jokabide maltzur horiekMartin Luther apaiz alemaniarrak salatu, eta, aldatzen saiatu zen.Wittenbergeko elizako atean,1517an, induljentzien kontrako tesiak iltzatu zituen, Erreformari hasiera emanez.
Lutherren tesiek Elizaren hierarkiaren oposizioa topatu zuten. Izan ere,1521ean,Karlos V.a buru zuenWormseko dietan, Lutherren ideiak arbuiatu ziren era ofizialean. Edonola ere, Inperioan zehar Erreformako tesiak azkar eta luze zabaldu ziren. Haiei aurre egiteko,Ignazio Loiolakoak sortutakoJesusen Lagundiak, batik bat, bultzatu zuenKontrarreformaAlemanian1545etik aurrera. Erdialdeko zein ipar-ekialdeko Alemania guztiz protestante ziren jadanik, eta mendebaldeko zein hegoaldeko Alemaniak katoliko segitu zuten.
Apaiz erreformatzaileen erretolikari eutsita,Suabia,Frankonia etaTuringiako nekazariak jaunen aurka matxinatu ziren1524an. Hala ere, tokian tokiko printzeek altxamenduak menderatu ahal izan zituzten. Erreformatzaile eta katolikoen arteko borrokek, aldiz, gehiago iraun zuten. Katolikoen buru zen Karlos V.a enperadoreak protestanteak1546an garaitu zuen. Alabaina,1555ekoAugsburgeko Bakearen bidez, fede luteranoa onartu zen. Halaber, itunean,Cuius regio, eius religio printzipioaren azpian adierazi zen estatukoerlijioa gobernatzailearen erlijioa izatekoa zela.
Katoliko eta protestanteen arteko gatazkaren erpina Hogeita Hamar Urteko gerrarekin (1618-1648) etorri zen. Aldi berean, zio politikoak tartean ere bazeuden: Inperioko zenbait estatuk bere boterea handitu nahi zuten, eta enperadoreak batasun politikoa eta erlijiosoa lortu nahi zuen.
BorrokaBohemiako noblezia enperadorearen kontra matxinatzean hasi zen, berehalaEuropa osora zabaldu zen arren.Espainiak enperadore katolikoaren alde egin zuen, etaDanimarkak,Suediak nahizRichelieu kardinalarenFrantzia katolikoak ere (Habsburgotarren nagusitasunaren beldurrez) printze protestanteen alde.Alemania gerrako eszenatoki nagusia izan zenez, herrialdeko zonalde zabalak suntsiturik suertatu ziren, haren populazioaren heren bat, gutxi gorabehera, hil zen, eta txirotasuna nagusitu zen nonahi.
Gerra1648an amaitu zenWestfaliako Bakea sinatzerakoan. Enperadoreak, Frantziaren eta Suediaren onurako, lurraldeak galdu zituen.Herbehereek,de facto 80 urtez independente egon ondoren, Inperio Sainduade jure uzten zuten. Honela, enperadorearen boterea murriztu zen tokian tokiko printzearen mesedetan.
Westfaliako Bakeetan, etekin handienetakoa atera zuen Inperioko estatuaPrusia izan zen, ekialdekoPomerania eskuratu baitzuen; baina, horren aurretik ere, estatu aski handia zen,1618anPrusiako Dukerria etaBrandenburgeko Margraverria batu zirenetik.[6] Inperiotik kanpo lurraldeak ere bazituenez,1701ean, Prusian, errege titulua (ez Prusiako erregea, enperadorea ez eragoztearren) hartu zuenFrederiko I.ak.
↑Historialari batzuek Inperioaren hasiera 800. urtean kokatzen dute, Karlomagno errege frankoaren koroatzearekin, lehen enperadore gisa ezaguna. Beste batzuek Oton I.aren 962ko koroatzean finkatu zuten, hartuz 924-962 garaia —enperadorerik izan ez zen garaia— Karolingiar Inperiotik germaniarrerako trantsiziotzat
↑(Alemanez)Ehlers, Joachim. (1993). Natio 1.5 Deutschland und Frankreich. 6 Múnich y Zúrich: Artemis & Winkler, 1037 or..
↑Willoweit, Dietmar (2009).Deutsche Verfassungsgeschichte. Vom Frankenreich bis zur Wiedervereinigung Deutschlands. Múnich: vol. 6, secciones 13.IV, 15.2, 21.2 y 22.2.
↑Svoboda, Karl J. (2003).Schwerpunkte des Privatrechts. Versicherungswirtschaft, pág. 7.