Garagarra (Hordeum vulgare)gramineoen familiako urtekolandarea da.Gizaki zeinanimalientzakozereal balio ekonomiko handikozereala da. Munduan landatutako lehen zerealetako bat izan zen,Eurasian orain dela 10.000 urte[1]. Animaliak elikatzeko erabili da, etahartzidura bidezgaragardoa,whiskia etagina egiteko zein bakarrik jateko erabiltzen da.Zopa etaerregosi askotan erabiltzen da, mundukoogia askoren oinarria da. Garagarra normalkimalta gisa erabiltzen da.
Garagarraren lepos makurtu da, makulua, bakulua egiten du; moztu eta jasotzeko prest dagoela dio. Euskal Herrianisuri mediterranearreko paisaiakoa da.[4]
Jared Diamondek egindako teoriaren arabera garagarra eta beste zereal eta animaliak Eurasian etxekotu izanak garrantzia berezia izan du hurrengo 13.000 urtetan; zibilizazio horiek abantaila izan zuten eta beste batzuk konkistatzeko aukera gehiago izan zituzten[11].
Hieroglifoak
jt determinantea/ideograma
jt ahoskera ohikoa
šma determinantea/ideograma
Garagarrarekin egindakogaragardoa izan zen, ziurrenik,Neolitoan gizakiek sortutako lehenengo[12]edari alkoholduna. Gainera, denbora luzez,txanpon gisa erabili zen[12].Sumerierazko antzinako hitza garagar esatekoše-eštub zen (sumerreraz:𒊺𒄞) etaakkadierazarsuppu[13].Mesopotamian garagar erramu batShala jainkosaren sinboloa zen[14]. Gariarekin batera,Antzinako Egiptoko zereal garrantzitsuena zen, etaogia zein garagardoa egiteko erabiltzen zen. Garagarra deitzekojt hitz erabiltzen zuten (hipotetikoi "it" ahoskatua);šma (hipotetiko "XI-ma" ahoskatua) Egipto Garaiko garagarraren izena zen, eta herrialdeko sinboloa zen.
Linear Bko oholtxoetan langileei garagarrean ordaintzen zitzailea agertzen da,Knosos etaPilosen.GrezianEleusiniar Mesterioen hasierako basean garagarrari garrantzia handia ematen zitzaion.Kykeon edo iniziatuentzako edariak garagarra eta hainbat belar zituen. Praktika honetan garagarra prestatzen zenmalta sortu etaalkohol pixka bat sortzeko edarian.Pliniok aipatu zuengladiadoreeihordearii izeneko janaria ematen zitzaiela, "garagar-jaleak". Hala ere, Erroman garia erabiltzen zela aipatu zuen[17].
Tibeten garagarraoinarrizko elikagai bat da,V. mendetik. Klima epelak gordetzea baimentzen du, eta honen ondorioz armada handiak sortzeko aukera izan zuten[18]. Bertantsampa izenekoirina sortzen da, oinarrizkoa Tibeteko gastronomian. Irin haugurinarekin nahasten da, bola txikietan kontsumitzen den masa bat sortuz[19].
Garagarra oso ondo adaptatzen den laborea da. Klima epeletan oso ohikoa da udako labore gisa, eta klima tropikaletan neguko labore gisa. Egun bat eta hiru artean behar ditu ernamuintzeko. Garagarra ondo hazten da klima hotzetan, baina ez da partikularki neguko laborea.
Lurzoruarengazitasunari tolerantzia handiagoa du gariak baino, eta horregatik Mesopotamian K.a. 2. milurtekotik hona gehiago landatu zen. Hala ere,Triticum aestivum,Secale cereale etaTritiosecale bezain ona ez da negua jasaten. Hazkuntza fase laburra du eta ur eskasiaren aurrean ondo mantentzen da.
Liu F, Sun GL, Salomon B, von Bothmer R (2002)Characterization of genetic diversity in core collection accessions of wild barley, Hordeum vulgare ssp. spontaneum . Hereditas 136:67–73
Lund B, Ortiz R, Skovgaard IM, Waugh RW, Anderson SB (2003)Analysis of potential duplicates in barley gene bank collections using re-sampling of microsatellite data. Theor Appl Genet 106:1129–1138
Matus IA, Hayes PM (2002)Genetic diversity in three groups of barley germplasm assessed by simple sequence repeats. Genome 45:1095–1106
Russel JR, Ellis RP, Thomas WTB, Waugh R, Provan J, Booth A, Fuller J, Lawrence P, Young G, Powell W (2000)A retrospective analysis of spring barley germplasm development from ‘foundation genotypes’ to currently successful cultivars. Mol Breed 6:553–568
Simonsohn Barbara (2003),Le jus d'herbe d'orge, Éd. Chariot d'Or.(ISBN 2-911806-40-9)