
Freikorps (euskaraz:«gorputz aske») izena armada boluntarioei deitzeko erabili zen hasiera batean, baina bi gerra handien artean izan ziren talde paramilitar faxistek eman zieten ospea.
Lehenengo FreikorpsakFrederiko II.a Prusiakoak erabili zituenZazpi Urteko Gerran etaNapoleonen gerretan ere ikus ditzakegu. Ez ziren armada erregularraren gustuko eta erantzukizun handirik gabeko lanak esleitzen zizkieten.
Hala ere, Freikorpsen esanahia aldatzen joan zen eta1918ko azaroko iraultzaren ondoren, erakunde paramilitarfaxistak izendatzeko erabiltzen hasi zen.Weimar Errepublika garaian haietako talde ugari ezin etsirik zeuden, gerra galdu izana ezin baitzuten irentsi. Gainera,espartakisten altxamendua piztu zenean, Gustav Noske defentsa ministroak Freikorpsen bortizkeria erabili zuen hura itzaltzeko,1919kourtarrilaren 19anKarl Liebknecht etaRosa Luxemburg hil zituztenean.
Freikorps asko izan zirenBaltiko,Silesia etaPrusianLehen Mundu Gerraren ondoren.1920an ofizialki desegin zituzten, baina kide ohiek1923ko estatu kolpean parte hartu zuten eta, gero,alderdi naziko lider asko Freikorps ohiak ziren,Ernst Röhm bezala,Sturmabteilungeko (SA) buruzagia izan zena edoRudolf Höß,Auschwitzeko komandantea izan zena. GehienekHitlerri lagundu zioten, baina askok ezin zuten ahaztu1919 eta1920an ez zutela komunisten aurkako borroketan parte hartu.