Kaukaso Handia mendikateak, iparraldean,Errusiatik banatzen du eta bertan kokatzen daXkhara mendia (5.047 m), Georgiako tontorrik garaiena eta Europako bigarrena. HegoaldekoKaukaso Txikiak (3.301 m)Turkia etaArmeniatik banatzen ditu. Mendilerro hauek eragiten dute bertako berezkotasun kultural eta linguistikoa, eskualdeak bakanduak egon baitira historian zehar.
Georgia bi arro oso desberdinetan banatzen du Suram goi-ordekak (900 m). Mendebaldeko Georgia emankorra da eta jende asko bizi da bertan; bertan dira Itsaso Beltza eta Rioni ibaia; klima hezea eta beroa da hangoa. Ekialdeko Georgia barnealdekoa da; eremu zabal menditsua da, etaklima kontinentala du, lehorragoa; landareak estepakoak dira.
Egungo Georgiako lurraldeanHarri Arotik etengabe finkatu da gizakia.Hegoaldeko Kaukasian bizi diren herriakK.a. VII. mendean iritsi bide ziren haraMesopotamiatik ihesi, hiriak osatuz eta metalurgia menderatuta. Hiru erreinu eratu ziren garai hartan:Kaket ekialdean,Kartili erdialdean, etaKolkida mendebaldean.K.a. IV. mendean, Georgiako Erresuma batua sortu zen.Persiarren mende erori ondoren,Alexandro Handia jabetu zen Georgiaz.K.a. 65. urteanPonpeiok herrialdea hartu etaErromaren mende geratu ziren georgiarrak. Gero persiarren esku geratu ziren berriro. KristautasunaIV. mende inguruan sartu zen eta estatuko erlijiotzat319an jo zen. Elizak eta monasterioak eraiki ziren, eta horiekin batera literatura indartu zen. Herrialdearen batasunean ere lagundu zuen.
Garai horrimongolen inbasioak ekarri zion amaiera XIII. mendean.Tamerlanek xahutu zuen1386. eta1401. artean, etaKonstantinopla erori zenean (1453) mendebaldeko kristau herritik urrun gelditu zelarik, turkiarrak eta persiarrak lurraldea hartzen saiatu ziren hiru gizaldiz elkarren lehian, eta1736an persiarren babespeko lurralde bilakatu zen.1783an,Errusiaren laguntza eskatu zuen, eta1801ean Georgiako ekialdeko lurraldea bereganatu zuen etaXIX. mendean zehar gainontzekoa. Nekazaritza eraberritzeak eta esklabotasuna debekatzeak ez zuen hobekuntzarik ekarri lurraldera eta, hala,1893an alderdisozialdemokrata sortu zen ezkutuan,Stalin buru zuelarik.
1989tik aurrera matxinada nazionalistak gertatu ziren, etaZviad Gamsakhurdiak Georgiaren burujabetasuna deklaratu zuen1991n. 1991. urteko abenduanSobietar Batasunetik banatu zenetik, gatazka etnikoak eta zibilak ugariak izan ziren independentziaren lehen urteetan, eta1994. urtea arte ez zen hasi herrialdea egonkortzen.Hego Osetiako arazoa baretu samarra egon zen 1994ko udaberriaz geroztik, baina Georgia mendebaldean istiluak ez ziren baretuabkhaz indarren eta georgiarren artean.[8] Errusiar bakegileak kokatu ziren eskualde batean zein bestean, etaNBEko batzorde begirale batAbkhazian. Gatazka horiek zirela-eta, 250.000 bat lagunek alde egin zuten jaioterritik.1995ean, konstituzio berri bat onartu zen, eta presidentetzarako eta legebiltzarrerako hauteskundeak egin ziren, aski libreak eta egiazkoak.1996an, ekonomia berrikuntzak bideratzeko, eta legebiltzarra profesionalagoa egiteko, egitarau zorrotz bat jarri zuen gobernuak abian. Bortizkeria eta krimen antolatua errotik moztu ziren 1995ean eta 1996an, baina ustelkeria handia da oraindik ere.
Hainbat urrats egin zuen Georgiak Errusiarekiko mendekotasuna gutxiagotzeko, besteak beste, kosta zaintzeko itsasontziak erosi zituen1997an,Itsaso Beltzean errusiar itsasontzien ordez haiek ezartzeko.1998an, Errusiarekin izenpeturiko hitzarmen baten ondorioz, Itsaso Beltzeko bere kosta partearen kontrola hartu zuen Georgiak bere gain, etaTurkiarekiko lehorreko mugaren erdiaren kontrola. 1997tik aurrera, Georgiako Legebiltzarra gero eta gogorrago agertu zen Errusiako militarrek georgiar lurraldean duten presentziaren kontra.
1998. urtean,Eduard Xevardnadze presidentearen kontrako eraso bat izan zen, aurreko lehendakari Zviad Gamsakhurdiaren aldekoek egina.1999an Abkhaziako parlamentuak independentzia aldarrikatu zuen, bainaTbilisik ez zuen onartu. 2001ean Georgiak eta Abkhaziak elkar ez erasotzeko hitzarmena izenpetu bazuten ere, liskar handiak sortu ziren.2003ko parlamenturako hauteskundeetan Xevardnadzeren alderdiak irabazi zuen, baina milaka lagunek zalantzan jarri zuten garaipen hura eta manifestazio handiak izan ziren kaleetan. Gerra Zibilaren eta krisi ekonomiko latzen ostean, 2003an odolik isuri ez zuen Iraultza Arrosa deitu zen mugimendu hark Mendebaldearen aldeko gobernua ezarri zuen, oposizioko hainbat alderdi elkartu egin zirenMikheil Saakaxvili hautagaitzaren (Alderdi Nazionala) alde eginez.NATOn sartzea eta bereizitako lurraldeak berriro menderatzea ziren haren helburu nagusiak.
2004an, Saakaxvilik lehendakaritzarako hauteskundeak (bozen % 96tik gora) eta baita parlamenturako hauteskundeak ere. Hego Osetian ere hauteskundeak egin ziren urte horretan, baina Tbilisik ez zituen onartu, eta Hego Osetiaren eta Tbilisiren arteko borrokak larritu egin ziren. Errusiarekiko harremanek ere okerrera egin zuten, eta Saakaxvilik Estatu Independenteek Elkartea utzi etaEuropar Batasunera hurbilduko zela iragarri zuen; Moskuk ehunka georgiar atxilotu eta deportatu izana salatu zuen Georgiak.2008an, Osetiako separatisten eta Georgiako gudarostearen arteko borrokak sortu ziren, eta gerra piztu zen Georgiaren eta Errusia, Osetia eta Abkhaziako separatisten artean. Georgiako armada Hego Osetiara abiatu zen etaTskhinvali bonbardatu zuen (Hego Osetia); genozidioa salatu zuen Errusiak Georgiaren kontra. Urte horretan bertan, Europar Batasunak behatzaile zibilak bidaltzea erabaki zuen, bake akordio bat lortzeko xedez. Gatazka horiek gorabehera, Saakaxvilik lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen 2008an.
Georgia errepublika erdi-presidentziala da. Presidentea daestatuburua eta lehen ministroagobernuburua. Organo legegile nagusia Georgiako Parlamentua da, 150 kidez osatua; 75 izen bakarreko barrutitan aukeratzen dira, eta beste 75 sistema proportzionalaz.
Georgia bederatzi eskualdetan (georgieraz:მხარე, translit.:mkhare), estatus bereziko hiri batean (Tbilisi) eta bi autonomia errepublikatan (Abkhazia etaAdjaria) banatuta dago.
Abkhaziako eskualdea independentea dade facto1992tik. Eskualdeko lurraldearen % 83 Abkhaziako gobernu sezesionistak kontrolpean du,Errusiako armadaren laguntzaz. 1992-1993ko Gerraren ondorioz, Abkhaziako georgiar gehienek lurraldetik ihes egin zuten, eta egun Georgiako beste eskualde batzuetan (hiriburuan bereziki) bizi dira erbesteratu moduan. Hala ere, Abkhaziako lurraldearen % 17 —Abkhaziako Errepublika Autonomo georgiarra— Georgiako gobernuak kontrolatzen du.
2022ko urtarrileko datuen arabera, Georgiak 3,688,647 biztanle zituen, Abkhazia eta Hego Osetia kontuan hartu gabe.[9] 2015ean, biztanleen 53,6 bizi zen hiriguneetan[10]. Adinka, berriz, honela zegoen banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak – % 17,9, 15-24 urte bitartekoak – % 12,6, 25-54 urte bitartekoak – % 40,9, 55-64 urte bitartekoak – % 12,8, eta 65 urtetik gorakoak – % 15,8[10]. 2021ean, bizi itxaropena 71,7 urtekoa zen, 66,8 urtekoa gizonezkoena eta 76,7 urtekoa emakumezkoena.[11]
Familiak oraindik handiak dira (4,7 kide batez beste),tradizio eta baliopatriarkalak gordetzen dira (abegitsuak izatea, ohorearen zentzua, emakumeen bertutea, zaharrei zor zaien errespetua), ezkontza mistoak oso gutxi dira horiek guztiak arkaismoaren eta modernotasunaren nahasketaren ondorio dira, kaukasiar gizarteen bereizgarria.
Georgiarrak dira errepublikako biztanle gehienak (% 86,8 2014an). Gainerakoen banaketa hau da: % 6,3azerbaijandarrak, % 4,5armeniarrak, eta % 2,3 gainerakoak (errusiarrak, osetiarrak,abkhaziarrak,yezidiak, ukrainarrak...)[10].Emigrazioa ez da handia izan, sobietar aroaren amaiera arte behintzat. Georgiar nazioaren batasuna bertako berezitasunak (kulturalak nahiz hizkuntzazkoak) ezabatu gabe egin da; berezitasun horiek antzinako erreinu eta printzerrietan oinarritzen dira, eta oraindik ere badute eraginik bizitza politikoan. Horrela, georgiar talde desberdin asko dago, eta berez georgiar direnak errepublikaren erdialdean bizi dira. Hala, badira, besteren artean,turkieraz mintzatzen diren georgiarrak, erlijioz musulmanak (meskhetak),Stalinek 1943-1944 urteetanErdialdeko Asiara deportatu zituenak; haien itzultzeko eskubidea arazo bat da gaur georgiar biztanle eta agintarientzat.
Gainerako talde etniko edo nazioei dagokienez, batzuk aspalditik bizi dira lurralde horretan. Hala, abkhaziar herria, paleokauskasiarra,Erdi Aroan erreinu indartsua izandakoa, biztanle guztien % 2 baino ez da gaur egun (bere lurraldean ere gutxiengoa da, % 17), sobietar aroaren aurreko errusiar konkistaren eta kolonizazioaren bortizkeriaren ondorioz, ikaragarriak izan baitziren orduan abkhaziarrek pairatu zituzten txikizioak eta deportazioak. Osetiarrak biztanle guztien % 3,2 dira, bainaHego Osetian %70 dira. Gehienbat kristau ortodoxoak dira, etahizkuntza indoeuroparra erabiltzen dute. Hego OsetiakIpar Osetiarekin elkartu nahiak (Ipar Osetia Errusiar Federazioaren baitan dago), oso gatazka gogorrak eragin ditu Georgian1991z gero. Armeniarrak dira oraindik Georgiako gutxiengo nagusietako bat (% 4,5). Oso aspalditik bizi dira hiriburuan eta kostaldeko hirietan, eta batez ere, Armeniako mugako lurraldeetan (hango biztanleen % 70-90 dira). Azerbaijandarrak ere (% 6,3) hegoaldean bizi dira gehienbat, eta errusiarrak , militarrak izanik asko, oso banatuak daude.Judu gehienakIsraelera joan dira. Georgiar biztanleen proportzioa, oro har, handitu egin da mendearen hasieraz geroztik, eta aldi berean murriztu egin da gutxiengoena, nahiz eta gutxiengoen emankortasun tasa handiagoa den.
Hizkuntza ofizialageorgiera da (kartveliar hizkuntzen kidea dena), biztanleen % 87,6ren ama hizkuntza, baina garrantzitsuak dira, halaber,azerbaijanera (% 6,2),armeniera (% 3,9) etaerrusiera (% 1,2; 2022ean burututako azterketaren arabera hiriburua denTbilisiaren biztanleen % 31k oso ondo errusieraz zekiten[6]). Horrez gain, beste kartveliar hizkuntzak hitz egiten dira herrialdean –mingreliera, adibidez[10].
Biztanle gehienak georgiar ortodoxoak dira (% 75), baina badira errusiar ortodoxoak (% 10), musulmanak (% 11), armeniar apostolikoak (% 3), eta beste batzuk ere. Adjariar gehienak musulmansunitak dira[13].
Georgian musikak tradizio handia du eta beste ezaugarriren artean azpimarratzekoa dapolifoniaren garapen goiztiarra. Hiru polifonia mota garatu dira Georgian.Txakrulo (georgieraz:ჩაკრულო) abesti ezaguna sartu zen 1977anVoyager 2espazioaren espedizioan sartutako 27 abestien artean.
Georgiako sukaldaritza eta ardoak ezagunak dira aspalditik. Errusian georgiar jatetxeak ezagunak, emigrazioarengatik, eta estimatuak dira. Are gehiago, errusiar sukaldaritzaren barruan askotan georgiar berezitasunak ere agertzen dira. Plater ezagunenen arteankhinkali (haragiz betetako ravioli handiak, piperbeltz beltza eta beste espezia batzuekin) etatxakhokhbili (txerri errea labean) daude.Satsivi saltsa min hotz bat da, oilasko edo indioilar eta xehetutako intxaurrekin egina. Ogia (khatxapuri deitzen da eta gazta eta arrautzarekin prestatzen da),pita eta artoz egindakotaloak ere jaten dira.
Ohitura berezietako batMahai Georgiarra edosupra da, senideekin eta lagunekin sozializatzeko modua.Suprako buruariTamada esaten zaio, eta bere ardura da egiaztatzea denak ondo ari direla.
Ardoari dagokionez, oso ezagunak dira bertako ardoak, zuriak (edo laranjak) zein beltzak. Azken aurkintza arkeologikoen arabera Georgia daardoa egiten zuen munduko lehen eskualdeetako bat da. Ardoaren produkzioa eta haren inguruko ohiturak georgiar kulturaren parte dira.
Herri menditsua den arren, Georgiak abantaila handiak ditu, nekazaritza, industria, turismoa eta merkataritza aldi berean gara daitezen.Sobietar Batasunaren garaian, oso izen ona zuen gainerako errepubliken artean, beren Mediterraneoko fruituak eta barazkiak saltzera joaten zirenean Moskukokolkhoz tristeetara. Bizi mailaren adierazleak Sobietar Batasuneko garaienak ziren. Gaur egun, ordea, Sobietar Batasuna erori zenez gero, krisiak gogorren jo duen herrialdeetako bat da. Ekonomiaren sektore nagusi guztiak nekazaritza espezializatua, elikagai industria, garraioak (kamioiak), aeronautika militarra,mea eraldaketa, turismoa geratu ziren kaltetuak, orduko trukeak hautsi izanaren, errusiar-sobietar merkatuaren galeraren, energia baliabideen eta lehengaien hornikuntzaren gorabeheren, sistema komunistaren erortzearen eta Georgiako barneko krisi politiko eta etnikoen ondorioz.
Ekonomiaren erreforma, estatuak abian jarria etaNazioarteko Diru Funtsaren laguntzaz, erritmo eta emaitza desberdinez ari da egiten, sektore eta eskualdeka. Ekonomia pribatuaren sobietar aroaren bukaeran hasi zen indartzen, baina1992anpribatizazioa hasi zelarik,1996. urtean lurren erdia baino ez zen pribatizatu. Nekazaritzaren emaitzak gora egin du, baina halere ez aski laboretan herrialdea beregain izan dadin. Nekazaritzaren hazkunde hori industriaren osotasunaren (nekazaritza-elikagaien industriarena izan ezik) krisiaren ondorio da segur aski. Lantegi handien pribatizazioa motel doa, erosle faltagatik askotan, nahiz eta atzerritar inbertsoreak erakartzeko politikagintza bultzatu den. Enpresa txiki eta ertainak, aldiz, ugaldu egin dira. Inbertsio ez produktiboak egiteko joerak, eta atzerrian erositako ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzekoak (Turkiari batez ere, inportazioen %17 2015ean[10]), auzitan jarri du nazio ekonomiaren berregituratzea, ekonomia hori gainera ez baitago Mendebaldeko merkatuetara egokitua, eta finantza baliabideen faltan baitago (nazio diru bat,laria, sortu zen 1995ean).
1992an Itsaso Beltzeko Ekonomia Lankidetzako Eremuko kide egin zen Georgia, Turkiak bultzatuta. Kaukaso barneko korridorearen europar egitasmoak, zenbaitentzat zetaren bide berria delarik, balio estrategikoa eman dio GeorgiariErdialdeko Asiako sarbide gisa. Era berean,azpiegiturak sendotzeko asmoa du georgiar gobernuak,Kaspiar itsasoko petrolioaren esportazioan parte hartzeko, baina horrek arrisku egoeran jartzen ditu errusiar interesak:1999an, bigarren oliobide bat zabaldu zenAzerbaijandik (Bakutik), petrolio gordinaMendebaldeko Europara eramateko, Georgiako Soupsa portutik, Itsaso Beltzean (aurrekoa ere Bakutik ateratzen zen, baina Errusiatik igarotzen zen).Adjariaren garapena, bestalde, muga bikoitza du: itsasokoa eta lehorrekoa, Turkiarekin, susmo txarrez ikusten du Georgiako gobernuak, adjariarrenseparatismoa dela-eta.