Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Frantziako Bigarren Inperioa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Frantziako historia
Historiaurrea eta Antzin Aroa
Erdi Aroa
Aroa Modernoa
Aroa Garaikidea
Zerrendak

Frantziako Bigarren Inperioa[1]Napoleon III.aren agintaldia da,1851ko abenduaren 2ko estatu-kolpearekin eta era ofizialean1852ko azaroan hasita eta1870ean,Prusiaren aurkako gerra galdu ostean, amaitua.

Inperio Autoritarioa (1851-1860)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Barne politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Inperio Autoritario deritzon Bigarren Inperioaren lehenengo epe honetan, barne politika bi helburu nagusi izan zituen Napoleon III.ak: estatuko botereak bereganatzea eta matxinadak itzaltzea.1852ko konstituzioak Napoleonen esku botere betearazlea eta militarra utzi zituen, baita justizia boterean eskua sartzeko eskumena ere, ordezkariak izendatu ahal izaten baitzituen. Legegintzari zegokionez, Napoleonek Estatu Kontseilua eratu zuen: horrek proposatzen zituen gizonezko sufragio unibertsalaren bidez hautatutako legebiltzarrak aztertu behar zituen legeak.

Orden publikoa poliziaren bidez gorde zen: polizia hirietan eta jendarmeria herrietan. Zentsurarik ez egon arren, prentsa zein unibertsitateak zelatan zituen. Elizarekin aliatuta, batik batIndustria Iraultzak ekarritako aberastasunak, baikortasuna, segurtasuna eta ondasun andana eman zizkien frantsesei. Horrela, matxinatzeko gogoa apaldu zen.

Kanpo politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo politikan, epe honetanKrimeako Gerran zeinAustria-Piamonteko Gerran ere aritu zen Napoleon.

Krimeako Gerran Napoleon III.akErresuma Batuaren alde egin zuen etaNikolas I.a Errusiakoaren aurkaekialdeko katolikoei lagundu nahian. Bi urteren buruan garaile aterata, nazioarteko mailan ospe handia lortu zuen Napoleonek.

Italian,PiemontekoCavourrekin sinatu zuenPlombièrsko hitzarmena (1858kouztailaren 21ean)Austriaren aurka. Hurrengo urteko ekainean, Magenta eta Solferino gudetan austriarrak garaitu ostean,Prusiak Austriari laguntza emango zien beldurrez, Napoleonek bakea sinatu zuen, Piemontekin adostu gabe. Piemontek lurralde batzuk lortu arren, tarteanAita Santuen Estatuko zati bat, Cavourrek dimisioa aurkeztu zuen.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako Industria Iraultza»

Historialari frankokFrantziako benetako Industria Iraultzaren garapena epe honetan kokatzen dute.

Napoleonek eskua sartu zuen ekonomian. Frantziako nekazarien babesa (populazio aktiboaren % 50 baino gehiago) bereganatu nahian, laguntza eman zien. Halaber, Paris eraberritu zuen, hiriburuko langabeziari aurre egiteko eta negozio-burgesiaren babesa ere bereganatzeko.

1850eko hamarkadan babeskor jokatu zuen Napoleonek ekonomia arloan, eta ekonomia modernizatu ahal izan zuen.1860ko hamarkadan, merkatuak ireki zituen, eta, 1866ko krisi ekonomikora arte, Frantziako kanpoko salmentak ugaltzea lortu zuen.

Inperio Liberala (1860-1870)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Barne politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantziako laguntzarekin Piamontek Aita Santuen Estatuetako zati bat eskuratu izanak (1859) kendu zion Napoleoni hainbat katoliko frantziarren babesa. Orduan, Napoleonek politika aurrerakoiagoa hartu zuen –1859an amnistia ezarri zuen, esterako– errepublikazaleen babesa bereganatu nahian. Hala ere, atzerakoiekiko lotura moztu ez zuenez, hein txiki batean baino ez zuen lortu.

Liberalizazio politko (eta ekonomiko) horri esker, legebiltzarrak eskumen gehiago izan zituen, edota,1864an, langileen elkarteak eta grebak onartu zituen.

Kanpo politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bigarren Inperioaren armarria

Porrot latzak ere izan bazituen ere, batik bat1866tik aurrera, Napoleonek arrakastak izan zituen:Savoia etaNiza bereganatu zituen Frantziak1860an,Indotxinan etaSenegalen lehenengo koloniak kokatu zituen,Suezko Kanalaren eraikuntza (1859-1869), edotaMexikoko espedizioa (1861-1866).

Baina 1866an bertan,Bismarcken estreinako porrot diplomatikoa izan zuen Napoleonek,Luxenburgo Frantziarako bereganatu nahi izan zuenean.AEBetako Gerra Zibilean Hegoaldearen alde egin zuen Napoleonek, eta1865ean Iparraldea atera zen garaile. Gainera, Frantziak Mexikon ezarritako gobernua –Maximilianorena– ez zuten onartu AEBek.1867an, Frantziak abandonaturik, Maximiliano atzeman eta hil zuten.

Baina porrot erabakigarria1869-1870ekoPrusiaren kontrako gerra izan zen. Bismarckek berehala garaitu zituen Frantziako armadak. Ondorioz,Alsazia etaLorena galdu zituen Frantziak, eta legebiltzarrak III. Errepublika aldarrikatu ondoren, II. Inperioa amaitu zen.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. EIMA:Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Frantziako_Bigarren_Inperioa&oldid=10474698"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp