Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Frantzia

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Frantziako Errepublika
République française
Ereserkia:Marseillesa
Goiburua:Liberté, egalité, fraternité
link=Frantziako La Marseillaise (azpitituluak euskaraz) bandera
Frantziako bandera

Frantziako armarria
 Kokapena Europan 
 Metropolitar Frantzia eta itsasoz haraindiko lurraldeak 
 Mapa politikoa 
Geografia
HiriburuaParis
48°51′24″N 2°21′8″E
Azalera643.801 km²
Ura %0,3
Punturik altuenaMont Blanc (4.808,72 m)
Punturik sakonenaLavalduc urmaela (−10 m)
KontinenteaEuropa,Afrika,Amerika,Uharteetako Ozeania etaAntartika
MugakideakEspainia,Andorra,Belgika,Luxenburgo,Alemania,Suitza,Italia,Monako,Brasil,Surinam etaHerbehereetako Erresuma
Administrazioa
Gobernu-sistemaerdipresidentzialismo
Frantziako Errepublikako presidenteaEmmanuel Macron
LegebiltzarraFrantziako Parlamentua
Epai autoritateaFrantziako Kasazio Auzitegia,Estatu Kontseilua,Kontuen Auzitegia,Kontseilu Konstituzionala etaErrepublikako Justizia Gortea
Harreman diplomatikoakIkusi mapa Wikidatan
Zeren kide
ikusi
Demografia
Biztanleria68.605.616
Dentsitatea106,56 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
genero guztiak: 0
gizonezko: 18
emakumezko: 15
Emankortasun-tasa1,99(2014)
Eskolaratu gabeko umeak29.418(2014)
Derrigorrezko eskolaratzea6-16
Bizi-itxaropena82(2022)
Giniren koefizientea32,4(2018)
Giza garapen indizea0,903(2021)
Ekonomia
MonetaEuro ()
BPG nominala2.582.501.307.216,4 $(2017)
BPG per capita38.484 $(2017)
BPG erosketa botere paritarioa2.954.850.214.163 nazioarteko dolar(2017)
BPG per capita EAPn44.032,898 nazioarteko dolar(2017)
BPGaren hazkuntza erreala1,2 %(2016)
Erreserbak156.322.431.109 $(2017)
Inflazioa0,7 %(2016)
Historia
481Frankoen Erresuma
843Mendebaldeko Frantzia
1804Frantziako Lehen Inperioa
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+33
ISO 3166-1 alpha-2FR
ISO 3166-1 alpha-3FRA
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.
400 V. 50 Hz.europar loki etaType E(en)Itzuli
Internet domeinua.fr,Point BZH,.re,.wf,.yt,.pm,.paris eta.alsace
service-public.fr

Frantzia[1] (frantsesez:France,/fʁɑ̃s/ ahoskatua), ofizialkiFrantziako Errepublika[1] (frantsesez:République française,ʁepyblik fʁɑ̃sɛz ahoskatua)Mendebaldeko Europakoestatu burujabe bat da, itsasoz haraindi beste uharte eta lurralde batzuk dituena.

Metropolitar FrantziaMediterraneo itsasotikMantxako kanala etaIpar itsasora, etaRhin ibaitikOzeano Atlantikora hedatzen da. Mugakide hauek ditu: mendebaldean, Ozeano Atlantikoa; iparraldean, Mantxako kanala; ekialdean,Belgika,Luxenburgo,Alemania,Suitza etaItalia; eta hegoaldean,Espainia,Andorra,Monako eta Mediterraneo itsasoa.

675.417kilometro koadro ditu, eta 2023ko urtarrilean 68.042.591 biztanle zituela kalkulatu da.[2] HiriburuaParis da.

FrantziaEuropar Batasuneko kidea da.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako geografia»

Metropolitar FrantziaEuropako mendebaldean dago. Frantziako Errepublikako zati dira, halaber, Europatik kanpoko hainbat lurralde:Ipar Amerikan,Antilletan,Hego Amerikan,Indiako ozeanoan,Ozeano Bareko hego eta iparraldean etaAntartikan.

Mugak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Metropolitar Frantzia kontinentalak hexagono baten itxura du, eta 965 bat kilometro luze eta 935 bat kilometro zabal da. Haren mugak 2.970 km luze dira:Espainia (650 km),Belgika (620 km),Suitza (572 km),Italia (515 km),Alemania (450 km),Luxenburgo (73 km),Andorra (57 km) etaMonako (4,5 km).Guyanako mugak 580 km luze diraBrasilekin eta 520 kmSurinamekin.Saint Martin uharteak (Antillak) 10,2 km luze den muga eraikigabea duHerbehereen uharte zatiarekin. Azkenik,Antartikan Frantziak beretzat duen Terre Adélie lurraldeak (TAAF) muga duAustraliak beretzat duen lurraldearekin.

Frantziako kostak lau itsasotara ematen duenez (Ipar Itsasoa,Mantxako kanala,Ozeano Atlantikoa etaMediterraneoa), herrialdea komunikazio- eta kultura-bidegurutze paregabea da.

Eskualde naturalak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
██ Parke nazionalak██ Itsas-parke nazionalak██ Eskualdeko parke naturalak

Frantziako parke naturalak hamar dira,Metropolitar Frantzian nahizitsasoz haraindiko lurretan kokatuak.Parcs Nationaux de France gobernu agentziak kudeatzen ditu. Guztira 3.710 kilometro koadroko lurra dago guztiz babestuta, eta beste 9.162 kilometro koadro babestu dituzte inguruan. Frantziako parke naturalek zazpi milioi bisitari dituzte urtero.

Horretaz gain Frantziak, batez ere metropolitar gunetik kanpo dituen lurraldeetan, berebiziko fauna, flora eta paisaia aniztasuna du. Hainbat latitudetako paisaiez gain, metropolian bertan goi-mendi nahiz lautadetako inguruneak ditu. Frantziak nekazaritza gune zabalak ditu, eta hala mahastiek nola arto edo zerealen ekoizpenak paisaien eraldaketa handia ekarri dute.

Erliebea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Metropolitar Frantziako paisaiak aniztasun handia du,ordoki zabalak ipar eta mendebaldean, eta mendigune handiak hego-mendebaldean (Pirinioak) eta hego-ekialdean (Alpeak). Frantziako Alpeetan dago Mendebaldeko Europako punturik gorena,Mont Blanc, 4.810 m gora dena. Beste lurralde menditsu batzuk ere badira, hala nola,Erdialdeko Mendigunea,Jura,Vosges,Morvan,Armorikako mendigunea etaArdenetako mendigunea.

Hidrografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ibai handiek zeharkatzen dute Frantzia. GarrantzitsuenakLoira,Rodano (iturburua Suitzan du),Garona (iturburuaKataluniakoArango haranean duena) etaSena dira. Tarte batez Frantzia ukitu edo zeharkatzen duten ibai esanguratsuen arteanRhin,Mosa etaMosela daude.Guyana Frantsesaren nazioarteko mugak eratzen dituztenMaroni ibaia etaOyapock ibaia ere Frantziako ibairik luzeenen zerrendan daude.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Köppen klika sailkapena

Frantziako klimak alde handiak ditu.Klima ozeanikoa duteBretainiak etaNormandiak; klima hori Frantziako sartalde guztira hedatzen da. Han neguak leunak eta udak freskoak dira. Euria, mendebaldeko haizeek ekarria, ugaria da urte osoan. Normandiako eguraldia oso egokia da belardietarako.Akitaniak uda beroagoa du, eta hori dela eta basoak ugariagoak dira.

Frantziako ekialde osoanklima kontinentala da. Neguak hotzak eta elurtsuak dira, eta udak, berriz, beroak. Sarritan ekaitzak izaten dira. Ekialdeko zabaldietan baso asko dira:haritza,pagoa etaurkia dira nagusi, etapinua mendietako maldetan hazten da. Mahastiak eta fruitu zuhaitzak eguteran daude.

Klima mediterraneoaLanguedoc,Proventza,Rodano etaKorsikara hedatzen da. Uda lehorra eta beroa eta negu xamurra dute. Euriak ugariak dira, batez ere udazkenean eta udaberrian. Iparretik jotzen du haizeak,Sète etaToulon artean (mistrala) eta Sètetik mendebaldera (tramontana). Landaretza lehorrekoa da (artea eta pinua).

Alpeetan eta Pirinioetanmendiko klima da: euria ugaria da, eta neguak gogorrak eta elurtsuak dira.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako historia»

Frantzia izena1190 inguruan agertu zen lehen aldiz,Filipe Augustoren kantzilertzakrex Francierex Francorum tituluaren ordez erabiltzeari ekin zionean. Lurraldea,1204tik,regnum Francie («Frantziako erresuma») deitzen hasi zen.

Edonola ere, gizakiak egungo Frantziako lurraldean askoz aurretik bizi ziren.Paleolitotik badaude giza-taldeak. K. a. lehen milurtekotik,zeltak,erromatarrak eta germaniarrak, batik batfrankoak, finkatu zirenGalia deitutako lurralde horretan.

K. o. bigarren milurtekoaren hasieratik, kapetar leinuak ziurtatu zuen herrialdearen batasuna. Monarkia desagerrarazita,Iraultzak politika eta administrazio arloetan lortu zuen batasuna. Aro garaikidean, gatazka odoltsuetan babestu da batasun hori, kulturan ere batasuna lortu ahala.

Historiaurrea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Neandertalak Frantzian K. a. 200.000 inguruan kokatzen hasi ziren, baina duela 30.000 bat urte desagertu ziren, ziurrenik eguraldi hotzeko garaianHomo Sapiens Sapiens, gizaki modernoarekiko lehia zela eta. LehendabizikoHomo Sapiens SapiensEuropan (baita Frantzian ere) duela 50.000 urte inguru sartu ziren.

NeolitotikBrontze Aroraino,aitzinindoeuroparrak eta aitzinzeltak Europako mendebaldean zehar sakabanatu ziren.Burdin Aroko azken etapetan,La Tene kultura garai historikoetakozeltar kultura bilakatu zen.

Erromatar Garaia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek geroago deiturikoGalia (egungo Frantzia,Belgika etaAlemaniako zati bat)Galiako zeltan mintzatzen zirenzeltek okupatuta zegoen gehienbat.Garonatik hegoaldera, baina,euskararekin lotuta zegoen hizkuntzan,akitanieraz, hitz egiten zuten herriak zeuden. Zeltek Lutetia Parisiorum (Paris) eta Burdigala (Bordele) hiriak, besteak beste, fundatu zituzten, akitaniarrek Tolosa (Tolosa Okzitaniakoa) fundatu zuten bitartean.

Erromatarrak etorri aurretik,greziarrak etorri ziren, eta Massalia (Marseilla) eta Nicaea (Niza) hiriak fundatu zituzten. Haien bidez, salerosketak areagotu ziren. Galiarrek akitaniarren, germaniarren eta erromatarren kontra egin zuten borroka usu.Hanibalek mertzenario galiarrak hartu zituen bere alde egitekoItalia inbaditu zuenean.

Erromatarren menpe geratu zen aurreko Galiako lurraldeaProventza izan zen,K. a. 121ean. Baina Galiako biztanleakJulio Zesarrek menderatu zituen gupidagabe, nahiz etaVercingetorix buruzagiak aurre egin etaGergoviako batailan garaile atera.Alesian erromatarrek gailendu zituzten.

Hainbat probintziatan bananduta, erromatarrek ere hiriak fundatu zituzten Galian:Lugdunum (Lyon) edoNarbonensis (Narbona). Galiar asko esklabo bihurtu ziren, edo beste leku batera mugiarazi zituzten. Galiako zeltalatinek ordezkatu zuen pixkanaka. Mendeetan erromatarren eskupean, Galiako kultura erromatar bilakatu zen.Britainia Handitik IV. mendean zeltak itzuli ziren,Bretainian finkatuta.

Bisigodoek Akitaniako probintzia eskuratu zuten418an,bandaloen aurkako emandako laguntzarengatik. Hala ere,410eanErroma bera arpilatu zuten, eta Tolosa aldean kokatuta zeuden.Burgundiarrak Lugdunum hiriaren inguruan kokatu zituenFlavio Aezio jeneralak443an. Erromatar Inperioa amildegiaren ertzean, Galiako iparraldeafrankoen esku utzi zen.BaskoiekPirinioetatikGaskoinian zehar barreiatu ziren.Bretoiek hiru erresuma osatu zituzten: Domnonia, Cornouaille eta Broërec.

Erdi Aroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frankoen erresumak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Frankoen Erresuma»

Saliar frankoen buruak,Klovis I.ak,486anSiagrio garaitutaGaliako iparraldea eta erdialdea batu zituen bere agindupean.496an, katoliko bihurtu zen. Honela, legitimazioa eta boterea lortu zuen beste erresumen aurrean, etabisigodoen kontra egiteko, apaizen babesa lortu zuen. Izan ere, bisigodoak, kristauak izanda ere,arianoak ziren, eta ez katolikoak. Bisigodoen erregeAlariko II.a507an garaitu zuenVouilléko guduan, eta Tolosa eta Akitania bere eskuetan hartu zituen.

Hala ere, Klovis hil ondoren, erresuma ondorengoen artean banandu zen. Frankoak bananduta eta elkarren kontra aritu ziren hainbat alditan eta haien lurraldea zatikatu egin zen. Funtsean Austrasian eta Neustrian agindu zuten («Frantzia»), alegia, Loira ibaitik iparraldera, eta Akitania eta Baskonia burujabe izaten hasi ziren, bereziki 660. urtearen ondoren.

Merovingiar leinu hau, azkenean, benetako boterea galtzen hasi zen, jauregiko buruen leinuaren mesederako. Karolingiar leinu honek,musulmanak geldiarazi zituzten732an. Azkenean,751n,Pepin Laburrak errege titulua hartu zuen, azken merovingiarra baztertuta.

Merovingiarren erpinaKarlomagnok, Pepin Laburraren seme eta ondorengoak lortu zuen,lombardiarrak (774),Bavaria (788),abaroak (796),Bartzelona (801) etaSaxonia Beherea (804) konkistatuta eta garaituta. Gainera,Aita Santuak enperadore izendatu zuen800ean.

Alabaina,Ludoviko Pio bere semearen heriotzaren ostean (840), erresuma erraldoi hori banandu zenVerdungo Hitzarmenean (843). Mendebaldeko zatitik Frantzia erresuma sortzeko zen. Enperadore titulua ekialdeko zatian berreskuratu zuten962an.

Azkenkarolingiar erregealdietan, erresumabikingoek arpilatu zuten. Rollo burua edukita, bikingoakNormandian finkatu ziren azkenean. Edonola ere, haien aurkako borroketan,Parisko Odon kondea eta Roberto, bere anaia, nabarmendu ziren. Haiengandikkapeto leinua sortu zen.

Frantzia Erdi Aroan (987–1453)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako Erresuma»

Hugo Kapetarra, kapetar leinukoa, errege aukeratu zutenReimsen987koekainaren 1ean. Garai horietan, erregeen boterea oso ahulduta zegoen, etaParis inguruko lurraldea baino ez zegoen bere agindupean. Nahiz etade jure erresuma handi baten burua izan,de facto eskualdeakjaun feudalek kontrolatzen zituzten. BainaLuis VI.arengandik aurrera, erregeen boterea handituz joan zen.

Hala ere, erresumako basailu nagusiek, Normandiar, Plantagenet, Lusignan, Hauteville, Ramnulfid, edo Tolosako etxeek Frantziatik kanpoko lurraldeak bereganatu zituzten. Horietako garrantzitsuena, Normandiarrek burututakoIngalaterraren konkista izan zen (1066). Hala, Frantzia eta IngalaterraNormandiaren bidez loturik geratuta, gatazka ugari sortu ziren.Filipe AugustokBouvinesko batailan (1214)JoanLurgabea menderatuta,Angevinar Inperioa amaiarazi zen.

Kataroen kontrakogurutzadari esker (12091229), hegoaldeko lurralde asko Parisko erregeen mendera geratu ziren.Saint Louisen etaFilipe IV.aren agintaldiekin (12261270) eta (12851314), Frantzia erresuma zentralizatu bilakatu zen. Filipe IV.akTenpluko Ordena amaiarazi etaAita SantuakAvignonera ekarri ahal izan zituen, hain zen boteretsua.

Ingalaterrako erregeekiko gatazka nagusiaEhun Urteko Gerra izan zen (13371453). Garai gogorra izan zen frantziarrentzat,Izurri Beltzaren garaia ere izan zelako (1348). Baina heroiak ere agertu ziren,Joana Arc-ekoa kasu. Azkenean, Ingalaterrak Frantzian zeukan lurralde guztiak galdu zituen.

Aro Modernoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tokian tokiko aldeak gorabehera, Frantziako estatua gero eta zentralizatuago bilakatu zenXVI. mendean. Baina ezkontzak eta hitzarmenak zirela eta, FrantziaHabsburgo leinuaren lurraldeek inguratuta geratu zen. Hortaz,Karlos V.aren kontra hainbat gerretan,Italiakoan (14941559) esaterako, borrokatu ziren frantziarrak.

Erreforma Protestantearen garai horretan,Joan Kalbinoren dotrinak Frantzian zehar barreiatu ziren. Gisa dukeak buru zituen katolikoekhiganoten sarraskia burutu zuten (1562),Erlijio Gerrak abiaraziz. Azkenean,Nafarroako Henrike III.a Frantziako errege (Henrike IV.a izenpean) bihurtu zen.Nantesko Edikturen bidez, higanoten sinesmena errespetatu zen.Richelieu kardinalak, ordea, higanoten kontra egin zuen Frantzian barnan. Frantziatik kanpo, aldiz, protestanteen alde egin zuenHogeita Hamar Urteko Gerran (16181648).Paris mehatxupean egon arren,Rocroi batailan (1643) frantziarrek garaipen erabakigarria lortu zuten.Westfaliako Bakeak (1648) gerraren amaiera ekarri bazuen ere, Frantzian gatazkek jarraitzen zuten:Fronda (16481653) etaEspainiaren aurkako gerra (16531659).

Testuinguru honetan igo zen tronuraLuis XIV.a. Espainia garaituta eta Espainiako Herbehereak inbadituta,Ingalaterrak etaSuediak Frantziaren kontra egin zuten. Herbehereetako Errepublika askeek ere pairatu zuen Frantziako erasoa (16721678). FrantziakFranche-Comté eta Espainiako Herbehereetako hainbat gune estrategiko erdietsi zituen.Fontainebleauko Ediktuaren bidez,1685ean, higanoten eliza eta eskola guztiak suntsitu behar izan ziren. Horren ondorioz, protestanteek Frantzia utzi zuten.

Luis XIV.ak gerra egiten eta irabazten jarraitu zuen. Eta,1701ean,Espainiako Ondorengotza Gerra piztu zen.Blenheimgo batailan (1704) porrot ikaragarria nozitu behar izan zuen Frantziak. Hal ere, Ramillies eta Malplaquet bataila odoltsuen ondoren, Frantziako etsaiek ezin izan zuten borrokan segitu. BakeaUtrecheko Itunak ekarri zuen (1713).

Luis XIV.a1714an hil zen, baina gerrek jarraitu zuten:1718–1720Espainiaren aurka,Poloniako Ondorengotza Gerra (17331738),Austriako Ondorengotza Gerra (17401748),Zazpi Urteko Gerra (17561763).Europan irabaziak lortu arren (Lorrena esaterako),Ipar Amerikan Frantziak bere menpeko lurralde guztiak galdu zituen. Mendekua hartu nahian,AEBetako Independentzia Gerran (17751783), matxinatuen alde jo zuen Frantziak. Gerra horiek guztiek Frantziako altxorra hustu zuten.

Frantziako Iraultzatik XX. mendera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Eugène DelacroixenLa Liberté guidant le peuple,1830ko altxamenduaren errepresentazio sinbolikoa.
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako Iraultza»

Frantziako estatuaren altxorra betetzeko ezintasun bezala hasi zen krisialdia, mundu osoari eragin zionIraultza historikoa bilakatu zen. Krisialdiari aurre egiteko bildu ziren erresumako hiru ordenen ordezkariek, aste batzuen buruan, Erresuma legalki zeharo eraberrituko zuen Biltzarra osatu zuten. Herritarren Eskubideen Adierazpena eta Konstituzioa, baita Izualdi Handia ere, izan ziren Iraultzaren lehen etapetako ondorioak. Baina berritzeko grina ez zen horretan geratu, egutegia, neurri-sistema eta herrialdeko barne-egitura ere erreformatu ziren. Konstituzioak monarkia parlamentarioa ezarri zuen politika-sistema gisa. Erregeak,Austriaren kontrako gerra babestu zuen, Iraultzak ekarriko zituen askotako lehena.1791koabuztuaren 10ean, baina, gerraren aurkakojakobinoek erregea atzeman zuten.

Lehenengo Errepublika1792koirailaren 21ean aldarrikatu zen.Austriak etaPrusiak ohartarazi zutenmonarkiaren kontrako jarrera areagotuz gero, eraso bortitzagoak pairatuko zituztela frantziarrek. Erantzun moduan,1793kourtarrilaren 21ean, erregea gillotinatu zuten.Espainiak,Napolik,Erresuma Batuak etaHerbehereek bat egin zuten Austria eta Prusiarekin. Errepublikako gobernua erradikalago bilakatu zen jakobinoen eskuetan.Robespierre buru zuenOsasun Publikoaren Komiteak eragin zuen ikaraldia zela medio,1794kouztailaren 27an aurkariek boteretik kendu eta, 1795eko konstituzioaren azpian gobernu moderatuagoa osatu zuten: Zuzendaritza (frantsesezDirectoire). Etenik gabeko gerra zela eta, armadak gero eta paper garrantzitsuagoa jokatu zuen. Armadan nabarmendu zen jeneral gazte batek,Napoleon Bonaparte izenekoak,1799koazaroaren 9an estatu kolpe baten bidez Zuzendaritza Kontsulatuak ordezkatu zuen. Azkenean, baina, Napoleonek botere osoa bere gain hartu zuen,1804an enperadore izendatuta. Estrategiarako sen aparta edukita, garaipen militar itzelak erdietsi zituen (Austerlitz edo Friedland), bainaEuropako erresuma guztiek bere aurka batera eginda,1814an lehen aldiz, eta Waterlooko batailaren porrotaren ondoren bigarrenik (1815), boterea galdu zuen, Borboiak tronuan berrezarrita.

Errestaurazio garai honetan, atzerakoien eta aurrerakoien arteko gatazka areagotu zen.Karlos X.aUztaileko Iraultzak (1830) kendu zuen tronutik. Haren ordean,Luis Filipe Frantziakoa jarri zuten, liberalagoa izango zelakoan. Hala ere,1848an,beste iraultza batek boteretik kendu zuen,Bigarren Errepublika sortuz.Luis Napoleon Bonaparte presidente izendatu zuten, baina1852an enperadore izendatu zuen bere burua.Bigarren Inperio horretan,industrializazioa garatu zen, baina denboraren poderioz errepublikazaleen kritikak gero eta ugariagoak ziren. Azkenean, Prusiaren kontrako gerran izandako porrotak Inperioaren amaiera ekarri zuen.Alemania batu zen Prusiaren inguruan (Bigarren Reicha) eta FrantziakAlsazia etaLorrena galdu zituen.

Porrotaren ondoren,Parisko Komuna altxatu zen. Gupidagabe erreprimitu zuten:Aste Odoltsuan (La Semaine Sanglante) 30.000 lagun inguru hil ziren, datuak ziurtzat jo ezin badira ere.Hirugarren Errepublikak monarkiaren aldekoen etsaigoa izan zuen, nahiz eta hauek bi taldetan (Borboiak babesten zituzten legitimistak eta Orleansdarrak) bananduta egon. Garai hartan, tokiko hizkuntzak ezabatzen hasi ziren, arteanIII. Errepublikaren hasierako biztanleria helduaren erdiak ere frantsesez ez zekien arren. Urte horiekfrantses nazionalismoaren gorakada urteak izan ziren, estatu zentralistaren zabalkundearena. Aldi berean,Afrikaren Banaketan etaIndotxinan lortutako lurralde berriek,Frantziar Inperio Kolonialak hain zuzen ere, Frantziako handitasunaren mitoa sortu zuten. Kanpo-harremanetan, Alemaniaren kontrako mendekua hartu nahi izateakErrusia etaErresuma Batuarekin kolaborazio-akordioa (1907) sinatzera eragin zuen.XIX. mendearen bukaera etaXX.aren hasieraren arteko garai hauBelle Époque deitzen da («Garai Ederra»). Izan ere, berrikuntza eta entretenigarri ugari asmatu ziren:kabareta,zinema,Inpresionismoa... Nolanahi ere, Frantzia erlijioak, klaseak, erregionalismoak eta diruak bananduta zegoen nazioa zen.

XX. mendea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerra piztean,Europan aurreko urteetan garatutako aliantza-sistema abian jarri zen. Honela, FrantziakErrusia etaSerbiaren alde egin zuen.Erresuma Batuak ere,AlemaniakBelgika konkistatutakoan, haiekin egin zuen bat.

Gerra laburra izango zen ustea oso hedatuta egon arren, lubaki-sare bilakatutako fronteak, batik bat mendebaldean (hau da, Frantzian) oso egonkorrak izan ziren lehenengo mugimenduen ostean.Verdun,Marne edoSomme gisako borroketan lurra behin eta berriro galtzen eta irabazten zen, aurrerapen handirik egin gabe. Azkenean, hein handi batean,AEBetako laguntzari esker, garaipena lortu zutenaliatuek.Parisen,Bake Biltzarra eratu zen, zeinek, besteak beste, gerraren erantzukizun osoa alemaniarren gainean ezarri zuen.

Gerrak hurbil zirudien berriro, are gehiago AlemanianHitlerrek boterea hartu zuenean (1933). Gerrarako hainbat prestaketa egin arren (Maginot Lerroa), Lehen Mundu Gerraren sufrimenduen oroimenak bakea ziurtatuko lukeen politikaren alde jotzea gomendatzen zuen (Municheko Konferentzia). Edonola ere,1939koirailaren 1ean HitlerrekPolonia inbaditzean, Frantziak eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Alemaniari.

Frantzia eta Alemaniaren arteko buruz buruko borrokak1940ko maiatzean hasi ziren. Maginot Lerroa aise gainditu zuten alemaniarrek.Ekainaren 24an, errenditzea Frantziako agintariek erabaki zuten.Alemaniak Frantziako hiru bosten okupatu zituen. Gainerakoa,Philippe Pétain Lehen Mundu Gerraren heroia buru zuenVichyko Gobernurako utzi zuten. Nolanahi ere,LondrestikCharles de Gaullek erbesteko Frantzia Askeko gobernuburua izendatu zuen bere burua. Inor gutxi altxatu ziren okupazioaren aurka, Erresistentzia osatuz. Baina Frantziako benetako askapenaNormandiako Lehorreratzearekin hasi zen.

Gerra amaitutakoan,1946kourriaren 13an indarrean ezarri zen konstituzioakLaugarren Errepublika aldarrikatu zuen. Hurrengo 16 urteetan,Inperio Koloniala guztiz desegin zen. Dien Bien Phu batailaren ondoren,Indotxina galdu zuen:Vietnam bi estatutan banandu zen, etaKanbodia zeinLaos independente bihurtu ziren.1958an,Aljeriako kolonian sortutako arazoak zirela kausa, Charles de Gaullek gobernu indartsuagoa eratu zuen,Bosgarren Errepublikari hasiera emanda.

Bestela,1977koirailaren 10eanHamida Djandoubi hiltzaileagillotinatu zuten, azken zigor-exekuzioa izan zena.1981eanheriotza zigorra ezeztatu zuten herrialde osoan.

1981ean Frantziak Bosgarren Errepublikako lehen lehendakari sozialista hautatu zuen,François Mitterrand. 1988ko lehendakaritzarako hauteskundeetan, MitterrandekJacques Chiraci irabazi zion. Lehendakariak legegintzarako hauteskundeak deitu zituen; alderdi sozialistak irabazi zituen etaMichel Rocard izendatu zuten lehen ministro. Sozialisten politika ekonomikoa ez zen eskuinarenetik askorik aldendu. Langabeziak gora egiten segitu zuen (% 9,5 1991n). Urte horretan bertanÉdith Cressonek hartu zuen Rocarden lekua; gobernua bere gain hartzen zuen lehenengo emakumea izan zen. Ez zuen, baina, asko iraun. Bederatzi hilabete geroago Mitterrandek ekonomia ministro ohia,Pierre Bérégovoy, industria eta finantza agintarien babesa zuena, jarri zuen Cressonen ordez.

1992an, bestalde, poliziakETAko buruzagiak atxilotu zituenBidarten.1993an ezkerrak berriro galdu zituen legegintzarako hauteskundeak eta MitterrandekÉdouard Balladur kontserbadorea izendatu zuen lehen ministro.1994an, Balladurren hiru ministrok beren karguaren dimisioa eman behar izan zuten ustelkeriaz akusaturik. Urte hartan bertan, maiatzaren 6an, Mantxako itsasarteko urpeko tunela (Eurotunela) inauguratu zen.

1995eko lehendakaritzarako hauteskundeetan Chiracek irabazi zituen. HarkAlain Juppé kontserbadorea izendatu zuen lehen ministro. Abenduan funtzionario publikoen greba batek (1986az geroztik handiena) hiru egunez geldiarazi zuen herrialdea. Gizarte egoeran tirabira handiak zeuden oraindik, ez bakarrik langabezia gero eta handiagoa zelako, baita errentaren eta jabetzaren banaketan gorabehera handiak zeudelako biztanleen artean (biztanleen % 20 baino gutxiagok irabazien % 44 baino gehiago hartzen zituen, eta ondasun nazionalaren % 69 frantsesen % 20aren eskuetan zegoen). Juppéren gobernuak bere politika zorrotzari eutsi zion eta aurre egin behar izan zien sindikatuen erasoei.1997an lege berri bat onartu zen etorkinen sarrera eta egonaldiak murrizteko. Otsailean neurri horren aurkako manifestazio handiak egin ziren. Ustekabean, Chiracek legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratu zituen. Sozialistek irabazi zituzten (241 diputatu), komunisten (38 diputatu), berdeen (7 diputatu) eta ezkerreko beste 33 diputaturen laguntzarekin. Eskuineko koalizioak 256 diputatu lortu zituen etaBilgune Nazionalak bakarra.Lionel Jospinek hartu zuen lehen ministro kargua, komunistek bi ministerio, eta ekologistek bakarra, lehendakarigai ohiDominique Voynetek hartu zuena.1997an, langabeziari aurre egin nahirik, Jospinek 35 orduko lan astea ezartzea proposatu zuen. Hurrengo hilabeteetan manifestazio eta agerraldi handiak egin ziren neurri hori berehala ezar zedin eskatzeko.

XXI. mendea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mende berriak aldaketa politiko handiak ekarri zituen Frantziara.2002ko hauteskundeetan,Jean-Marie Le Pen eskuin muturreko hautagaia Jospin hautagai sozialistari nagusitu zitzaion lehenengo itzulian. Gertaera horrek aztoramen izugarria sortu zuen Frantziako gizartean, eta eskuin muturraren gaitzespen erabatekoan bat egin zuten eskuinetik ezker muturrerainoko hautesle askok eta, hala, Chiracek, Le Penen aurkako hautagai bakarrak, botoen % 82rekin irabazi zituen hauteskundeak. Hauteskunde horiek beste ondorio batzuk izan zituzten: alderdi komunistaren gainbehera, ezker muturraren goraldia (% 10), alderdi sozialistaren ahultasuna, eta eskuinaren berrantolamendua alderdi bakarrean (UMP). Hurrengo udal hauteskundeetan, ordea, alderdi sozialista nagusitu zen, eta sistema politikoak bipartidismora bideratu zen —ezkerrean, ezker muturreko hainbat alderdi, alderdi komunista eta alderdi berdeak; eskuinean, berriz,François Bayrouren UDF—.

2007ko hauteskundeetan,Nicolas Sarkozy hautatu zuten lehendakari,Ségolène Royal hautagai sozialistarekin lehian ibili ondoren. Le Penen alderdiak gainbehera izugarria izan zuen, eta ezkerreko alderdiek ere behera egin zuten, LCRk izan ezik.2012ko presidentetzarako hauteskundeetan bozemaileen % 81,60k bozkatu zuen: % 51,50kFrançois Hollanderen alde (PS), % 48,50k Nicolas Sarkozyren alde (UMP). Beraz, Hollande bilakatu zen Frantziako Errepublikako VII. presidente, 1.100.000 bozen aldean.[3]

Gobernua eta administrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Frantziako presidentea
Lehen ministroa
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako politika»

Frantzia errepublika erdi-presidentziala da, eta bere sistema legegileaFrantziako V. Errepublikaren arabera mugitzen da. Nazioak bere burua «Errepublika zatiezin, sekular, demokratiko eta sozial» gisa izendatzen du. Frantziako konstituzioak botereen banaketa aldarrikatzen du eta Frantzia «Giza Eskubideei eta1789ko Adierazpenean agertzen den burujabetza nazionalaren printzipioei atxikitzen» zaiela.

Frantziako sistema politikoanbotere exekutiboa,botere legegilea etabotere judiziala existitzen dira. Botere exekutiboa Frantziako Errepublikako presidenteak eta Gobernuak osatzen dute. Gobernua lehen ministroak eta ministroek osatzen dute. Lehen ministroa presidenteak izendatzen du, etaParlamentuaren aurrean dauka ardura. Gobernua, lehen ministroa barne,Frantziako Nazio Biltzarrak ken dezake, Parlamentuko behe ganbarak,zentsura mozio baten bidez. Horrela ziurtatzen da lehen ministroak beti duela behe ganbararen gehiengoaren babesa. Behe ganbarak goi ganbarak baino garrantzitsuagoa da kasu gehienetan.

ParlamentuaNazio Biltzarrak etaSenatuak osatzen dute. Estatutuak onartu eta aurrekontuaren gainean bozkatzen dute; exekutiboaren lana kontrolatzen dute galdera formalen bidez edo batzorde finkoen bitartez. Onartutako legeen konstituzionalitateaKontseilu Konstituzionalak aztertzen du. Kontseilu horretako kideek Errepublikako presidenteak, Nazio Biltzarreko presidenteak eta Senatuko presidenteak izendatzen dituzte. Aurretik Errepublikaren presidente izan direnak kontseilu horretako kide dira.

Independentzia judizialaNapoleondar kondearen garapenetik osatutakokode zibil baten bidez ziurtatzen da. Adar judiziala (kasu zibilak eta kriminalak) eta adar administratiboa daude (exekutiboaren erabakien gaineko erabakiak), eta bakoitzak euren goi mailako apelazio gorte independentea du:Kasazio Auzitegia gorte judizialentzat etaEstatu Kontseilu administratiboentzat. Frantziako gobernuak hainbat instituzio ditu botere gehiegikeriak independenteki ikertzeko.

Estatu unitarioa da. Hala, hainbat banaketa administratibo ditu (eskualdeak, departamenduak eta udalerriak) eta hauek hainbat lan legal dituzte. Gobernu nazionalak ezin du horien operazio normalen gainetik erabaki.

FrantziaIkatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren sortzaileetako bat zen, ondorenEuropar Batasuna izango zena. Era horretan, Frantziak bere burujabetzaren zati batEuropako instituzio ezberdinengan utzi du. Frantziako Gobernuak, beraz, Europako tratatu, direktiba eta erregulazioak bete behar ditu.

Alderdi politikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Alderdien ordezkaritza Frantziako Nazio Biltzarrean (2022):
    Sozialistak (292)
    Errepublikarrak (199)
    UDI (30)
    VF (17)
    PS (16)
    Front de Gauche (15)
     Erregistratu gabe (8)

Frantziako hainbat alderdi:

  • PCF Frantziako Alderdi Komunista (Parti Communiste Français)
  • VF Berdeak (Les Verts)
  • PS Frantziako Alderdi Sozialista (Parti Socialiste Français)
  • PRG Ezkerreko Alderdi Erradikala (Parti Radical de Gauche)
  • MRC Mugimendu Errepublikano eta Herritarra (Mouvement Républicain et Citoyen)
  • UDF Frantziar Demokraziaren aldeko Batasuna (Union pour la Démocratie Française)
  • UMP Herri Mugimenduaren aldeko Batasuna (Union pour un Mouvement Populaire)
  • RPF Frantziaren aldeko Bateratzea (Rassemblement pour la France)
  • RIF Frantziaren Independentzia eta Burujabetzaren aldeko Batasuna (Rassemblement pour l'Indépendance et la Souveraineté de la France)
  • MPF Frantziaren aldeko Mugimendua (Mouvement pour la France)
  • FN Bilgune Nazionala (Front National)
  • LCR Liga Komunista Iraultzailea (Ligue Communiste Révolutionnaire)
  • LO Langile Borroka (Lutte Ouvrière)
  • PT Langileen Alderdia (Parti des Travailleurs)
  • CPNT Ehiza, Arrantza, Natura eta Tradizioak (Chasse – Pêche – Nature – Traditions)
  • Les Verts Berdeak
  • MNR Nazio Mugimendu Errepublikanoa (Mouvement national républicain)
  • Abertzaleen Batasuna

Agintariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Frantziaren banaketa administratiboa», «Frantziako eskualde», «Frantziako departamendu» eta «Itsasoz haraindiko Frantzia»

Administrazioari dagokionez, Frantzia 13eskualdetan banaturik dago eta eskualdeak, 101departamendutan. Departamendu gehienakFrantziako Iraultzaren ondoren finkatu ziren (1870), lurralde orekaren izenean eta erdigunearekiko hartu-emanak errazteko asmoz. Departamendu burua prefeta da. Eskualdeak Frantziako 1982ko Deszentralizazio Legeaz sortu ziren, eta hauek dira gaur egun:

Frantziako eskualdeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Frantziako eskualdeen mapa, departamenduen mugak ere zehaztuta.

Ipar Euskal Herriko hiru probintziakPirinio Atlantikoak departamenduaren barruan daude,Bearnorekin batera. Pirinio Atlantikoak, berriz, Akitania Berria eskualdearen barruan daude, beste 11 departamendurekin batera. Azken urteotan gero eta gehiago dira euskal lurraldeentzat departamendu bat eskatzen ari direnak.

Frantziar Errepublikan ereitsasoz haraindiko eskualde, departamendu eta lurraldeak dira. Hauek hainbat estatus dauzkate Frantziari etaEuropar Batasunari dagokionez.

Frantziako departamenduak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Frantziako departamenduen mapa
Artikulu nagusia: «Frantziako departamendu»

Departamendua Frantziako banaketa administratibo bat da, udalerria baino zabalagoa etaeskualdea baino txikiagoa. Frantzia 101 departamendutan banatuta dago; horietatik 96Metropolitar Frantziakoak dira, eta gainerako 5ak, Frantziaren itsasoz haraindiko lurraldeetakoak.

Departamenduen banaketa1789ekoabenduaren 22an sortu zen, 1789ko Frantziako Konstituzio Batzarraren erabakiz, antzinako Frantziako probintziak ordezteko. Egungo 101 departamenduak 2011ko martxoaren 31n eratu ziren.

Departamendu bakoitzaren buruaprefeta da.

Frantziako udalerriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantzian udalerria (frantsesez:communeNAF[kɔmyn]) da unitate administratiborik txikiena. Udalerria alkate batek eta udal kontseilu batek gidatzen dute. Gaur egun, Metropolitar Frantzian 36.552 udalerri daude, eta itsasoz haraindiko lurraldeetan 129. Frantses Estatuak, hartara, Europar Batasuneko beste ezein herrialdek baino askoz udalerri gehiago ditu.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako demografia»
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako hiri nagusien zerrenda»

Frantziako estatistika institutu nazionalararen arabera, 2023ko urtarrilean 68.042.591 biztanlera iritsi zen herrialdea, eta horietatik 65.834.837Metropolitar Frantzian bizi ziren (% 96,7).[2]

Frantziako biztanle gehienak Europako oinarrizko hiru taldeen nahasketaren ondorengoak dira: ipartarrena, alpetarrena eta mediterraneotarrena. Biztanleen %7 inguru da jatorriz atzerritarra:Ipar Afrikakoa (Aljeria,Maroko etaTunisia),Saharatik behera izandako kolonietakoa eta Europakoa (Espainia,Italia etaPortugal). Frantzia gehien hazten ari den herrialdeetako bat da Europan,Irlandaren ondoren: % 0,5 urtean.

Demografiaren beste eragile nagusia immigrazioa da. Lehenengo etorkinakXIX. mendean iritsi ziren: italiarrak,belgikarrak eta espainiarrak.1960 ondorengo urteetan afrikarrak hasi ziren iristen, lehenagoko frantses kolonietatik, eta portugaldarrak. Hurrengo hamarraldian, krisi ekonomikoak Frantzia jo zuen urteetan: etorkinen kopurua gutxituz joan zen, baina erabat eten gabe, hala ere.

Erlijioari dagokionez, biztanleen % 51katolikoak dira.[4] Bigarren erlijio nagusia, arabiar munduko etorkinena, islama da (% 5), eta ondoren protestantismoa (% 2) eta judaismoa (% 1).

Hizkuntza ofiziala eta nagusiafrantsesa da. Etorkinek zeinek berea hitz egiten dute:portugesa,arabiera,gaztelania eta abar.Bretainianbretainieraz egiten da;Alsazia etaLorrenan,alemanez; ipar-ekialdean,flandrieraz; hego-ekialdean,katalanez; hego-mendebaldean,euskaraz; Proventzan,proventzeraz; Korsikan,korsikeraz.

Biztanleriaren banaketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Biztanleen banaketa ez da berdina lurralde osoan. Alderdi batzuetan, nekazaritza-aldeetan batez ere, biztanle dentsitatea Frantziako batez bestekoa baino lau aldiz apalagoa da, eta beste batzuetan, berriz, askoz handiagoa, hala nola iparraldean,Paris aldean,Alsazia etaLorrenan,Lyon etaSaint-Étienne lotzen dituen ardatzean, eta Mediterraneoko itsasaldean. Lau biztanletik hiru hirietan bizi dira. Hauek dira hiri eta metropoli eremu handienak:

Paris
Lyon
Marseilla
HiriaMetropoli eremua[5]Udalerria[6]
Paris122231002243833
Lyon2165785484344
Marseilla etaAix-en-Provence1718281850726
141438
Tolosa Okzitania1232398441802
Lille1158306227560
Bordele1127776239157
Niza1001295343304
Nantes873133284970
Estrasburgo761042271782
Rennes671845207178
Grenoble669595155637
Rouen652898110933
Toulon606947164532
Montpellier549491257351
Douai etaLens54291842197
35032
Avignon51127789683
Saint-Étienne508847171260
Tours477438134817
Clermont-Ferrand463891139860
Nancy434948105421
Orléans419211114167

Hamar mila biztanle inguruko eta gutxiagoko herriak hazten ari dira azkenaldi honetan, hirian lan egiten duten profesionalek gero eta gehiago jotzen dutelako herrietako bake girora hiriko itomenetik ihes. Frantziako landa ingurunean bi habitat mota daude: bat sakabanatua,klima ozeanikoko eskualdeetan, eta beste bat bildua, Mediterraneo aldeko eskualdeetan.

Frantziako hiri nagusia, beraz, hiriburua da, Paris: 12 milioi biztanle baino gehiago ditu hiriguneak, aldiriak eta hiriaren eragin eremua hartuta. Izen bereko departamenduko hiriburua da, etaIle-de-France eskualdeko erdigunea. Ekonomian eta politikan duen garrantzia kulturan eta historian duenaren parekoa da eta, beraz, munduko hiriburu nagusietako bat da, eta Europako hiri nagusia,Londres,Erroma etaBerlinekin batera.

Hizkuntzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Frantziako eta mugako eskualdeetako hizkuntzak eta dialektoak erakusten dituen mapa.
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako hizkuntzak»

Frantsesa estatukohizkuntza zabalduena eta 1992tik hizkuntza ofizial bakarra da. Hala ere, frantsesaz gain, Bernard Cerquiglini linguistaren erreportajearen arabera (1999) beste 65 hizkuntza hitz egiten dira Frantzian, eskualde-hizkuntza (alsaziera,bretainiera,euskara,nederlandera,katalana,korsikera etaokzitaniera), etorkinen jatorrizko hizkuntzak (arabiera,amazigh (berberea),...) eta itsasoz bestaldeko dialektoak kontuan harturik.

Frantzia munduko bigarren herrialde frankofono populatuena da,Kongoko Errepublika Demokratikoaren ostean, baina lehena hizlari kopuruari dagokiola.

Erlijioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Erlijioa Frantzian»

1905eko abenduaren 5ean Frantzian estatuaren eta elizaren arteko banaketa legea onartu zen. Lege horren bidez deuseztatu zenNapoleonek 1801eko uztailaren 15eanPio VII.arekinParisen sinatutako konkordatua, zeinakerlijio ofizial egin baitzituen erromatarkatolizismoa, protestantismoluteranoa, protestantismokalbinista etajudaismoa. Horrela, 1905ean Frantziaestatu laikoa bilakatu zen: «Errepublikak ez dio aintzatespenik, ordainik edota diru-laguntzarik ematen ezein kulturi [...]».

Arrazoi historikoengatik, Alsazia-Mosellekodepartamendua salbuespena da; 1905eko legea idazteanalemaniar lurraldea (Alsazia-Lorrena) zenez, Frantziarekin berrelkartzean zuzenbide lokala izeneko lege sistema eskuratu zuen. Zuzenbide lokalak Frantziako lege sistemarekiko paralelo funtzionatzen du, eta alemaniar estatuaren parte ziren garaiko estatutu onuragarriak mantentzen dizkio erlijioari, besteak beste 1801eko konkordatua.

Erromatarkatolizismoa onarturik dagoFrantziako itsasoz haraindiko departamenduetan. Frantziako estatuaren laikotasuna eztabaida biziko gaia da; adibidez, 2003–2004an idatzi zen eskola publikoari eta erlijio ikurrei buruzko legea.

Hezkuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantzian eskola publikoa laikoa eta doakoa da.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako ekonomia»

Alemania etaIngalaterrarekin batera, Europako herrialde ahaltsuena da Frantzia, eta munduko ahaltsuenetako bat.G8 taldeko kideetakoa da, hori da, munduko zortzi herrialde industrializatuenetako bat. Lehen sektore oso emankorra, askotariko industria eta hirugarren sektore gero eta indartsuagoa (Barne Produktu Gordinaren % 78,9 2014an[7]) dira Frantziako ekonomiaren oinarri nagusiak.

Nekazaritza eta arrantza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Arto biltzeaParistik hurbil.

Lehen sektoreak biztanle aktiboen % 3,8 besterik ez du enplegatzen,[7] baina pisu handia du nazioaren ekonomian. Nekazaritzari dagokionez, laborea lantzen da gehienbat:garagarra,artoa eta batez eregaria. Garia iparraldean lantzen da nagusiki (Bretainian etaAlsazian) eta artoa, berriz,Akitanian batez ere, bainaLoira etaRodanora ere zabaltzen ari da.Arroza Rodanoren deltan lantzen da eta azukre erremolatxa, garia bezala, iparraldean. Hiri handien inguruetan fruitu arbolak jartzeko ohitura zabaltzen ari da.Ardogintzak garrantzi eta ospe handia du Frantzian. Mundu osoan ezagunak diraBordele, Alsazia etaChampagneko ardoak (xanpaina). Abeltzaintzak nekazaritzak baino are garrantzi handiagoa du eta Europako inportanteena da, batez erebehi hazkuntza. Frantzia da Europakoesneki ekoizle nagusia.Zerri etaardi hazkuntzak ere garrantzi handia dute. Arrantzak bigarren mailako garrantzia du nazioaren ekonomian, baina garrantzitsua da iparraldeko eta ekialdeko kostaldean. Aipagarriak diraDunkerque eta Boulogne portuak iparraldean, etaDouarnenez,Concarneau etaLorient (Bretainia). Frantziako zur produkzioa, berriz, Europako Batasuneko handiena da, dituen 14 milioi hektarea baso baino gehiagori esker.Vosgeak,Jura etaAlpe mendietako basoetatik ateratzen da gehiena, baina zuhaitzez landatutako sail handiak daude, halaber, hegoaldean eta mendebaldean.

Meatzaritza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lurpeko baliabideetanburdina da ugariena. Mea handienakLorrenan daude eta aipagarriak dira Bretainia etaNormandia Beherekoak ere. Burdinaren ondorenharrikatza da mea nagusia; Lorrenan,Nord-Pas-de-Calais etaMassif Centralen aurkitzen dira meategi inportanteenak. Nolanahi ere, bai burdina bai harrikatzaren produkzioa gainbehera doa. Aitzitik,aluminioaren produkzioa handitzen ari da,Languedoc-ekobauxita hobi aberatsek hornituta.Petrolioaren etagas naturalaren produkzioa oso txikia da, eta kanpotik ekartzen da ia dena.

Industria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Industriak biztanle aktiboen % 21,3 enplegatzen du eta barne produktu gordinaren % 19,4 hartzen.[7]Siderurgia indartsu bati esker mundukoaltzairu ekoizle handienetako bat da Frantzia, baina jardueraren pisua ekonomian gutxituz joan da azkeneko urteotan, sektorea birmoldatzen ari baita eta enpresa asko ixten. Siderurgia enpresa nagusiak burdin eta harrikatz meategien inguruetan daude:Lorrena,Nord,Erdialdeko Mendigunean etaNormandian.

Sektore kimikoa oso egoera onean dago, gero eta handiagoa baitaongarri,plastiko eta garbikarien produkzioa. Fabrika nagusiak hiri handien industrialdeetan daude. Frantzia, bestalde, Europako herrialde aurreratuenetako bat da hegazkin eta kohete industrian.Guyana Frantsesean duAriane koheteen probalekua.

Paris eta hiri nagusien inguruan (Lyon,Marseilla,Estrasburgo,Bordele,Grenoble) industria elektromekanikoak eta elektrikoak daude. Autogintza da garrantzi handiko beste alor bat:Renault etaPeugeot-Citröen enpresa buruak Frantzian daude. Auto produkzioan Alemania baino ez du aurretik.Proventzan eta Bretainian ontziolak daude. Bestalde, ez da ahaztu behar Paris dela munduko hiri nagusia modari dagokionez eta, beraz, ehungintza-oihalgintza ere garrantzi handikoa da.

Industria tradizionalen artean aipagarriak dira zeramika (Limoges) eta beiragintza (Cognac,Nancy edo Lyon), besteak beste. Nekazaritzako eta abeltzaintzako produkzio handiak, noski, janariak eraldatzeko industria handia du atzean.

Zerbitzuak eta merkataritza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hirugarren sektoreak gora egin du azkeneko urteotan. 2013an barne produktu gordinaren % 78,9 eman zuen, biztanle aktiboen % 75,7 enplegatuz.[7]

Merkataritza harremanek, bestalde, pisu handia dute ekonomian; munduko bosgarren herrialde nagusia da Frantzia merkataritza harremanetan. Energia produktuetan eta industriarako lehengaietan dituen gastu ikaragarriak ez dira kapital ondasunen, elikagaien, kimika gaien, garraiorako material eta kontsumo ondasunen salmentarekin orekatzen. Frantziaren bezero nagusiaAlemania da (% 16,4 2014an), eta haren ondorenBelgika (% 7,3),Italia (% 7,1),Espainia (% 7),Erresuma Batua (% 7),Estatu Batuak (% 6,2) etaHerbehereak (% 4).[7] Merkataritza balantzaren defizita beste sektore batzuen irabaziekin orekatzen da, urterik urte haziz joan diren turismoaren irabaziekin, adibidez. Barne merkataritzan aipagarria da enpresak kontzentratzeko joera (saltegi handiak), gero eta handiagoa, hiri inguruetan.

Azpiegiturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aireportuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

478 aireportu zeuden Frantzian 1999an, eta 2005eko erroldaren arabera, hiru heliportu. Horietatik, 288 aireportukasfaltozko pista dute, eta 199k, asfaltorik ez.

Frantziako airea hainbat autoritatek zuzentzen dute.Aéroports de Parisek Parisko 14 aireportuen gaineko eskumena du, horietatikCharles de Gaulle etaOrly aireportuak. LehenaParisetik gertu dago,Roissy udalerrian, eta munduko bosgarren handiena da, 60 milioi bidaiarekin urtero (2008ko datuekin). Frantziako aireporturik garrantzitsuena da, gutxienez 100 konpainien presentziarekin.

Frantziako hegazkin-konpainia nazionalaAir France da. Frantziako hogei hiritarako hegalaldiak eskaintzen ditu eta nazioarteko 150, 83 herrialdetan eta Frantziako itsasoz haratagoko lurraldetan.

Errepideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Frantziako autobideen mapa
Frantziako autobideen mapa

Gutxi gorabehera, 950.000 km errepide daude Frantzian. Frantziako autobide eta autopista sisteman batez ere bide-saridun errepideak daude, iparraldeko hainbat eremutan eta hiri nagusien inguruan izan ezik. Guztira 12.000 kilometro errepidek kudeaketa pribatua dute, adibidezSanef (Société des autoroutes du Nord et de l'Est de la France). Munduko errepide-sistemen artean zortzigarren handiena da, Ameriketako Estatu Batuak, Txina, Errusia, Japonia, Kanada, Espainia eta Alemaniaren ostean.

Frantzian 30.500 kilometro errepide nazional ditu, estatuaren eskuetan dauden errepide nagusiak. Departamenduen eskuetan dauden errepideek 365.000 kilometro dituzte. Frantziaren zentralismoaren erakusgarri dira errepideak: errepide nagusiak Parisetik abiatzen dira.Zero KilometroaParisko Notre-Damen dago.

Frantzian autoak garrantzi handia du. 937 bilioi kilometro egin zituzten frantsesek 2005ean, % 85, automobilez.

Energia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Nogent-sur-Seineko zentral nuklearra.

Frantziak kontsumitzen duen energiaren % 51,2 inguruzentral nuklearretan lortzen du,[7] inportazioen mendean ez egoteagatik, ez baitu ez petroliorik, ez gas naturalik. Gainerakoa zentral termikoetan eta hidroelektrikoetan lortzen da. XX. mendearen bukaeran 56 erreaktore zeuden martxan, horietako asko 20 urte baino gehiagokoak. Frantzia da Estatu Batuen ondoren munduko bigarren energia nuklear ekoizle nagusia.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Futbola

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantziako Futbol Liga Txapelketa modu profesionalean1932an sortu zuten, gizonezko mailan bi liga nagusitan banatuta.AS Saint-Étienne da txapelketa gehien eskuratu duen kluba (2007 arte 10 bider).

Frantziako futbol selekzio nazionalak1904an jokatu zuen lehenengo partida ofiziala,Belgikaren aurka. Palmaresari dagokionez,Munduko Futbol Txapelketa birritan irabazi dute1998an eta2018an. GaineraEuropako txapelketan bi aldiz txapeldun atera dira (1984 eta2000n).

Futbolari onenetakoak:

Errugbia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantziako selekzioakSei Nazioen Torneoa lau aldiz irabazi ditu2007 arte.

Errugbilari onenetakoak:

Txirrindularitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1903tik, urterouztailean munduko lasterketarik ospetsuena egiten da:Frantziako Tourra. Gainera, beste lasterketa garrantzitsuak ospatzen dira bertan;Paris-Niza,Paris-Roubaix,Etorkizuneko Tourra, Paris-Bordele,Paris-Tours,Dofinerriko Kriterium.

Txirrindulari ospetsuenak hauexek dira

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abEuskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak..
  2. ab (Frantsesez) Bilan démographique 2022 - Composantes de la croissance démographique, France. Insee. 17, 2023ko urtarrila (kontsulta data: 2023-2-17).
  3. Asurmendi, Mikel. «Hollande presidente: itxaropenak izua garaitu du». in: Argia, 2322. alea2012-05-13. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (kontsulta data: 2015-08-10).
  4. «France is no longer Catholic, survey shows»CatholicCulture.org
  5. «Le nouveau zonage en aires urbaines de 2010»Insee.fr
  6. «Communes de France les plus peuplées»Insee.fr
  7. abcdef The World Factbook: France. cia.gov (kontsulta data: 2015-08-10).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Frantzia

Euskal Diaspora

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskal Etxeak»
Autoritate kontrola


1 Herrialdearen zati bat edo osoa ez dago geografikokiEuropan.2 Nazioartean ez dago guztiz onartua.3 Europatik kanpo lurraldeak ditu.
Europako banderaEuropar Batasuneko estatu kideakEuropako bandera

Alemania ·Austria ·Belgika ·Bulgaria ·Danimarka ·Errumania ·Eslovakia ·Eslovenia ·Espainia ·Estonia ·Finlandia ·Frantzia ·Grezia ·Herbehereak ·Hungaria ·Irlandako Errepublika ·Italia ·Kroazia ·Letonia ·Lituania ·Luxenburgo ·Malta ·Polonia ·Portugal ·Txekia ·Suedia ·Zipre

Sartzeko negoziatzen ari direnak:Albania ·Ipar Mazedonia ·Montenegro ·Serbia ·Turkia

Mediterraneo itsasoa inguratzen duten estatuak

 Albania · Aljeria · Bosnia-Herzegovina · Egipto · Eslovenia · Espainia · Frantzia · Gibraltar · Grezia · Israel · Italia · Kroazia · Libano · Libia · Malta · Monako · Montenegro · Maroko · Palestina · Siria · Tunisia · Turkia · Zipre

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Frantzia&oldid=10400778"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp