Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Georgiako historia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Georgiako historia luzea da, egungoGeorgianHarri Arotik etengabe finkatu baita gizakia. Proto-Georgiar tribuakK.a. XII. mendean agertu ziren lehen aldiz idatzitako historian.K.a. VII. menderako, hiriak eta metalurgia garatua zeukaten.K.a. IV. mendean, Georgiako erresuma batua sortu zen.

Kristautasuna goiz iritsi zen Georgiara, eta estatuko erlijiotzat337an jo zen. Honek,literaturari etaarteei bultzada handia eman zien, eta herrialdearen batasunean ere lagundu zuen. Gainerako mundu kristauarekiko loturak, mundumusulmanarekiko hartu-emanak eta nazioko literaturaren garapenak zein estatuko kontsolidazioakXII. etaXIII. mendeetako Urrezko Aroa ekarri zuten. Pizkunde hau arte etakultura sekularrean gorpuztu zen, baitafilosofia zeinpolitika arloetako aurrerapenak (erlijio etaetnia tolerantzia esaterako).

Garai horri mongoldarren ibasioak ekarri zion amaieraXIII. mendean. Hurrengo sei mendeetan, Georgia pertsiarrek eta turkiarrek konkistatu zuten, eta, ondorioz, estatua hainbat erresuma txikitan banandu zen. Azkenean,1801ean,Errusiak Georgiako azken lurraldeak bereganatu zituen.

Iraultza Arrosa,Tbilisi

Zenbait hamarkada geroago, elitenazionalista eta modernista bat sortu zen, zeinek antzinako estatu loriatsua berriro eraikitzea proposatzen zuen.1918an, ametsa gauzatu zen Georgiako Errepublikako jaiotzarekin (1918-1921). Nolanahi ere, Errusiak okupatu zuen berriro,1922anSESBeko errepublika bat izateko. Azkenean, independentzia Sobiet Batasuna desegitean eskuratu zuen Georgiak1991n. Gerra Zibilaren eta krisi ekonomiko latzen ostean,2003an odolik isuri ez zuen Arrosako Iraultzak Mendebaldearen aldeko gobernua ezarri zuen.NATOn sartzea eta bereizitako lurraldeak berriro menderatzea dira haren helburu nagusiak.

Bibliografía

Ammon, Philipp: Georgien zwischen Eigenstaatlichkeit und russischer Okkupation: Die Wurzeln des russisch-georgischen Konflikts vom 18. Jahrhundert bis zum Ende der ersten georgischen Republik (1921), Klagenfurt 2015, ISBN 978-3902878458

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Europako historia herrialdearen arabera

AlbaniaAlemaniaArmeniaAndorraAustriaAzerbaijanBelgikaBielorrusiaBosnia-HerzegovinaBulgariaDanimarkaErresuma BatuaErrumaniaErrusiaEslovakiaEsloveniaEspainiaEstoniaFinlandiaFrantziaGeorgiaGreziaHerbehereakHungaria
Irlandako ErrepublikaIslandiaItaliaKazakhstanKroaziaLetoniaLiechtensteinLituaniaLuxemburgMaltaMazedoniaMoldaviaMonakoMontenegroNorvegiaPoloniaPortugalSan MarinoSerbiaSuediaSuitzaTurkiaTxekiar ErrepublikaUkrainaVatikanoZipre

Estaturik gabeko nazioak:BretainiaEskoziaEuskal HerriaFlandriaGalesGaliziaIrlandaKataluniaKorsikaOkzitaniaSardinia

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Georgiako_historia&oldid=9259597"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp