Frieda Hughes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1960koapirilaren 1a (64 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Ted Hughes |
Ama | Silvia Plath |
Haurrideak | ikusi |
Hezkuntza | |
Heziketa | Central Saint Martins(en)![]() Bedales School(en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria,poeta,idazlea etahaur literaturaren idazlea |
Frieda Hughes (Londres,1960koapirilaren 1a) jatorri britainiarreko eta nazionalitate australiarreko artista da, poeta etamargolaria. Haurrentzako zenbait liburu, bi poesia-bilduma eta eleberri bat argitaratu ditu.[1]
Frieda HughesSylvia Plath etaTed Hughes poeta bikotearen alaba da. Hiru urte besterik ez zituen bere amak bere buruaz beste egin zuenean, eta herentzia astun horrekin bizitzen ikasi behar izan du. Ondorioz, bere lanak maiz islatzen du bere amaren poesiaren bidez sortutako gurtza.[2]
Hala, bere poema propioez baliatu zen zinemagileak eta “amaren heriotzaren aurrean distraitzen ziren kakahuete-irensleak” kritikatzeko. 2003an, bereziki,My Mother izeneko poema bat idatzi zuen, non BBCk ekoitzitako film bati eraso egin zion, eta zinegileei leporatu zien ama produktu komertzial bihurtzen saiatu izana. Beraz, bere gurasoen bizitza fikzioan jartzearen aurka agertu izan da beti, sistematikoki uko egin izan dio zinemagileei edo biografoei laguntzeari, etaSylvia Plath amaren poemak filmetan erabiltzea debekatu izan du. Ted Hughes aita hil ondoren, 1998an, haren bigarren emazte Carolen aurkako borroka juridikoari ekin zion bere literatura-herentziaren kontrola lortzeko.
1988an, Australiara joan zen bizitzera, eta, 1992an, nazionalitate australiarra hautatu zuen. Aita hil zenetik, ordea,Londresen bizi da senarrarekin, Laszlo Lukacs jatorri hungariarreko margolariarekin.
Margolari gisa, Frieda Hughesek erakusketa ugari egin izan dituAustralian,Estatu Batuetan etaErresuma Batuan, etaLondreskoRoyal Academy saria eman zioten bere olio-pinturei.[3]
Halaber, ilustratzailea eta haur-literaturako idazlea da.TheNew Yorker,Paris Review etaLondon Magazine aldizkarietan argitaratu izan ditu bere lanak.
Bere lanak giza harremanen eta naturaren esplorazio poetikoa dira. Bere lehen poema bilduma,Wooroloo, 1997an argitaratu zen, eta bigarrena,Waxworks, 2003an.