Fundyko badia (ingelesez:Bay of Fundy;frantsesez:Baie de Fundy; garai bateanbaie Française),Kanadako Atlantikoko kostaldeko itsas adarra.
Maineko golkoaren iparraldean dago, kontinentearen eta Eskozia Berria penintsula handiaren artean.
270 km luze eta 80 km zabal da. Sakonera nahiko txikia du badiak, 50 m batez beste, baina oso irregularra da. Hondar-pilak, arrezifeak eta uhartetxoak ditu, bokalean, batez ere.
Duela 160 milioi urte,Ozeano Atlantikoa zabaldu zenean lurrazala hondoratu egin zelako sortu zen badia hau. Gero, glaziazioek eta higadurak itxuraldatu zuten.
Mispec Quai, itsasbeheran.
Marea handiak —21 metrorainokoak— dituelako da munduan ezaguna Fundy badia. Badiaren mutur batetik bestera iristeko olatuek behar duten denbora eta bi itsasgoren arteko denbora-tartea berdina da: 12,4 ordu. Bi fenomeno horiek marea-erresonantzian sartu, eta handitu egiten dute itsasgoren eta itsasbeheren arteko aldea. Denbora-tarte horretan, 115 mila milioi tona ur sartu edo ateratzen da badiatik.
Fundy badia oso garrantzitsua da hegaztientzat: migrazio-bideetan, geldialdia egin eta atseden hartzeko lekua da. Zenbait espeziek negua ere pasatzen dute:antxetek,txenadek,ubarroiek,martinek eta abarrek.
800ornogabe-espezie baino gehiago daude Fundy badian.
Administrazioari dagokionez, KanadakoEskozia Berria etaBrunswick Berria probintziek kudeatzen dute Fundy badiaren itsasertza.