Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

George Foreman

Wikipedia, Entziklopedia askea
George Foreman

(1973)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorge Edward Foreman
JaiotzaMarshall1949kourtarrilaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-estatubatuarra
HeriotzaHouston2025ekomartxoaren 21a (76 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWheatley High School(en)Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria etaenpresaburua
Posizio edo espezialitateapisu astuna
Lateralitateaorthodox stance(en)Itzuli
Altuera193 zentimetro
Jasotako sariak

georgeforeman.com
IMDB: nm0286040Twitter: GeorgeForemanMusicbrainz: 43b4d33d-aa9f-422d-a697-5fe0dbeea6bbDiscogs: 692416Olympic.org: george-foremanFind a Grave: 280956791Edit the value on Wikidata

George Edward Foreman (Marshall,Texas,1949kourtarrilaren 10aHouston,2025ekomartxoaren 21a)estatubatuar boxeolaria izan zen. Pisu astunen munduko txapelketa lortzeko inoiz borrokatu den boxeolari zaharrena da. Bi aldiz izan zen munduko txapeldun: lehenengo aldiz 24 urte zituela; bigarrena, 45 urterekin.

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Houstongo aldirietan hazi zen, eta beste irtenbiderik ezean, gaizkiletzan hasi zen gaztetan. Houstongo poliziak Lan Brigadetara bidali zuen,Oregonera lehenbizi, etaPleasantonera gero. Pleasantonen gudarosteko sarjentu ohi bat ezagutu zuen, CharlesDoc Broadus, Foremanen boxeorako dohainez ohartu zena. Broadusen ardurapean, Foreman boxeolari amateur hasi zen, eta borroka gutxi batzuen ondoren, Estatu Batuetako boxeoko olinpiar taldean sartu zen.Mexikoko Olinpiar Jokoetan,1968an, txapeldun atera zen. Urtebete geroago, profesionaletan hasi zen.

1973an, munduko txapeldun atera zen,Joe Frazier mendean hartuta, baina hurrengo urtean,Muhammad Alikmenderatu zuen bera.1977an, erretiratu egin zen, eta kristau elkarte bat sortu zuen gazte behartsuei laguntzeko. Bere ongintzako obra finantzatzeko diru premian zegoela,1987an boxeatzen hasi zen berriro. 38 urte zituen. Jende askok publizitate bila besterik ez zebilela uste izan bazuen ere, eta beste batzuek boxeolari ohi baten berragerpen tristetzat jo bazuten ere, Foremanek oraindik boxeolari handia zela erakutsi zuen.1994an, 45 urte zituela, aho bete hortz utzi zuen boxeolarien mundua,Michael Moorer K.O. utzi zuenean. Titulua ostera galdu ondoren, erretiratu egin zen.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=George_Foreman&oldid=10232314"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp