George Howard Darwin (1845ekouztailaren 9a -1912koabenduaren 7a) ingelesmatematikaria,astronomoa,abokatua etaeugenista izan zen.


George Darwin Down House, Hent-en jaio zen. Bera izan zen Charles eta Emma Darwinen bigarren semea eta bosgarren umea.
11 urte zituenetik Charles Pritchardekin ikasi zuen Clapham Grammar School-en, eta St John's Unibertsitatera,Cambridge, sartzea lortu zuen, hala ere, 1868an Trinity Unibertsitatera joan zen, bertan bere tutorea Edwar John Routh izan zen. Bigarrena izan zen Wranglerren graduatzen, 1868an. Urte horretan bertan bigarren gelditu zen, Smith's Sarian eta unibertsitateko laguntza bat esleitu zioten. Abokatutzan onartu zuten 1872an, baina berriro ere zientziara itzuli zen.Royal Societyko kide aukeratu zuten 1879ko ekainean, Royal Medal saria irabazi zuen 1884an, eta Copley Medal saria 1911an. Bakerian Lecture izeneko mintzaldi bat eman zuen 1891an, mintzaldiaren gaia: "itsasaldien iragarpena" izan zen.
1883an Darwin Plumian Astronomiako Irakasle eta Filosofia Esperimental bihurtu zenCambridgeko Unibertsitatean.Itsasaldien indarrak ikasi zituen, eta horiei nola aldatzen zienEguzkiak,Ilargiak etaLurrak, eta gero Fisio Lunarraren Erakta Teoria sortu zuen.
Royal Astronomical Societyko (RAS) kide izan zen, eta Gold Medal of the RAS saria irabazi zuen 1892an. 1899-1901 bitartean RASko lehendakari jardun zuen. RASekkatedra bat sortu zuen 1984an bere omenez, George Darwin Katedra izenekoa.
Matematikako Nazioarteko Biltzarrera hizlari gonbidatu zuten 1908an. Cambridgeko Elkarte Filosofikoaren lehendakari, baita Biltzarrerako hasierako hitzaldia eman zuen ere, 1912an matematika aplikatuen eta puruen inguruan.
Trumpington Extension Cemetery, Cambridgen ehortzi zuten bere semearekin, Leonard, bere alabarekin, Gwen (Raverat), bere emaztea, Maud Darwin, Cambridgeko errausketa-labean erraustu zuten.
Darwin Martha (Maud) du Puy-rekin ezkondu zen, Charles du Puyren alaba, 1884an; bere emaztea Ladies Dinins Societyko kide zen Cambridgen, beste 11 kiderekin.
Bera, Maud, 1947ko otsailaren 6an hil zen. Hiru seme eta bi alaba izan zituzten: