AristotelesenNikomakorentzako etika obran,fronesia (antzinako grezieraz:Φρόνησις, phrónēsis) pentsamendu moralarenbertutea da, normalean «jakinduria praktiko» eta besteetan «zuhurtzia» bezala ere (zentzu bateanhibris edo harrokeriaren neurrigabekeriari kontrajarria) itzulia. Zehazkiago, gauza praktikoetarako jakinduria-modu garrantzitsua da, trebetasun bat eskatzen baitu bertutetsuki nola edo zergatik jokatu bereizteko eta bertutea praktikan eta izaeraren bikaintasuna sustatzeko. Fronesis eztabaidarako topiko arrunta zen antzinakogreziar filosofian.
Sofia ez bezala, fronesia gauzak aldatzeko nola eta zergatik jokatu behar dugun pentsatzeko trebetasuna da, bereziki gure bizitzak hobera aldatzeko.
Bere definizioa «kontzientzia» zen, hau da, ongiaren eta gaizkiaren arteko desberdintasuna ulertzea.Phronesis hitzaphroneotik dator, «ulertu» esan nahi duena.Thomas McEvilleyk fronesi kontzepturako itzulpenik onena «arreta osoa» (ingelesez:mindfulness) zela proposatu zuen.[1]
| Artikulu haufilosofiari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz. |