Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Gales

Artikulu hau nabarmendua da. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau herrialdeari buruzkoa da; bertako hizkuntza gaitzat duena beste hau da: «Gales (hizkuntza)»
Gales
Cymru
Wales
Ereserkia:Hen Wlad Fy Nhadau
Goiburua: "Cymru am byth"
("Gales betiko")

Galesko bandera

Royal Badge of Wales(en)Itzuli
Geografia
HiriburuaCardiff
51°28′54″N 3°10′45″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera20.779
Punturik altuenaYr Wyddfa
KontinenteaEuropa
MugakideakIngalaterra
Administrazioa
MonarkaKarlos III.a
LegebiltzarraGalesko Biltzar Nazionala
Zeren kide
Demografia
Biztanleria3.131.640
Dentsitatea147,59 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
BPG nominala97.760.000.000 $(2018)
BPG per capita29.580 $(2020)
Historia
Sorrera data: V. mendea
Bestelako informazioa
Ordu eremua
Internet domeinua.wales eta.cymru

Gales[1] (galesezCymru[2];ingelesezWales),Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetako bat da (besteakIngalaterra,Eskozia etaIpar Irlanda dira).Britainiar uhartearen mendebaldean dagoenpenintsulan dago. Ingalaterra du mugakide ekialdean, honako konderriekin:Cheshire,Shropshire,Herefordshire etaGloucestershire, iparralde eta mendebaldeanIrlandako itsasoa (galesezMôr Iwerddon) du, ipar-ekialdeanDee ibaia (Afon Dyfrdwy), eta hegoaldean, berriz,Bristolgo kanala.

Galesek denera 20.779 km² ditu, eta 2.903.085 biztanle (140 bizt./km²,2001). Haren hiriburuaCardiff/Caerdydd da, 317.500 biztanlekoa. Galestarren bi herenak Galesko hegoaldean bizi dira, eta ipar-Ekialdean —Ingalaterrako mugan— ere bada beste biztanle kontzentrazio bat.

Ofizialkielebiduna da:galesak etaingelesak parekotasun estatusa dute, eta seinale elebidunak herrialde osoan zehar nonahi ageri dira. Galestar gehienak ingeles hiztunelebakarrak dira, baina azken urteotan galesaren gainbehera gelditu da, eta nolabaiteko susperraldia jazo da. Hartara, gales hiztunen kopurua biztanleria osoaren % 20 gutxi gorabehera da.[3][4] XX. mendetik aurrera, galestar nortasun nazionalaren berpizkunde bat gertatu da. Galeszelta hizkuntzen (indoeuropar hizkuntzak) kidea da eta, beraz,bretainiera etakornubierarekin lotura estua du.

Gales,XIX. mendetik aurrera, garai hartako eskualde industrializatuenetakoa bihurtu zen.Britainiar Inperioari eta haren koloniei ikatz eta altzairu kopuru oso handiak eskaintzen zizkien. Gaur egun, zerbitzu sektorea industria sektorearen mailara heldu da. Nahiz eta GaleskoBarne Produktu GordinaBritainia Handiko beste eskualdeetakoa baino apalxeagoa izan, ez da ezberdintasun handirik nabari Galesko bizi mailaren eta Britainia Handiko beste eskualdeetako bizi mailaren artean.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gales

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

«Gales» izena (ingelesez:Wales)Walh edoWaeliscgermaniar hitzaren eratorria da. Izen hori «erromanizatuak» zeuden atzerritarrak izendatzeko erabili ohi zen. Izen hori bera ageri daKornuallesen ingelesezko izenaren-wallatzizkian:Cornwall.Waelisc izena, eratorrita, gaur egungo ingelesezkoWelsh («galestar, galestarra, galestarrak») bihurtu zen.

Ongi etorri Galesera.

Cymru

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaur egungogales hizkuntzan,galestarrek euren buruariCymry deritze («aberkideak»), eta euren herrialdea den GalesiCymru deitzen diote ([ˈkəmrɨ] ahoskatzen da, eta «Aberkideen Lurra» esan nahi du).Cymry izendapenaren esanahiaren jatorriabritanierazkocombrogi hitzean datza; horren esanahia «aberkideak» da, «herrialdeko kideak» adieran.[5]

Galestarrek euren buruari «aberkideak» eta euren herrialdeari «Aberkideen Lurra» deitu izanak adierazten du galestarrek Britainia Handiko jatorrizko biztanleak zirelako ezagupena edo ustea zutela; eta, horrela, Britainia Handia eraso eta inbaditu zuten atzerritarrengandik —anglosaxoiengandik— bereizten zutela eurenetnia.

Ikur nazionalak eta ospakizunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Y Ddraig Goch edoHerensuge Gorria.
Ostrukaren hiru lumak, Galesko printzearen etaGalesko errugbi selekzioaren ikurra.

Galesko bandera ofizialaCadwalader printzearenHerensuge Gorria (galesez:Y Ddraig Goch) etaTudor dinastiaren berde eta zuria daramatzanGalesko bandera da.1485anHenrike VII.a IngalaterrakoakBoswortheko guduan erabili izan zuen, horren ondorenLondreskoSan Paulo katedralera eraman zen. Herensuge gorria Tudortarren armarrira gehitu zen, euren jatorri galestarra azpimarratzeko.1959an ofizialki Galesko bandera nazionaltzat onartu zen, nahiz eta aurretik jada bandera nazional ez-ofiziala izan.BritainiarrenUnion Jack banderakEskozia,Irlanda etaIngalaterraren banderen gehikuntzak dauzka, baina ez du inongo galestar erreferentziarik. Teknikoki Ingalaterrako banderak ordezkatzen du,XIII. mendeko konkista ostean1535ko Galesko Legeen arabera Ingalaterrak Gales anexionatu baitzuen. Bestalde, Galesko goiburu nazionalaCymru am byth ("Gales betiko") da.

Galesko kolore nazionala gorria da; horregatik, kirol lehiaketetan parte hartzen duten galestar selekzio guztiek gorriz jokatzen dute, adibidez,errugbi etafutbolean.

Nartziso lorea etaporrua ere Galesko ikurrak dira. Porruaren jatorriaXVI. mendetik dator; aldiz, nartzisoarenaXIX. mendean dago eta haren bultzatzaileaDavid Lloyd-George izan zen. Hori hitz joko bati zor zaio, galesez porruaricenhinen deitzen baitzaio eta nartziso loreari aldizcenhinen Dorm (euskaraz, hitzez hitz, "San Petriren porrua").1916ko agiri batek lehentasuna porruei eman zien, eta Britainia Handiko libra bateko txanponetan agertu izan dira.

San Daviden bandera.
GalestarrakSan David eguna ospatzen.

Galesko ereserkiaHen Wlad Fy Nhadau ("Nire arbasoen lurra") da,Galesko errugbi selekzioak jokatzen duen partida orotan jo eta abesten da, baitaGalesko futbol selekzio nazionalak jokatzen duenean eta ospakizun ofizialetan ere. Aipatzekoa da galestarrek betidanik abesteko izan duten joera; horren ondorioz, mundu anglosaxoi guztian zehar galestarrek abeslari trebe eta ahots oneko ospea dute. Hori dela eta, GalesAbestigintzaren Herrialdea (ingelesez: "Land of Song") izendapenaz ere ezaguna da. Galestar gizonezkoen abesbatzek sona handia lortu dute munduan zehar.

Galesko jai egun nazionalaSan David eguna da (Saint David ingelesez etaDewi Sant galesez),martxoaren 1ean, hots, herrialdeko patroi zaindariaren egunean.Galestar diasporan ere ospatzen dute.

"Eisteddfod" izeneko kultura jaialdiak oso ezagunak dira: horietan, galesezkopoesia etamusika uztartzen dira.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Galesko historia»

Historiaurreko garaia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bryn Celli Dduko trikuharria.

Egungo gizakiak azken 29.000 urteetan bizi dira Galesen, nahiz eta etenik gabeko bizialdia azkenIzotz Arotik (K. a. 12.000 eta 10.000 bitartetik) hona dator. Izan ere, une horretanEuropakoehiztari-biltzaileakBritainia Handira migratzen hasi ziren.

Izotz Aroaren ondoko garaietan, Europa eta Britainia Handia bereizita geratu ziren itsasoaren maila igo zelako (K. a. 7.000-6.000). John Daviesen esanetan, galestarren zenbait ipuin eta kondairatan (Irlanda eta Galesen arteko tartea handitzea) gertaera horren oroitzapenfolklorikoa izan zitekeen[6].

Horren ondoren, itsasoa zeharkatuz ere etorri zen jendea, oraingo honetanIberiar Penintsulatik[7]Neolitoko kolonizatzaile hauek bertakoekin nahastuta, bizimodua aldatu zuten, janariaren ekoizpenari ekin baitzioten. Basoak moztu zituzten, abereentzako larreak sortzeko eta lurra ereiteko, etazeramika eta ehunak egiten hasi ziren. Halaber, trikuharriak,Pentre Ifan,Bryn Celli Ddu etaParc Cwm long cairn, esaterako, eraiki zituzten. Erromatarrak iritsi orduko, galestarrak hainbat tributan zeuden bananduta: Deceangli, Ordovices, Cornovii, Demetae eta Silures.

Kolonizazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Erdi Aroko galestar erresumak.

Galesen lehen aipu historikoa K. o.48koa da.Tazito historialarierromatarrak adierazi zuenBritaniako probintziako buruak Galesko ipar-ekialdeko "deceangli"-ren errendizioa jaso zuela. Gotorleku erromatar andana eraiki ziren egungo Galesen hegoaldean.Britainia Handia osoan hobekien gorde den anfiteatroa dago bertan.

Erromatarrek uhartea410ean abandonatu ondoren, behe aldeko lurraktribugermaniarrek okupatu zituzten. Nolanahi ere, goiko aldeko lurraldeetan jatorrizko biztanleen estatu independenteak sortu ziren. Erromatar-britainiarren biziraupen temati hau mendebaldeko erresumetan egungo Galesen oinarria izan zen. Ekialdeko erresumasaxoi etaangloen kontrako borroketan ezarri zen muga:Wat's Dyke, esaterako.VIII. menderako, oro har anglo-saxoiekiko muga ezarrita zegoen.

Kornuallesen722an etaBretainian865an egin zen bezala, Galeskoekbikingoekin bakea hitzartu zuten, etaanglo-saxoien aurka borroka egin zezaten laguntza eskatu zieten. Hala,878an, galestar batuek etaDanimarkako bikingoekMertziako anglo-saxoiak garaitu zituzten. Orobat,1063an,Gruffydd ap Llywelyn printze galestarrak,Norvegiako bikingoekin aliatuta, Mertziakoak berriro gailendu zituen.

Erdi Aroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Cardiffeko Udaletxean dagoenOwain Glyndŵr galestar printzearen irudia
Llywelyn Handia edo Llywelyn Fawr galestar erregea (1173-1240)

800etik aurrera,Rhodri Mawr (erregetzan844877) printzeakGwynedd etaPowys printzerriak bereganatu zituen zenbait ezkontza zirela medio. Haren seme-alabek hiru leinu nagusiak sortu zituzten, nor besteen aurka borrokan. Haren ondorengo batek,Gruffydd ap Llywelyn erregeak (erregetzan10391063) lehengusuen lurraldeak konkistatu zituen Powys printzerritik, etaIngalaterraino ere iritsi zen haren boterea. John Davies historialariaren hitzetan, Gruffydd "Gales lurralde osoaren gainean gobernatu zuen errege galestar bakarra izan zen... Hala,1057tik1063ean hil zen arte, Gales osoak haren agintea onartu zuen. [...] Buru bakarra izateko balentriak ez zuen aurrekaririk ez ondorengorik".[8]Owain Gwynedd (11001170)princeps Wallensium (galestarren printzea) titulua erabili zuen lehena izan zen.

Ingalaterrako erregeek titulu hori onartu zuten, baina hainbat tirabira zirela eta, tartean GaleskoLlywelyn printzearen emaztea, Eleanor Monfortekoa, atxilotzea,Eduardo I.aren lehendabiziko inbasioa etorri zen. Bakea laburra izan zen eta1282an Eduardoren behin betiko konkista iritsi zen.Llywelynen heriotzarekin, irauten zuten Galesko jaunek Ingalaterrako erregeari omenaldia egin zioten haien lurren truk. Boterea bermatu nahian, Eduardok harrizko gaztelu gotorren andana eraiki zuen, eta sinbolo ugariz jantzi zuen bere garaipena.

Madog ap Llywelynek Galesko Printze deitu zion bere buruari eta,1294an matxinatu ondoren,Owain Glyndŵr erregearen agintaldi arte ez zen beste altxamendurik jazo.1404an Owain Galesko Printze koroatu zutenFrantziako,Gaztelako etaEskoziako ordezkarien aurrean. Nolanahi ere, matxinadak ez zuen arrakastarik izan, eta1415erako amaituta zegoen. Ingalaterrarekiko batasun formala, ordea, ez zen1536 arte iritsi. Horren ondoren, Ingalaterrako legeak guztiz ordeztu zuen Galesko legea, konkistaz geroztik artean indarrean zena.

Anexioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1535an galestar jatorria zuenHenrike VIII.a Ingalaterrakoaren erregetzanIngalaterrak Gales bereganatu edo anexionatu zuen.1746ko Berwickeko Agiriak Ingalaterran betetzen ziren legeak automatikoki Galesen ere bete zitezen ezartzen du (Berwick Anglo-Eskoziar mugan kokatzen den hiri bat da), betiere legeak beste irizpide ezberdinik ez baldin badu.

XIX. mendearen hasieran Galesko zenbait eskualde industrializatu egin ziren. Iparraldeko ikazte mehatzeek eskulan ugari erakarri zuten. Metalurgia Brecon Beacons mendietatik hegoaldera dauden haranetan ezarri zen, bereziki Merthyr Tydfil hiri berriaren inguruan, aurrerago burdinaren ekoizpena Neath eta Swansea kokagunetatik mendebaldera ere eratu zen, azken hauetan ikatzaren antrazita ateratzen zelarik.1840ko hamarkadan ikatzaren ustiaketa Aberdare eta Rhonddako haranetara eratu zen. Honek berarekin gune hauetako biztanleriaren hazkuntza ekarri zuelarik.1801an Galesen 587.000 pertsona inguru bizi ziren; aldiz,1901 urtea iritsi aurretik, biztanleria 2.012.000 pertsonetara igo zen. Hazkunde nabarmenenak konderri industrialenetan gertatu ziren –Denbigh, Flint,Monmouth eta Glamorgan. Mende hau nekazal giroko gizarte batetik (1800en biztanleriaren % 80 gutxi-gorabehera hirietatik kanpo zeuden guneetan bizi ziren) gizarte industrializatu baterako bilakaeraren lekuko izan zen (1911an biztanleriaren % 20a besterik ez zen bizi nekazal giroko guneetan).

Nazionalismoaren berpizkundea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Galestar nazionalismoa»
Cardiffen dagoenGalesko Legebiltzarraren irudia.

XX. mendean Galesek bere herri izatearen berpizkundea bizi izan zuen.1925eanPlaid Cymru alderdi politikoa sortu zen; haren helburu nagusiakErresuma Batuarekiko autonomia gehiago edo independentzia ziren.1955an ingeles legea ezarrita zeuden guneetan Ingalaterra eta Gales izendapenak parekide bilakatu ziren eta herrialdeko hiriburutzatCardiff aldarrikatu zen.1962an hizkuntzaren mehatxuari erantzun egokia emateko, Galestar Hizkuntzaren Elkartea (Cymdeithas yr Iaith Gymraeg) sortu zen.Galestar nazionalismoak gorantz egin zuen, bereziki 1965eko Tryweryn Haraneko uholdeen ondoren, honetanLiverpool hiria urez hornitzeko asmoz Capel Celyn herrixka erabat urperatu zutelarik (handik aurrera "Cofiwch Dryweryn", euskaraz: "Gogoratu Tryweryn" esaldia dun horma-irudiak ohikoak egin ziren). 1966ko Hauteskundeetan Plaid Cymru alderdiak Erresuma Batuko Legebiltzarrerako eserleku bat lortu zuen Carmarthen ordezkatuz, bere lehendabiziko legebiltzar eserlekua. Tryweryngo suntsiketaren ondorioz, Galesko Gudaroste Askeak etaMudiad Amddiffyn Cymru (MAC) (euskaraz: "Galestar Defentsa Mugimendua") erakundeak ekintza bortitzak burutzeari ekin zioten. Charles Printzea Galesko Printze izendatzearekin batera lehen aipatutako bi erakunde hauek ur biltegi, ogasun bulego eta beste zenbaiten aurka eginiriko lehegailu bidezko atentatuen arduradun bilakatu ziren.1967an Galesi zegokionez 1746ko Berwickeko Agiria behin betiko ezeztatu zen, Gales legalki zehaztu etaIngalaterrarekin zituen muga geografikoak finkatu egin ziren.

Mark Drakeford lehen ministroak COVID-19 prentsaurreko galesiarraren eguneroko bat antolatzen du.

1982anS4C telebista (Sianel Pedwar Cymru/Channel Four Wales) sortu zuten, orduz geroztik galesezko programazioa eskaintzen duena. %7 inguruko audientzia dauka gaur egun.1988an sortu zutenBwrdd yr Iaith Gymraeg/Welsh Language Board hizkuntza-erakundea.

1979an Galesentzako Legebiltzar bat sortzeko inguruko erreferendum edo galdeketa bat egin zen baina gehiengoak ezetza eman zion. Halere,1997an galdeketa berri bat ospatu eta oraingoan gehiengo estu batez Legebiltzar berria sortzearen aldeko baietzat irabazi zuen.1999anGalesko Biltzar Nazionala (Cynulliad Cenedlaethol Cymru/National Assembly for Wales) eratu zen (1998ko Galesko Gobernuaren Agiriaren" ondorioz), hau1999ko Senedd delakoan biltzartzen delarik eta britaniar legebiltzarreko oinarrizko legedia eraldatzeko botereak dituelarik. "2006ko Galesko Gobernuaren Agiriaren" ondorioz eskumen2007ko hauteskunde orokorren ondoren areagotu egin ziren. Galesko Biltzarretik Galestar Gobernu bat sortu zen, oinarrizko araudia sortzeko nolabaiteko ahalmen mugatu batekin (eskoziar gobernuaren antzekoa, nahiz eta ez hainen indar handia ez izan).

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Gales satelite irudian

Ingurune maturala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Wyddfa|Snowdon/Snowdon| (1.085 m) da mendirik garaiena,Eryri/Snowdoniako mendigunean. Bestela, herrialdeko mendilerrorik zabalenaMendi Kanbrikoak dira, herrialdeko erdialdean daudenak. Plynlimon (752 m) tontorrik altuena da.

Ibairik luzeenaSevern da, 354 km-rekin.

Hiri nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Cardiff (305.000 biztanle,2001) da hiriburua eta hiri nagusia.

Beste hiri garrantzitsu batzuk:

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Senned edo Legebiltzarra,Galesko Legebiltzarraren egoitza.

GalesErresuma Batuaren barruan dagoen herrialdea izanda,Elisabet II.a erregina Galesko estatuburua da eta bere oinordekoa berriz Galesko Printzearen titulua du. Errege edo Erreginak bere botereaErresuma Batuko Legebiltzarraren eskuetan uzten du, eta azken honek1998koDevolution edo Itzultzearen ondoriozGalesko Legebiltzarrari eskuduntza batzuk ematen dizkio. Honela, konstituzionalki, Erresuma Batuais de jure estatu batu eta bakar bat da, bere subirotasunaWestminsterren datzalarik.

1997an Gales etaEskozianerreferendum edo galdeketa baten bidez bi herrialde hauetan mugatutako burujabetasun bat ezartzea onartu zen. GalesenDevolution prozesua1998ko Galesko Gobernuaren Agiriarekin hasi zen, honen bidezGalesko Biltzar Nazionala (Cynulliad Cenedlaethol Cymru) sortu zen[9].1999kouztailaren 1ean Gales Hizkuntzako Estatu Idazkariaren botereak Galesko Biltzar Nagusiari eman zitzaizkion, Biltzar honek Westminsterreko Gobernuak eskuduntzak zein modutan itzuli eta kudeatu ditzazken eskatzeko ardura du[10].

Itzulerako eskuduntzen artean nekazaritza, ekonomia garapena, hezkuntza, osasun zerbitzuak, etxebidea, industria, tokian tokiko udaletxe eta agintaritzak, gizartegintza, turismoa, garraioa eta galesa daude. Legebiltzarrak ez du aginte subiranoa, ez eta lehen mailako lege boterea, baina2006ko Galesko Gobernuaren Agiria2007an eraginkor bilakatu ostean, Legebiltzarrak gai berezietan lehen mailako lege boterea igarotzeko boterea bereganatu du. Teorian, Erresuma Batuko Legebiltzarrak edozein unetan Galesko Legebiltzarra desegin dezake.

Senned edo Legebiltzarra,Galesko Legebiltzarraren egoitzaren barnealdea.

2020ko urtarrilean onartutako lege baten bidez, Galesko Biltzar Nazionalak legebiltzar izaera eskuratu zuen, eta urte horretako maiatzaz geroztik haren izen ofiziala "Galesko Legebiltzarra" da,galesez "Senedd Cymru" eta ingelesez "Welsh Parliament".[11]Galesko Legebiltzarra 60 biltzarkidez osatuta dago, hauekingelesez "Members of the Senedd" (MS) eta galeseraz "Aelodau'r Senedd" (AS) gisa ezagutzen dira. Horietako berrogei MS Bozketa Sistema Pluralaren ("Plurality voting system") hautatzen dira, aldiz beste hogeiak Legeiltzarkide Gehigarrien Sistemaz ("Additional Member System") bost eskualdeetako zerrenda batzuetatik hautatzen dira. Alderdi politiko nagusienakGalesko Lehen Ministroa hautatzen du, hau gobernuaren burua izango delarik. Galesko Legebiltzarra beso exekutiboa da, eta Legebiltzar honek bere boterean zati handiena Legebiltzarraren Gobernuaren gain uzten du. Legebiltzarraren eraikin berriaren diseinua LordRichard Rogersen lana da,2006komartxoaren 1ean (San David eguna)Elisabet I.a Ingalaterrakoaren eskutik inauguratu zen.

Senned edoGalesko Legebiltzarraren eraikina Cardiffko badian.

2000tik aurrera Galesko aurreneko lehen ministroaAlderdi LaboristakoAlun Michael izan zen, eta Legebiltzarra sortu zenetik gobernua Alderdi Laboristaren esku egon da beti. Dena den, Laboristak koalizioen bidez gobernatu dute zenbaitetan. Galesko lehenengo koalizio gobernua 2000n osatu zen, Laboristen etaLiberal Demokraten artean. Geroago,2007ko hauteskundeen osteanPlaid Cymru alderdinazionalistarekin osatu zuten koalizio gobernua Laboristek, "historikoa" denOne Wales ("Gales Bakarra") izenez ezagutzen den akordioari esker. Hala ere, hurrengo hauteskundeen ondoren, Laboristek gutxiengoan gobernatu zuten laugarren legealdian zehar, baina bostgarren legealdirako berriz ere koalizio gobernu bat osatu zuten Liberal Demokratekin.Carwyn Jones orduko lehen ministroak 2018an kargua utzi zuenetik,Mark Drakeford da Galesko lehen ministroa.[12]

Erresuma BatukoKomunen Ganberako 646 MP edo biltzarkidetatik 40ek Gales ordezkatzen dute. 40 eserleku horietatik 29 Galesko Alderdi Laboristak ditu, Liberal Demokratek 4, Plaid Cymruk 3 eta Kontserbadoreek 3[13]. Galese Hizkuntzako Estatu Idazkaria Erresuma Batuko gabinetean esertzen da eta Galesen inguruko gaien arduraduna da.Galesko Bulegoa delakoa Erresuma Batuko Gobernuaren departamentu edo sail bat da, hau Galesetaz arduratzen da.2008kourtarrilaren 24etik aurrera Galesko Estatu IdazkariaPaul Murphy da, honek aurretik postu horretan zegoenPeter Hain politikaria ordezkatu zuen, Hainek postua uztea derrigortua izan zen, ikerketa baten ostean Alderdi Laboristako buruzagitzarako kanpaina batean aitortu gabeko diru laguntzak ematea egotzi baizitzaion.

Guzti hortaz gain, Gales Erresuma Batutik banaturik dagoen Europar Batasuneko Hautes Eremua da,Europar Batasuneko Legebiltzarrean 4 diputatuk ordezkatzen dutelarik.

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Galesko banaketa administratiboa»

1889 eta1974 urteen arteko Galesko konderri historikoak hauek izan ziren:Monmouthshire (Sir Fynwy),Glamorgan (Sir Forgannwg orMorgannwg),Carmarthenshire (Sir Gaerfyrddin orSir Gâr),Pembrokeshire (Sir Benfro),Cardiganshire (Sir Aberteifi orCeredigion),Brecknockshire (Sir Frycheiniog),Radnorshire (Sir Faesyfed),Montgomeryshire (Sir Drefaldwyn),Denbighshire (Sir Ddinbych),Flintshire (Sir y Fflint),Merionethshire (Sir Feirionnydd /Meirionnydd),Caernarvonshire (Sir Gaernarfon) etaAnglesey (Sir Fôn).

1974an konderri hauetako batzuk elkartu eta denera zortzira murriztu ziren:Gwent,South Glamorgan (De Morgannwg),Mid Glamorgan (Morgannwg Ganol),West Glamorgan (Gorllewin Morgannwg),Dyfed,Powys,Gwynedd yClwyd.

Azkenik1996an herrialdea hogeitabi 22 lurralde nagusitan banatuta zen

  1. Merthyr Tydfil (Merthyr Tudful)
  2. Caerphilly (Caerffili)
  3. Blaenau Gwent
  4. Torfaen (Tor-faen)
  5. Monmouthshire (Sir Fynwy)
  6. Newport (Casnewydd)
  7. Cardiff (Caerdydd)
  8. Vale of Glamorgan (Bro Morgannwg)
  9. Bridgend (Pen-y-bont ar Ogwr)
  10. Rhondda Cynon Taf
  11. Neath Port Talbot (Castell-nedd Port Talbot)
  12. Swansea (Abertawe)
  13. Carmarthenshire (Sir Gaerfyrddin)
  14. Ceredigion
  15. Powys
  16. Wrexham (Wrecsam)
  17. Flintshire (Sir y Fflint)
  18. Denbighshire (Sir Ddinbych)
  19. Conwy
  20. Gwynedd
  21. Anglesey (Ynys Môn)
  22. Pembrokeshire (Sir Benfro)

Hizkuntzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Gales (hizkuntza)»
Sakontzeko, irakurri: «Ingelesa»
Seinale elebiduna,Bangor hiriko tren geltokian,galesez etaingelesez.

1993ko Gales Hizkuntzaren Agiriaren eta1998ko Galesko Gobernuaren Agiriaren arabera, galesak eta ingelesak berdintasunezko tratamendua izan behar dute. Halere,Erresuma Batuande facto ofizialtasun estatusa ingelesak bakarrik du. Lege egoera hori besteak bestePlaid Cymru alderdi politikoak zalantzan jartzen eta salatzen du[14], ez baita aski, gales hizkuntzak bizirik iraun dezan.

Hortaz, Galesen bi hizkuntza hitz egiten dira: ingelesa eta berezko hizkuntza, galesa (Cymraeg). Lehenengoa edonon nagusi da eta edonork hitz egiten du, bigarrenaren hiztunak galestarren % 21,7 inguru dira, 600.000 pertsona gutxi gorabehera. Hiztun kopuru horretan sartuta daude galesez hitz egin, irakurri eta idazteko gai direnak. Hiztun horietako gehienak Galesen ipar-mendebaldean eta mendebaldean bizi dira.

Gales hizkuntzaren jakintza datuak, eskualdeka (2001).

Gales hizkuntza Galesko berezkohizkuntza zelta (indoeuropiar hizkuntzak) da,kornubieraren etabretainieraren oso antzekoa.2004ko gales hizkuntzaren iraupenerako txostenaren arabera, biztanleriaren % 21,7ak baino gehiagok dio hizkuntza horren ezagutza duela[15]. Gaur egun benetako gales hiztun elebakar gutxi gelditzen dira, gehienak oraindik ingelesa ikasi ez duten galestar haurtxoak direlarik, halere oraindik ingelesez nekez moldatu edo oso gutxitan hitz egiten duten galestarrak ere badaude, gehienak adinekoa jendea direlarik. Orain dela gutxi,XX. mendearen erdialdera1951. urtean 41.155 elebakar galestar ba omen zeuden[16]. Galesen errepideetako seinaleak ingelesez eta galesez idatziak egon ohi dira; bi hizkuntzetan bi aldaera ezberdinak dituzten leku izenak bi bertsioetan erabiltzen dira (adibidez, «Cardiff» eta «Caerdydd»). Seinaleetan bi bertsioetako zein lehenbizikoa ezartzea tokian-tokiko agintearen erabakia izan ohi da.

Bi hizkuntza nagusi horiez gain,XX. mendean zehar Galesen beste herrialdeetako hainbat hiztun komunitate ezarri dira, adibidez,bengalera etakantonera hiztun talde nabarmenak daude,asiar immigrazioaren ondorioz. Fenomeno hau ez da galestar hirietan bakarrik ematen, baita era apalago batean udalerrietan ere.Italiar Gobernuak ere jatorri italiarra duten galestarrentzakoitalierazko ikastaroak antolatu izan ohi ditu. Beste hizkuntza horiek, ingelesak eta galesak ez bezala, ez dute ofizialtasunik, halere zerbitzu publikoek gutxiengo etnikoen hizkuntzetako hiztunentzat eta euren beharrentzat zuzendua dagoen argibidea argitaratu ohi du, gainontzekoErresuma Batuan egin ohi den bezala.

Galesko txoko guztietan bi hizkuntzen arteko nahasketa oso ohikoa da, honen ondorioa «Wenglish» edo «Cofi» (azken hauCaernarfon inguruan) delakoa da.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Galesak»

2001eko Erroldaren arabera Galesen 2.903.085 pertsona bizi ziren. Halere,2005an 2.958.876 pertsona inguru bizi zirela kalkulatu da eta2008an, aldiz, 3.004.600. Horrela, biztanleriari dagokionez, Gales estatu burujabea balitz, munduko estatuen artean 136. postuan egongo litzateke.

2001eko erroldaren arabera, Galesko biztanleriaren % 96 arraza zuriko britainiarrak dira, eta % 2,1 ez dira zuriak (nagusikiasiarrak dira[17]). Arraza zurikoak ez diren gehienak hegoaldeko portudun hirietan bizi dira, hots,Cardiff,Newport etaSwansea. Galestar-asiar komunitate gehienakBigarren Mundu Gerra ostean ailegatu eta ezarri ziren. Orain dela gutxiago,Europar Batasunan herrialde gehiago sartu direnez, herrialde horietako jendea ere ezarri da, adibidezPolonia -nahiz eta Galesen bizi direnpoloniar batzuk Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean etorritakoak ere izan.

2001an Lan Egiteko Adinean zegoen jende helduaren % 71k euren burua erabat galestartzat zuen eta beste % 7k euren buruak partzialki galestartzat zituen (hauetako gehienek euren buruak galestar nahizbritainiartzat zituzten). Berriki egin den ikerketaren arabera, Galesko biztanleriaren % 35ek galestar abizenak zituzten (Ingalaterrako biztanleriaren % 5,4k etaEskoziako % 1,6ak ere galestar abizenak dituztela aldarrikatzen dute[18]). Dena dela, orain arte "ingeles" abizentzat jo izan diren abizen asko (adibidez, "Greenaway") gaur egun galestar abizenen itzulpen okerrak ("Greenaway" = "Goronwy") direla ikusi da. Aldiz, ohituraz orain arte galestarren artean maiz topatu izan diren deitura batzuk (adibidez, "Richards"), agian Britainia Handiko beste eskualde edo herrietan ere jatorria dutela ere iradoki izan da.

2001eko galestar biztanleriaren laurden bat Galesetik kanpo jaiotakoa zen, nagusikiIngalaterran; horietako %3aErresuma Batutik kanpo. Galesen jaiotako biztanleri kopurua herrialdean zehar aldakorra da: ehuneko handienak Hego Galesen Haranetan daude eta txikienak, aldiz, Erdi eta Ipar-Ekialdeko Galesen. Adibidez,Blaenau Gwent etaMerthyr Tydfil udalerrietako biztanleriaren % 92 jaiotzez galestarra zen;Flintshire konderrian, ordea, % 51 etaPowys konderrian % 56 besterik ez ziren[19]. Gertakari honen arrazoi nagusietako bat jaiotzak izaterakoan ospitale egokienak mugaz harago daudenIngalaterran daudela da.Estatu Batuarren artean 1,75 milioi lagunek galestar jatorria dutela diote[20],2006anKanadarren artean 467.000 pertsonek[21].

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Historikoki,meatzaritzaren jarduera oso garrantzitsua eduki dute lurraldean,ikatza,burdina,kobrea,zilarra,beruna etaurrea ustiatuz nagusiki.

Osasun zerbitzua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Galesen osasun publiko zerbitzua Gales NHS (galesez:Cymru GIG;EuskadikoOsakidetza edotaNafarroakoOsasunbide antzekoa) erakundeak eskeintzen du, hau jatorriz eta hasiera batean1946an National Health Service Act agiriaren bidez sorturiko Ingalaterra eta Galesko NHS erakundeko egituraren barnean zegoen, baina1969tik aurrera Gales NHS erakundearen ardura Galesko Estatu Idazkariak du. Era berean,XXI. mendean1999ko Iztuleraren ondorioz Gales NHS erakundeko arduraGalesko Biltzar Nazionala eta Agintaritzari eman zitzaion, gaur egun 90.000 langile ditu, honek Galesko langile gehien dituen erakundea bilakatzen duelarik. Galesko osasun eta gizarte laguntzaren gabinete ardura duen pertsona, Galesko Biltza Nazionaleko Osasun eta Gizartegintzako Ministroa da.

Erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
San Daviden katedrala,Pembrokeshire.

Galeskoerlijio nagusienaKristautasuna da,2001eko erroldaren arabera biztanleriaren % 72ak bere burua kristautzat du.Galesko Presbiteriar Eliza da kristauen artean fededun gehienen dituen kristau erlijio,XVIII. mendean sortu zen eta1811eanIngalaterrako Elizatik bereizi zen. Bigarren postuanGalesko Eliza dago, hauAnglikar Komunioaren barnean dago. Garai batean Ingalaterrako Elizaren zati izana da, bainaBritainiar Gobernuak legeztatutako1914eko Galesko Elizaren Agiriaren ondorioz lekuz kanpo gelditu zen (1922 arte agiriak ez zuen eraginik izan). Hirugarren postuanEliza Katoliko Erromatarra dago, biztanleriaren % 3arekin. Galesen kristauak ez diren erlijioak gutxiengo bat dira, biztanleriaren % 1,5a edo. Aldiz, biztanleriaren %18ak erlijioei dagokionez ez erlijioso edo fedegabea aldarrikatzen da. Eliza Apostolikoak bere urteroko biltzarrakSwansean burutzen ditu, usadiozabuztu aldera.

Galesko santu zaindariaSan David da (ingelesezSaint David, galesezDewi Sant), bere jai egunaSan David Eguna delarik (ingelesezSaint David's Day, galesezDydd Gŵyl Dewi Sant), urteromartxoaren 1ean ospatzen da.

1904an erlijio berpizkundea jazo zen (1904-1905 Galestar Berpizkundeak edo soilik 1904ko Berpizkundea bezala ezaguna), mugimendu honen bultzatzaileaEvan Roberts predikatzailea izan zen eta Galesko eskualde ugari bereganatu zituen, jende asko bere buruzEzkonformista etaAnglikarKristautasunera bihurtu zelarik, batzuetan herri osoak ere. Gaur egungo GaleskoPentecostal eliza ugarik berpizkunde honetatik sortu zirela aldarrikatzen dute.

Galesko erlijio ez-kristau handienaIslama da,2001eko erroldaren arabera Gales osoan 30.000musulman zeuden. Hauetaz gainHindu etaSikh taldeak ere badaude, nagusiki Hego Galeseko hirietan:Newport,Cardiff etaSwansea, bitxikeri gisa aipatzekoa daBudista kontzentrazio handiena mendebaldeko baserri girokoCeredigion konderrian dagoela.Judaismoa Galesen ezarri zen lehenbiziko erlijio ez-kristaua izan zen (Erromatarren aurretik zegoen animismoaren salbuespenarekin, noski), dena dela2001eko datuen arabera juduek gainbehera jasan duten eta gaur egun 2.000 inguru izango dira[22].

Paganismoa etaWicca erlijioak Galesen gorantz doaz.2001ean Ingalaterra eta Galesen 7.000 Wicca fededun zeuden, baita 31.000 pagano edo jentil ere[23].

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gales beti bere berezko kultura izateagatik nabarmendu izan den herrialdea da, berezko kultura horren barnean hizkuntza, ohiturak, jai egun bereziak eta musika daudelarik.

Musika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Tom Jones,Cardiffko Lehoia,2009komaiatzeko emanaldi batean.
Siân James galestarharpajole etafolk abeslariaLorienteko Interzeltiar Jaialdian zuzeneko emanaldian.
Dafydd Iwan,galesezko abestigintzaren ikur.

Galesko musika eta olerkien jaialdi garrantzitsuenaNational Eisteddfod delakoa da. Hau urtero hiri edo udalerri ezberdin batean ospatu ohi da.Llangollen International Eisteddfod jaialdiak mundu osoko abeslari eta musikariei euren dohaiak erakusteko aukera ematen die.

Sarritan Galesi «abestigintzaren lurraldea» deitu izan zaio, herrialde honetako kultura herrikoian abestiek eta musikak garrantzi itzela izan baitute, anglosaxoi munduan ezaguna da galestarrek abestirako duten joera eta trebezia, bereziki etaEuskal Herrian gertatu ohi den bezala gizonezkoen abesbatzek paper garrantzitsua jokatu izan ohi dute, munduko leku askotan Gales ordezkatu izan dutelarik.

Galestar abesti herrikoien artean munduan zehar ezagunena dena Galesko ereserkia ofiziala denHen Wlad Fy Nhadau da, halere honako galestar abesti herrikoi hauek ere ezagunak dira:Calon Lân,Men of Harlech,Cwm Rhondda,Sospan Fach,Myfanwy,Yma o Hyd...

Horretaz gainharpa jotzaileak eta bakarkako gizonezko nahiz emakumezko abeslari nabarmenak ere badaude, horien artean:Dafydd Iwan,Sir Geraint Evans,Dame Gwyneth Jones,Dame Anne Evans,Dame Margaret Price,Ivor Novello,John Cale,Sir Tom Jones,Charlotte Church,Bonnie Tyler,Cerys Matthews,Bryn Terfel,Donna Lewis,Mary Hopkin,Katherine Jenkins,Meic Stevens,Dame Shirley Bassey,Duffy etaAled Jones.

Indie musika motako galestar talde ugari ere badaude:1990eko hamarkadanManic Street Preachers,Catatonia,Stereophonics,Feeder,Super Furry Animals etaGorky's Zygotic Mynci, beranduago berrizGoldie Lookin' Chain,mclusky,The Automatic,Steveless etaLos Campesinos! taldeak Galestik haratago atera dira. Hain ezagunak ez diren beste talde batzuk ere Galesen sortuak izan dira:Skindred,The Blackout,Lostprophets,Kids In Glass Houses,Bullet For My Valentine,Funeral for a Friend eta1970eko hamarkadan hauen aitzindaria izan zenMan taldea ere.

Galeskofolk edo musika herrikoiak ere berpizkundea pairatu du, musikari eta talde berriak sortu direlarik:Crasdant,Carreg Lafar,Fernhill,Siân James,Robin Huw Bowen,Llio Rhydderch,KilBride etaThe Hennessys taldea. Galesko musika eta dantza herrikoietako jarraitzaile eta zaletuen elkarte ugari daude.Welsh Folk Song Society (Cymdeithas Alawon Gwerin Cymru) elkarteak abesti eta doinu herrikoien bilduma asko argitaratu ditu.Welsh Folk Dance Society (Cymdeithas Ddawns Werin Cymru) elkarteak berriz amateur mailako taldeen sareari laguntza eman eta gai honi buruzko material ugari argitaratu du.

Euskal Herrikoalbokaren antza handia duenPibgorn galestar musikatresna.
Galesen Gizonezko Abesbatzek berebiziko garrantzia eta ospea dute.

Clear izeneko musika herrikoiaren elkarteak harpa musika-tresna bultzatzeko hainbat musika eskola martxan jarri ditu, hauek dira galestar musika-tresna herrikoi batzuk.harpa hirukoitza (galesez:telyn deires),biolina,gaita (pibau),crwth,pibgorn (Euskal Herrikoalbokaren antza handia duena) eta beste batzuk musikatresna batzuk ere.Cerdd Dant elkarteak abestigintzaren artea bultzatzen du eta urtero egun bat irauten duen jaialdia antolatu ohi du. Gales guztian zehar ugariak dira musika herrikoia bultzatzen duten elkarte, musikarien komunitateak, agentziak, proiektuak eta elkarlanak. Horretaz gain Galesko ereserkiak, ahozko bertsogintza eta narrazioa, eisteddfodau txikiak eta olerkigintza bultzatzen duten elkarteak ere badaude.

"Sîn Roc Gymraeg" (Galesezko Rock Eszena) jaialdian hizkuntza horretan burututako rock abestietatik hip-hop musikaraino entzun daiteke.Snowdoniako bihotz-bihotzean dagoenDolgellau udalerrian1992az geroztik urteroSesiwn Fawr (Emanaldi Ahaltsua) jaialdia ospatu ohi da. Jaialdia Galesko galesezko musika jaialdi garrantzitsuena izateko asmoz sortu zen.

Galesko BBC Orkestra Nazionalak Galesen nahiz nazioartean musika klasikozko emanaldiak eskaintzen ditu. Mundu osoan ospe handia duenGalesko Opera Nazionalak gaur egun bere egoitzaCardiff badian dagoenWales Millennium Centre eraikinean du, aldizGalesko Gazteen Orkestra Nazionala mota honetako munduko lehenbizikoa izan zen.

Literatura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ingelesezko galestar literatura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XVII. mende arte, galestar idazle gehienekgalesez idatzi ohi zuten. Garai hartan jaiotzez galestarrak izanik baina ingelesez idazten zutenGeorge Herbert (15931633) etaHenry Vaughan (16221695) idazleen salbuespena izan ezik, bi hauek ingelesez nahizlatinez idatzi baitzuten[24].

Dylan Thomas idazlearen irudiaSwansea hirian.

BerezikiXIX. mendean Hego Galesen gertatu zen industrializazioaren ostean, galestar herri eta baserri girotik hirietarako emigrazioa eman zen, gainera usadioz gales hiztunak ziren eremuetan ingelesa nagusitzen hasi zen. Lehenbiziko anglo-galestar idazleak hauek izan ziren:Arthur Machen (1863–1947);Caradoc Evans (18781945), narrazio labur eta eleberrien idazlea;Jack Jones (18841970) idazle eta antzerkigilea;Howard Spring (18891965) kazetari eta eleberri idazlea;Lewis Jones (18971939) idazlesozialista; etaRhys Davies (19011978) narrazio labur eta eleberrien idazlea[25].

Mundu osoan ospetsu dennorvegiar jatorriko haurrentzako ipuin idazle denRoald Dahl galestarraCardiff hiriko Llandaff auzoan jaio zen.Saunders Lewis (18931985) olerkari eta ekintzaile politikoak ingelesez nahiz galesez idatzi zuenez, anglo-galestar literaturan nahiz galestar literaturan sar liteke.Rhys DaviesXX. mendeko galestar idazle emankorrenen artekoa da.

1950ean Galesen jaio eta hil zenBertrand Russell filosofo, matematikari, historialari,sozialista, bakezale eta gizarte kritikariakLiteraturako Nobel Saria irabazi zuen.

JaiotzezNewport hirikoa eta ezizenez "tramp poet" ("kale olerkaria") duenW. H. Davies (18711940) idazle autobiografikoa jaiotzez galestarra zen eta Georgiar olerkari multzoko buruetako bat bezala oroitua da, nahiz eta bere bizitzako zatirik handiena Galestik kanpo eman eta bere idazkien gai gehienak Galestik kanpo burututako bidaiak eta pastoralei buruzkoa izan.1926anGalesko Unibertsitateak Davies idazleaDoctor Litteris, honoris causa ohorearekin saritu zuen[26]. Daviesen lagunmin handia zenEdward Thomas (18781917) olerkaria arrakasta handiko kazetaria eta beranduago idazle bilakatuko zena ere, orokorrean galestar jatorrizkoa eta anglo-galestar olerkari gisa jo izan da.

Beranduagoko galestar idazleen arteanGwyn Thomas (19131981) etaAlexander Cordell (19141997) sar litezke, azken honekXIX. mendean kokatutako Galesko Historian oinarritutako narrazio herrikoi sail baten egilea delarik.Richard Llewellyn (1906–83) idazleak idatzirikoHow Green Was My Valley liburua1941eko izen bereko filmaren arrakastaren ondoren ospetsu bilakatu zen; nahiz eta Llewellyn galestar jatorriko familia batekoa izan,Londonen jaio eta Galesen denbora gutxi igarotakoa da.

Anglo-galestar olerkari ospetsuenaDylan Thomas (19141953) da, bere haurtzaro eta gaztaroaSwansea etaCarmarthenshiren igaro zituen, gerora leku hauek bere idazkietan eragin sakona izan zutelarik. Bere idazlan ospetsuena1954an argitaratutakoUnder Milk Wood da. Ingelesez idatzi zuten beste galestar olerkari garrantzitsuak hauek dira:Idris Davies (19051953);Vernon Watkins (19061967);R. S. Thomas (19132000); etaAlun Lewis (19151944).

Robert Graves,Wilfred Owen etaGerard Manley Hopkins bezalako olerkariak ere anglo-galestar taldean sar litezke, hauek Galesi buruz, han bizi izandako oroitzapenei buruz idatzi edota galestar odolekoak baitira.

Galesezko galestar literatura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Galesezko idazleen zerrenda»

Galesezko literaturaEuropan iraun duten zaharrenetakoa da (irlanderaz etaEskoziako gaeleraz idatzitako literaturarekin batera),VI. mendean hasi etaXXI. mendean ere bizi-bizirik baitirau. Literatura horrek gales hikuntzak berak bezala, hainbat gorabehera izan ditu.

Erdi AroanAneirin etaTaliesin olerkari galestarrek ospea edukitu zuten, azken horrekTaliesinen liburua idatzi zuelarik. Garai hartan galesez idazten zuten gertakari narratzaileek (cyfarwydd), ipuin kontalariek eta olerkari profesionalek galestar erregeen gorteetako babesean egin ohi zuten. Gerora, Gwyneddko Erresumaren gainbehera eta1282ko Galesko Inpenendentziaren galtzearekin bat galesezko literatura ere krisian sartu zen. Garai honetan galesez idatzitako hainbat erlijio eta lan praktikoei buruzko idazlanak idatzi ziren, horren adibideaMabinogion idazlana da.Berpizkunde garaian ereprotestante nahizkatolikoek euren fedeen aldeko galesezko idazlanak idazteaz ziurtatu ziren.

William Morgan.
William Williams Pantycelyn.

1546an galesez inprimatutako lehen liburua idatzi zen: SirJohn Price BreaconekoarenYn y lhyvyr hwnn ("Liburu honetan") idazlana.1567anWilliam Salesbury idazleakTestamentu Berria galesera itzuli zuen, aurretik1547anA dictionary in Englyshe and Welshe izenburuko gales-ingeles hiztegia argitaratu zuen.1567anMilan hirian derrigortutako atzerriratzean zegoelarikGruffydd Robert katoliko sutsuak galesezko gramatika garrantzitsu bat idatzi zuen.1588anWilliam MorganekBiblia galesez idatzi zuen. Garai honetako beste idazleen arteanMorgan Llwyd,Vavasor Powell etaGwilym Puw daude.

XVIII. mendean galesez idatzi zutenen idazleetako batzuk besteen arteanWilliam Williams Pantycelyn,Ann Griffiths,Siôn Bradford etaIolo Morganwg izan ziren.

XIX. mendean nabarmendu ziren idazleak emakumezkoen arteanLady Charlotte Guest etaLady Llanover izan ziren. Gizonezko idazleen artean berriz hauek:Evan Evans,John Blackwell,William Thomas,John Ceiriog Hughes,Thomas Price,Charles Ashton etaDaniel Owen.

XX-XXI. mendeko idazle eta olerkari garrantzitsuenakSaunders Lewis,Kate Roberts,John Ellis Williams,Aled Islwyn,Angharad Tomos,Euros Bowen,Geraint Bowen,Marion Eames,Hywel Teifi Edwards,Wiliam Owen Roberts,Mihangel Morgan,Alan Llwyd,Dic Jones,Menna Elfyn,Urien Wiliam, SirIfor Williams,Gwynn ap Gwilym etaBethan Gwanas izan dira.

Zinemagintza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Richard Burton.

Aipatzekoa da orain dela gutxi berpiztu denDoctor Who kultuzko telesaila klasikoa Galesen sotua izan dela (BBC Wales), atal askoCardiff hiriburuan kokatuak izan direlarik. Filma eta ekoizpen ugari Galesen zehar filmatu edo kokatuak izan dira eta gero mundu osoko ikusleek gozatu ahal izan dituzte.

Horren adibide nagusi dituguEuskal Herriko antzoki eta telebista kateetan sarritan bistaratu den etaHugh Grant aktoreak antzeztu duenThe Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a Mountain ("muino bat igo eta mendi bat jeitsi zuen ingelesa") (1995), etaLlŷr Ifans etaRhys Ifans aktoreek antzeztu dutenTwin Town ("hiri bikia") (1997). Galesi buruzko ingelesezko beste film batzuk:Conway Castle (1898),Wales, England: Land of Castles and Waterfalls (1908),A Welsh Singer (1915),The Life Story of David Lloyd George (1918),The Citadel (1937),The Proud Valley ("haran harroa") (1940),Blue Scar (1949),Tiger Bay (1959),Dylan Thomas (1962),Under Milk Wood (1972),Grand Slam (1978),

Halere, beharbada Gales mundu osoan zehar herrialde gisa ezagutarazi duen film garrantzitsuena1941ekoJohn Ford zuzendariarenHow Green Was My Valley ("zein berdea zen nire harana") maisulan klasikoa izango da, filma honek bere bizimodu osoa ikatz-meatze baten inguruan duen galestar herrixka eta familia bati buruzkoa da.

Galesezko zinemagintza ere sortu da, eta haren film garrantzitsuenen artean ondorengo hauek daude:O'r Ddaear Hen (1980),Milwr Bychan ("haur soldadua") (1986),Rhosyn a Rhith (1986),Un Nos Ola Leuad (1991),Hedd Wyn (1992),Cwm Hyfryd ("nire haran ederra") (1993),Gadael Lenin ("Lenin alboratzen") (1993),Ymadawiad Arthur ("Arthurren irteera") (1994),Y Mapiwr (1995),Tylluan Wen (1997),Pum Cynnig i Gymro (1998),Solomon & Gaenor (1999),Eldra (2002),Y Mabinogi (2003),Y Lleill (2005),Calon Gaeth ("Herrialde Txikia") (2006)... Horien guztien aitzindari izango ziren1935an eginikoY Chwarelwr film laburra —galesezko lehenbiziko filma—,1940ekoYr Etifeddiaeth eta1949koNoson Lawen.

Gales aktore ezagun askoren jaioleku izan da:Richard Burton,Anthony Hopkins,Hugh Griffith,Desmond Llewelyn,Terry Jones,Kenneth Griffith,Jonathan Pryce,Timothy Dalton,Catherine Zeta-Jones,Ioan Gruffudd,Rhys Ifans,Michael Sheen,Matthew Rhys,Christian Bale... Badira galestar jatorriko ingeles aktoreak ere:John Rhys-Davies,Vinnie Jones...

Sukaldaritza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Etxean egindakoGalestar opilak.
Bara brith.

Galesko lurraren % 80 gutxi-gorabeheranekazaritzarako erabili ohi da. Halere, lur honetatik gutxi goldatu liteke, gehiena ganadu edo aziendari eskainitako larreak dira, adibidez,ardiak etabehiak. Nahiz eta haragi eta esnetarako behiak ugari izan, betez ereCarmarthenshire etaPembrokeshire eskualdetan,Euskal Herriaren gisa Gales bereardiengatik ezaguna da, bertan ardi hazketa ugaria delarik, hortaz usadiozarkume haragia Galesko sukaldaritzarekin lotu ohi da. Galestar plater nagusienen artean hauek daude:laverbread (alga oinarritzat hartuz),Bara brith (fruitudun ogia),cawl (arkume edobildots gisatua) etacennin cawl (porrusalda),galestar opilak, etaarkume haragia. Batzuetan gosaltzekoberberetxoak urdaia lagundurik jan ohi dira[27].2005ean Galesko Sukaldaritza taldeakLuxenburgoko Munduko Txapelketatik 8 urrezko domina, 15 zilarrezko eta brontzezko zazpirekin bueltatzea lortu zuten, eta munduko sailkapenean 7. postuan kokatu ziren.

Hedabideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Cardiff hiriburua Galesko komunikabide nazionalen egoitza da.BBC Wales katea CardiffekoLlandaff barrutian kokatzen da, kate honekBBC One etaBBC Two kateetarako galestar ekoizpenak burutzen ditu. BBC 2W katea BBC Two katearen galestar bertsio digitala da, eta gauero iluntzeko 20,30etatik gaueko 20,00ak arte bereziki Gales oinarritzat duen programazioa aireratzen du. Erresuma BatukoITV merkatal kateak galestarrei zuzendurik dagoen ITV Wales katea eskaintzen du, bere estudioak Cardiff hirikoCulverhouse Cross auzoan daudelarik.S4C katea Cardiff hirikoLlanishen auzoan kokatzen da eta bere programazio nagusiena ia osoki galesez aireratzen du, aldiz ingeles hiztunekChannel 4 katea ikusten dute. Bestalde,S4C Digidol (S4C Digitala) osoki galesez da. Channel 4 eta Channel 5 kateak ere orain ia herrialde osoan telebista digital edo satelite bidez ikus daitezke.

BBC Radio Wales Galesko ingelesezko irrati kate nazional bakarra da, aldizBBC Radio Cymru irratiak Gales osoan galesezko irratsaioak aireratzen ditu. Hauetaz gain Gales osoan zehar irrati independente ugari daude, horien arteanRed Dragon FM,Radio Cardiff,The Wave,Swansea Sound,Heart Cheshire and North East Wales,Heart North Wales Coast,Nation Radio,102.5 Radio Pembrokeshire,97.1 Radio Carmarthenshire,Heart Cymru,Radio Ceredigion etaReal Radio.

Galesen saldu eta irakurtzen diren egunkari gehienak estatu eremukoak dira, hortazErresuma Batua osoan irakur litezke, salbuespenaEskozia da, han egunkari gehienakeskozierari egokituak dauden azpizenburuekin kaleratzen baitira. Galesen kokatuak dauden egunkarietako batzuk hauek dira:South Wales Echo,South Wales Argus,South Wales Evening Post,Liverpool Daily Post (Galestar argitalpena) etaY Cymro, azken hori galesezko argitalpena.Western Mail egunkaria bertako egunkaririk salduena da, Hego Galesen argitaratua da eta igandekoWales on Sunday gehigarria du. Biak Erresuma Batuko egunkari argitaratzaile nagusiena denTrinity Mirror enpresak argitaratzen ditu.Western Mail etaSouth Wales Echo egunkariek euren egoitzak Cardiffeko erdigunean dagoen Thomson House eraikineko bulegoetan dituzte.

Lehenbiziko galesezko egunkariaY Byd izan da,2008komartxoaren 3an argitaratzen hasi zelarik[28]. Dena dela,2008kootsailaren 15an diru finantziazio arazoak zirela eta,Y Byd egunkaria argitaratzeko egitasmoan jarraitzeari uko egin zitzaiola iragarri zen[29].

Ingelesez aldizkari ugari argitaratzen dira Galesen, baina orobat badira argitaratzen diren astekari eta hilabetekariak. Galesek 20 argitaletxe ditu, eta gehienek ingelesez argitaratzen dute. Hala ere urtero, batez beste, galesez 500-600 izenburu edo liburu argitaratu ohi dira[30].

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Cardiff hirikoMillennium Stadiumerrugbi zelaia.
Galesko errugbi selekzioa.
Galestar errugbi zaletuakDublinen.
1970eko hamarkadakoGalesko errugbi selekzioko aurrelarien irudiak.
Galestar zaletuak.
2016ko futbol selekzioariCardiffen egindako harrera.

Galesen zaletu eta jarraitzaile gehien dituzten kirolakerrugbia etafutbola dira, Galesek beste herrialde batzuk bezala nazioarteko kirol ospakizun nagusienen artean bere berezko ordezkaritza du, horien arteanMunduko Futbol Txapelketa,Munduko Errugbi Txapelketa etaCommonwealtheko Jokoak daudelarik (halereOlinpiar JokoetanBritainia Handiaren ordezkaritzaren barnean joan ohi da).

Ziurrenik Galesko kirol ospetsuena eta lorpen handienak eman dizkiona errugbia da, herrialde honetan kirol honek dituen zaletu ugariak direla eta, ia erlijio maila bereganatzen du, honek bereziki Hego Galesen jarraipen izugarria du, eremu hau Galesko errugbi talde onenen kokalekua delarik.Zeelanda Berrian gertatzen den moduan Galesen ere errugbia nortasun nazionalaren oinarrizko zatia da, nahiz eta usadioz futbola Ipar Galesko kirolik jarraituena izan den. Galesek bere berezkoGalesko errugbi selekzioa etaGalesko futbol selekzio nazionala ditu, azken hau munduko hirugarren futbol selekzio zaharrena da, beste kirol gehienetan ere bere ordezkaritza nazionala duelarik. Galesko atleta eta kirolari onenak Cardiff hiriko Galesko Kirol Institutuan eta Kirolgune Nazionalaren Estalitako Pistan, Newporteko Galesko Belodromo Nazionalean eta Swaseako Galesko Pool Nazionalean entrenatu ohi dute.

Galesko errugbi selekzio nazionalak urteroSei Nazioen Torneoan parte hartu ohi du. Horretaz gain GalesekMunduko Errugbi Txapelketa guztietan ere parte hartu du,1999an txapelketa Galesen jokatu zen, bere emaitzik onena jokatu zen lehenbiziko txapelketako hirugarren postua izan zelarik. Galesko errugbi taldeekIrlanda etaEskoziakoekin bateraEuropako Heineken Cup etaMagners League txapelketak jokatzen dituzte, baitaEDF Energy Cup txapelketa ere.

Futbolean,selekzio nazionala munduko hiru zaharrenen artean dago, lehenengo partida1876an jokatuzEskoziaren aurka.1958an parte hartu zuenMunduko Futbol Txapelketan,Suedian, lehen eta azken aldiz. Bestela,John Benjamin Toshack,Neville Southall,Ian Rush,Gareth Bale etaMark Hughes daude azken urteotako jokalari ezagunenen artean.

Herrialde barneko txapelketei dagokienez, berezko liga daukate1992tik, historikoki hiru talde nagusiek (Swansea City AFC,Cardiff City FC etaWrexham AFC)Ingalaterrako Ligan jokatzen duten arren.

Errugbian,Galesko errugbi selekzioak antolatu zuen1999anmunduko txapelketa. Halaber,Sei Nazioen Torneoaren ohiko partaidea da.

Geraint Thomas eta Luke Rowe txirrindulariak hemen jaiotakoak dira.

Garraioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Galesko hegoaldea etaIngalaterra M4 errepidearen bidez lotzen dituen Second Severn Crossing zubia.

Galesko Hegoaldeko kostaldean zehar dauden hiri eta udalerriak elkarlotzen dituen errepide nagusia M4 errepidea da, honek Gales,Ingalaterra eta azkenikLondon ere lotzen dituelarik. Galesko errepide honen zatiaGalesko Legebiltzarraren ardurapean dago, Gales Mendebaldean dagoenPont Abraham udalerriko Second Severn Crossing zubian hasi etaCardiff,Newport etaSwansea hiriak elkarlotzen ditu.

Ipar Galesen A55 autopistak antzeko papera betetzen du, adibidez Ipar Galesko kostaldeakoHolyhead etaBangor udalerriakWrexham hiria etaFlintshire konderriarekin lotuz,Ingalaterrarekin ere lotzen delarik, batez ereChester hiriko eremua. Galesko ipar-hegoalde ardatz nagusia A470 errepidea da,Cardiff hiriburutikLlandudno udalerrira doalarik.

Cardiffko Nazioarteko Aireportua Galesko aireportu handiena eta nazioarteko maila duen bakarra da, nazio mailako loturak nahiz nazioarteko helmugak eskaintzen ditu, baiEuropa nahizIpar Amerikara. Cardiff hiriko erdigunetik 19 kilometro hego-mendebalderantz dago, Glarmorgan haranean.2007komaiatzetik aurreraHighland Airwayseskoziar konpainiakAnglesey eta Cardiff hiriburuaren arteko hegaldiak eskeintzen ditu.

Arriva Trains Wales konpainiako trenaLlandudnoko trengeltokian.

Herrialde honek Galesko Legebiltzarrak ustiatzen duen trenbide sare nabarmena ere badu, honen ardurapean trenbide zaharrak berrireki eta trenaren erabilpena zabaldu da.Cardiff Central etaCardiff Queen Street tren-geltokiak herrialdeko nahiz nazio mailako tren-geltoki handi eta jendetsuenak dira.1960eko hamarkadan mozketa batzuk burutu ondoren Galesko trenbide sarearen gehiengoa ekialde-mendebaldeko norantzan zuzendua dago, honela Ingalaterrara bidaiatzeko aukera ugari daudelarik. Galesko iparraldetik hegoaldera doazen tren zerbitzuak Ingalaterrako Chester etaShrewsbury hirien artean jardun ohi dute. Galesko Hegoaldean dagoen Cardiff hirian eta bere inguruetan hainbat trenbideetako zerbitzuek jarduten dute, eta tokian-tokiko edo hurbileko linea gisa oso erabiliak izan ohi dira.

Gales osoan zehar jardun ohi duen tren konpainia nagusiena Arriva Trains Wales delakoa da. Galestik IngalaterrakoCrewe,Manchester,Birmingham etaCheltenham hirietara doazen lineak ere baditu.Virgin Trains konpainiak Galesko iparraldea eta London lotzen dituzten zerbitzuak ustiatzen ditu, hauekWest Coast Main Line izeneko trenbide eremuaren barnean daudelarik. First Great Western konpainiak ordu-erdiroLondonetik Cardiff etaNewportera doazen trenak ditu,Swanseara doan ordu bateko jarraipena ere baduelarik. Cardiff eta Newportetik Ingalaterrako hegoaldera doazen zerbitzuak ere eskaintzen ditu.CrossCountry konpainiak Cardiff hiriburutik hasi etaMendebaldeko Midlands,Ekialdeko Midlands etaYorkshire konderriak zeharkatuzNottingham etaNewcastle upon Tyne hirietara doazen zerbitzuak eskeintzen ditu.

Ferry zerbitzu erregular batek Gales etaIrlanda itsasoz lotzen ditu, Galesko Holyhead portua IrlandakoFishguard portuarekin lotuz eta Swansea hiriaCork hiriarekin, azken hau2010ekomartxoan berreskuratuko delarik[31].

Cardiffko Nazioarteko Aireportua.

Diaspora

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Galestarrak Hego Amerikan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
ArgentinakoChubuteko probintzian galestar jatorria edo ondorengoak diren biztanle ugari daude.
Sakontzeko, irakurri: «Galesak Patagonian»

Galestarrak Patagonian historia bitxia egiten dabiltzaXIX. mendetik gaur egun arte. Ez diraArgentinan dagoen diasporarik zabalena, baina bai interesgarrienetarikoa, hala kulturalki nola politikoki.

"Y Wladfa" edo Galeseko kolonia bertan sortzeko asmoz joandakoek aztarnak utzi dute oraindik, lurralde haren hiri nagusiakChubuteko probintziarenTrelew,Puerto Madryn,Rawson etaTrevelin dira, baina erdigune historiko eta kulturalaGaiman da.

Gaur egun, Chubuten 25.000gales hiztun bizi direla kalkulatu da.

Galestarrak Ipar Amerikan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Galestarrak Ipar Amerikan»

Galestarrak Ipar AmerikanAmeriketako Estatu Batuetan daude hedaturik nagusiki, batik bat ipar-ekialde (Northeast) eta erdi-mendebaldean (Midwest), baina baitaKanadan ere.

Euskal etxeen moduan, elkarteetan biltzen dira diasporako kideak hainbat ekitaldi burutuz: gales hizkuntzako eskolak, abesbatzak eta abar. 30 baino gehiago dago gaur egun.

Galestar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Galestar ospetsuen zerrenda»

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak..
  2. Cymru izenaren ahoskera:. Euskaldun batek gutxi gorabehera "kamrri" ahoskatuko luke.
  3. https://web.archive.org/web/20100524010505/http://www.byig-wlb.org.uk/English/welshlanguage/Pages/WhoaretheWelshspeakersWheredotheylive.aspx Welsh Language Board - Hiztun kopurua
  4. https://web.archive.org/web/20100921104325/http://britannia.com/celtic/wales/language.html Britannia - Go Britannia! Galesko Gida - Galestar Hizkuntzaren Gida
  5. Davies, John. (1994). A History of Wales. Londres: Penguin, 71 or. ISBN0-14-01-4581-8..
  6. Davies, John. (1994). A History of Wales. Londres: Penguin, 4-6 or. ISBN0-14-01-4581-8..
  7. «Genes link Celts to Basques» BBC News website (BBC) 2001-04-03 (kontsulta data: 2008-08-05).
  8. Davies, John (1993). A History of Wales. London: Penguin. pp. 100.ISBN 0-14-014581-8.
  9. http://www.parliament.uk/about/how/role.cfm Erresuma Batuko Legebiltzarra - Legebiltzarraren errola. Erresuma Batuko Legebiltzarra. 2009ko ekainaren 29a.
  10. http://wales.gov.uk/about/10years/timeline/?lang=en[Betiko hautsitako esteka] Galesko Biltzar Nazionala:Itzuleraren denboralerroa. 2009. Galesko Biltzar Gobernuaren webgunea.
  11. «Galesek legebiltzar propioa izatea lortu du eta bertako hizkuntzan eman diote izena» Argia 2020/05/06.
  12. (Ingelesez)«Mark Drakeford confirmed as new Welsh first minister» BBC 2018/12/12.
  13. http://news.bbc.co.uk/1/shared/vote2005/html/region_10.stm emaitzak:Gales] BBC News, 2005eko ekaina
  14. https://web.archive.org/web/20090210023219/http://www.plaidcymru.org/content.php?nID=173;lID=1 Gales elebiduna, 2008ko apirilaren 27a.
  15. https://web.archive.org/web/20080319102507/http://www.bwrdd-yr-iaith.org.uk/cynnwys.php?pID=109&nID=2122&langID=2 2004ko Gales hizkuntzaren iraupenerako txostena], www.bwrdd-yr-iaith.org.uk. Eskuratze data: 2010eko urtarrilaren 22a.
  16. 41,155 (1951ko Errolda: Galesko elebakarrak)
  17. http://www.statistics.gov.uk/cci/nugget.asp?id=451 Nazio Estatistikak Zuzenean
  18. http://new.wales.gov.uk/docrepos/40382/40382313/293077/40382322021/res-welshdiaspora.pdf?lang=en[Betiko hautsitako esteka] wales.gov.uk
  19. http://www.statistics.gov.uk/cci/nugget.asp?id=445 Nazio Estatistikak Zuzenean
  20. https://web.archive.org/web/20111110180938/http://factfinder.census.gov/servlet/DTTable?_bm=y&-state=dt&-context=dt&-reg=DEC_2000_SF4_U_PCT001%3A001%7C547%3B&-ds_name=ACS_2006_EST_G00_&-TABLE_NAMEX=&-ci_type=A&-mt_name=ACS_2006_EST_G2000_B04003&-CONTEXT=dt&-tree_id=4001&-all_geo_types=N&-redoLog=true&-geo_id=01000US&-search_results=01000US&-format=&-_lang=en AEBetako Erroldaren Bulegoa 2006ko Errolda
  21. https://web.archive.org/web/20130723224016/http://www12.statcan.gc.ca/census-recensement/2006/index-eng.cfm Jatorri etnikoak, 2006ko Kanadako Errolda, probintziak eta lurraldeak - Kopuruaren %20a adibide]. Kanadako Estatistikak.
  22. http://www.bbc.co.uk/wales/religion/sites/timeline/pages/religion_in_wales_15.shtml BBC - Gales - Erlijioaren Historia: Gales Kulturanitza
  23. Biztanleria Erlijioaren Arabera - Estatitiska Nazionalak Zuzenean
  24. https://web.archive.org/web/20100113225103/http://britannia.com/wales/lit/lit11.html Britannia.com Galesko Gida - XVII. mendeko Literatur Erlijiosoa
  25. https://web.archive.org/web/20090616103252/http://www.britannia.com/wales/lit/lit17.html Britannia.com Guide to Wales - Welsh Literature - 20th Century
  26. Stonesifer, R.J. (1963),W. H. Davies - A Critical Biography, London, Jonathan Cape. ISBN B0000CLPA3.
  27. https://web.archive.org/web/20041228223132/http://www.bbc.co.uk/wales/overnightsuccess/customercare/food/breakfastchoices.shtml Galestar gosaria
  28. http://news.bbc.co.uk/1/hi/wales/6768879.stm Galesezko egunkaria kaleratzear dago. 2007ko ekainaren 20a. BBC News
  29. http://news.bbc.co.uk/1/hi/wales/mid/7245774.stm Galesezko egunkaria bertan behera utzia. BBC News Online. 2008ko otsailaren 15a.
  30. (Ingelesez)Galesez urtero argitaratutako izenburu edo argitalpenak. 2009ko otsaila.
  31. http://news.bbc.co.uk/1/hi/wales/south_west/8035237.stm%7Csartze-data=2009-06-21[Betiko hautsitako esteka] BBC News - Wales - South West Wales - Ferrya 2010ra arte utzi da. BBC News, 2009ko maiatzaren 6a.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Galesko Ataria
Autoritate kontrola

Galesko autoritate unitarioak
Anglesey (Ynys Môn) •Blaenau GwentBridgend (Pen-y-bont ar Ogwr) •Caerphilly (Caerffili) •Cardiff (Caerdydd) •Carmarthenshire (Sir Gaerfyrddin) •CeredigionConwyDenbighshire (Sir Ddinbych) •Flintshire (Sir y Fflint) •GwyneddMerthyr Tydfil (Merthyr Tudful) •Monmouthshire (Sir Fynwy) •Neath Port Talbot (Castell-nedd Port Talbot) •Newport (Casnewydd) •Pembrokeshire (Sir Benfro) •PowysRhondda Cynon TafSwansea (Abertawe) •TorfaenVale of Glamorgan (Bro Morgannwg) •Wrexham (Wrecsam)
Zelta nazioak

Irlanda · Eskozia · Gales · Bretainia · Kornualles · Man

    • Irlandaren 3/4ak barne hartzen dituenIrlandako Errepublika estatua badago, baina ez du herrialde edo uhartea osoa barne hartzen.
Britainiar uharteak
Itsasoaz haraindiko lurraldeak
Koroaren dependentziak
Base burujabeak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Gales&oldid=10401539"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp