Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Geoparke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Añiscloko harroila, Sobrarbeko geoparkean, Aragoin.

Geoparkea balio handiko ondaregeologikoa izateagatik nabarmentzen den biztanleria-gunea da.Kultura etanaturaondare aberatsa ere izan dezake. Hori horrela,inguruneari balio gehiago emateko etagarapen iraunkorra sustatzeko estrategia bat martxan jartzen da, aldi berean bertako biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko[1][2]. GeoparkeakUNESCOk definitu eta izendaturiko entitateak dira, eta 120 baino gehiago daude munduan: Global Geoparks Network (GGN) delakoan integratzen dira, eta azpimultzo kontinentalak ere badaude, hala nolaEuropako European Geoparks Network (EGN). Honen parte da Euskal Herriko geoparke bakarra,Euskal Kostaldeko Geoparkea.

Kontzeptuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Geoparkeen helburuen artean, tokiko komunitateekin arrisku geologikoak arintzeko estrategiak lantzea dago. Ez da hori Euskal Kostaldeko Geoparkeko kasua, baina beste testuinguru batzuetansumendiak,lurrikarak etatsunamiak gertatzeko aukerak izaten dira. Era berean, geoparkeetanklima aldaketari buruzko kontzientziazio bultzatzen da, energia berriztagarrien erabilpena sustatzen, eta baita,turismo sustapenaren kasuan, turismo berdea eta beste eredu iraunkor batzuk bultzatzea.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Patrick J. Mc Keever and Nickolas Zouros (2005). Geoparks: Celebrating earth heritage, sustaining local communities. EPISODES, December 2005, pp. 274–278.
  2. «Euskal Kostaldeko Geoparkea» turismoa.euskadi.eus 2010-11-25 (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Geoparke&oldid=7338722"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp