- Artikulu hau Gaztela Erresumari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztela (argipena)».
Gaztelako Erresuma (gaztelaniaz:Reino de Castilla;latinez:Regnum Castellae)Erdi ArokoIberiar penintsulakoerresumetako bat izan zen. Entitate politiko gisaIX. mendean sortu zen,Leongo Erresumako konderri gisa. Bertan zegoengaztelu-kopuru handiarengatik eman ziotenGaztela izena.Gaztelako Koroa etaEspainiako Erresuma sortu zuen.
1035. urtean sortu zen Gaztelako Erresuma,Antso III.a hil ondoren.Nafarroako erregeak, bere testamentuan,Errando semeari utzi zizkion Gaztelako lurraldeak, bertako errege izan zedin.[erreferentzia behar]XI. mendean Gaztela txikia zen, baina bertako egitura militarra beldurgarria zen inondik ere. Bestalde,Kordobako kalifen ahalmena ahuldu ondoren, erresuma txikiak osatu zituzten arabiarrek (taifa erreinuak) eta Gaztelako koroaren eraginpean geratu ziren batzuk (Badajoz,Sevilla, Toledo eta Zaragoza).
1085. urtean hartu zuenToledoko hiriaAlfontso VI.a Gaztelako erregeak, eta Ipar Afrikakoalmorabideei laguntza eskatu zieten errege musulmanek. Erraz nagusitu ziren almorabideak, eta batasuna ezarri zuten berriro ereIberiar penintsulako lurralde musulmanetan. Hegoaldera ez ezik, mendebaldera eta ekialdera saiatu zen Gaztelako erresuma zabaltzen, eta1076. urteanErrioxaz etaBurebaz jabetu ziren gaztelauak.
XII. mendearen hasieran, hitzarmenak egin behar izan zituen Gaztelako koroakLeongo etaNafarroako erresumekin, islamdarrei aurre egiteko. Bere burua Hispaniako enperadore egin zuenAlfontso VII.aren garaian (1126-1157), almorabideak banatu eta ahuldu egin ziren, etaTajo ibairaino hedatu zen Gaztelako Erresuma. Alfontso VII.ak etaAragoiko erregeak bitan banatu zuten kristauek musulmanei hartu beharreko lurrak: Gaztelako aldea eta Aragoiko aldea. Hala ere, almohadeak Iberiar penintsulan sartu (1147) eta erreinu musulmanak berriro batera zitezen lortu zuten.
Alfontso VII.a hil ondoan, bi semeren artean banatu zen inperioa:Antso III.ak Gaztela hartu zuen, etaFernando II.ak Leon eta Galizia. Areagotu egin ziren orduan Lara eta Castro familia nobleen arteko gatazkak, eta almohadeek indartu ahal izan zituzten beren lurraldeak.
Alfontso VIII.aren garaian (1158-1214), beste hitzarmen bat egin zuten Gaztelako eta Aragoiko koroen artean, musulmanei hartutako lurrak banatzeko (1177), etaNafarroako Erresumaren aurkako erasoari ekin zion Gaztelak.1189. urtean geratu zirenBizkaiko jaunak haren eraginpean, eta1200. urte aldera hartu zituenAraba,Gipuzkoa,Lapurdi etaBearno. Nafarroako Erresuma guztiz murriztuta eta itsasorako irteerarik gabe geratu zen.1212. urtean amaitu zen almohadeen nagusigoa,Navas de Tolosako guduan, eta hurrengo urteetan batu ziren Leon eta Gaztelako koroak (Fernando III.a,1230),Gaztelako Koroa sortzeko.