Frantzisko Apalategi Igarzabal (1867kourriaren 29a,Donostia –1948kootsailaren 24a,Loiolako Santutegia)euskalidazle,historialari, irakasle eta jesuita bat izan zen. BereKarlista eta liberalen arteko gerra-kontaerak liburu-kronikanBigarren Karlistaldiko gertaerak kontatu zituen.
Frantzisko Apalategi Igarzabal Donostian jaio zan,1867kourriaren 29an, goizeko zazpi eta erdietan, eta egun berean bataiatu zuten,San Bizente parrokian. Aita, Faustino,Lazkaokoa zen; ama, Eskolastika, Donostiakoa. Aitaren aldeko aiton-amonak: Pedro Inazio Apalategi eta Maria Josefa García, biakataundarrak; eta amaren aldekoak: Fernando Igarzabal,andoaindarra, eta Frantziska Elizondo,zizurkildarra.
Hiru urte zituen, beraz,1870ean karlistak aldi hartanBigarren Karlistaldian mugitzen hasi zirenean, eta bederatzi,1876an, gerra bukatutakoan. Bera, uste dugunez, Donostian izanik, karlistarik ikusi bazuen, urrutitik egingo zuen. Baina haien granadak nola lehertzen ziren entzun eta ikusi zukeen.
Hamazazpi urterekinjesuita sartu zenLoiolako Santutegian,1884koirailaren 7an. Handik aurrera haren nondik norakoa ederki jarrai daiteke, Lagundiko probintzia bakoitzak urtero atera ohi duenCatalogus izeneko liburuan. Honek jesuita bakoitza non den eta bere lana zer den adierazten du.1884-1886 urteetan, nobiziadoa egin zuen Loiolan.
- 1886-1889:latin eta humanitateak; ikasketa horiek ere bertan.
- 1889-1892: filosofíaOñan,Burgosko probintziaren iparraldean, lehen beneditarren komentu ospetsua izandakoan.
- 1892-1897:Tudelan, hasi berria zen San Frantziko Xabier ikastetxean irakasle. Irakatsi zuena: Espainiako eta munduko historia, gramatika, matematika, fisika ...
- 1897-1901: Oñan berriro ere, teologia ikasten, 1900 urteko uda aldean apaiz egin zelarik.
- 1901-1902:Aragoien.
- 1902-1904:Deustuko Unibertsitatean, literatur ikasketaren bat egiten.
- 1904-1905:Madril aldean, ikasketa horrekin berarekin.
- 1905-1918:Valladoliden, jesuiten San Jose ikastetxean irakasle. Erakusten zituen gaiak: munduko eta Espainiako historia; Espainiako geografia; eta denbora berean, etxeko liburutegiaren ardura, eta abar.
- 1918-1919:Santanderren irakasle. Gaiak: Espainiako eta munduko historia, erlijioa, liturjia, liburutegiaren ardura, eta abar.
- 1919-1931: Loiolan jesuita ikasleen irakasle. Erakusten zituen gaiak: munduko eta Espainiako historia, estetika; gainera artxiboaren eta liburutegiaren ardura zuen 1922 urtetik aurrera lan berri bat ere bai: bertako euskal akademiaren buru.
- 1932kourtarrilaren 26an errepublikak agindu bat eman zuen: jesuitak ez zutela handik aurrera elkarrekin bizitzerik Jesusen Lagundiaren izeneko etxeetan; lagundiaren ondasunak errepublikako gobernuarentzat gelditzen zirela; eta abar. Hala, jesuita ikasleak erbestera joan ziren,Belgikara eta abar. Apaizak eta bertan gelditu ziran, baina ez beren etxeetan, han eta hemen sakabanatuta baizik, eta jesuita izena ezkutaturik. Berak latinezcoetus esan ohi zieten taldeetan banatu ziren. Aita Apalategiren izena talde edocoetus horietan ikusten dugu.
- 1932-1936 urteetan: coetus XIII, XI eta IX. Talde horiek non diren ez da esaten; baina Apalategirena Donostian zela uste dugu.
- 1936kouztailaren 18anEspainiako Gerra Zibila piztu zenean, jesuita hauetako askoUztaritzen ziren.
- 1936koirailaren 13an faxistak Donostian sartu ziren.Francok, berriz, bere ondasun guziak jesuitei itzuli zizkien. Hauek berehala ireki zuten Donostiako San Inazio ikastetxea.
- 1936-1948: Aita Apalategi Donostiako ikastetxean zen, baina ez zuen eskolarik ematen. Bestelako lan batzuk ditu: liburutegiaren arduraduna da, ikasleen eta etxekoen aitorle, eta abar.