1872an, britainiar merkatariek Frantziako lehenbiziko errugbi taldea sortu zutenLe Havreko portuan: Le Havre Athletic Club. Ondoren,Parisen eta inguruetan sortu ziren taldeak, eta herrialdearen hego-mendebaldean geroago.1892an jokatu zenFrantziako lehenbiziko txapelketa.[1]1906an,Zeelanda Berriak bira egin zuen Europan zehar, eta Frantziak selekzioa osatu zuen haien aurka jokatzeko. Partida PariskoParc des Princesen izan zen, eta etxekoek 38-8 galdu zuten.[2]
1910an, Home Nations torneoan parte hartzera onartua izan zen; harrezkero,Five Nations ("Bost Nazioak") izena hartu zuen txapelketak. Hurrengo urtean erdietsi zuen Oilarraren hamabostekoak nazioarteko lehenbiziko garaipena, 16 eta 15,Eskoziaren aurka,Colombesko estadio mitikoan.[3]Lehen Mundu Gerrak erabat eten zuen kirolaren garapena; errugbilari gehienak mobilizatuak izan ziren, eta anitzek galdu zuten bizia gudu zelaietan, selekzioko 23 jokalarik barne.[4]
Gerra Handia amaiturik,1920an berriz ekin zitzaion Bost Nazioen Txapelketari. Urte hartan bertan, Frantziak aurreneko aldiz lortu zuen partida bat etxetik kanpo irabaztea,Irlanda 7 eta 15 garaitu batzuenDublingoLansdowne Roaden.[5] Bai1920an, bai1924an, errugbia kirol olinpikoa izan zen, eta bietan Frantziako selekzioak zilarrezko domina lortu zuen. Baina, hamarkadako arrakastarik handienetako bat1927ko apirilaren 2an iritsi zen,Ingalaterra 3 eta 0 mendean hartu zuelarik,Adolphe Jauregibaxenafarra kapitaina zela.[6]
1931n, Bost Nazioen Txapelketatik kanporatua izan zen,Frantziako ligan jokalari profesionalak zeudela argudiatuta. Horretaz gain, bortizkeria ere egotzi zitzaien frantziar errugbilariei. Beraz, hamarkada osoan ez zuen britainiar taldeen kontra jokatu.1939an berriz onartua izan arren, 1940tik 1947ra txapelketa bertan behera geratu zen,Bigarren Mundu Gerraren eraginez.[7][8]
1970eko hamarkadan, Galesko selekzioa izan zen jaun eta jabe Bost Nazioen Txapelketan. Hala ere, Frantziak maila handiko jokalariak zeuzkan, hala nola,Jean-Pierre Rives etaJean-Claude Skrela hirugarren lerrokoak,Jo Maso erdikoa etaJean-Michel Aguirre atzelaria.Jacques Fouroux kapitaina zela, Grand Slama irabazi zuen1977an; txapelketa hartan 15 jokalari besterik ez zuen erabiliJean Desclaux hautatzaileak, eta taldeak entsegu bakarra lortu zuen.[13]1979ko uztailaren 14an, berriz, garaipen historikoa lortu zuen All Blacksen aurka, aurrenekoa Zeelanda Berrian, 19 eta 24.[14]
1990eko hamarkadan, lehia estua izan zuen Ingalaterrarekin Europako talde nagusia izateko.Jean-Claude Skrela entrenatzaile zelarik, bai1997an, bai1998an, Grand Slama irabazi zuen.1999an, bigarren aldiz iritsi zuen Munduko Errugbi Kopako finala, finalaurrekoan Zeelanda Berriari 43 eta 31 irabazita; finalean, ordea, Australiak garaitu zuen (35-12).[17] 1999ko Munduko Koparen ostean,Bernard Laportek ordeztu zuen Skrela. Harekin, beste bi Grand Slam eskuratu zituen taldeak,2002an eta2004an.[18]
Taldean, bestek beste,Morgan Parra,Thierry Dusautoir etaImanol Hariñordoki zeudela, Frantziak bere bederatzigarren Grand Slama irabazi zuen2010ean, eta2011n Munduko Errugbi Kopako finalista izan zen hirugarren aldiz.[19] Horren ondoan, krisialdi luzea izan zuen selekzioak, eta2022 arte ez zuen berriz Sei Nazioen Txapelketa irabazi.
↑Galesi 1908ko eta 1909ko Slam Nagusiak aitortzen zaizkio; izan ere, Frantzia 1910 arte txapelketan onartua izan ez bazen ere, aurreko bi urteetan Galesko selekzioak, Koroa hirukoitza irabazteaz gain, Frantziari nagusitu zitzaion torneotik kanpo.