Funchal Funchal |
---|
Portugalgo udalerria |
 |
|
Administrazioa |
---|
|
|
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo eskualde autonomoa | Madeira |
Izen ofiziala | Funchal |
---|
Jatorrizko izena | Funchal |
---|
Posta kodea | 9000-xxx → 9060-xxx |
---|
Geografia |
---|
Koordenatuak | 32°39′N16°55′W / 32.65°N 16.92°W /32.65; -16.92 |
---|
 |
 |
Azalera | 76,16 km² |
---|
Mugakideak | Santana,Câmara de Lobos,Machico etaSanta Cruz |
---|
Demografia |
---|
Biztanleria | 105.795(2021)
13 (2011) |
---|
Dentsitatea | 1.389 bizt/km² |
---|
Informazio gehigarria |
---|
Sorrera | 1451 |
---|
Telefono aurrizkia | 291 |
---|
Ordu eremua | UTC±00:00 |
---|
Hiri senidetuak | Lurmutur Hiria,Praia,Maui,Gibraltar,Livingstone(en) ,Ilhavo,Oakland,New Bedford,Herzliya(en) ,Saint Helier,Leichlingen,Santos,São Paulo,Marrickville(en) ,City of Fremantle(en) ,Parla,Honolulu konderria,Honolulu etaVigan |
---|
funchal.pt |
FunchalPortugalgo hiria etaMadeira uharteetako hiriburua da.2011ko erroldaren arabera, hiriak 111.892 biztanle ditu.
Kondairak dioenez, lurraldeanmihilua ugaria zen, portugesez "funcho".
João Gonçalves Zarco esploratzailea eta bere familia bertan finkatu ziren 1424 urtean: hori kontsideratzen da hiriaren fundazio data. Toki estrategikoa izanik, berehala itsas kai garrantzitsua bihurtu zen eta kolonizatzaile gehiago bertaratu ziren.
1452 eta 1454 artean eraiki zen itsasargia etavilla titulua eskuratu zuen. Garai hartanKristobal Kolon bera ere bertan bizi izan zen bai eta Europako merkatari-familia ugari ere, tartean Mondragão familiabizkaitarra. Azukrearen industria ezarri eta zabaldu zen, munduko egoitza nagusia bihurtu zelarik. Mahastiak ere orduan landatu ziren. Horri esker,Manuel I.a Portugalgoak hiri izendatu zuen 1508an eta 1514ean apezpikutza lortu zuen.
Aberastasun horrek, erakarrita piraten erasoak azreagotu ziren. Aipagarriena 1566ko iraileanBertrand de Montluc kortsario frantsesak 1.200 gizonekin egindako erasoa izan zen. Hamabost egunean, hiria harpilatu zuten. Eraso horren eraginez, hurrengo urtean Mateus Fernandes III.a arkitektuak uharteko babes sistemak berriztu zituen. Berak egin zuen gordetzen den maparik zaharrena.
XVI. mendean, Amerikara zihoazen karabelen geldialdi ohikoa bihurtu zen. Mende berean, Portugalek Ingalaterrarekin egindako itunari esker, uharteko ardogintzak bultzada handia izan zuen: ingelesek ekonomia sustatu eta urbanizazio berriak eraiki zituzten. XIX. mendean, mahastiek izurriteak jasan zituzten, Europa guztian bezala, eta uhartea azukregintzara itzuli zen. XIX. eta XX. mendeetan, handiki frankok hiria bisitatu izan zuten, hala nola Austria-Hungariako enperadoreSissi etaKarlos I.ak,Winston Churchillek etaFulgencio Batistak. Haiei esker, turismoa nabarmen indartu zen.
Datu klimatikoak (Funchal) |
---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
---|
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 25.5 | 27.0 | 30.5 | 32.6 | 34.2 | 34.7 | 37.7 | 36.0 | 38.4 | 34.1 | 29.5 | 25.9 | ' |
---|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 19.7 | 19.7 | 20.4 | 20.6 | 21.6 | 23.4 | 25.1 | 26.4 | 26.4 | 24.9 | 22.6 | 20.7 | 22.6 |
---|
Batez besteko tenperatura (ºC) | 16.7 | 16.6 | 17.2 | 17.5 | 18.6 | 20.6 | 22.2 | 23.2 | 23.2 | 21.8 | 19.6 | 17.9 | 19.6 |
---|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 13.7 | 13.4 | 13.9 | 14.4 | 15.6 | 17.7 | 19.2 | 20.0 | 20.0 | 18.6 | 16.6 | 15.0 | 16.5 |
---|
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 9.2 | 7.4 | 8.1 | 9.8 | 9.7 | 13.2 | 14.6 | 16.4 | 16.6 | 13.4 | 10.8 | 9.4 | ' |
---|
Pilatutakoprezipitazioa (mm) | 74.1 | 83.0 | 60.2 | 44.0 | 28.9 | 7.2 | 1.6 | 2.0 | 32.9 | 89.5 | 88.8 | 115.0 | 627.2 |
---|
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 12 | 10 | 19 | 8 | 6 | 3 | 1 | 2 | 6 | 9 | 10 | 13 | 87 |
---|
Eguzki orduak | 167.4 | 171.1 | 204.6 | 225.0 | 213.9 | 198.0 | 244.9 | 260.4 | 225.0 | 204.6 | 168.0 | 164.3 | 2447.2 |
---|
Iturria:Instituto de Meteorologia,[1]ClimaTemps.com[2]eguzki orduen datuak |
- Imaculado Coração de Maria: iparraldeko suburbioa.
- Monte: hasiera batean udako aisialdilekua izan zen.
- Santa Luzia
- Santa Maria Maior
- Santo António: fregesia populatuena da.
- São Gonçalo
- São Martinho: artisau eta merkatarien gunea.
- São Pedro: finantza auzoa.
- São Roque
- Sé: Erdigune historikoa.
2015-16 denboraldian, Funchalgo hiru talde ibili ziren Portugalgo futbol ligako lehen mailan,Marítimo,Nacional etaUnião da Madeira. Horretaz gain, urtero jokatzen dirta Madeirako futbol txapelketa eta Madeirako Kopa; bi txapelketetan,Marítimok palmaresik onena du.
- Funchalgo katedrala.
- Santa Klara komentua.
- Madeirako lorategi botanikoak.
- Mercado dos lavradores.