| Frantzisko Fernando Isidro Austriakoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Madril, 1626komaiatzaren 15a |
| Heriotza | Markeskua jauregia, 1634komartxoaren 11 (7 urte) |
| Hobiratze lekua | Panteón de Infantes |
| Familia | |
| Aita | Filipe IV.a Espainiakoa |
| Ama | Catalina Manrique |
| Jarduerak | |
Frantzisko Fernando Isidro Austriakoa (Madril,1626komaiatzaren 15a -Eibar,1634komartxoaren 11) EspainiakoFilipe IV.aren sasiko semea izan zen, haurra zela hil zena, bizitako urte gutxien erdiakEuskal Herrian (Eibarren) igaro zituena.
Filipe IV.a Espainiakoak 17. mendearen lehen zatian ezkontzaz kanpo izandako seme-alaba ugarietako bat izan zen. AmaCatalina Manrique izeneko nerabe bat izan zen, eta haurra Manrique honen etxean,Charelako Markesen etxean, jaio zen Madrilen, Catalinaren gurasoak gorteko nobleak baitziren. Jatorri horrengatikEl Charelo ezizenaz ezaguna izan zen mutikoa.[1]
Haurra amarengandik banandu zuten erregearen aginduz, eta 4 urtez Madrilgo beste etxe noble batean egon zen, Ogasun Kontseilariarenean (Baltasar Álamos de Barrientos). Ama, bere aldetik,Burgosko monja konbentu batean sartu zuten.

Ondoren,Juan Isasi Idiakez noble euskaldunarekin, Eibarren egoitza zuen Isasiko Markesarekin, akordioa erdietsi zen Isasik hezi zezan mutila. Dokumentua sinatu zen 1631ko ekainaren 1ean zaintza gortean hori ofizialki emanez, eta haurra erregeren seme zela ziurtatuz, sinatzaileak izan zirelarik erregea bera,Olivaresko Konde-Dukea, Isasiko markesa etaJerónimo de Villanueva Erresumako Protonotarioa eta Estatu Idazkaria. Handik gurtxira Isasiren etxera joan zen bizitzera Frantzisko Fernando, EibarkoMarkeskua jauregira. Haurtzaroko hurrengo urteak Eibarren bizi izan zituen, baina 8 urte bete aurretik Markeskuan bertan hil zen, 1634ko martxoaren 11n.
GorpuaSan Lorenzo de El Escorialera eraman zuten, non erregeak berak jaso zuen, eta bertako errege panteoian ehortzi zuten.
Ez dirudi Frantzisko Fernandoren heriotzak zalantzarik sortu zionik Filipe IV.ari Juan Isasik eman zion tratuaz, zeren haren legezko semeBaltasar Karlos printzearen irakasle eta zaindari izateko izendatu baitzuen Isasi, beste semea hil eta gutxira, 1634ko azaroaren 12an. Printze hau ere, oinordeko ofiziala eta Asturiasko Printzea, gazte hil zen (Zaragozan), 16 urterekin, baina gortera lotua bizi izan zen, ez Eibarren bere anaiordea bezala.