Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

GPS

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edo ortografia akatsak ditu.
Lagundu nahi baduzu,zuzendu ezazu.
NAVSTAR GPS Satelitea

Global Positioning System (GPS) edoKokapen Sistema Globala,satelite bidezko nabigazio sistema bat da. Sistema estatubatuar horrekLur osoan objektu, pertsona, ontzi edo ibilgailu baten kokapen zehatza ematen dumetro edotazentimetro gutxiko akatsarekin[1]. Sistema hauBelgikako etaFrantziako gobernuek asmatu zutela uste bada ere, gaur egun,Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailak kudeatzen du.

GPS sistema 24 satelite artifizialen bidez funtzionatzen du; hauek Lurra 20.000km-ko altitudearekinorbitatzen dute. Ibilbide sinkronizatuak dituzte, Lurraren azalera guztian zehar. Posizio bat lortzeko, GPS gailuak (terminal jasotzailea), gutxienez lau sateliteren kokapena hartzen du. Satelite bakoitzaren orduarekin GPSak atzerapena kalkulatzen du etatriangulazio prozesuaren bidez, haren kokapen zehatza lortzen du.

AntzinakoSESBak antzeko sistema bat zuen,GLONASS izenekoa, gaur egunErrusiak kudeatua. Gaur egun,Europar Batasunak bere satelite bidezko nabigazio sistema propioa sortu du,Galileo kokapen proiektua. 2016 urtean guztiz martxan jarri zena[2].Txinatako Herri Errepublikak ere sistema propioa garatu du, BeiDou izenekoa[3].

Historia eta garapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1973an Estatu Batuetako Defentsa SailakGlobal Navstar kokapenerako sistema sortu zuen, nabigazioko arazo gero eta ugariagoak konpontzeko asmoz. Berehala lortu zuen arrakasta Eskaintzen zituen zerbitzuak erabiltzeko ekipo txiki eta merkeak behar direnez, erabilera berri ugari aurkitu zaizkio.

Ezaugarriak.

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bi motatakoak daude:SPS (Standard Positioning Service, Kokapenerako Zerbitzu Estandarra), kokaera 100metroko zehaztasunez ematen duena, etaPPS (Precise Positioning Service, Kokapen Zehatzerako Zerbitzua), 20 metro baino gutxiagoko zehaztasunez eman dezakeena. Azken horiEstatu Batuetako militarren eta beren aliatuen esku bakarrik dago. Badira zehaztasuna hobetzeko teknikak ere,GPS diferentziala(DGPS) adibidez, 3 metroko zehaztasuna lor dezakeena, etateknika garraiatzaileak, 1 cm-ko zehaztasuna dutenak. Erabiltzaile guztien eskura daudeSPS,DGPS etateknika garraiatzaileak.

Funtzionamendua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

GPSsateliteekordulari atomiko zehatzak dituzte. Satelitetik erabiltzailearenganaino informazioa igortzeko behar izan den denbora kontuan hartuz, erabiltzaileak satelitearen kokapena kalkulatzen du, eta hiru sateliterekiko duen distantzia kalkulatuz, bere kokapen zehatza hiru dimentsiotan ezagutu dezake. Distantzia zuzenean kalkulatu nahi badu, erabiltzaileakGPSarekin sinkronizatutako ordulari atomikoa behar du.Latitudea,longitudea,altitudea eta denbora neurtzeko, lau satelite erabiltzen dira. Horrez gain,GPSaren erabilerarako bi eremu nagusi bereizten dira: kokapena satelite bidez soilik ezagutzen duen sistema, batetik, eta kokapena errepikatzaile finkoz eta satelitez ezagutzen duena bestetik. Lehenengo sistema itsasoan erabiltzen da gaur egun batez ere, itsasoan errepikatzaile finkorik jar ezin daitezkeelako. Lehorrean, berriz, geroz eta zabalduago daude haien latitude eta altitude zehatza finkaturik duten errepikatzaile finkoak, eta errepikatzaile horiek erreferentzia gisa harturik itsasoan baino askoz ere zehaztasun handiagoz ezagutu daitezke une oro edozer gauzaren latitude eta altitudeak; merkatuan saltzen diren lehorrerakoGPS arruntek, kamioietan edo autoetan jar daitezkeenek, mendizaleek edo topografoek erabiltzen dituztenek, metro bateko zehaztasuna ematen dute.

GPSaren aplikazioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
GPS nabigazio aparatu bat
  1. Lur, itsaso eta airezko nabigazioa. Gaur egunautomobil askok erabiltzen dute, helbide eta ibilbideak aurkitzeko.
  2. Topografia etageodesia. Nekazaritza aplikazioetarako kokapena.
  3. Salbamendua.
  4. Kirola eta aisia.
  5. Elbarri eta gaixoentzat.
  6. Landa-lanen aplikazio zientifikoentzako (ikusgeomatika).
  7. Geocaching, beste erabiltzaileek ezkutatutako altxorren bilaketan datzan jarduera.
  8. Automobilen araketa eta berreskurapena.
  9. Airezko kirolak:Parapentea,Aladelta etab.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Estatu Batuetako Gobernua, National Oceanic and Atmospheric Administration. (Azkeneko aldaketa: 2022). «GPS.gov: GPS Accuracy» www.gps.gov (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  2. (Ingelesez)«Galileo Initial Services» www.esa.int (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  3. (Ingelesez)China National Space Administration, BeiDou Navigation Satellite System. «BeiDou System» en.beidou.gov.cn (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=GPS&oldid=9958859"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp