Galiziarrak edogalegoakGaliziako herritarrak dira[2][3][4], bere arbasoak edozein izanda ere. Multzoari <<galiziar herria>> deitzen zaio eta esanahi anitzeko kontzeptua da. Antropologiaren ikuspegitik, ikerketa genetikoek erakutsi dute jatorriz Europa erdialdekoak direla eta Iberiako beste herriak baino Mediterraneoko eragin gutxiago dutela, euren biztanleen isolamenduagatik eta kokapen geografikoarengatik. Hizkuntza eta kultura propioa izanda, galiziarraketnia bezala onar daitezke edo ez norberaren arabera[5][6][7][8]
Galiziakohizkuntzagaliziera bada ere, galiziar gehienak elebidunak dira,gaztelania bigarren hizkuntza izanik. Galiziar asko, emigrazioaren ondorioz, mundu zabalera zabaldu dira.
Ohikoa da Galiziatik kanpo, berezikiAmerikako estatu askotan, esaterako,Argentina,Txile,Venezuela,Brasil,Uruguai etaKuban galiziarren ondorengoak aurkitzea. Historikoki, galiziar herriaren emigrazioa hainbat faktorek eragin dute: politika, ekonomia eta arrazoi sozialak.XIX. mendeko galiziar diasporaren ondorioz, egun 10 milioi pertsona, galiziarren ondorengoak, daudela pentsatzen da, horietako askoEuropan etaAmerikan[9]. Horietatik milakaCentros Galegos delakoetan biltzen dira. Hauek elkartzeak dira eta asko XIX. mende bukaeran sortu ziren[10]. Jatorri galiziarreko pertsona gehien dituen estatuaArgentina da. Bertan, 100.000 galiziar baino gehiago daude eta galiziarrek bosgarren probintziatzat jotzen dute.
Galiziar izendapena (galizieraz:galegos), latinekogallaeci edocallaeci (galaikoak) hitzetik dator.Galaikoak (latinez: Gallaeci, grezieraz: Καλλαϊκοί)Iberiar penintsulako ipar-ekialdeko herri handi at zen,Erromako Inperioa baino lehen zegoena K.A. I. mendean. Beste batzuen arabera,galaiko hitzaDuero ibaiko tribu txiki bat izendatzeko erabiltzen den. Hala eta guztiz ere, hitz honek egun homogeneoa den talde etnikoa kulturalki izendatzeko erabiltzen da,Duero ibaiaren etaKantauri itsasoaren artean kokatzen dena.[11]
Galaikoen lehen erreferentzia historikoa K.A. 136. urtean dago, Dezimo Junio Bruto buruzagi erromatarraErromara itzuli zenean - aurretik ezezagunak ziren bi herriren kontra borroka armatua irabazi ondoren:lusitaniarrak eta galaikoak.Gallaecus (galaiko) izendapena jaso zuen egin zuen espedizio militarrarengatik.[12] Lehen kontaktu hauen ondoren, mundu greko-latindarrak izendapen hau hartuko du,Estrabonek,Pliniok etaApianok egin zuten bezala.Gallaecus izendapen hori eraldatuz joango zen hurrengo 13 mendean, etagalego bihurtuko.
Gatazkatsuagoa dagallaicus (galaiko) kontzeptuaren berezko esanahia. Honen inguruan jardun zuen lehenaIsidoro Sibiliakoa izan zen,VII. mendean. Haren ustez,galaiko izenarekin aipatzen zen biztanleek azal zuria zutela, Galiako biztanleenaren antzekoa.[13] Ondorengo autore askok hitz horren jatorria bilatu nahi izan zuten:Alfontso X.a Jakitunak,Ramón Barros Sivelok edotaManuel Murguíak. Egun kontzeptua zelta eta indoeuropar hizkuntzekin lotzen bada ere, berezko esanahiak ezezaguna izaten jarraitzen du.
Galizian bizi diren 2,8 milioi galiziarrez gain, Espainiako beste lekuetan milioi bat galiziar baino gehiago bizi dira.Madrilgo Erkidegoan 300.000 baino gehiago bizi dira, nahiz eta ofizialki 77.880 galiziar dauden.Katalunian 200.000 baino gehiago bizi dira, nahiz eta ofizialki 77.754 diren.[14] Kanarietan, 80.000 baino gehiago dira nahiz eta ofizialki 26.455 izan etaEuskal Autonomia Erkidegoan 46.884 dira. Hala ere, erroldaren kontuengatik, ofizialki Galiziatik kanpo baina Espainian 370.079 galiziar bizi dira.[15]
Galiziar askok Galiziaz kanpoko hiri handietan egiten dute lan, hala nola Madrilen eta Bartzelonan. Hala ere, euren jatorrizko herrian daude erroldatuta; beraz, estatistiketan ez da ageri haien benetako bizilekua.[15]
Galiziako autonomia estatutuaren arabera, Galiziako herrietan bizi diren guztiak galiziarrak dira, baita Espainian bizi direnak ere, baldin euren erroldako azken herria Galiziako bat bazen.
Iberiako beste eskualdeetan bezala, Galiziako historia modernoan emigrazio handia egon da. XIX. mendean eta XX. mende hasieran galiziar askoEspainiako beste lurraldeeta,Portugalera etaAmerikara joan ziren.
Gainera, Galiziako nekazaritza Espainiako atzeratuenetakoa da[16] eta nekazaritzako produktibitatea asko jaitsi zen nekazari eta abeltzainek minifundioetan egiten zutelako lan. Minifundioa familiako ondorengoen artean lurra berdin banatzeko sortu zen,maiorazgoaren aurkakoa. Baina tasa demografiko handia belaunaldi oso gutxitan, lurra asko zatitu zen eta familiek bizirauteko arazoak izan zituzten.
Arrazoi hauengatik, Galizian emigrazio handia egon da. 1900 eta 1981 bitartean, 825.000 galiziar baino gehiagok alde egin zuten. Munduan, galiziar gehien dituen bigarren hiriaBuenos Aires da. Horregatik, Espainiatik emigratutako guztiei galiziar deitzen zaie. Frankismoan, beste emigrazio aldi bat egon zenFrantzia,Suitza,Alemania etaErresuma Batura[17].
Galiziarren tradizio gastronomikoa oso garrantzitsua eta oso anitza da eta galiziar gizartean eta kulturan garrantzi handienetako bat duena. Ezagunak dira bertakotapak[18]. Aipatzekoa da bere aniztasuna eta produktuen kalitatea. Horietatik 30 produktu galiziarrenjatorri izendapena dute[19]. Galiziar gizarteak, halaber, oso gustoko ditu jatorduak eta edozein jardueretan, ekintzetan eta elkartzeetan jatorduak eta festa gastronomikoak antolatzen dira[20].
Galiziar sukaldaritzako elementurik garrantzitsuena eta ezagunenaitsaskia edo mariskoa da, batez ere, kostaldean. Galiziaritsasadaretan ekoizten da eta mundu mailan kalitate altuenetakoa dute[21]. Galiziar sukaldaritzako beste oinarrizko produktuazerria da etaarraina kostaldean. Galiziar gastronomiako produkturik garrantzitsuenak hauexek dira:greloa,patata,gaztaina,Padroneko piperra,eztia,lakoia,hestebetea,gazta etaogia.
Edarietan,pattarra,queimada eta ardoaren jatorrizko bost izendapen (Ribeiro, Rías Baixas, Monterrei, Valdeorras eta Riberira Sacra) dira aipagarriak.
Galiziar sukaldaritzan patata gaur egun ezinbestekoa da. Hala ere, patata landatzenXVIII. mendearen bukaeran hasi ziren[22]. Patatakgaztaina ordezkatu zuengaliziar salda eta beste hainbat plateretan.Oliba olioa erabiltzenXIX. mendean hasi ziren, zerriaren gantza ordezkatuz.
Galiziar mitologia kondaira herrikoien multzo eta Galiziako folkloreko naturaz gaindiko izakiez osatuta dago. Galiziar mitologiak antzekotasun handiak ditu irlandarrarekin eta bretainiarrekin, baita asturiarrarekin eta portugesarekin ere. Europa guztian bezala, kristautasunaren aurreko erlijio paganoari lotutakoak dira eta zeltiar eragin handia dute[23]. Kristautasunaren sinkrestismoak izaki mitologiko hauek moldatu egin zituen mendeetan zehar. Galiziar mitologian honako izakiak aurkitzen dira: "mouroak"[24], "estadea"[25], "meigak", "maruxainas", "ananos", "trasnoak", "baluros",[26].
Galiziarren garaian garaiko festak ospatzen dituzte eta landa-munduari lotuak egon ohi dira. Sineskerian oinarritutako festak ere ospatzen dituzte. Festarik aipagarrienak hauexek dira:Magosto[27], "Os Maios", "Rapa das Bestas",Entroido, "Día dos enganos". XX. mendean, beste hainbat tradizio ere berreskuratu dira, hala nola, hilen gauen kalabazak jartzea, etaGabon-gauekoApalpador pertsonaia mitologikoa,Olentzeroren parekidea dena.
Christoph Pan, Beate Sibylle Pfeil, Michael Geistlinger,National Minorities In Europe, Purdue University Press, 2004ISBN 978-3700314431 : « The Peoples of Europe by Demographic Size », 1. taula, 11f.