Galneryus | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datuak | |
Jatorria | Japonia |
Musika mota | Power metala Neo-classical metala |
Urteak | 2001 – Gaur arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | VAP Records |
Taldekideak | |
Sho Syu Yuhki Taka Fumiya | |
Informazio gehigarria | |
https://galneryus.jp | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Galneryusjaponiarpower metal musika talde bat da,Dream Theater,Helloween,Sonata Artica,Stratovarius etaX Japan metal taldeen eragin handiarekin.
Galneryusek dauzka Syu (Animetal) gitarra jotzailea eta Yama-B abeslaria buru bezala.
Zaila da hitz egitea haien soinuaz japoniar talde bat bezala, Europar edo Estatu Batuetako banda bat bezalako soinua lortzen baitute, horregatik Sonata Artica edo Stratovarius taldeekin konparatzen dituzte.
Galneryus 2001ean hasi zen, Syu gitarra jotzaileak power metalezko talde bat sortu naiz zuelako, jo zuen beste taldetatik gauza desberdina sortuz. Bere talde Valkyr aldendu ondoren bere proiektu berria hasi zuen Yama-B abeslariarekin, irratian abesten ezagutu zuena. Bi musikariek herri berdinean bizi ziren eta power metal talde bat egitea zuten helburu. Beste laguntzaile batzuekin egin zirenean hasi ziren abestiak idazten, jotzen eta kontzertuak ematen, "United Flag" maketa ateratzen 2003an lortuz. Artista berri guztiak bezala kopia gutxi atera zituzten. Urte berean bigarren maketa kaleratu zuten, "Rebel Flag".
VAP diskografiak (non Syuk Animetalekin diskoak atera zituen) kontratu bat proposatu zien beraien lehen albuma ateratzeko, "The Flag of Punishment", 2003ko urrian.
Lehen disko honek argi uzten zuen nolakoa izango zen haien soinu bereizgarria. Publikoak eta prentsa ondo jaso zuten albuma eta laster bihurtu ziren japoniako musikaren parte indartsu batean.
Bigarren albuma "Advance to the Fall", martxoan aterata, mundu osoan zehar ezagutarazi zuen taldeak, "Silent Revelation" singlearen eraginez bereziki. Benetako arrakastan bihurtu zen diskoa.
Kontzertu batzuk eta gero taldeak estudiora bueltatu zen urrengo albuma grabatzeko, "Beyond the End of Despair", uztailean argitaratua. Hilabete batzuk geroago beraien lehengo DVDa atera zuten, "Live for Rebirth", Die for Rebirth birako kontzertuko bideoekin.Pure Rock Japan 2006 gertakizunen parte hartu eta gero eta "Tribute to Death Note" albumean lagunduta Tsui baxu jotzailea taldea utzi zuen 2007ko hasieran.
Laugarren albuma "One for all – All for one" argitaratu zuten Yu-To baxu jotzaile berriarekin.
Martxoaren 5ean kaleratzen dute bigarren DVDa Live for All - Live for One biran grabatua.
Martxoaren 19an “Alsatia/Cause Disarray” maxisinglea salgai jartzen duteMnemosyne no Musume-tachi animearen Opening eta Endingarekin eta beste bi abestiekin.
Maiatzaren 18an “Path to the Fifth Flag” bira hasten dute.
Uztailaren 30an "Shining Moments" singlea kaleratzen dute disko berriaren aurrerapen bezala.
Irailaren 10ean bosgarren albuma salgai jartzen da “Reincarnation” izenarekin.
Hilabete bat geroago Yama-Bk Reincarnation bira amaitu ondoren taldea uztearen asmoa duela adierazten du.
Martxoaren 25ean bi disko best of ateratzen dute “Best of the awakening days” eta “Best of the braving days”.