Frantziar lotura edoKorsikar lotura,frantsesez etaingelesezFrench Connection edoCorsican Connection,Frantzia etaAEBetanheroina garraiatzeko asmoz hedatutako legezkanpoko sareak jasotako izena da.1937-1972 artean indarrean egon zen, bere garairik arrakastatsuenean,1960ko hamarkada eta1970eko hamarkadaren hasieran AEBetan kontsumitzen zen heroinaren zatirik handiena sartzearen arduradun izan zen.
Sare honetako arduradun nagusiakFrançois Spirito,Auguste Ricord,Paul Mondoloni etaAntoine Guérini korsikar mafiaburuak izan ziren,Salvatore Greco siziliar mafiaburuarekin elkarlanean.
Frantziar Indotxinan ekoitzitako heroinaTurkian jaso,Mediterraneo eta Frantziatik igaro, nagusikiKorsika etaMarseilla artean, eta AEB etaKanadan sartzen zuten. Sare honetako lehenbiziko kapitala RicordekBigarren Mundu Gerran zehar egindako harpilaketatik lortua izan zen, honetanFrantziar Gestapoa edo "Carlingue" erakundekoHenri Lafont agentearekin elkarlanean jardun baitzuen. Frantziar loturak AEBetakoMeyer Lansky etaLucky Luciano mafiaburuekin negoziatu ohi zuen.