Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Gävle

Koordenatuak:60°40′29″N17°08′40″E / 60.67483°N 17.14439°E /60.67483; 17.14439
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gävle
Gävle
urban area in Sweden(en)Itzuli
Enparantza nagusia, Alderholmen, Alde zaharreko kalea, Fullriggaren, Udaletxea, Gavleån ibaiertzaIrudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Suedia
ProbintziaGävleborg
Gävleborgeko konderriaKonderria
Izen ofizialaGävle
Jatorrizko izenaGävle
Posta kodea80x xx
Geografia
Koordenatuak60°40′29″N17°08′40″E / 60.67483°N 17.14439°E /60.67483; 17.14439
Map
Azalera42,45 km²
Altitudea8 m
Demografia
Biztanleria86.533(2023koabenduaren 31)
Dentsitatea1.673 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1446(egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia026
Hiri senidetuakbaliorik ez
http://www.gavle.se

Gävle,Suediako hiria da,Gävleborgeko konderriko hiriburua. 2010eko erroldaren arabera hiriak 71.033 biztanle ditu.

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Suediera zaharreangavel izenak "ibaiertza" esan nahi du. Aipaturiko lehenengo izenaGävle-ägarna da eta "ibaiertzaren jabea" esan nahiko luke.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Itsaso Baltikoaren ertzean dago,Dalälven ibaia itssoratzen den puntutik oso gertu. Gävleborgeko konderriko hiri handiena da eta hegoaldeko muturrean kokaturik dago.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gävle herriaren lehen aipamen idatzia 1413koa da baina herri eskubideak 1446an jaso zituen. Mendeetan zehar etxalde txiki eta baxuez osaturiko herria izan zen. Etxe hauek Gavleån, Lillån eta Islandsån erreken ertzetan lerraturik zeuden eta zohikatzezko edo egurrezko teilatuak zituzten. XV mendean kobrea eta burdina esportatzeko Gävleko kaia erabiltzen hasi zirenean hiria hazi egin zen eta XVI mendean Suediako itsasportu garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Ontziolak ere ezarri ziren bertan.

XVIII mendean herrigunea eratu zen hiru eraikin nagusiren inguruan, eliza,Gävle jauregia eta udaletxearen inguruan. 1776an sute handi batek suntsitu eta herria berreraiki zuten patroi erregularra jarraituz eta etxe karratuak eginez. 1869an sute handiago batek hiriak zituen 10.000 biztanñletatik 8.000 etxe gabe utzi zituen. Gavleån hegoaldean zegoen auzoa salbatu zen soilik. Herria berriz berreraikitzean kale zabalagoak egin zituzten eta parke ugari txertatu, "hiri berdea" bihurtuz.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Itsasportuari loturiko jarduera ekonomikoa du Gävek. Ontziola gutxi gelditzen dira baina urtero 1000 merkatal ontzitik gora etortzen da portura.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
   Datu klimatikoak (Gävle)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)11.012.518.327.128.936.434.434.028.022.715.011.736.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)-0.70.14.410.215.219.122.321.216.69.34.20.710.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)-7.5-7.3-5.0-0.14.28.211.510.56.41.9-0.5-5.21.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-30.4-33.7-29.9-17.9-7.3-4.51.0-2.2-5.7-15.1-22.5-30.3-33.7
Pilatutakoprezipitazioa (mm)48.034.632.140.239.243.968.782.066.554.656.551.4617.9
Iturria (1): SMHI precipitation average 1961-1990[1]
Iturria (2): SMHI climate data 2002-2014[2]

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gefle IF hiriko futbol tadea da. 1882an sortu zuten eta Suediako talderik zaharrenetakoa da. Titulurik ez duen arren 2006anSuediako Kopako finalista izan zen eta hiru aldiz hartu du parteUEFA Europa League txapelketan.

Brynäs IF Suediako izotz-hockey talde handienetakoa da, 13 aldiz irabazi du Suediako liga.

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Udaletxea.
    Udaletxea.
  • Gävle jauregia.
  • Itsasgizonen eliza.
    Itsasgizonen eliza.
  • Alde zaharreko kalea elurtuta.
    Alde zaharreko kalea elurtuta.
  • Kontzertu aretoa.
    Kontzertu aretoa.
  • Trenaren museoa.
    Trenaren museoa.
  • Biltegi zaharra.
    Biltegi zaharra.
  • Ibaiertza.
    Ibaiertza.
  • Gabonetako ahuntza.
    Gabonetako ahuntza.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Gävle&oldid=10356154"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp