Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Gabriel Fahrenheit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriel Fahrenheit

Bizitza
JaiotzaGdańsk1686komaiatzaren 24a
Herrialdea Bi Nazioen Errepublika
HeriotzaHaga1736koirailaren 16a (50 urte)
Hobiratze lekuaKloosterkerk(en)Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfisikaria,asmatzailea,instrument maker(en)Itzuli etakimikaria
Lantokia(k)Haga
Amsterdam
Danimarka eta Amsterdam
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society

Daniel Gabriel Fahrenheit (Danzig,1686komaiatzaren 14Haga,1736koirailaren 16a)fisikari etaingeniarialemaniarra, lan gehienaHerbehereetan egin baitzuen ere.°FFahrenheittenperatura eskalak bere izena darama. Eskala hau,Celsius eskala baino askoz aurretik ere erabiltzen zen.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Fahrenheit familia,Hansako Ligako hiri batetik bestera mugitzen zen merkatari familia zen. Fahrenheit-en birraitonaRostock-en bizi izan zen, nahiz eta ikerketa batzuek Farenheit familiaHildesheim-ekoa dela ondorioztatu. Fahrenheit-en aititea,Reinhold Fahrenheit vom KneiphofKneiphofetik (Königsberg, gaur egungoKaliningrad) Danzig-era joan zen bizitzen1650ean. Daniel Fahrenheit aita, Danzig-eko merkatari-familia bateko alaba batekin ezkondu zen. Daniel Gabriel haurtzaroari biziraun zioten bost neba-arreben artean zaharrena zen.

Bere gurasoen heriotza zela eta, ziurrenik perretxiko pozointsuak jateagatik sortua, GabrielekAmsterdamen egin behar izan zituen merkataritza ikasketak. Dena dela, zientzia naturaletan zuen interesak, alor horretan ikasi eta esperimentuak egiteko grina sorrarazi zion eta, bidaiatzen egon ostean,1717anHagan kokatu zen,termometro,altimetro etabarometro bezalako tresnak sortuz kristal puzketa teknikaren bidez.Royal Society-ko kide egin zuten1724an.

Merkurio termometroak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Fahrenheit-ektermometro zehatzak garatu zituen. Bere lehen termometroakalkoholez bete zituen,merkurioa erabili baino lehen, zeinak emaitza hobeak ematen zituen.

Fahrenheit tenperatura eskala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Behin termometroa izanik, eskala bat garatu behar zuen tenperatura neurtu ahal izateko.

Hasieran eskala hori garatzeko, hiru erreferentzia hartu zituen.

Tenperatura baxuko marka laborategiko baldintzetan garai hartan lor zitekeen tenperaturarik hotzena zen: ur, izotz eta amonio klorhidrikoaren arteko nahasketa batekin. Fahrenheit-ek hori 0 °F moduan definitu zuen (-17,8 °C gutxi gora-behera). Hurrengoa, uraren izozte puntua zen, 32 °F ezarri zuena. Azkenik, gorputzaren tenperatura 96 °F moduan definitu zuen.

Geroago, merkuriodun termometroaren laguntzaz (tenperatura altuagoak neur zitzakeen), Fahrenheitek bere eskalaren goiko muturra uraren irakite puntu moduan definitu zuen (212 °F). Aldaketa horrekin, giza gorputzaren tenperatura 98,6 °F moduan geratu zen. Ikusten den moduan, Fahrenheit tenperatura eskalak 180 gradu ditu, uraren izozte eta irakite puntuen artean.

Fahrenheit eskala oso erabilia izan zen Europan,Celsius eskalaren etorrera baino lehen. Oraindik erabilia da eguneroko tenperaturak neurtzekoAEBetan.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Gabriel FahrenheitAldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Gabriel_Fahrenheit&oldid=9527526"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp