Görlitz izena antzinako eslaviar hizkuntzetatik dator eta "erretako lurra" esan nahi du, izan ere asentamendua sortzeko inguruari sua ematen baitzitzaion basoa argitzeko.Gorelic herrixkaPoloniako Erresumak eskuratu zuen X. mendean. 1071nHenrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren idatzi batean ere azaltzen daGoreliz izenarekin. Bohemiako beste bost herrirekin bateraLusaziako Ligasorabiarra osatu zuen eta herriak garapena izan zuen.
Erreformaprotestantea onartu zuen 1520an, Alemaniako gainerako hiriek baino hamar urte lehenago, eta XVII. mendeanHogeita Hamar Urteko Gerran asko sufritu zuen. Gerraren ondoren Saxoniako Hauteserriak eskuratu zuen, bainaNapoleondar Gerren ondoren,Prusia jabetu zen herriaz etaSilesiako probintzian sartu zuen.
Bigarren Mundu Gerra amaitzean Oder ibaia bihurtu zen Alemania eta Poloniaren arteko muga eta beraz, hiria bitan banatuta gelditu zen; mendebaldeko ertza Alemaniako Saxonia estatuan eta ekialdekoa PoloniakoSilesia Beherea eskualdean,Zgorzelec izena hartuz. 2004an PoloniakSchengeneko Hitzarmena sinatzerakoan alde bien artean arazorik gabe pasatu ahal izan ziren hiritarrak. Poloniaren eta Alemaniaren arteko laguntasuna erakutsi nahian, 2010erako Görlitz-Zgorzelec bezalaEuropako kultura-hiriburu izateko beren burua aurkeztu zuten, baina ez zuten irabazi.
Görlitz eta eskualdea ezagunak ziren milaka behargini lan ematen zieten makinerialantegiengatik. Alemania batu eta merke asko erosi zituzten fabrikok Mendebaldeko erraldoiek.Produktibitate apala aitzakia, azkar desmuntatu zituzten, eta lanpostua mantendu nahi zutenak alde egitera behartu. Neguko arropa ekoizten duen multinazional estatubatuar batek,Saxoniako gobernuaren diru laguntzen gose, lanpostu gutxi batzuk sortu zituen joan den2000ko hamarkadaren hasieran. Laster utzi egin zuen, ordea, hark ere, kilometro batzuk ekialdera mugituz gero, antzeko abantailak izateaz gain soldata are baxuagoak ordaindu zitzakeela jabetuta[1].
2013az geroztik, Görlitz prusiarra da ofizialki Alemaniako hiririk txiroena: bizilagun bakoitzak 14.000 euro inguruko diru sarrerak ditu, batez beste.Hanburgon,Munichen etaStuttgarten ia horren halako bi jasotzen dute[1]. Alemanian, langabezia tasa egonkor dago aspaldi, %5 inguruan. Azken bi hamarkadetan behargin askok alde eginda ere, Görlitzen hamazazpi puntu altuagoa da, %22koa hain zuzen ere.Soldata baxuak direla-eta, diru sarrerak osatzeko subsidioren bat jasotzen dutenekin tasa hori %40ra ere igotzen da[2]. Alemania osoko enpresa handi eta ertainak erakartzeko eskuz sinatutako eskaintza piloa, 2.500, igorri duJoachim Paulickek. Haren hiriaren abantaila bat omen daSaxoniako azentu hertsiarekin ez, hizkuntza neutroan hitz egiten dela Görlitzen[3].
Polonia etaTxekiar Errepublikako atal batzuekin batera,Silesia osatutakoa da Görlitz. Egun, oinez zubi bat zeharkatzea nahikoa daZgorzelec hiri biki poloniarra zapaltzeko. 2004az geroztik, ez dago inongo agiririk eraman beharrik sakelan mugaz bestalde osteratxoa egiteko.2010etik aurrera, alboko bi estatuetan bizi-maila (eta batez ere inflazioa) altxatzeakEkialdeko Alemaniako eskualde batzuetako kaleak biziberritu ditu[1].