Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Irlandako gaelera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaelera» orritik birbideratua)
Irakurtzea irlanderaz
Artikulu hau Irlandako gaelerari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaelera (argipena)».
Irlandako gaelera, Irlandako gaelikoa, irlandera
An Ghaeilge — Gaeilge
2011koIrlandako errolda hartuz irlanderaz mintzatzeko gai diren biztanleen kopuruaren arabera koloreztatutako mapa.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIrlandako Errepublika etaIpar Irlanda
HiztunakZenbatespena: 380.000 dira ondo hitz egiteko gai. 130.000k dute lehen hizkuntza.
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
OfizialtasunaIrlandako Errepublika etaEuropako Batasuna
EskualdeaGaeltacht
UNESCO sailkapena3: arriskuan
AraugileaForas na Gaeilge
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
Uhartetar hizkuntza zeltak
Hizkuntza goidelikoak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaaditza-subjektua-objektua,nominatibo-akusatibo hizkuntza,hizkuntza azentuala etahizkuntza fusionatzailea
Genero gramatikalakgenero maskulinoa etagenero femeninoa
Alfabetoalatindar alfabetoa,Ogama etaGaeliko tipografia
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ga
ISO 639-2gle
ISO 639-3gle
Ethnologuegle
Glottologiris1253
Wikipediaga
Linguasphere50-AA
ASCL1102
UNESCO362
IETFga
Endangered
Languages Project

3437

Irlandako gaelera,[1]Irlandako gaelikoa[1][2] edoirlandera[2][3] (hizkuntza hartan:Gaeilge)Irlandako jatorrizko hizkuntza da.Indoeuropar hizkuntzen familiaren barruan,zelta hizkuntzen barnean dago sailkaturik,gaelera hizkuntzen taldean. Historikokiirlandarrek hitz egin dute. Uhartean 130.000 inguru dira Irlandako gaeleralehen hizkuntza dutenak,[4] gehienbat mendebalde urruneko landa giroan; komunitate txikiak ere badira Irlandatik kanpo. Irlandera Irlandako hizkuntza nagusia izan zen,Erdi Aroaningelesak iritsi arte.1922anIrlandako Errepublikak (jatorrizIrlandako Estatu Askea deitua) burujabetza lortu zuenez geroztik, Irlandako hizkuntza ofiziala da,ingelesarekin batera.1998an,Ostiral Santuko Akordioaren ondoren,Erresuma Batuaren agintepean dagoenIpar Irlandako hizkuntza gutxitutzat onartu zuten ofizialki,Ulsterko eskozierarekin batera.2005ekoekainaren 22anEuropar Batasuneko lan hizkuntzetako bat izendatu zuten legez, eta ofizialtasun horren indarraldia2007kourtarrilaren 13an hasi zen. 2007kourtarrilaren 22an, Irlandako Errepublikako ministroNoel Treacyk Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluko bilera batean lehendabiziko aldiz erabili zuen.

Komunitate eta Baserri GirokoGaeltacht Departamentuaren arabera,2003an 1.500.000 pertsonak hizkuntza horretan mintzatzeko behar adina zekitela ziurtatzen zuten. 2007an, uharteak zituen 4,3 milioi bizilagunetatik % 40,8 ziren gaelera hitz egiteko gai.

Irlandera nagusiki hitz egiten den eskualdeeiGaeltacht edoGaeltachtaí deritze irlanderaz (pluraleko forma daGaeltachtaí, eta singularrekoa –Gaeltacht). Eskualde horietatik handienaConnemara/Conamaran dago,Galwayko konderrian,Aran uharteak barne.

Herrialdeko eskola publikoetan nahi eta nahi ez eskatzen dute irlanderaz jakitea. Horregatik, irlandar asko nolabaiteko erraztasunez hitz egiteko gai dira. Hala ere, uharte osoko erabateko hizkuntza nagusia ingelesa da. Irlanderaz idatzitako aldizkariak badira, bereziki Gaeltacht eskualdeetan.1996an, abian jarri zutenTeilifís na Gaeilge («Irlanderazko Telebista», TG4 siglaz ezaguna). Telebista kate horiRadio Telefís Éireann («Irlandar Irrati Telebista», RTÉ siglaz ezaguna) konpainia publikoarena da.

Irlanderaren hizkera edodialekto nagusiak hiru dira:Ulsterrekoa iparraldean,Munsterrrekoa hegoaldean etaConnachtekoa erdi-mendebaldean.

Whitley Stokeshizkuntzalariaren arabera,1800 aldera 800.000 irlandera hiztun elebakar omen zeuden.Irlandako Gosete Handiaren amaieraldera kopurua 320.000ra jaitsi zen eta1911n jada 17.000 irlandera hiztun elebar baina gutxiago zeuden.1950eko hamarkadan oraindik ere irlandera hiztun elebakarrak bazeuden, baina1980ko hamarkada eta1990eko hamarkadan gelditzen ziren bakanak hil egin ziren. Gaur egun uste denez,Seán Ó hEinirí (1915-1998) azken irlandera hiztun elebakarra izan zen. Bizitza osoaMayo konderriko kostaldekoCill Ghallagáin herrian bizi izan zen.

Hizkuntzaren izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Argia aldizkariarenIrlanderaren arazo eta erronkakIpar Irlandan dokumentala ikusgai (ingelesezko audioa etaeuskarazko azpitituluak).

Euskaraz, Euskaltzaindiak hiru izen ditu onartuak hizkuntza hartarako: «Irlandako gaelera», «Irlandako gaelikoa» eta «irlandera». Irlandan bertan, irlanderaren izen ohikoenakGaeilge (irlanderaz) etaIrish (ingelesez) dira.

Irlandan, denbora luzez ingelesezGaelic edoIrish Gaelic deitu izan zaio,Gaelic hitza irlanderazkoGaeilge nahizEskoziako gaeliko hizkuntzakoGàidhlig hitzen ingelesezko aldaera baita. Halere,1921. urteanIrlandako Estatu Askea eratu zenetik, eta bereziki1949anIrlandako Errepublika aldarrikatu zenean,Gaelic izena mespretxuzko izendapen gisa jo zen, eta herrialde horretako erakunde ofizialekIrish izendapenaren alde egin zuten, batez ere, izendapenakIrlandako berezko hizkuntza dela ongi zehazten baitu.

Hizkuntzaren egoeraren bilakaera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Gaur egungo gaelera hiztunen ehunekoak, konderriz konderri; 2007.

1600. urtera arte, ingeles hiztunak gutxiengoa ziren Irlandan. 1830ean milioiren bat gaelera hiztun elebakar zeuden; aldiz, elebidunak (irlandera eta ingelesa) hiru milioi pertsona ziren. 1841ean hizkuntzaren gainbehera latza izan zen: irlanderaren hiztun kopurua lau milioian zegoen, bainaGosete Handia eta Irlandar Emigrazio mugimendu handiaren ondoren; 1851rako 1,7 milioira jaitsi zen, 1881erako 64.167 elebakar besterik ez zeuden; 1891rako, elebakarren kopurua 38.193ra jaitsi zen; 1901erako, 641.142 hiztun (20.953 elebakarrak, haietako 12.000Connacht eskualdean); 1911n, 527.000 elebidun (irlandarren % 18, baina datua ez da erabat fidagarria). 1925ean irlandarren % 12k zioen irlanderaz hitz egiteko gai zela. 1926an hiztunak 542.511 ziren, hau da, Hego Irlandako biztanleen % 18,3; 1936an, berriz, hiztunak 666.601 ziren.

1956anGaeltacht edo hizkuntz gune linguistikoen sistema bat ezarri zen irlanderaz modu naturalean hitz egiten zen lurraldeetan, mendebaldean gehienbat. Gainera, 25.000 ijito irlandar ere badaudeshelta hitz egiten dutenak (tinkers «latorrilariak» izendapena mespretxuzkotzat jotzen denez, politikoki zuzenagotzat jotzen dentravellers «bidaiariak» deitzen zaie), hori irlandera edo gaeleran oinarrituta dagoen ijitoen argota da eta 10.000 pertsona baino gehiagokBritainia Handian etaEstatu Batuetan hitz egiten dute.

1981ean irlandarren % 30 hitz egiteko gai dela kalkulatzen da. 1984an, berriz, O'Reagain eta O'Gliasain adituek kopuru hori % 5era murrizten zuten (60.000 hiztun, horietatik 10.000 egunerokoak).

Hizkuntza babesten duten erakundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Irlanderaz idatzitakoDhún na nGall edo (Donegal Konderriko bide seinalea

Irlandak bere hizkuntza zaindu eta babesten dituzten erakundeak ditu.1943anComdhala Naisiunta na Gaeilge («Gaeleraren Kontseilu Nazionala») sortu zen, irlandar hizkuntza bultzatzen zuten 17 erakundez osatuta zegoen, zeinek diru laguntzen bidez lan egiten zuten. Beste erakunde esanguratsu batzuk hauek dira:

  • Conradh na Gaeilge («Gaeldar Liga» edo «Liga Gaelikoa»), 1893an sortua, erakunde handi eta zaharrena, 200 kide ditu uharte osoan zehar;
  • Gael Scoileanna («Eskola Gaelikoen Elkartea»),Gaelscoil deitzen diren lehen eta bigarren mailako hezkuntza gaelera hutsean irakasten duten ikastetxeek osatzen dute;
  • Comhar na Muinteori Ghaelachta («Gaelerazko Irakasleen Elkartea»), eraketa korporatibo edo sindikaleko irakasle elkarte bat da;
  • An Combchoiste Reamb Scolaiochta («Eskolaurreko Koordinakunde Batzorde Zentrala»)naionrai-ak koordinatzen dituen erakundea da.

Gael Linn,1953an sortutako erakundea, eraketa ekonomikoa duen elkarte bat da. Kirol apustuen sistema baten bidez lortutako diru laguntzekin, gaelera ikastea bultzatzen du.

1980anÚdarás na Gaeltachta («Gaeltachteko Agintea») erakundea sortu zen, gune irlandar hiztunen garapen industriala bultzatzeko asmoa zuen elkartea. Haren agintepean 4.500gizabanako, 150enpresa eta 500lantegi daude. 1982an hizkuntzaren egoera kaxkarra zela etaBord na Gaeilge («Gaeleraren Bulegoa») erakundea sortu zen, 1983-1986 urte bitartean, hirigunetan irlandar hizkuntza gune bereziak sortzeko ekintza plan bat burutzeko asmoz, eta horrek RTE gaeleraz emisio ordu gehiago, irakasle eta ikasle berrien gaelerazko heziketa etaDail etaSeanadean gaelerazko hitzaldi gehiago egiteko proposamenak barne hartzen zituen. Azken erakunde horrekComdhala Naisiunta na Gaeilge («Gaeleraren Kontseilu Nazionala») erakundearekin elkarlana egin behar zuenGaeltacht eremuko ekonomia bultzatzearren, bertako biztanleek hizkuntza alde batera ez uzteko eta kanpora emigra ez zezaten. Era berean, Irlandako Gobernuko Gaelthachteko Ministerioak (Roin na Gaelthachta) Bord eta Udaras erakundeen arteko harremanak koordinatzen ditu, estatuaren diru laguntzak banatzeko eta erakunde pribatuekin elkarlanean aritzeko. Glor na gael ospakizuna ere bultzatzen da, irlanderaz edo gaeleraz eginiko herri eta auzoen arteko lehiaketa, Euskal Jaien edo Euskal Lore Jokoen antzekoa, auzokidetasuna eta herrikidetasuna bultzatzeko helburuz.

Gaeltacht: gaelera hiztunen lurraldeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Gaeltacht»

Gaeltacht (Gaeltachtaí pluralez) hitza biztanleriaren gehiengoa irlandera edo gaelera hiztunek osatzen dituzten lurraldeentzako erabiltzen da.Irlandan,The Gaeltacht edoAn Ghaeltacht delakoa «ofizialki» irlandera hizkuntz nagusia den eremui ipintzen zaien izena da, hau da, bertakoen ama hizkuntza irlandera denean. Lurralde hauekIrlandako Estatu Askea sortu zen lehendabiziko urteetan izendatuak izan ziren, Berpizkunde Gaelikoaren ondoren, gobernuaren irlandar hizkuntzaren berrezartze politika moduan.

Gaeltacht eremuak, berdez.

Lurralde hauek oso txikiak dira uharte osoaren azalera guztiarekin parekatuz gero, ofizialki1950. hamarkadan zehaztu ziren eta aldakuntza gutxi izan dituzte, nahiz eta ordudanik gaeleraren hiztun kopurua zer edo zer jaitsi. Teorian,Gaeltacht eremu diren askotan gaelera hiztunen kopurua gutxiengoa da.

Gaur egungoGaeltacht eremuetako biztanleria 85.000 pertsonakoa da gutxi gorabehera; hiztun kontzentrazio handienak sartalde edo mendebaldeko konderrietan dago, batez ere,Donegal,Mayo,Galway,Kerry etaCork-en. Bi hiztun eremu txiki ere daudeMeathen, ekialdean, etaWaterforden, hegoaldean. Meatheko Gaeltachtaren egoera bitxia da, arrazoi honengatik: 1930eko hamarkadan Irlandar Gobernuak etxe bat eta 22 akre lur eskainia zizkienConnemara etaMayoko 41 familiari, haien jatorrizko lurren ordez. Meatheko eremu hori 1967.urtera arte ez zenGaeltacht izendatu.

Minister for Community, Rural & Gaeltacht Affairs delakoaren agintepean dagoenDepartment of Community, Rural & Gaeltacht Affairs-ekGaeltachten inguruko irlandar politikaz arduratzen da etaÚdarás na Gaeltachta (gaelera arautzen duren erakundea) eta beste erakundeen lana gainbegiratzen du.

RTÉrenRaidió na Gaeltachta gaelerazko irratiak emititzen duGaeltacht lurraldeentzat eta oro har, irlandar hiztun entzule guztientzat.TG4 irlandar telebista kateak gaeleraren erabilera bultzatzen du. EgoitzaGalwayko konderrian du.

2005eko martxoan, Irlandako Gaeltachteko MinistrariÉamon Ó Cuívek Gaeltacht eremuetako trafiko seinaleak gaelera hutsean ezartzeko aurre-iragarpena egin zuen. Irlandan,Gaeltacht eremukoak ez diren udalerrien inguruko seinaleak (norabidekoak, ongietorrikoak…) elebidunak dira: ingelesezko izena letra handiz dute eta gainaldean, irlanderazkoa, letra txikiz eta etzanaz.Gaeltacht-eko eremuko udalerrietan, berriz, seinaleak irlandera hutsean daude.

IrlandakEuropar Batasuneko Estatuekin hainbat negoziaketa izan ondoren, irlandera Batasuneko hizkuntza ofizialetako bat izan zedin lortu zuen. Ofizialtasun hori 2007ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean, baina derogazio batekin.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Irlanderaren egoera 1871n. Gorriz, bertako hiztun gehienak irlanderazkoak ziren (egungoGaeltachta) eta zuriz, ia osoki edo osoki ingelesez hitz egiten zen lurraldea.

IrlanderaErdialdeko irlanderatik dator (Erdi Aroan hitz egiten zena). Horren aurretikIrlandera Zaharra (VI. eta X. mendeen artean) etaAitzinirlandera (IV. eta VII. edo VIII. mendeen artean) erabiltzen ziren.

Erdialdeko irlandera hiru hizkuntzatan banatu zen: irlandera,Eskoziako gaelera etamanxera.

Irlanderaren historia garaikideko zenbait datu:

Dialektoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Irlanderakdialekto asko ditu. Halere, nagusiki, hiru gune dialektiko nagusi bereizten dira:Munster,Connacht etaUlster lurraldeekin bat egiten dute, gutxi gorabehera.

Irlanderaren dialektoen arteko ezberdintasunak nabariak dira. Horren ondorioz, irlandar batu edo estandarra sortzeko unean hainbat oztopo gainditu behar izan ziren. Maiz, esaldi batek, dialektoaren arabera, aldaera ugari ditu. Adibidez, «Zer moduz?» esaldia eredutzat hartuz gero:

  • Ulster:Cad é mar atá tú? (hitzez hitz, «Nola hago?»)
  • Connacht:Cén chaoi a bhfuil tú?
  • Munster:Conas taoi? edoConas tánn tú?
  • Irlandera batua:Conas atá tú?

Berriki, ordea, dialektoetako hiztunen arteko kontaktuak ohikoagoak egin dira, eta dialekto mistoak sortu dira. Hala ere, dialekto hiztun askok (bereziki Ulsterren) nahiago dute euren hizkuntzaren aldaera beste dialekto batzuen eraginetik babestu. Tokian tokiko dialektoak gaeliko hiztun berriei irakasten zaizkie, eta haiek imitatu egiten dituzte.

Munsterreko dialektoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Munsterreko dialektoaKerry, Muskerry, Clear Lurmuturrean etaCork konderriaren mendebaldean hitz egiten da, baitaDungarvaneko zati txiki batean ere,Waterford-eko konderrian. Dialekto horren azpibanaketa nagusia Decies-eko irlandera (Waterford hitz egiten dena) eta gainontzekoen artean dago.

Munsterreko irlanderaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  1. Bukaera pertsonalen erabileraizenordeen ordez, honela euskarazko «nik egin behar», Munsterrencaithfead da, eta beste dialekto batzuetancaithfidh mé erabiltzea nahiago dute (irlanderako euskaraz «ni» da). Euskarazko «ni nintzen eta zu zinen», irlanderazBhíos agus bhís da Munsterren etaBhí mé agus bhí tú beste dialekto batzutean.
  2. Sudurkariak etall-aren bitartez, zenbait bokal laburtu egiten dira eta beste batzuk diptongo bilakatu.
  3. Esaldia kopulatibo moduan osatzen da aldi askotanis ea-arekin.

Connachteko dialektoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Connachteko dialekto garrantzitsuenaConnemara/Conamara etaAran uharteetakoa da. Zenbait ezaugarritan, beste dialektoekin alderatuta, oso ezberdina da. Connachteko dialekto askoXIX. mendean galdu zirela kontuan hartu behar da. Horrela, Connachteko irlandar dialekto orokortzat hartzen da, nahiz eta hori garai batean bertakoetako bat besterik ez izan. Ohikoa zen Connachteko dialektoaren antzekoagoa daGalway etaMayoko mugan hitz egiten den dialektoa, nahiz eta egun galtzeko arrisku handian egon.Tourmakeadyko irlandera, Mayo hegoaldekoa etaJoyceen Herrialdekoa (hirurak Galway eta Mayoren artean) izan ohi dira Erdi Aroko irlanderaren gaur egun bizirik dirauten dialekto antzekoentzat hartuak. Mayoko iparraldeko dialektoak ereErrisen etaAchill uhartean, gramatikalki eta morfologikoki Connachteko dialektotzat har daitezke, nahiz etaUlsterreko irlanderarekin lotura lexikala ere izan, Ulsterretik ingelesek bota eta Connachten bizitzen jarri zituzten ulstertar gaeleradun immigrante ugariei esker.

Connemarako irlandera oso ospetsua da ikasleen artean, batez ereMícheál Ó Siadhailen auto-ikasketa gidei esker. Halere, baditu zenbait elementu molde ofizialetik at geratzen direnak, zehazki -achan bukaeraz amaitzen diren aditzen izenak. Adibidez,lagachan aditzaren erabileralagú aditzaren ordez,euskaraz «ahuldura» esan nahi du. Molderik gabeko ahoskera du, bokal luzeez eta bukaera oso motzez, eta horrek Connemarako irlanderari ezaugarri berezi bat ematen dio.

Dialekto horren ezaugarri nagusiabh hizkiaren /w/ ahoskeran dago, beste dialektoetako /v/ ebaki beharrean, herrialdeko beste leku batzuetan bezala. Adibidez,Ní raibh hitzakNiraow ahoskatzen diraConnachten etaNirev gainontzeko lurraldeetan. Gainera, Connachteko hiztuneknós izenordea jartzen dute aditzaren ondoren, aditzarekin berarekin jarri beharrean. Adibidez,Bhímuid euskaraz «Gu gara», ohikoBhíomar esan beharrean. Irlanderazko edozein eskolatan irakasten diren esaldi osaketak baino errazagoa da Connemarako dialektokoa, «Gu» modua erabiltzerakoan.

Connachtekoa Irlandako dialekto guztietan hedatuena da, hiztun gehienak bertakoak baitira.

Ulstergo dialektoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaur egungoUlstergo dialektorik garrantzitsuenaRosses eskualdekoa da, etaSéamus Ó Grianna etaSeosamh Mac Grianna idazleek, besteak beste, asko erabiltzen dute. FuntseanGweedorekoaren berdina da, azken eskualde horiEnya abeslariaren etaClannad taldearen sorlekua da.

Ulstergo dialektoa gainontzekoIrlandako Errepublikako dialektoekin parekatuta oso ezberdina da etaEskoziako gaelerarekin antzekotasun nabariak ditu. Berezko hitzak ditu bai eta esanahien lits ugari ere. HorregatikIpar Irlandako irlanderaren dialektoen gainbehera dela eta, Ulstergo dialektoa Eskoziako gaelera eta hego eta mendebaldeko dialektoen zubi gisako dialekto gisa hartzea neurriz gainekoa izango litzateke. Izan ere, Eskoziako gaelerak Ulstergo dialektoan agertzen ez diren ñabardura asko ditu, eta aldiz, ñabardura hauek Munstergo dialektoan agertzen dira.

Ulstergo ezaugarri oso nabari batcha(n) ezezko partikularen erabilera da; aldiz, Munster eta Connaughten erabiltzen da. Era berean, Ulstergocha(n) partikulak, Eskoziako gaeleran hain ohikoa, ekialdeko dialektoetako partikula ordezkatzen du (aldizIpar Irlandako desagertuak dauden dialektoek partikulua erabili ohi zuten). Praktikan, dirudienez,cha(n) partikula baieztatze bati erantzuteko, ezezko baieztatze bat berresteko (Níl aon mhaith annChan fhuil, leoga = «Ez da ona» – «Ziur ez dela ona») edota baieztatze bat ukatzeko erabili ohi da (Tá sé go maithChan fhuil! = «Ona da» – «Ez, ez da ona!»); aldiz, partikula galdera bati erantzuteko erabili ohi da (An bhfuil aon mhaith ann?Níl = «Ona al da?» – «Ez»).

Hiztegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Izenorde pertsonalak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Izenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zenbakiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • A h-aon ("A jen"): bat
  • A dó ("A do"): bi
  • A trí ("A tri"): hiru
  • A ceathair ("A kajer"): lau
  • A cúig ("A kuig"): bost
  • A sé ("A xe"): sei
  • A seacht ("A xajt"): zazpi
  • A hocht ("A jojt"): zortzi
  • A naoi ("A nei"): bederatzi
  • A deich ("A dej"): hamar

Oinarrizko morfologia. Izenen deklinabidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Beach: erlea
  • beach: erle / erle bat
  • anbheach: erlea
  • beacha: erleak
  • dath na beiche: erleareen kolorea
  • dathnambeach: erleen kolorea

Esaldiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Agurrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Dia dhuit/dʲiə ɣɪtʲ/: "Kaixo" (pertsona bakarrekin topo egitean); hitzez hitz, "Jainkoa hirekin".
  • Dia's Muire duit: Norbaitek kaixo esatean erantzuteko formula (pertsona bakarrari); hitzez hitz, "Jainkoa eta Maria hirekin".
  • Dia daoibh: "Kaixo" (pertsona batekin baino gehiagorekin topo egitean), hitzez hitz: "Jainkoa hirekin".
  • Dia's Muire daoibh: NorbaitekKaixo! esatean erantzuteko formula (pertsona bati baino gehiagori), hitzez hitz: "Jainkoa eta Maria hirekin".
  • Slán leat/slán agat/sˠɫ̪a:n̪ˠ lʲatˠ̪/ osˠɫ̪a:n̪ˠ əgatˠ̪/ "Agur", aurrenekoa gelditzen denak esaten du, bigarrena, joaten denak (hitzez hiz: "Agurrak hirekin / Agurrak hiregan").
  • Slán agaibh: "Agur" (pertsona bat baino gehiago agurtzeko).
  • Slán libh: "Agur" (pertsona askori agur esateko).
  • Slán go fóill: "Gero arte".
  • Slán tamall: "Laster arte" (denbora gutxira ikusiko den norbait agurtzeko).
  • Slán abhaile!: "Bidaia on etxera!"
  • Tabhair aire: "Zaindu".
  • Tá áthas orm bualadh leat: "Pozten naiz ezagutzeaz", "Urte askotarako".
Auzkezpenak
[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Fáilte: "Ongi etorri".
  • Conas atá tú?/'kɔn̪ˠəsˠ ətˠ̪a: tˠ̪u:/: "Zer moduz?".
  • Cén chaoi a bhfuil tú?: "Zer moduz?"
  • Cad é mar atá tu?: "Zer moduz?"
  • Tá mé go maith/tˠ̪a: mʲe: gɔ mˠa/: "Ongi nago".
  • Tá mé ceart go leor: "Ondo nago".
  • Tá mé go breá: "Ederki nago".
  • Tá mé go h-iontach: "Zoragarri nago".
  • Tá mé go dona: "Gaizki nago".
  • Agus tú féinn?: "Eta hi? (Zer moduz hago?)", hitzez hitz, "Eta hi heu?", norbaitek "Zer moduz hago?" galdetutakoan erantzuten formula.
  • Tá mé tinn: "Gaixo nago".
  • Cén scéal?: "Zer berri?".
  • Is mise: "Ni naiz", adibidez:Is mise Brian: "Ni Brian naiz"
  • Cén t-ainm atá ort?: "Nola izena duk / dun?"
  • Cén t-ainm atá ortsa?: "Zein da hire izena?"
Bestelakoak
[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Go raibh maith agat/gɔ ɾˠɛvʲ 'mahəgatˠ̪/: Eskerrik asko (hitzez hitz, "Ongia hirekin izango ahal duk / dun" edo "Ongia higan egon bedi").
  • Le do thoil: "Mesedez".
  • Gabh mo leithscéal/Gavˠ mˠɔ lʲɛ'ɕce:ɫ̪/: "Barkatu" (hitzez hitz, "Jaso itzak / itzan nire barkamenak").
  • Tá brón orm: "Sentitzen dut" (barkatzeko eskatzeko).
  • An bhfuil Gaeilge agat?: "Irlanderaz mintzatzen al haiz?".
  • Conas a déarfávsin as Gaeilge?: "Nola esaten da hori irlanderaz?".
Hitzak
[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Agus: "Eta"
  • Féin: "Neu / Heu / Geu / Zeuek...", ingelesezko "self" hitzarekin parekidea =Sinn Féin: "Gu geu",Tú féin: "Hi heu"

Testuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Mise ÉireIrlanderaz

Mise Éire – sine me ná an Chailleach Béarra.

Mór mo Ghlóir – mé do rug Cú Chulainn cróga.

Mór mo náire – mo chlan féin do dhíol a máthair.

Mise Éire – uaigní me ná an Chailleach Béarra.

Irlanda NaizEuskaraz

Irlanda naiz –Bearako Atsoa baino zaharragoa naiz.

Handia da nire Loria –Cúchulainn handiari titia eman nion.

Handia da nire lotsa – neure semeek ama saldu dute.

Irlanda naiz – Bearako Atsoa baino bakartiago nago.

Esaera zaharrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaelscoil irlanderazko Lehen Hezkuntzako eskolaren izena da,Gaeltacht lurraldetik kanpo dagoena, Irlandako Errepublikan eta Ulsterren. Bigarren Hezkuntzako eskolakGaelcholáiste du izena.

Literatura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Musika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zinema

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

An Cailín Ciúin (Colm Bairéad,2022; "Neska isila") izan da lehenengo irlanderazko filmaOscar Sarietarako izendatutakoa.

Beste film aipagarri batzukPoitín (1978),Yu Ming Is Ainm Dom (2003),No Béarla (dokumental sorta,2007-08),Amhrán na Mara (2014),Black '47 (2018) etaArracht (2019).

Hedabideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ab 53. araua: Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  2. ab 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  3. Euskaltzaindia:Hiztegi Batua.
  4. Keith Brown, argitaratzailea (2005):Encyclopedia of Language and Linguistics (2. argitaraldia). Elsevier.ISBN 0-08-044299-4

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Irlandako Ataria
Hizkuntza honek bereWikipedia du:Bisita ezazu.
Autoritate kontrola

Gaeltacht eremuko udalerri, herri eta kokalekuak
Contae Dhún na nGall
Contae Mhaigh Eo
Gaeltacht Iorrais agus Acaill
Contae na Gaillimhe
Contae Ciarraí
Contae Chorcaí
Contae Port Láirge
Contae An Mhí
Izendapena jasotzeko hautagaiak
Kontinentekoak
Zeltiberiera  • †Galaziera  • †Galiera  • †Lepontiera  • †Norikoera
Uharteetakoak
Nahasketak
Hiztun-eremuak
Hezkuntza
Hizkuntza hila / * Aldi batez erabat galdu zen hizkuntza, gaur egun biziberritzeko edo berpizteko bidean dena.
Europako banderaEuropar Batasuneko hizkuntza ofizialakEuropako bandera

Alemana ·Bulgariera ·Daniera ·Errumaniera ·Eslovakiera ·Esloveniera ·Estoniera ·Finlandiera ·Frantsesa ·Gaelera ·Gaztelania ·Greziera ·Hungariera ·Ingelesa ·Italiera ·Letoniera ·Lituaniera ·Maltera ·Nederlandera ·Poloniera ·Portugesa ·Suediera ·Txekiera

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Irlandako_gaelera&oldid=9957444"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp