Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Frantziako Erlijio Gerrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziako historia
Historiaurrea eta Antzin Aroa
Erdi Aroa
Aroa Modernoa
Aroa Garaikidea
Zerrendak

Frantziako Erlijio GerrakFrantziako erresumanXVI. mendeko bigarren zatian izandakoborroka zibilak izan ziren. Nahiz eta1562 eta1598 artean zortzi gerra izan, denbora tarte hartan, alde biek etengabe borrokatu ziren elkarren kontra[1].

Erlijio Gerren eztanda-eragile nagusiakkatoliko etahiganoten -protestantekalbindarrak- arteko tirabira erlijiosoak izan baziren ere, alde biak, hurrenez hurren, zuzentzen zituztenGuisetar etaBorboitarren arteko borrokak gorrotoa areagotu zuen[2].

Gainera,Frantziako guda zibilak eragina izan zuen nazioartean.Protestantismoaren ikurra zenElisabet I.arenIngalaterrak etakatolizismoaren ikurra zenFilipe II.arenEspainiak nork bere alderdia babestu zuten. Garai hartan martxan zeuden beste borrokek ere eragina izan zuten gerretan, hala nolaProbintzia Batuen espainiar boterearen aurkakomatxinada eta Filipe II.aren osabaFernando I.a Habsburgokoak zuzendutakoGermaniako Erromatar Inperio Santuan protestanteen aurrerapausoak[3].

Valois-Angulema leinuaren amaierak etaHenrike IV.a Borboikoa katolizismora aldatzeak liskarrak bukarazi zituzten. Horretarako1598an HenrikekNantesko Ediktua, protestanteekiko tolerantzia bermatzen zuena, sinatu zuen[4]. Hala ere, koroa eta higanoten arteko liskarrak aldian-aldian piztu ziren.1685eanHenrike III.aren ilobaLuis XIV.akFontainebleauko Ediktua ezarri eta katolizismoa ez beste erlijioen jardutea debekatu zuen. Ediktu honen ondorioz 200.000 higanot erbesteratu ziren.

Kronologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Baird, Henry Martyn. (1889). History of the Rise of the Huguenots of France. New edition.
  2. Constant, Jean-Marie. (2002). Les Français pendant les guerres de Religion. Hachette Littératures ISBN2-01-235311-8..
  3. Thompson, J. W.. (1909). The Wars of Religion in France, 1559-1576..
  4. Crouzet, Denis. (2005). Les Guerriers de Dieu. La violence au temps des troubles de religion (v. 1525–v. 1610). in: Époques. Champ Vallon ISBN2-87673-430-3..

Kanpo-estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Frantziako_Erlijio_Gerrak&oldid=9613008"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp