Ganoderma pfeifferi | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Ganodermataceae |
Generoa | Ganoderma |
Espeziea | Ganoderma pfeifferi Bres., 1889 |
Ganoderma pfeifferiGanodermataceae familiakoonddoespezie bat da.[1] Ez da jateko modukoa, haragi zurkara du eta erretxinadun azala.
Karpoforoa: Ederra, 25 cm arteko zabalerakoa, kontsola gisa, erretxinadun azala, gaineko aldea, zarakartsua eta kolore arre-gorrixka ikusgarri batez lakatua (gaztetan tonu argiagoak izaten ditu eta helduaroan kobre kolorearen antzekoagoak)
Tutuak: Arrexka kolorekoak.
Poroak: Finak eta biribilduak, espora-jausian kolore zuria izaten dute eta horixka gainerakoan
Haragia: Zurkara, arrexka kolorekoa.[2]
Etimologia:Ganoderma terminoa antzinako grekozko "ganos" hitzetik dator, distira esan nahi duena eta azala esan nahi duen "derma" hitzetik.
Ez da jangarria. Haragi zurkara eta erretxinadun azala duelako.
Argizari geruza batez estalitako Ganoderma bakarra da.Ganoderma resinaceum delakoak kolore arre iluna du eta haritzen gainean hazten da.Fomitopsis pinicola espeziearen antza ere badu, honek hori-laranja tonuak izaten ditu.
Batez ere udazkenean, baina urte osoan egon daiteke zuhaitzaren gainean. Pagoen eta beste zuhaitz hostogalkorren saprofitoa, penintsularen iparraldean. Usteldura zuria sortzen du, hori da bere funtzio ekologikoa
Europa, Australia.
Aranzadi Elkartearen arabera,Ganoderma pfeifferi desagertzeko arriskuan dauden onddoeneusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tarteanklima aldaketa,pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.