Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Geomorfologia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Geomorfologiageografiaren etageologiaren adar bat da. Haren helburuaLurrazalaren formak aztertuz eta deskribatuz lurrazalaren sorrera eta egungo portaera ulertzea da.

Geomorfologia beste zientzia batzuekin lotuta dago. Gehien ezagutzen den eredu geomorfologikoak, azaltzen du lurrazalaren formakbalantze dinamiko baten ondorio direla. Dinamika horiziklo geografiko gisa ezagutzen da,higadura etasedimentazio-prozesuak erakusten dituelarik.

Higadura aipatuta, higadura eragiten duten faktoreak aipatzea garrantzitsua da. Kanpoko eragile bezala ezagutzen diren ura, haizea, izotza eta sua (beroa) dira geomorfologian eragin handiena dutenak. Kanpoko eragile hauek, lurrazalari forma ematen diote, etaprozesu kimikoekin batera,lurzoruak sortu, materialen propietateak aldatu etatopografiaren aldaketa eragiten dute. Lurrazala eta topografia,faktore klimatiko,hidrologiko etabiologikoen emaitza direla ondorioztatzen da.[1][2][3][4]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Geografiaren hasiera banaezin batean, geomorfologia mende amaieran mamitzen da bere aita izan zenaren eskutik, William Morris Davis geografo ospetsuaren eskutik, geografia amerikarraren aitatzat ere hartzen dena. Garai batean, erliebearen sorrerari buruzko ideia nagusiakatastrofismoaren bidez azaltzen zen,Bibliako uholde handiarekin bat etorriko balitz bezala. Davisek eta beste geografo batzuk uste zutenLurreko gainazalaren ereduaren erantzule beste arrazoi batzuk zirela eta ez gertaera katastrofikoak. Davisek,uniformitarismoaren esparruan,paisaia sortzearen eta suntsitzearen teoria garatu zuen, ziklo geografikoa deitu zuena.The Rivers and Valleys of Pennsylvania,The Geographical Cycle etaElementary Physical Geography bezalako lanek lehen bultzada sendoa eman zuten, eta diziplina finkatzen ari ziren Mark Jefferson, Isaiah Bowman, Curtis Marbut bezalako oinordeko ugarik (parte hartzeari utzi gabe) geografiaren testuinguruan eta beste zientzietan sakonduz ere jarraitu zuten.

Geomorfologia praktikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Geomorfologiaren aplikazio praktikoak,arrisku geologikoekin erlazionatzen dira, adibidez, lurrenlabainketak, ibaien kontrolak edo kostako babesa.... Hauen aurrean, irtenbide desberdinak aplikatzen dira istripuak ekiditeko.

Geomorfologiaren eragileak      

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Prozesu geomorfologikoen eragile nagusiak geografikoak,biotikoak, geologikoak etaantropikoak dira. Eragile geografikoei dagokienez, jatorriexogenokoeragile abiotikoak dira erliebean eragina dutenak, higadura handiagotuz, adibidez:grabitatea, lurzorua,klima eta ur masak.

Faktore biotikoek, aldiz, eragile geografikoen kontran jokatzen dute, gehienetan higadura murriztuz landaretzaren kasuan bezala.

Eragile geologikoei dagokienez,tektonikak ziklo geografikoa gaztetzen du, haren jatorriendogenoarekin higadura errazten duelako. Tektonikaklurrazal kontinentalean deformazioaren ondorioz sortutako egiturak aztertzen ditu, egitura horiek eratu zituzten prozesuekin batera. Tektonikari esker eratzen diramendikateak etafosa tektonikoak, horiek izanik etorkizuneko geomorfologia osatuko dutenak.

Azkenik, gizakiaren ekintzak eragile antropikoak eragiten ditu, kasu batzuetan higadura erraztuta eta besteetan ekidituta.

Prozesu geomorfologikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Geomorfologian, adar hainbat bereizten dira, eta adar bakoitzean prozesu eta paisai geomorfologiko desberdinak aurkitzen dira.

Geomorfologia klimatikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erliebean, klimak duen eragina aztertzen du. Euria, tenperatura, haizea... eragile desberdinak dira, eta bakoitzean desberdin eragiten du, higadura era desberdinetan emanez. Tenperaturak normaleanarroken apurketa eragiten du, adibidez, basamortuetan tenperatura aldaketa askotan gertatzen denez, arroketanuzkurtze eta zabaltze prozesuak ematen dira, horrela arroka zartatuz. Euriak, askotan,eragile kimiko moduan eragiten du, adibidez,ingurune karstikoak sortuta. Haizeak, normalean, basamortuetan eragiten du, bertan ere morfologia desberdinak sortuz.

Geomorfologia flubiala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ibaiek sortzen dituzten morfologia desberdinak biltzen dira bertan. Dinamikaflubialak batzen dituen arrisku geologikoak ere aztertzen ditu.

Hegaletako geomorfologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mendietan gertatzen diren prozesuak aztertzen ditu, hala nolaezpondetako erorketak, masa mugimenduak... atal hau arrisku geologikoekin gehienen lotzen dena da.

Geomorfologia glaziarra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Glaziarrek ematen dituzten morfologiak aztertzen ditu, eta hauek eragiten dituzten prozesu desberdinak.

Geomorfologia litorala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kostaldeko erliebe eta prozesu desberdinak biltzen ditu atal honek.

Geomorfologiaren zikloa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Geomorfologia, 3 etapa desberdintzen dira. Lehenengo,higadura; ondoren,sedimentuen garraioa; eta azkenik,hauen sedimentazioa:

Higadura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Prozesu geologikoen bidez, materialak erauzteko prozesua da higadura, eta meteorizazioak, arroken alterazioak eta aldez aurrekodisgregazioak, higadura errazten du.

Higaduraren mota eta intentsitatea hainbat faktoreren menpe dago: Klimatikoak, topografikoak, lurzoruko faktoreak, faktore antropikoak, besteak beste.

Garraioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garraioa, garraio-bideafluido bat denez, arroka zatimeteorizatuen mugimendua da. Garraio-energia aldatu egiten da sistema batetik bestera, eta garraiatutako materialen tamainan eta sedimentuetan inprimatutako egituretan islatzen da. Materialak ibaien bidez, itsas-korronteen bidez etauhertasun-korronteen bidez garraiatu daitezke, baita olatuen, garraio glaziarraren,eolikoaren eta grabitazio-garraioaren bidez ere. Horien barnean hainbat modutan garraia daiteke materiala: Irristaketaz, errotazioz, saltoka,esekiduran edo garraio kimiko bidez.

Sedimentazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sistema sedimentario batek garraiatutako materialen metaketa da, ingurune-baldintzen aztarna uzten duelarik arroken erregistroan.

Sedimentazioa bi prozesuren bidez gerta daiteke:dekantazioa (sedimentuak garraiatzen zituen korronteak abiadura galtzen duenean edo gelditzen denean gertatzen da) eta areagotzezinetikoa (klastoek geldiarazten dituen oztopo batekin topo egiten duten neurrian).Hala ere, metaketa gune deprimituetan gertatzen da ia beti.

Ibaiak, eragile nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Higaduran, garraioan eta metaketan ura da eragile geologiko garrantzitsuena.Gaur egun lurrazal kontinentalean gailentzen diren erliebe-morfologiak ibai prozesuek eragindakoak dira. Ibaiakdrainatze sare baten parte dira, eta drainatze sare horrek baldintzatzen du lurrazal–eremu horren morfologia.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Apuntes Geología General: Geomorfología» www.geovirtual2.cl (kontsulta data: 2022-11-03).
  2. http://caminos.udc.es/info/asignaturas/grado_itop/113/pdfs/TEMA%209-1%20geomorfologia.pdf..
  3. Willett, Sean D.; Brandon, Mark T.. (2002). <0175:ossimb>2.0.co;2 «On steady states in mountain belts» Geology 30 (2): 175.  doi:10.1130/0091-7613(2002)030<0175:ossimb>2.0.co;2. ISSN0091-7613. (kontsulta data: 2022-11-03).
  4. Roe, G. H.; Whipple, K. X.; Fletcher, J. K.. (2008-09-01). «Feedbacks among climate, erosion, and tectonics in a critical wedge orogen» American Journal of Science 308 (7): 815–842.  doi:10.2475/07.2008.01. ISSN0002-9599. (kontsulta data: 2022-11-03).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Geomorfologia&oldid=10355781"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp