Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Gaztelugatxe

Koordenatuak:43°26′49″N2°47′06″W / 43.447°N 2.785°W /43.447; -2.785
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaztelugatxe
Datu orokorrak
Motauharte,mendia,biotopo,baseliza etaerakargarri turistiko
Luzera0,27 km
Zabalera80 m
Geografia
Map
Koordenatuak43°26′49″N2°47′06″W / 43.447°N 2.785°W /43.447; -2.785
MendikateaSollubeko mendilerroa
KokapenaBizkaiko golkoa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaBermeo
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

GaztelugatxeBizkaiko kostaldekoarrokazko uhartetxo bat da, eta hara zubi bat pasatuz iritsi daiteke.Bermeoko lurretan dago,[1] herri horren ipar-mendebaldean; hala ere, hurbilago duBakioko herria, uhartetik lau kilometro hego-mendebaldera. Uhartetxoaren gorenean dagoen baselizariGaztelugatxeko Doniene[2] edoSan Juan Gaztelugatxekoa[3] deritzo, eta Euskal Herriko interesgune turistiko garrantzitsua da. Zubitik baselizaraino heltzeko, 231 eskailera maila igo behar dira[4] (beste iturri batzuek kopuru handixeagoa edo txikixeagoa aipatzen dute). 2021etik baseliza zein zubia kultur ondasun izendatu dira[5].

Ohituraren arabera, hara igotzen denakezkila hiru aldiz jo behar du, eta desio bat eskatu. Horrela, eskailerak igotzen egindako esfortzua ordaintzen da. Aipatzekoa daOskorrieuskalfolk talde ospetsuak leku honi buruzkoGaztelugatxe izeneko abestia sortu zuela.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Doniene edo San Joan (Donibane bezalaxe, San Joanen euskal izenetariko bat zenDone Ibanetik ei dator Doniene izena)Euskal Herrikosantutegi garrantzitsuenetarikoa da. Aspalditik inguruko biztanleen eta arrantzaleen erromesaldien leku izan da. Katolikoek San Joanen jaiotzaekainaren 24an eta martirioaabuztuaren 29an ospatzen dituzte.

Bizkaiko jaunak, 1053. urtean,Jakatik (Huesca) hurbil dagoenSan Juan de la Peña monasterioari eman zion santutegia, «Sancti Iohannis de Castiello, quod est in territorio de Bakio» testua duen lagapena[6]. XVIII. mendetik aurrera,San Juan de Gaztelugache erdal izenarekin ageri da dokumentuetan, eta Doniene izen herrikoitzat[2] mantendu zen.

1927. urtean,BakiokZubiaur etaSan Pelaio auzoak bereganatu zituenBermeorengandik. Bakiok eskatu zuen muga Gaztelugatxe baino ekialderago jartzea; hala ere, Gaztelugatxeko Donieneko baseliza bermeotarren gurtze handiko lekua izanik eta Bermeotik kanpo jartzeak istilu gogorrak ekar zitzakeela kontuan hartuta, Bermeo izaten jarrai zezala erabaki zen.[7]

Sutea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1978. urtekourriaren 10ean tenpluari sua eman zioten eta sakrilegio-egileek santuaren burua haitzetatik behera bota zuten.Doniene Santutegiko Zaintzaile Taldea sortu zen horren ondorioz, eta bi urte igarota tenplua berreraiki zen.Hegaluze saria jaso zuen talde horrek.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaztelugatxeko San Juan santutegia izen bereko uharte harritsuaren tontorrean dago. Uhartea, hain zuzen ere,Matxitxako lurmuturraren mendebaldean dago. Uhartea zubi batez dago lotuta lurrari. Tokia edertasun handiko paisaia-ingurune baten parte da, eta nabarmentzekoak dira itsasertzaren ikuspegiak zubiaren bi aldeetara: ekialdean badia dago, Gaztelugatxe etaAketx uharteekin; eta mendebaldean itsaslabarrak, Bakioranzko bistetan txertatzen diren harkaitzekin.

Gaztelugatxeren berezitasuna arkitekturaren, paisaia naturalaren eta santutegiaren izaera erlijiosoaren arteko sinbiositik dator. Eraikinak bi modutan erlazionatzen dira paisaiarekin: integrazio bidez, zubiaren eta sarbidearen kasuan; eta kontraste bidez, uhartearen profilean nabarmentzen diren eraikinensilueta artifizialen kasuan. Bi kasuetan, arkitekturaren, naturaren eta hierofaniaren arteko elkarrizketa harmonikoa eratzen da.

Bidea eta eskailerak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bidea: zubia eta eskailerak
Igoerako eskailerak, baselizatik ikusita

Santutegira igotzeko bidea sigi-saga doa uhartearen hegoaldeko hegaletik, topografia arrokatsuan primeran integratzen den trazadura organiko batekin. Santutegia material bakarrarekin eraiki zen, inguru hurbiletik lortutako harriarekin, eta eraikuntza-baliabide gutxi batzuekin:harlangaitzezkokarelakerrekarriekin edoeskuairatutako harriekin eginak, koroatze biribilduarekin ura hobeto ebakuatzeko, zarpiatuta edo ez; errekarriekin egindako zoruak, bertikalean kokatutako errekarriekin edo harlanduz egindako gidariekin; harlanduz egindako mailak; ura husteko kanalak, zoladuran integratuta daudenak eta kanpoko hormetan dauden kainu-zuloen bidez hustubidea dutenak.

Bideak lursail naturalarekin duen kota erlatiboaren arabera, toki batzuetan, karelak erdi lurperatuta daude, eta, beste batzuetan, material bereko hormen gainean jarrita, haitz naturalera iritsi arte. Bidearen zabalera 1 eta 1,40 metro artekoa da, eta karelen altuera 0,70 eta 1,55 metro artekoa.

200. harmaila etaerrekarrizko zoladura

Ibilbideak 241 maila ditu guztira.

Bidean 1891kogurutze-bide bat dago; data hori ageri da lehenengo egonaldian.

Hasierako zatian, bidea bi begikozubi baten gainean dago eraikita. Zubia 2,50 metro zabal eta 50 metro luze da. Zubia harrizkoharroin mailakatu baten gainean dago. Harroin hori uhartea lur idorrarekin lotzen duenmarearteko zabalgunearen gainean dago eraikita. Zubi-begiak 6,25 metro inguruko argia dutenerdi-puntuko arkuekin ixten dira. Arku horiekharlanduz daude eraikita. Erdiko zutabearen altuera 8,50 metro ingurukoa da, eta 10 metro luze da, gutxi gorabehera. Erdiko zutabea etazubibularra ezpondatuta daude, eta harlangaitzezkoak dira; hormak errekarriekin eginak dira mendebaldean (Bakio aldean), eta eskuairatutako harriekin ekialdean (Bermeo aldean).

Zubira iristeko, zabalgune txiki bat dago. Espazio hori apur bat inklinatuta dago kostalderantz, eta, maldaren norabidean, 40 x 15 metroko neurria du luzetara. Hala ere, perimetro irregularra du, eta plataforma estutu egiten da erdialdean, 10 metro inguruko zabaleraraino. Plataformaren ekialdeko mugaren zati bat (Bermeo aldea) askatu egin zen lursailaren ezegonkortasunagatik; ondorioz, gaur egungo neurriak aurretik zeudenak baino pixka bat txikiagoak dira. Mendi-magalarekin bat egiten duen lekuan, hego-ekialdean, eraikin txiki bat dago, Gaztelugatxeko Doniene santutegiaren Elkarteak erabiltzen duena. Biltegi gisa erabiltzen dute, eta tokiko arrantza-tradizioaren estiloa du. Bermeoko notarioak 1901an emandako irizpen batean jasotako deskribapenaren arabera, mende hasieran, eraikin horrek estalpe handixeago bat ordeztu zuen (28 m2 ingurukoa zen). Estalpe haren lerrokadura biderantz aurreratuta zegoen. Santutegia bisitatzera zihoazenerromesen eta oinezkoen zaldiak gordetzeko erabiltzen zen estalpea, baita materialen biltegi gisa ere, gorako bidean konponketak egin ahal izateko.

Goiko zabalgunea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Goiko zabalgunea, eskuinean baseliza eta ezkerrean aterpea dituena

Uhartera igotzeko bidearen amaieran, santutegiaren zabalgunea dago. Haren luzetarako ardatza mendebaldetik ekialdera dago orientatuta, eta 45 x 18 metro inguru neurtzen du. Eraikinak, tenplua eta erromesen aterpetxea luzetarako ardatz horren arabera daude kokatuta, haien artean tartea utzita. Sortzen diren espazio libreak bi motatakoak dira: batetik, espazio formal bat dago, barruti sakratua dena; hor sartzen dira eraikinen arteko espazio librea, bai eta hegoalderako korridore zabal bat ere, itsasertzera begira. Espazio horri santutegiaren plaza deituko diogu. Eta, bestetik, bigarren mailako espazioak daude:absidearen perimetroko eta tenpluaren iparraldeko espazioak. Bien artean lotune bakarra dago, eskailera bidez. Eskailera horiek santutegiaren plazaren mendebaldeko muturrean daude, igoera-bideko eskailera-buruaren ondoan. Elkargune horretan, harkaitz-muino txiki bat dago mendebaldean, plazaren barrutitik kanpo. Muino hori uharteko puntu orografikorik altuena da. Hala, zenbait forma nabarmentzen dira bertan: gurutze-bidearen azken-hirugarren egonaldiko hiru gurutzeak eta bandera-masta bat, erromesentzako postontzi baten euskarri dena.

Eraikinak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Baselizaren barrualdea

Tenpluaknabe bakarra du, 15 x 8 metrokoa, ekialde-mendebaldera begira. Mendebaldeanabside poligonala du; absidearen hegoaldean,sakristia laukizuzen txiki bat; oinaldeanzurezkokorua; eta, hegoaldean, zurezkoarkupea. Harlangaitzezko hormakhormabularrekin sendotuta daude. Mendebaldeko eta iparraldeko fatxadak zarpiatuta daude, hormabularrak izan ezik; gainerakoan,harlangaitza agerian dago. Estalkiakhormigoizkoak dira, arkupearena izan ezik, zurezkoa baita. Hala ere, zurezkozertxa eta uhal batzuk mantentzen dira barruan. Isurialdeak bi aldetara daude nabean, bost aldetara absidean, eta alde batera sakristian eta arkupean.

Tenpluak bi sarrera ditu; sarrera nagusia nabearen oinaldean dago,ateburuaarrosa-leihopean duela. Bigarren sarrera hegoaldeko fatxadan dago, arkupeari begira. Fatxada nagusian, arrosa-leihoa eta sarrerapilastren gainean goratutako erdi-puntuko arku batez daude markoztatuta. Fatxada arku eta kanpai bakarrekokanpai-hormaz dago errematatuta. Kanpai-hormak harrizko gurutze bat du gainean. Kanpai-hormaren eta erdi-puntuko arkuaren artean, San Juan Lepogabetuaren erliebe bat dago, zirkuluerdi horzdun batean itxita. Goiko aldean, alboetan, bi inskripzio daude, zeinetan tenplua berreraiki zen urtea (1886) adierazten baita. Fatxada nagusiaren alboak pilastra banarekin daude errematatuta. Pilastra horiek fatxadaren planoa errematatzen duen moldura jarraituarekin koroatzen dira, eta, hain zuzen ere, moldura horrekerlaitz etakapitel funtzioak betetzen ditu. Hegoaldeko fatxadan, arkupearen gainean, hiruidi-begi daude. Horiek dira, fatxada nagusiko arrosa-leihoarekin batera, nabearen argi-sarrerak.

Erromesen aterpetxea altuera bakarreko eraikina da, oinplano karratukoa. Harlangaitzezko hormak ditu, eta hiru isurkiko hormigoizko estalkia, erdiko hormigoizko zutabe bakar baten gainean eutsia. Plazara begira, hormapikodun fatxada du. Iparraldeko eta ekialdeko hormak kanpotik zarpiatuta daude. Plazatik sartzeko, hiru eskailera-maila jaitsi behar dira, beti irekita dagoen bao aterburudun handi batetik. Baoaren gaineko horma-atalak zurezkobilbadura euslea eta plementeria trinko zarpiatua ditu. Eraikinak, hego-ekialdeko ertzean, kanpoaldeari atxikitako esparru txiki bat du. Eraikinaren jatorria ermita zaintzeaz arduratuko zen sakristau-ermitauaren figura ezarri zen garaikoa da.

Santutegiaren plaza harlangaitzezko karelez mugatuta dago; karel horiek sarbidekoen antzekoak dira, eta, horien behealdean, zati zabaletan, banku moduko takoi jarraitu bat dago, errekarrizko akabera duena. Zorua errekarriz egina dago. Errekarriak partzela karratuetan antolatuta daude, harlanduzko gidarien bidez. Lauzadura irregularreko bi gune daude plazaren hegoaldean eta iparraldean. Gune horietako bakoitzean mosaiko biribil bat dago txertatuta. Mosaikoek bertikalki kokatutako eta errekarriz egindako hondoa dute, eta zuri eta beltzeko irudi bana, itsasontzi bat etahaize-arrosa bat, hurrenez hurren.

Tenpluari lotutako ondare higigarria baselizaren barruan gordetzen diren tailla batzuk dira. Absidean, San Juan Bataiatzailearen buruaren figura bat dago, arrantza-ontzi batenbrankan jarrita; XVI. mendeko gotiko estiloko pieza da, zur polikromatuzkoa. Absidearen bi alboetan zenbait tailla polikromatu daude:

Gaztelugatxeko San Joan santutegia ere potentzial arkeologikoko gunea da; izan ere, zenbait zantzuren arabera, esan daiteke haren azpian Erdi Aroko monasterio baten eta hilerri baten aztarnak daudela, eta tokia gaztelu gisa ere erabili zela.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaztelugatxeko San Joan santutegiakondare immaterialtzat hartzen diren kultura-adierazpen ugari ditu. Elementu horietako batzuk ahozko kulturari dagozkio soilik (kondairak, ipuinak...), baina adierazpen gehiago ere badaude baselizan eta haren lehorreko zein itsasoko ingurunean. Horien artean, aipatzekoak dira baselizan eta haren inguruan egiten direnerromesaldiak eta jaiak, bereziki Urizarretako zelaian, herritarren artean oso errotuta daudenak. Gaur egun, erromesaldi aipagarrienak San Joan Bataiatzailearen lepo-moztearen egunean (abuztuaren 28a), Ostiral Santuan, San Joan Bataiatzailearen jaiotzaren jaiegunean (ekainaren 24a) etaSan Inazio Loiolakoaren jaiegunean (uztailaren 31) egiten dira.

Era berean, nabarmentzekoa da fededunekzinopariak uzten dituztela baselizan. Zinopari horiek tenpluko eliztarren elkarteak bildu eta kudeatzen ditu. Ohitura hori, mantendu egiten da oraindik, zaharkituta gelditu bada ere; eta ondarearen immaterialtasunaren erakusgarri fisikoa da. Noizean behin,Begoñako Ama Birjinaren urpeko tronuratzea egiten da. Tradizio hori ez da oso zaharra, baina ohikoa da egutegian, eta tenpluari lotutako usadio eta ohituren parte da.

Jaiak eta ospakizunak:

  • Ekainaren 24a (Donibane eguna). Bermeotik baselizara oinezko erromeria egin ohi da goizaldetik Aurrera. Batzuk oinutsik joan ohi dira, promesa moduan. Mezak, 06:00etatik 13:30 arte; eta 17:00etan beste bat.
  • Uztailaren 31 (San Ignazio).Arrietatik hango Birjina ekartzen dute mendian zehar, Gaztelugatxen meza egiteko.
  • Abuztuaren 29a (Eneperi). Meza, 11:00etatik 13:00ak arte.
  • Abenduaren 30a. Meza, 17:00etan.

Musika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Gaztelugatxe (abestia)»

Argazki galeria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Gaztelugatxe, urrunetik
    Gaztelugatxe, urrunetik
  • Igoerako eskailerak
    Igoerako eskailerak
  • Baselizaren barrualdea
    Baselizaren barrualdea
  • Baseliza, hegoaldetik
    Baseliza, hegoaldetik
  • Baselizako sarrera
    Baselizako sarrera
  • Gaztelugatxeren ikuspegi panoramikoa
    Gaztelugatxeren ikuspegi panoramikoa

Bitxikeriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2009kourriaren 8anMicrosoftekoBing bilatzailearen webguneak Gaztelugatxeren irudi bat izan zuen azal gisa.[8]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Anton Erkorekak etaDoniene Santutegiko Zaintzaile Taldeak ateratako liburuxka (ISBN 978-84-920885-2-2).
    1. Ikus Bakioren eta Bermeoren arteko muga, Bizkaiko Foru Aldundiaren2004ko gida kartografikoan.
    2. abNahiz eta Bizkaian gaur egun ia desagertuta egon,Doniene izan daSan Joan izendatzeko erabili den izena. Horren adibide dugu Gaztelugatxeko baseliza: gaur egun Bakion adineko batzuek besterik ez dute ezagutzenDoniene izena, eta inguru hartako ia euskaldun guztiekSan Juan esaten dute,gaztelaniaren eraginez. (Mikel GORROTXATEGI NIETO eta Sofia SUSO OTXOA DE ERIBE:Getxoko leku izenak, Getxoko Udala, 2004. Ikus 113. orrialdea.)
    3. Irune ALLIKA eta Bitor URIARTE:«Gaztelugatxe»,Bermeoko toponimia, Bermeoko Udala.
    4. «Gaztelugatxeko San Juan»,Guggenheim-Bilbao.eus. Atzitze data: 2017-12-19.
    5. «PUENTE SAN JUAN DE GAZTELUGATXE. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).
    6. Azkarate Garai-Olaun, Agustin. (1984). Elementos de arqueología cristiana en la Vizcaya altomedieval. Sociedad de Estudios Vascos = Eusko Ikaskuntza ISBN978-84-86240-09-7. (Noiz kontsultatua: 2024-11-11).
    7. Irune ALLIKA eta Bitor URIARTE:Bermeoko toponimia, Bermeoko Udala, 2007. Ikus 148. eta 149. orrialdeak.
    8. Albistea, euskadi.net webgunean[Betiko hautsitako esteka](Gaztelaniaz)

    Ikus, gainera

    [aldatu |aldatu iturburu kodea]

    Kanpo estekak

    [aldatu |aldatu iturburu kodea]
    Autoritate kontrola


    mitologiaEuskal Herriko mitologiako lekuakmitologia

    AballarriAgamundaAgerreAitzgaiztoAitzpelarretaAizkomendiAizkorriAizkultzetaAkelarreAketegiAlbiAloñaAlos dorreaAmabirjina-harriaAnbotoAndredena Mariako iturriArmorkoraAralarSorginetxeAskaataAskoaAtaAuñamendiAzalegiBaltzolaBasajaun haitzaDone Mikel Aralarkoaren santutegiaErrolan HarriaErronkariarren zubiaGaztelu zaharGaztelugatxeIpestikoarriIratiko oihanaIratiko San Salbatore baselizaIruñarriJentilarriJentilbaratzaKanbeluKastrexanako zubiaTxindokiLezao haitzuloLigiko zubiaMondarrainMurumendiObantzungo leizeaOrhiSalbatore kaperaSaltarriSarako lezeakSemeolaSorginaren TxabolaTxurrumurruUrgeldiXorroxin ur-jauziaZugarramurdiko leizeak

    Jainko-Jainkosak
    Izakiak
    AariArdiAdarbakarAddarAiarAdurAide-gaiztoAidegaxtoAideAidekoAidetitakoAitorAizpakAkerAkerbeltzAlarabiAlarabieAmalurAmilamiaAnxoArruitAstoa euskal mitologianAtarabiAutzekAxarkoBasajaunBasandereBehigorriBelagileBelekoBerezkoBeste MutilakDamatxoDeabruEateEgoiEguEguenEguzki AmandreEhiztari beltzaEkiEleEluasoErioErrezabalgo aztiaErrolanEtxajaunEtsaiEtsaiakEuzkibegiFamerijelakFrakazarGaizkinaGaltxagorriGauargiGauekoGarGerixetiGizotsoaHarpeko SainduaHartzaGorritxikiakHerenHerensugeHerioIdetargiIdituIduski-sainduIeltxuIhiziIlazkiIlargi AmandreIlunInkoIngumaIntxitxuIpotxakIratargiIratxoIraunsugeIrelIreluIreltxuIretargiIruztargiItsas laminakJaun ZuriaJentilakKaskarotKixmiKuusuLainaideLainogaixtoLaminakLatasariakLehenLezekoandreaLurLurgorMariMaideMairuMaitagarriakMajuMakilakixkiMamarroMamurMariMartakMartin TxikiMarkitosMateo TxistuDone Mikel AralarkoaMikelatsMirokutanaMozorroakNumenÑañarriHodeiOlanoiko zakurraOlentzeroOrtziOstriOtsokoOstPatuakPatxi ErrementariaSorginSugaarSuganSugoiSorsainSorsainTartaloTortoTraganarru (mitologia)TxalgorriTxorimaloXaindiaYanagorriZaldiZezengorri
    Lekuak
    AgamundaAgerreAitzgaiztoAitzpelarretaAizkomendiAizkorriAizkultzetaAkelarreAketegiAlbiAloñaAlos dorreaAmabirjina-harriaAnbotoAndredena Mariako iturriArmorkoraAralarSorginetxeAskaataAskoaAta haranaAuñamendiAzalegiBaltzolaBasajaun haitzaDone Mikel Aralarkoaren santutegiaErrolan HarriaErronkariarren zubiaGaztelu zaharGaztelugatxeIpestikoarriIratiko oihanaIratiko San Salbatore baselizaIruñarriJentilarriJentilbaratzaKanbeluKastrexanako zubiaTxindokiLezao haitzuloLigiko zubiaMondarrainMurumendiObantzungo leizeaOrhiSalbatore kaperaSaltarriSarako lezeakSemeolaSorginaren TxabolaTxurrumurruUrgeldiXorroxin ur-jauziaZugarramurdiko leizeak
    Kondairak
    Ipuinak
    Jaiak
    Bestelakoak
    Euskal Herriko uharteak

    AketxAmuitzBeduaBerensBillaoDunbarriakGaleraGaztelugatxeHirukanaleIzaroKonpantzia
    MollarriOreninSandinderiSan NikolasSanta KlaraSantiago AurreaTxatxarramendiTxorien UharteaTxurrutaZuhatza

    "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Gaztelugatxe&oldid=10110777"(e)tik eskuratuta
    Kategoriak:
    Ezkutuko kategoriak:

    [8]ページ先頭

    ©2009-2025 Movatter.jp