2011koGalesko errolda kontuan hartuta,galesez mintzatzeko gai diren biztanleen arabera koloreztatutako mapa: galesez gehien mintzatzen diren hiztunak berde ilunez bistaratutako lurraldeetan bizi dira.
1847an, hiru hezkuntza-ikuskatzailek txostena aurkeztu zuten, hizkuntza gaitzetsiz. Informe horrekBrad y Llyfrau Gleision ("Liburu urdinen saldukeria") herri-izena hartu zuen.Welsh Not ("Galesik ez") kartelak hasi ziren erabiltzen eskoletan, galesaren erabilera zigortzeko.
1981ean, galestarren % 19 baino ez ziren galesdunak.
1982an,S4C telebista (Sianel Pedwar Cymru / Channel Four Wales) sortu zen: harez geroztik, galesezko programazioa eskaintzen du eta % 7 inguruko ikuslegoa du gaur egun.
2021eko uztailean iragarri zen aurrerantzean Galesko gobernuan lan egitea espero zuten pertsonak gai izan behar zirela galesez oinarrizko elkarrizketa sinpleak izateko, "kortesiazko" mailan.[3]
Ikasleen % 25-30ek galesa dauka lehen hizkuntza gisa eskolan. Bestela, ume guztiek galesa ikasi behar dute 16 urte bete arte (gehienek bigarren hizkuntza moduan). Galesezko irakasle bereziek"Athrawon Bro" izena hartzen dute.