Galway hooker delakoa (irlanderazhúicéir edota Húicéirí na Gaillimhe)Irlandako mendebaldeko kostaldean dagoenGalwayko badianarrantzaleek erabili ohi zituzten usadiozkotxalupak dira. Txalupa hauek bertakoitsaso nahasian nabigatzeko eginak zeuden. Ohitura legez,kroskoabeltza zuten, aldizbela edo haize-ohialakgorri kolorekoak.
Orain dela gutxi arte desagertzear zeuden, garai onetanConnemara eskualdea etaMayoko konderriaren kostaldean, nahizAran uharteak etaClareko konderriaren iparraldean dagoenThe Burren eskualdearen arteko itsas bidaiak burutzeko erabiltzen zelarik. Hauetako txalupa onenakzohikatza leku batetik bestera garraiatzeko erabili ohi ziren.
Gaur egun berpizkunde bat bizi dute. Urtero Galwayko badianCruinniú na mBád deritzon nabigazio jaialdia ospatu ohi da, bertan txalupa hauekConnemara etaKinvara arteko ibilbidea burutzen dutelarik.