Castilla (antzinako gaztelaniazko testuetanCastella edoCastiella gisa izendaturik) hitzak, bere etimologiaren arabera, «gazteluen lurra» esan nahi du. Arabiar historiagileekQashtāla قشتالة esaten zioten, eta izen horigazteluez jositako lurraren azalpenaren pean zihoan. Izena latinekocastellum hitzetik letor, alegia,castrum (castro Iberia aurre-erromatarreko fortifikazio) hitzaren txikitzailetik. «Castilla» hitza lehendabizikoz 800eko irailaren 15ean agertu zen, egun existitzen ez den eta Burgoseko probintzian kokaturiko San Emeterio de Taranco de Mena monastegiko dokumentu sakratu batean. Vitulo abadeak lur batzuk ematerakoanCastilla hitza darabil. Dokumentuan hala dio «Bardulia quae nunc vocatur Castella» (Bardulia, orain, Gaztela deitzen dela).
Gaztelatzat hartzen diren probintzia eta lurralde desberdinak.
Gaur egun, Gaztelak ez du erkidego edota bestelako egitura instituzionalik osatzen. Gaztelako lurraldeak, hortaz, ondoko erkidego edo probintzietan banatzen dira:
Lurralde hauetaz gain, ikuspegiaren arabera ondoko probintziak ere Gaztelaren barnean sartu ohi dira:Leon,Salamanca etaZamora. Batzuentzat hiru probintzia hauek Gaztelako parte dira, baina beste batzuentzat (Leonen ugaria den sentimendua), hiru lurraldeokLeongo eskualdearen parte dira, ez Gaztelakoak.
Albaceteko probintziarekin ere eztabaida dago. Historikoki lurralde hau ez da Gaztelakoa izan,Murtziakoa baizik. Hala ere, sektore batzuek azkenaldian Albacete ere Gaztelan sartzen dute, gaur egun probintzia hauGaztela-Mantxan egotearen ondorioz.
Agerraldi gaztelanista Villalar de los Comunerosen.
Gaztelaren aldarrikapen politikoa egiten duen mugimenduari gaztelanista edo deritzo. Berau ez da gehiegoa Gaztelatzat aldarrikatutako inongo lurraldetan. Halaber, hainbat alderdi eta taldetan banaturik dago.
Gaztelanismoaren gaur egungo aldarrikapen nagusiena Gaztelatzat hartzen dituzten lurraldeak barne bilduko duen egitura instituzional bat sortzea da. Hala ere, bere arazo nagusienetako bat Gaztelako lurraldeak era argian definitzea da.