Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Galba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galba


6.Erromatar enperadorea

68koekainaren 8a -69kourtarrilaren 15a
Neron -Oton
Erromatar gobernadorea


Antzinako Erromako senataria


Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaTerracinaK.a. 3koabenduaren 24a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma69kourtarrilaren 15a (70 urte)
Hobiratze lekuaErroma
Heriotza moduagiza hilketa
HiltzaileaCamurius(en)Itzuli
Familia
AitaGaius Sulpicius Galba
AmaMummia Achaica, Livia Ocellina
Ezkontidea(k)Aemilia Lepida(en)Itzuli
Seme-alabak
ikusi
Haurrideak
LeinuaSulpicii Galbae(en)Itzuli
Livii Ocellae(en)Itzuli
Julio-Klaudiar leinu
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria etamilitarra
Gradualegatus(en)Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Find a Grave: 34478259Edit the value on Wikidata

Galba (latinez:Servius Sulpicius Galba;K.a. 3koabenduaren 24a - K. o.69kourtarrilaren 15a)Lau enperadoretako urtean lehen enperadorea izan zen, 68ko ekainetik hil zen arte.

Botererako bidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Familia noble zein aberats batean jaioa, ez zuen inolako harremanik lehen bost enperadoreekin. 20an pretore eta 33an kontsul izendaturik, etaGalia,Germania,Afrika etaHispaniako probintzien buruan, eskarmentu handia eskuratu zuen.Kaligularen heriotzan, boterea bereganatzeko proposamenei muzin egin zien eta leial zerbitzatu zuenKlaudio.Neronen lehenengo urteetan, erretiroa hartu zuen, baina enperadoreakHispania Tarraconensisen gobernua eman zion.

68ko udaberrian, Galba jabetu zenNeronek erailtzeko asmoa zuela. Julio VindexGalian matxinatu zenean, haren alde egin nahi zuen, baina Vindexen porrotak Galbaren ezbaiak areagotu zituen. Pretoriarren prefektua matxinatu zen orduan. Galbaren aginduetara zegoela adierazitakoan, Galbak Senatu eta erromatarren legatua izendatu zuen bere burua.Neronen heriotzarekin, Zesar titulua hartu zuen etaErromara abiatu zen.

Agintean

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Galbaren kezka nagusia estatuaren ahalmen ekonomikoa berreskuratzea izan zen. Horretarako, gogokoak ez ziren neurriak hartu zituen. ArriskutsuenaPretoriar Guardiari haren izenean agindutako ordainsaria ez ematea izan zen. Ez zuen uste soldaduen leialtasuna erosi behar zela. Haren zuhurtziak eta arrandi ezak ere herritar xumeen kontrako iritzia areagotu zuten. Halaber, jendeak uste zuen adinak lehengo kemena agortu ziola, eta laguntzaileen menpe zegoela Galba.

69ko urtarrilaren 1ean,Germania Superiorko bi legioek ez zioten Galbari zin egin. Haren estatuak lurrera botata, enperadore berri bat eskatu zuten. Hurrengo eguneanGermania Inferiorko soldaduak ere matxinatu ziren, eta enperadorea haiek hautatuko zutela erabaki zuten:Vitelio, probintziako gobernaria. Ekaitza atertu nahian, Luzio Kalpurnio Pison oinordekotzat hartu zuen Galbak. Pretoriar Guardia sutan jarri zen, ohiko ordainketa eman ez zitzaiolako.

OtonLusitaniako gobernaria ere haserretu zen Galbaren hautaketarengatik. Galbaren hasierako babesle sutsua izan arren, Pretoriar Guardiaren borondatea erosi zuen, bera enperadore izenda dezaten. Galba, ohatze batean eramana, hain zegoen ahulduta, matxinoen kontrako bataila batean hil zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:GalbaAldatu lotura Wikidatan
Erromatar etabizantziar enperadoreak
Printzerria
27 BC – 235 AD
Krisialdia
235–284
Dominatua
284–395
Mendebaldeko Inperioa
395–480
Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa

395–1204
Nizeako Inperioa
1204–1261
Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa

1261–1453
Letra etzanean usurpatzaile edo enperadorekideak.
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Galba&oldid=10218696"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp