Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

GNU

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau sistema eragileari buruzkoa da; animalia gaitzat duena beste hau da: «Ñu»
GNUrenlogoa (ñu bat), Etienne Suvasa-k marraztua

GNU proiektuaUnixen oinarriturikosistema eragile bat da, bere baitansoftware askea soilik hartzen duena.1983. urtean hasi zuenRichard Stallman-ek etaFree Software Foundationek (FSF) antolatzen du. Stallman-ek GNUguh-noo bezala ahoskatzen dela esan zuen (Nazioarteko alfabeto fonetikoan: ˌgəˈnɯ), "g" gogor batekin,ñu animaliatik bereizteko.

GNU proiektuak kalitate handiko eta gaur egun normalean erabiltzen diren software librea diren programak garatu ditu,Emacstestu editorea,GCC, etaGDB barne. GNU sistema normaleanLinuxkernelarekin erabiltzen da, azken hau ez da GNU proiektukoa, eta sistema eragailu oso bat eratzeko erabiltzen da. Sistema honi normalean "Linux" bezala ezagutzen zaio, baina FSF-k "GNU/Linux" deitu beharko zitzaiola dio GNU proiektuaren lana ikus dadin; gehiago jakiteko ikusiGNU/Linux izenaren arazoa.

Ohikoa izaten da GNUren konponenteak UNIX sistema jabedunen artean aurkitzea, UNIX originalaren programak ordezkatuz. Honen arrazoia programa hauek UNIXen ordezkatzen dituzten programa berdinen baina hobeak direla aztertu delako da. GNUko zenbait programaMicrosoft Windows,Mac OS X eta beste zenbait plataforma jabedunetara itzuli-portatu dira.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Baby GNU
Baby GNU

GNU proiektua1983koirailaren 27an aurkeztu zen,net.unix-wizards etanet.usoftnews taldeetan. Proiektua1984kourtarrilaren 5ean indartu zen, Stallman-ek bere lana utzi zueneanMIT-en azken hauek lanaren jabetzaz ez egiteko eta GNU software libre moduan banatzeko ostoporik ez jartzeko. Hasierako iragarpenari Stallman-en "GNU Manifesto"ak jarraitu zion, GNU proiektuari berak nahi zuen aurreko urteetan ordenagailuen munduak bizi izan zen kooperatibismoa emateko.

UNIX, sistema eragile jabeduna, GNU aurkeztu zenean oso zabaldua zegoen. Unix-en arkitektura ezaguna zelako, GNUren sistema arkitektura horrekin bateragarri izateko garatu zen. UNIXen arkitekturak GNU banakako softwarea moduan garatzea ahalbidetzen zuen. Dagoeneko libre ziren osagaiak,TeX idazketa ezarpen sistema edoX Window sistema grafikoa berrerabili edo moldatu egingo ziren, eta ez zeuden konponenteak hutsetik idatzi.

1985. urtean StallmanekFree Software Foundationa (FSF) sortu zuen, exentzio fiskala duen irabazirik gabeko organizazioa, proiektuari logistika, legaltasun eta finantza laguntza emateko. FSFk gainera programatzaileak kontratu zituen GNU proiektuan lan egiteko, baina garapenaren zati handi bat (eta honela jarraitzen du izaten) boluntarioek egin zuten. GNUk izena irabazten joan zen heinean, honen inguruko merkatu eta negozioak hasi ziren, proiektuari laguntzen edo GNU softwarea saltzen eta honi laguntza teknikoa ematen. Adibide arrakastatsuenetariko batCygnus Solutions izan zen, orainRed Haten zati.

GNUren softwarea beti librea izango dela bermatzeko,1989anGNU General Public Licensearen (GNU GPL) lehen bertsioa kaleratu zen. Gaur egun GNUren programa gehienak lizentzia hau erabiltzen dute, eta baita beste hainbat GNU proiektuko ez diren programek ere; munduan gehien erabiltzen den software libre lizentziatako bat da. Jasotzaileak programa exekutatzeko, modifikatzeko eta banatzeko aukera ematen du, eta ezin zaio inolako errestrintziorik ezarri kopiei banatzean. Ideiacopyleft bezala ezagutzen da.

1990. urterako GNU sistemak testu editore extentsiblea zuen (Emacs), arrakasta handiko konpilatzailea (GCC), eta UNIX estandar baten moduko nukleoko liburutegi eta aplikazio gehienak zituen. Hala ere zatirik garrantzitsuena falta zen, kernela. GNU Manifestuan, Stallman-ek esan zuen "oinarrizko kernela badago, baina hainbat ezaugarri falta zaizkio UNIX bat emulatzeko".TRIX-i buruz hari zen, MIT-en garatutako kernel bat; honen garatzaileek libre egin zuten, etaUNIX-en 7. bertsioarekin osagarria zen.1986ko abenduan, kernel honen modifikazioan lana hasi zen. Hala ere, garatzaileek hasiera batean ez erabilgarria zela esan zuten, makina garesti batean bakarrik funtzionatzen baitzuen.1988. urteanMach kernela garatu zenCMU unibertsitatean, eta hau erabiltzea adostu zen. Garapena atzeratu egin zen garatzaileekAT&Trena zen kodea ezabatu behar izan zutelako. Hasiera batean, kernela Alix deitu zen, bainaMichael Bushnellek azkenean nahiago izan zuenHurd deitu, eta ondorioz Alix subsistema batera mugitu zen, eta azkenean guztiz ezabatu. Hurd-en garapenaasko moteldu da ia izozterarte arrazoi tekniko eta arazo pertsonalengatik.

1991. urteanLinus Torvalds, UNIX-i konpatiblea zenLinux kernela idatzi zuen. Hasiera batean librea ez bazen ere,1992. urtean Torvald-ek lizentzia aldatu zion GNU GPLra.1992. urtean, GNU sistemarekin konbinat zen, sistema eragile oso eta libre bat emanez. GNU sistema normalean dagoen moduan, "GNU/Linux sistema" bezala ezagutzen da.2005. urteanHurden garapena aktibo dago, eta GNU sistemaren kernel ofiziala da orain. Gainera proiektu bat dago GNU sistemaFreeBSD etaNetBSD-en kernel gainean funtzionatzeko

GNU softwarea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

GNU proiektuak garatzen dituen softwaretako batzuk:

GNU proiektuak beste hainbat proiekturen garapena eta ekoizpenean parte hartzen du, adibidez:

  • CVS – kode-iturburuaren kontrola
  • DDD – hainbat debugatzailerentzat aurrealde grafikoa
  • eCos – sistema eragile txikia gailutxikientzat
  • gzip – datuak konprimitzeko liburutegi eta programa

2004.urtarrilerako 260 proiektu zeuden GNUren proiektupean[1].

Hizlariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira GNU proiektuaren hizlari ofizialak[2]:

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikiztegian orri bat dago honi buruz:gnu .


GNU Proiektua

Historia:GNU ManifestoGNU ProiektuaFree Software Foundation (FSF)Software librearen historia
GNU lizentziak:GNU General Public License (GPL)GNU Lesser General Public License (LGPL)GNU Free Documentation License (FDL)
Softwarea:GNU sistema eragilea •bashGNU Compiler CollectionEmacsGNU C LibraryCoreutilsGNU build systemGNUren beste pakete eta programak
Hizlariak:Robert J. ChassellLoïc DacharyRicardo GalliGeorg C. F. GreveFederico HeinzBradley M. KuhnEben MoglenRichard StallmanLen Tower


Unix-modukosistema eragileak

A/UXAIXBSDFreeBSDGNUHP-UXIRIXLinuxMac OS XNetBSDNEXTSTEPOpenBSDPlan 9QNXResearch UnixSCO OpenServerSolarisSystem VTru64Xenix

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=GNU&oldid=8373319"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp