Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Garona

Koordenatuak:42°37′04″N0°58′08″E / 42.6178°N 0.9689°E /42.6178; 0.9689
Wikipedia, Entziklopedia askea
Garona
Datu orokorrak
Motaibaia
Luzera647 km
Geografia
Map
Koordenatuak42°37′04″N0°58′08″E / 42.6178°N 0.9689°E /42.6178; 0.9689
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboametropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Hidrografia
Ibaiadarrak
ikusi
Arroaren azalera56.000 km²
Arro hidrografikoaGaronne basin(en)Itzuli
IturburuaPla de Beret(en)Itzuli,Maladetako mendigunea etala Bonaigua de Baix
Bokalea
()
Gironda (Bayon-sur-Gironde)

Garona[1] (frantsesez:Garonne;gaztelaniaz,katalanez etaokzitanieraz:Garona,latinez:Garumna edoGarunna),Aranen sortu eta hego-mendebaldekoFrantzia zeharkatzen duen ibaia da.Estuarioa alde batera utzita, 575 kilometroko luzera du[2].

Izenaren jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

IzenalatinezkoGarumnatik dator. Aldi berean, latinezko izen hori zahar-akitanieratik omen zetorren. Izan ere, hizkuntza horretan, «harri» esan nahi duenkar hitza izenean aurki daiteke; -ona atzizkiakaurreindoeuropar hizkuntza batean «ibai», «erreka» esan nahi du,Sena,Saona edoDordoinaibaien izenetan bezala.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Maladeta mendigunean du iturburua,Espainiako Erdialdeko Pirinioetan;Arango haranetik igarotzen da, bi adarretan (Garona de Ruda eta Garona de Joeu) eta 48 km egin ondoren sartzen daFrantzian.Tolosatik aurrera eratzen duAkitaniako arroa.Agendik etaBordeletik igarotzen da gero;Dordoina ibaiarekin bateraGirondako estuarioa eratzen du etaOzeano Atlantikora isurtzen da[3].

Ibaiadar nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ibaiaren ibilbidea jarraituz:

Zeharkatutako udalerri nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hidrometria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garonaren emaria 76 urtez, 1913-1988 bitartean, neurtu daLe Mas-d'Agenaisen[4]. Gune horretan, drainatutako eremuak 52.000 km² ditu, arro osoaren % 95. Urteko batez besteko emaria 631 m³ segundoko da. Emari handienaotsailean du (1.030 m³/s), eta txikienaabuztuan (190 m³/s).

Garona ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Le Mas-d'Agenaisen neurtuak
Datuak:1913 eta1988 artean

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-10-12).
  2. Garonne River[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Banque Hydro - Station O9060010 - La Garonne au Mas-d'Agenais (option Synthèse) Hydro.eaufrance.fr (aukeratu "Station hors service" laukia). 2014ko irailaren 21ean kontsultatua.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Garona&oldid=9845314"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp