Gehiengo soila edogehiengo erlatiboa, erabaki bat onartzeko, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago behar dituen bozketa sistemari deritzo. Hau da, besteek baino boto gehiago dituen aukera aukeratzen da.
Erabakia mota ezberdinetakoa izan daiteke:
Sistema parlamentarioetan, eta, zabalkuntzaz, organo kolegiatu publiko eta pribatuetan, gehiengo soiltzat, konturen bat onartzeko orduan, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izatea jotzen da.
Gehiengo soilean,gehiengo osoan ez bezala, zenbaketa ez da nahitaez organoko partaide guztien gainean egiten, baizik eta bozkatzera aurkeztu direnen artean. Aldeko botoak zenbat diren ere ez du garrantzirik, kontrakoak baino gehiago diren bitartean, eta, beraz, gehiengo hori lortzen den jakiteko, abstentzioak edo falta diren partaideek ez dute inongo garrantzirik.
Ez dagoquorumaren beharrik, ezta gutxiengo boto kopuru baten beharrik ere.