Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Geologia

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea


Litosfera ozeanikoa██ 0-20 Ma██ 20-65 Ma██ >65 MaProbintzia geologikoak██ Kratoi██ Plataforma██ Orogenoak██ Arroa██ Arroka igneoak██ Litosfera luzatua

GeologiaLurraren barruko formak aztertzen dituenzientzia da, bai bere barnean dauden atal, formazio eta gaur egun kanpokaldean duten kokapena.Geologoen lanari eskerLurraren bizitza 4.600 milioi urtekoa dela dakigu (4,6 x 109). Era berean lurrekolitosferaplaka tektonikotan banatuta dagoela aurkitu da, eta hauekastenosferan igerian daudela determinatu da. Geologiaren atal ezberdinekpetrolio,ikatza,burdina,kuprea,uranioa... aurkitzeko teknikak garatu dituzte. Beste hainbatarroka etamineral ere ustiatzeko moduak aztertzen ditu.

Geologia hitza lehen aldizJean-André Delucek erabili zuen1778an.Encyclopædia Britannicako hirugarren edizioan ez zen agertu, baina1809ko laugarrenean lehen aldiz agertu zen.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Geologiaren historia»

Theophrastusek,Aristotelesen ikasle bat, (K. a. 372-K. a. 287)Peri lithon liburua argitaratu zuen. Fosilen inguruan egin zuen interpretazioak bizirik iraun zuenIraultza Zientifikorarte.

Shen Kuatxinatarrak (1031-1095)estratuen inguruko lehen teoriak sortu ziten,higadura etasedimentazio kontzeptuak barne hartuz.

Georg Agricola (1494-1555)) fisikariak,meatzeen inguruko lehen lana idatzi duen,De re metallica libri XII izenekoa.Energia eolikoa,energia hidrodinamikoa, metalen urtzea,soda,sulfuro etahaluroak ateratzeko teknikak... deskribatu zituen. Liburua1556an argitaratu zen.

Nicolas Stenok (1638-1686)gainezertzearen legea,hasierako horizontaltasunaren printzipioa etaalbo jarraikortasunaren printzipioa sortu zituen, gaur egun ereestratigrafiaren oinarrizko hiru printzipioak.

1700eko hamarkadanJean-Etienne Guettard etaNicolas DesmarestekFrantziakomapa geologikoa egin zuten.Sumendien lehenengo obserbazioak egin ziren Frantzian.

William Smith (1769-1839)estratuak ordenatzen egiten zen lehen mapa geologikoa eraiki zuen,fosilen ikerkuntza erabiliz.

The geologist,Carl Spitzwegek eginiko koadroa.

James Hutton hartzen da lehenengo geologo modernotzat.1785eanTheory of the Earth lana aurkeztu zuenEdinburgon. Bertan lurra lehenago uste zena baino askoz zaharragoa izan behar zuela argudiatzen zuen, horretarako mendiak higatu etasedimentuak pilatzeko behar zen denbora handia zela argudiatu zuen. (Vol. 1,Vol. 2).

Huttonen ustez arroka guztiaksumendietatik edomagmatik eratorriak zirela esaten zuen eta horregatik bere jarraitzaileeiplutonistak izendatzen zituzten. Beraien aurka zeudenakneptunistak izendatzen ziren, arroka guztiak itsaso hondoetan sortzen zirela uste baitzuten.

1811anGeorges Cuvier etaAlexandre Brongniartek lurraren adinaren inguruko lana argitaratu zuten, Cuvierrek Parisen aurkitatakoelefante fosilen lanean oinarrituta. William Smithen lanaren ondoren argitaratu bazen ere euren artean independienkiestratigrafiaren printzipioak erabili zituzten.

1827anCharles LyellekPrinciples of Geology argitaratu zuen,Charles Darwinek oso kontutan hartu zuen lana. Liburu honetan Huttonen uniformitarianismoan sakontzen zen. Lehenengo edizioa1830an argitaratu zuen eta eraberritzen egon zen1875rarte.Lurraren historiaan prozesu geologikoen geldotasunaren inguruan lan egiten zuen,uniformismo izeneko teoriarekin. Honen kontrakoakkatastrofistak ziren, lurreko fenomeno geologiko gehienak katastrofetan sortzen zirela esaten zuten.

XIX. mendeko geologiako gai nagusiaLurraren adina zehaztea izan zen. Erlijiosoek 5.000 urtetako adina jartzen bazuten ere zientzialariek 100.000tik hainbat milaka milioi urtetara zihoazten datekin eztabaidatzen zuten.XX. mendeanplaken tektonika garatu zen,kontinenteen jitoa etaitsas hondoaren hedapenaren teoriak batzen zituena. Honek Geologia guztiz irauli zuen.

Teoria hauAlfred Wegenerrek etaArthur Holmesek proposatu zuten1912an, baina1960ko hamarkadararte ez zuen garapen eta onarpenik izan.

Geologiaren oinarrizko printzipioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Geologiak, edozein zientziak bezala, hainbat oinarrizko printzipio jasotzen ditu. Gehienekestratuen arteko loturak nolakoak diren eztabaidatzea dute helburu.

Erlazio intrusiboen printzipioa
Printzipio honek elkarmozten diren intrusioak hartzen ditu oinarritzat. Geologianintrusio igneo batekarroka sedimentarioak mozten baditu erraz determina daiteke intrusioa gazteagoa dela inguruan dituen arrokak baino. Intrusio mota ezberdinak egon daitezke,stock,batolito,lakolito,sill etadikeak
Elkar-mozketaren printzipioa
Printzipio honekfailen sorreran ematen diren arroken mozketen arteko erlazioan datza. Aurreko printzipioan bezala, ebidentea da failak gazteagoak direla mozten dituzten arrokak baino. Faila batek arroka batzuk mozten baditu baina ez badu jarraipenik gainean dauden arroka gorputzetan behekoak baino gazteagoa baina goikoak baino zaharragoa izago da. Printzipio honek faila normalak edo alderanztuak diren jakiteko lagungarria izan daiteke.
Inklusioaren printzipioa
Printzipio honekarroka sedimentarioetan balio du. Arroka sedimentario baten barnean dauden arroka zatiak zaharragoak dira arroka bera baino.Arroka igneotan daudenxenolitoentzat ere baliagarria da,laba igotzen doanean bidean jasotzen dituen arrokak zaharragoak dira laba bera baino.
Aktualismoaren printzipioa
Printzipio hau oinarrizkoa da Geologiaren ikerketan. Ingelesez aktualismo hitza ez da erabiltzen, baizik eta uniformitarismoa edo uniformismoa.James HuttonekXVIII. mendean proposatu zuen eta esaldi batean laburbil daiteke: "orainaldia iraganeran giltza da". Printzipio honen arabera gaur egungo prozesu geologiko guztiak iraganean ere modu berdinean gertatu dira, eta beraz prozesu geologikoak denboran aldaezinak dira.
Hasierako horizontaltasun printzipioa
Printzipio honen arabera sedimentuak hasieran beti horizontalean metatzen dira. Orain arte egindako ikerketa guztietan argi ikusten da generalizazio hau orokorrean egia dela, nahiz eta inklinazio apur bat izan dezaketen hainbat sedimentuk.
Gainezartze printzipioa
Printzipio honen araberatektonikoki aldatu gabeko arroken sekuentzia batean behekoa zaharragoa izango da gainean duena baino. Logikoki, beraz, gazteagoa den arroka bat ezin da egon zaharragoa den baten azpian sedimentatua egon. Printzipio honekin arroka sedimentarioak denbora-lerro bat bailiran azter daitezke.
Faunaren suzesio printzipioa
Printzipio honek fosilen agerpena du oinarri. Izaki bizidunak denbora konkretu batean bizi dira eta beraz euren presentzia edo ausentzia arroken adin erlatiboak ezartzeko balio ahal du. Printzipio hauWilliam Smithek argitaratu zuenCharles Darwinen eboluzioaren teoria baino mende bat lehenago. Printzipio hau baliagarria den arren ez da beti aplikagarria, izaki guztiak ez direlako bizi leku guztietan.

Geologiaren barne-zientziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Geologia honako jakintza arlotan bereiztu ohi da.

Mineralogia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Mineralogia»

Mineralogiamineralak aztertzen dituen geologiaren adarretako bat da. Mineral moduan jatorri inorganikoa duen, konposaketakimiko zehatz bat duen eta estruktura kristalografiko zehatz bat duen materia da.Solidoa eta modukristalinoan aurkeztu ohi da, baina batzuklikido eran ager daitezke.

Petrologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Petrologia»

Petrologiaarroken elkarteen propietatefisiko,kimiko,mineralogiko, espazial etakronologikoak eta euren sorrera aztertzen dituen Geologiaren atala da. Berarekin harremanetan dagoenpetrografiak arroka kristalinoen ezaugarriakargi polarizatuaren bitartez ikertzen ditu

Hidrologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Hidrologia»

Hidrologiakuraren hedapen espazial eta tenporalaren ikerketa egiten due zientzia da, bain lurraren gainean dagoena, baiatmosferan dagoena. Honekeuria eta bestelako prezipitazioak, lurraren gainean doan ura,lurzoruaren hezetasuna,ebapotranspirazioa etaglaziarren oreka kontutan hartzen ditu.

Lurraren azpitik doan urahidrogeologiak ikertzen du.

Hidrogeologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Hidrogeologia»

Hidrogeologia (greziarretik,hydro: ura etageologos: lurraren ikerketa)hidrologiaren atal ba da. Uraklurzoruan etaarrokatan duen mugimendua ikertzen duen zientzia da. Zentzu orokorreanakuiferoetaz arduratzen da. Batzuetangeohidrologia erabiltzen da, baina ez da hain zabaldua.

Paleontologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Paleontologia»

Paleontologia iragan denboretakoizaki bizidunak etabiosferaren eboluzioa aztertzen duen zientzia da. Lan haufosilen bidez egiten du. Fosilak ez ezik izaki bizidunek oro har utzitako arrastoak ere ikertzen ditu paleontologiak. Paleontologia, berazBiologia eta Geologiaren artekoZientzia kontsideratuta dago. Paleontologiari eskerDenbora Geologikoaren Eskalan sakontzea lortu da, bereziki,Mikropaleontologiak eskaintzen dituen datuak direla eta.

Sedimentologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Sedimentologia»

Sedimentologiaarroka sedimentarioak sortzen dituzten sedimentu gorputzen formazio, garraio eta metatzea ikertzen dituen geologiaren azpiatala da. Iraganeko ingurune sedimentarioak interpretatu eta berreraikitzeko asmoa du. Oso harreman handia duestratigrafiarekin, baina honek ez bezala, ez ditu arrokak deskribatzen baizik eta berauek sortu zirenean zegoen egoera.

Estratigrafia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Estratigrafia»

Estratigrafiakarroka sedimentario estratifikatuen ikerketa eta interpretazioa egiten du, euren identifikazio, deskripzio, sekuentzia bertikal zein horizontala, kartografia eta gorputz ezberdinen arteko korrelazioa ikertzen ditu.Sedimentologiarekin oso harreman handia du.

Geofisika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Geofisika»

GeofisikakLurra ikuspuntu fisikotik aztertzen du, bere barne egitura, kondizio fisikoak eta lurraren eboluzioa aztertzen du.Islapena etaerrefrakzioa erabiltzen ditu,grabimetria,elektromagnetismoa,magnetismoa etaerradiazioa erabiltzen ditu metodologia gisa.Grabitatea,lurraren magnetismoa,itsasaldiak,lurrikarak,tsunamiak... ikertzen ditu.

Geokimika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Geokimika»

Geokimika Geologia etaKimika elkartzen dituen zientzia da.Lurra eta besteplaneta batzuen konposaketa kimikoa ikertzen du, prozesu kimikoak eta arroken konposaketa. Lurra, hidrosfera etaatmosferaren arteko harremanak ere ikertzen ditu.

Geologia estrukturala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Geologia estrukturala»

Geologia estrukturalalurrazala eta bere egiturak eta bertan dauden arroken arteko harremanak ikertzen dituen zientzia da.Arrokengeometria eta agertzeko modua aztertzen du. Lurrazalaren arkitektura eta erlazio espazialak aztertu eta honen azpian egon daitezkeen egiturak azaltzen eta deskribatzen saiatzen da.

Bulkanologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bulkanologia»

Bulkanologiaksumendi,laba etamagmaren ikerketa egiten duen zientzia da. Bulkanologoak sumendiak bisitatzeaz gain iraganean egondako eztandetako errauts etapumitak ere jasotzen ditu. Sumendien leherketak aurreikustea da inbestigazio ildorik garrantzitsuenetariko bat.

Geoteknia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Geoteknia»

Geotekniakingeniaritza eta geologia batzen dituen azken honen atala da. Egiten diren obra handien zimentatzea ikuspuntu geologikotik aztertzen du.

Era berean, geologiakarstaren zientzia garrantzitsuenetako bat da,espeleologiaren baitankobazuloetako konposizioa eta morfologia ikertzen dituelarik.[1]

Denbora Geologian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Geologia 4 dimentsioak aldi berean jorratzen dituen zientzietako bat da. Geologian garrantzi handia dauka gertakarien ordena jakitea, Lurraren historia ordenatu eta ulertu ahal izateko. Modu honetan Geologoek Lurraren Historia epe desberdinetan banatu dute gertakariak ordenatu ahal izateko.

EonaEraPeriodoa1Serieak/
Garaiak
Gertakari nagusiakHasiera, orain
milioi urte2
Fanero-
zoikoa
ZenozoikoaNeogenoa3HolozenoaGlaziazio garaien bukaera etazibilizazioaren sorrera.0.011430 ± 0.000139
PleistozenoaUgaztun handien sorrera eta estintzioa.Gizaki modernoaren sorrera.1.806 ± 0.005*
PliozenoaGaur egungoglaziazioaren indartzea. Garai hotzak etaklima lehorra.Autralopitezinoak jaiotzen dira, hainbatugaztungenero etamolusku garaikideak.5.332 ± 0.005*
MiozenoaModerate climate;Orogenia ipar hemisferioan. Gaur egungougaztun etahegazti familiak bereizgarri bilakatzen dira.Zaldiak etamastodonteak dibersifikatzen dira.Belarra nonnahi agertzen da. Lehenengohominoideoak agertzen dira (‘’Sahelantrophus tchadensis’’)23.03 ± 0.05*
Paleogenoa
3
OligozenoaKlima epela.Eboluzio eta dibertsifikazio azkarra faunan, berezikiugaztunetan. Garaikideak direnangiospermen dispertsio eta eboluzio nagusia.33.9±0.1*
EozenoaUgaztun arkaikoak loretu eta hedatu. Hainbat familia moderno ere agertzen dira.Belarra agertzen da.Antartika berriro izozten da eta gaur egungo garaiglaziazioa hasten da.55.8±0.2*
PaleozenoaKlima tropikala.Landare garaikideak.Ugaztunen dibertsifikazioa hainbat lerro ebolutibo primariotan,dinosauroen lekua okupatuz. Lehenengougaztun handiak (hipopotamo baten tamaina).65.5±0.3*
MesozoikoaKretazeoaBerantiarraLoredun landareak agertzen dira eta beraiekin batera hainbatintsektu mota. Arrainteleosteo modernoak agertzen dira.Ammoniteak,belemniteak,errudistak,ekinoideoak (itsas trikuak) etabelakiak oso arruntak.Dinosauro mota berri ugari (Tyranosaurus,Hadrosaurus…) agertzen dira lurrean eta beraiekin baterakrokodilo modernoak.Mosasauroak etamarrazoak agertzen dira itsasoan. LehengohegaztiekPterosauroak aldentzen dituzte. Hiruugaztun motak garatzen dira (monotremak,martsupialak etakaredunak). Lehenengoprimatea.Gondwana kontinentea apurtzen da. Bere bukaeranmeteorito erraldoi batek talka egiten du eta izaki bizidun asko desagertzen dira, euren artean ia osorikforaminiferoak.99.6±0.9*
Goiztiarra145.5 ± 4.0
JurasikoaBerantiarraGimnospermoak (berezikikonifera) ugariak. Hainbatdinosauro mota ezberdinak (sauropodoak,carnosauroak etastegosaurusak).Ugaztun ugari eta txikiak. Lehenengohegaztiak.Ichthyosaurusak etaplesiosaurusak ugaritzen dira.Bibalboak,Ammoniteak etabelemniteak oso ugariak.Itsas triku arruntak.Pangea apurtu egiten daGondwana etaLaurasia azpikontinentetan.Ozeano Atlantikoaren sorrera.161.2 ± 4.0
Erdikoa175.6 ± 2.0*
Goiztiarra199.6 ± 0.6
TriasikoaBerantiarraArkosauroak ugariak lurrean. Lehenengodinosauroak,ugaztunak,pterosaurusak etakrokodiloak.Dicroidium flora arrunta egiten da lurrean.Anfibio ugari.Iktiosauroak itsasoan.Zeriatitesammoniteak oso arruntak.Koral modernoak agertzen dira etaarrainteleosteoak. Hainbatintsektuklado ezberdin agertzen dira.228.0 ± 2.0
Erdikoa245.0 ± 1.5
Goiztiarra251.0 ± 0.4*
PaleozoikoaPermiarraLopingiarraPangea superkontinentea eratzen da.Narrastisinapsidoak arrunt bilakatzen dira. Hainbatanfibio klase.Koleopteroak etaeuliak agertzen dira.Foraminiferoak agertzen dira eta beste hainbat izaki ur epeletan. Glaziazio permo-karboniferoa bukatzen da. Permiarra bukatzeanPermo-Triasiar iraungipen masiboa ematen da, non izaki bizidunen %95 desagertzen diren.260.4 ± 0.7*
Guadalupearra270.6 ± 0.7*
Cisuraliarra299.0 ± 0.8*
Karbon-
iferoa
4/
Pennsil-
baniarra
BerantiarraHegodunintsektuak agertu eta ugaritzen dira, euretariko batzuk erraldoi bihurtuz.Anfibio ugari. Lehenengonarrastiak.Ikatza ematen dutenbasoak sortu. Itsasoan oso arrunta, Goniatites, brakiopodoak, briozoak, bibalboak, koralak...306.5 ± 1.0
Erdikoa311.7 ± 1.1
Goiztiarra318.1 ± 1.3*
Karbon-
iferoa
4/
Missis-
sippiarra
BerantiarraLehenengozuhaitz handiak. Lehenengotetrapodoek ura uzten dute. Lehenengomarrazoak.GlaziazioaGondwanako Ekialdean.326.4 ± 1.6
Erdikoa345.3 ± 2.1
Goiztiarra359.2 ± 2.5*
DevoniarraBerantiarraHaziak botatzen dituzten lehenengolandareak sortzen dira. Hegorik gabeko lehenintsektuak agertzen dira. Itsasoankoral rugoso eta tabulatuak,goniatitesammoniteak etabrakiopodoak ugari egiten dira. Hainbatarrain mota agertzen dira. Lehenengotetrapodoak oraindik uretan.Euramerika kontinentea.385.3 ± 2.6*
Erdikoa397.5 ± 2.7*
Goiztiarra416.0 ± 2.8*
SiluriarraPridoliarraLehengolandare baskular lurtarrak,milipedoak etaartropleuridoak, lehenengoarrainbaraildunak eta hainbatostrakodermo etaagnata.Euripteridoak handien egiten dira.Koral tabulatu eta rugosoak.Brakiopodoen arteanRinkonelidoak sortzen dira etakrinoideo etatrilobiteak oso ugariak dira.418.7 ± 2.7*
Ludlow422.9 ± 2.5*
Wenlock428.2 ± 2.3*
Llandovery443.7 ± 1.5*
OrdobiziarraBerantiarraOrnogabe ugari sortzen dira. Lehenegokoralak,brakiopodoak,bibalboak,nautiloideoak,trilobiteak,ostrakodoak,briozooak eta hainbatekinodermatu familia,graptoliteak eta bestetaxoi batzuk ugariak dira.Konodontoak agertzen dira hasieran. Glaziazio erraldoia gertatzen da garai honetan. Lehenengolandare lurtarrak.460.9 ± 1.6*
Erdi Ordoviziarra471.8 ± 1.6
Goiztiarra488.3 ± 1.7*
KanbriarraFurongiarraKanbriarreko leherketa gertatzen da, dibertsifikazio erraldoiarekin. Gaur eguneko animalia modernoenPhyllumen erdiak agertzen dira eta beste hainbat forma konplexu gaur eguneko sailkapenetan sartzen ez direnak.Arkeoziatidoak Goiz Kanbriarrean ugariak dira.Trilobiteak,Priapulidoak etabelakiak,brakiopodo artikulatuak, eta bestelako forma batzuk ugari eta arruntenak. Lehenengokordatua agertzen da,Pikaia gracilens.Anomalocaris da depredadorerik gorenak.Ediacarako izakiak desagertzen dira.501.0 ± 2.0*
Erdikoa513.0 ± 2.0
Goiztiarra542.0 ± 1.0*
Proter-
ozoikoa

5
Neo-
proterozoikoa
EdiacaraLehenengoanimaliak (animaliazelulanitzak).Ediacarako fauna (vendobionta) agertzen da mundu osoan zehar. Lehenengobelakiak.630 +5/-30*
KriogeniarraBaliteke lur osoa izoztea.Rodinia apurtzen hasten da.8506
ToniarraLehenengoakritarkoen erradiazioa.10006
Meso-
proterozoikoa
SteniarraMetamorfismo altuko eraztunak sortzen diraRodiniakontinentearen sorreraorogenia dela eta.12006
EktasiarraPlataformak hedatzen jarraitzen du.14006
KalimmiarraPlataforma hedatzen da.16006
Paleo-
proteroziokoa
StateriarraLehenengo zelulaEukariotoak.Columbia (superkontinentea) sortzen da..18006
OrosiriarraLurreko atmosferaoxigenoz betetzen da lehen aldiz.Vredefort etaSudbury Arroaasteroideeen talka. Hainbatorogenia ematen dira..20506
RhyaciarraBushveld Formazioa sortzen da. GlaziazioHuroniarra.23006
SideriarraBurdin Bandeatuaren Formazioa sortzen da25006
Arkearra
5
NeoarkearraKratoi modernoen estabilizazioa.28006
MesoarkearraLehenengoestromatolitoa32006
PaleoarkearraEzagutzen den lehenengobakteriafototrofoa (atmosferara oxigenoa askatzen duena).36006
EoarkearraZelula bakarreko lehen izakiakk3800
Hadearra
5,7
Behe Imbriarra 3850
Nektariarra 3920
1-9 Arro taldeak4100 Ma - Ezagutzen den arrokarik zaharrena4150
Kriptikoa84400 Ma - Ezagutzen den mineralik zaharrena; 4570 Ma -Lurraren formazioa4570
  1. Paleontologoek periodo geologikoen inguruan baino animalien inguruan egin ohi dute bereizketa.
  2. Daten ziurtasuna ez da osoa, eta portzentajea batean mugitzen da, datazio erradiometrikoak egiten baitira eta hau ez da metodo guztiz zehatza. Hala ere hemen agertzen diren datak eta bere erroreakInternational Commission on Stratigraphy-ak onartu zituen 2004an. * bat duten datek "Urrezko Iltzea" dutela esan nahi ud, hau da, leku batean bi garaien arteko muga zehaztu dela (Global Boundary Stratotype Section and Point).
  3. Historikoki Zenozoikoa Koaternario eta Tertziarioan banatua izan da batzuetan eta beste batzuetan Neogeno eta Paleogeno moduan. Estratigrafiako Nazioarteko Komisioak erabakita koadroan agertzen den bezala da aurrerantzean.
  4. Ipar Amerikan Karboniferoa Mississippiarra eta Pennsilbaniarra Periodoetan banatzen da.
  5. Proterozoikoa,Archearra etaHadearraAurrekanbriarra izenarekin ezagutzen dira askotan eta beste batzuetanKriptoziokoa izenarekin.
  6. Adin absolutua (Global Standard Stratigraphic Age).
  7. Hadearra ez da jada eon formal bat eta orain Eoarkearrean sartzen da. Hadearra batzuetanPriskoarra izendatzen da.
  8. Lau hauek Ilargiaren geologiatik hartutako izenak dira. Lurreko historia geologikoan erabiltzea ez da ofiziala.
  9. Holozenoaren hasiera data orain 11.430 ± 130 urtekoa da.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Union Internationale de Spéléologie. «UIS Commissions and Working Groups» https://www.uis-speleo.org/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 8a).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikiztegian orri bat dago honi buruz:geologia .
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Geologia&oldid=9390303"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp