Gerion | |
---|---|
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Krisaor |
Ama | Kalirroe |
Seme-alabak | Eritia |
Gerion (antzinako grezieraz Γηρυών)greziar mitologian erraldoi beldurgarri bat zen,Krisaor etaKalirroeren semea. Gerion gizakien itxurako hiru gorputzez osaturiko izaki bat bezala irudikatzen da.Eriteako uhartean bizi zela diote elezahar gehienek, gaur egungoCadizen, itsasomediterraneoaren mendebaldean.Ortro izeneko zakur baten jabea zen eta hainbat abeltzaintza lurren jabea,Eurition izeneko artzain batek zaintzen zituen lur hauekOrtro zakurrarekin batera.
Gerion izena greziarγηρύειν (gerýein)aditzetik dator, oihukatu edo garrasi egin esan nahi du. Seguraski artzain bat zelako du izen hori.
Heraklesek bere hamargarren lana betetzeko, Gerioni bere ganadua lapurtu behar zion. Gerionengana iristeko Libioko basamortua (gaur egungoLibian) zeharkatu behar izan zuen, bertako beroaz aspertutaHeliosi gezi bat jaurtitzea erabaki zuen, honek gelditzeko eskatuz, itsasoa zeharkatzeko urrezko kopa eman zion. Modu honetan iritsi zen Herakles Eriteara.
Eriteara iritsitakoan, Heraklesek Gerioni bere ganadua lapurtu zion. Honek Gerion haserretu eta lapurra jarraitzen hasi zen, suminduta. Gerion mendeku bila, bere kontra borrokatu zen, baina HeraklesekHidraren pozoia zuen gezi bat jaurti zion. Gerionen hiru gorputzak zeharkatu eta hil egin zuen geziak.