Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Frantses

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; herritartasuna gaitzat duena beste hau da: «Frantziar»
Frantsesa
français — langue française
Frankofoniaren Mundua
Urdin iluna: ama hizkuntza; urdina: hizkuntza ofiziala; urdin argia: kulturaren hizkuntza.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaBelgika,Burkina Faso,Burundi,Kamerun,Kanada,Afrika Erdiko Errepublika,Komoreak,Kongoko Errepublika,Kongoko Errepublika Demokratikoa,Boli Kosta,Djibuti,Frantzia,Frantziar Guiana,Frantziar Polinesia,Gabon,Guadalupe,Haiti,Luxenburgo,Madagaskar,Mali,Martinika,Maurizio,Mayotte,Monako,Kaledonia Berria,Reunion,Ruanda,Senegal,Seychelleak,Suitza,Togo,Vanuatu.Talde esanguratsuak nonAljeria,Kanbodia,Guernsey,India (Pondicherry),Italia,Jersey,Laos,Libano,Mauritania,Maroko,Tunisia,Ameriketako Estatu Batuak,Vietnam
Hiztunak321 milioi, horietako 93 milioik ama-hizkuntza.
Rankinga5 (lehen hizkuntza 15.)
Ofizialtasuna29 estatutan
EskualdeaAfrika,Europa,Amerika,Ozeano Barea
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaAcadémie française
Hizkuntza sailkapena
Indo-Europarra,
Italikoa,
Erromantzea,
Oïl hizkuntza
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua,nominatibo-akusatibo hizkuntza,silabadun hizkuntza,place–manner–time(en)Itzuli,hizkuntza malgukaria,noun-adjective(en)Itzuli etahizkuntza sintetikoa
Denbora gramatikalakorainaldia,preterite(en)Itzuli,lehenaldi burutugabea,passé composé(en)Itzuli,past anterior(en)Itzuli,pluperfect(en)Itzuli,simple future in French(en)Itzuli,near future(en)Itzuli,geroaldi burutua,baldintza burutua,conditional present(en)Itzuli,present subjunctive(en)Itzuli,past subjunctive(en)Itzuli,imperfect subjunctive(en)Itzuli,subjunctive pluperfect(en)Itzuli,present imperative(en)Itzuli,past imperative(en)Itzuli,present infinitive(en)Itzuli,past infinitive(en)Itzuli,present participle(en)Itzuli etapast participle(en)Itzuli
Modu gramatikalaksubjuntiboa,indikatiboa,agintera,baldintzazko modua,infinitiboa etapartizipioa
Genero gramatikalakgenero femeninoa etagenero maskulinoa
Kasu gramatikalakbaliorik ez
Alfabetoalatindar alfabetoa
AurrekariaFrantses klasiko
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1fr
ISO 639-2fra fre
ISO 639-3fra
Ethnologuefra
Glottologstan1290
Wikipediafr
Linguasphere51-AAA-i
ASCL2101
IETFfr

Frantsesa[1] (français, la langue française)erromantze hizkuntza da,hizkuntza indoeuropar bat.Erromatar Inperioan hitz egiten zenlatin arruntetik eratorria da, beste hizkuntza erromantzeak bezala bainahizkuntza galo-erromantzeetatik ere bai,Galian hitz egiten zenlatinaren formatik, zehazkiago Iparraldeko Galian. Haren ahaiderik gertukoenakFrantziako iparraldean etaBelgikako hegoaldean tradizioz hitz egin diren besteoïl hizkuntzak dira, frantsesak ia guztiz gainditu dituenak.

Galia Belgikakohizkuntza zelten eragina izan du, eta aurrerago,frankiar hizkuntzarena,frankoen inbasioaren ondorioz. Gaur egun, Frantziak iraganean izandako itsasoz-haraindiko hedapena dela eta,frantziar kreolerak ugari dira,Haitiko kreolera bereziki. Frantsesa hitz egiten duen pertsona edo nazio batifrankofono (frantsesez:francophone) deritzo.

Ofiziala da munduko 29 herrialdetan, kontinente guztietan.[2] Horietako gehienakOrganisation Internationale de la Francophonie (OIF) erakundeko kide dira, frantsesa erabili edo irakasten duten 84 herrialdeen elkartea. Lehen hizkuntza gisa erabiltzen daFrantzian (baitaIpar Euskal Herrian ere),KanadakoQuebecen zeinOntario etaNew Brunswicken,Belgikan (berezikiValonia etaBruselan),Suitzako mendebaldean (Berna,Friburgo,Geneva,Jura,Neuchâtel,Vaud etaValais kantonamenduetan),Monako,Ameriketako Estatu Batuetako eskualde batzuetan (Louisiana,Maine,New Hampshire etaVermont),Luxenburgoko eskualde batzuetan,Italiako iparraldean (Aostako Harana) eta munduan zehar dauden zenbait komunitatetan.[3]

Frantziar eta belgikarkolonialismoaren ondoriozXVI. mendetik aurrera, asko hedatu zen Amerikan, Afrikan eta Asian zehar. Bigarren hizkuntza frantsesa duten gehienakAfrika Frankofonoan bizi dira, berezikiGabonen,Aljerian,Marokon,Tunisian,Maurizion,Senegalen etaBoli Kostan.[4]

Nazioarteko eta literatura hizkuntza gisa historia luzea du, eta askotan erabili dazientziaren hizkuntza nagusi gisa.Nazio Batuen Erakundeak,Europar Batasunak,NATOk,Munduko Merkataritza Erakundeak,Nazioarteko Komite Olinpikoak etaGurutze Gorriarentzat lehen edo bigarren hizkuntza da.

Jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Frantzia den lurraldea K.a. VII. mendearen inguruan hasi ziren populatzengaliarrak,hizkuntza zeltak hitz egiten zituztenak, oraindik idazkerarik gabe. Hego-mendebalderantz,akitaniarrek agian euskararen aitzindari zen hizkuntzaren bat hitz egiten zuten, oraindik ere idazkera gabe.Massilia inguruan (gaur egungoMarseillan), kolonia grekoetako biztanleek hitz egiten eta idazten zutengrezieraz, baina ez zuten beren kolonietatik haratago zabaldu.

Hizkuntza haiek eta antzinakoGalian hitz egindako beste batzuk desagertu egin ziren, ziur aski,erromatarren kolonizazioaren indarrezlatina ezartzearekin batera.Erromatar Inperioaren gainbeherarekin, jatorri germaniarreko herri batzuk iritsi ziren Galia erromatarrera. Haietako bi modu finkoagoan ezarri ziren: iparraldeanfrankoak eta hegoaldeanbisigodoak,Loira ibaia mugatzat hartuta. Bi herriek beren hizkuntzak hitz egiten zituzten arren, laster hartu zuten biztanleek hitz egiten zutenlatina. Hala ere, frankoek hitz egiten zuten hizkuntzanederlanderaren jatorrian dago,Herbehereetan,Belgikan etaFrantziako iparraldean gaur egun hitz egiten den germaniar hizkuntza baita.[5]

Denbora luzez,Galiaren iparraldean hitz egiten zen hizkuntza (berez, Frantzia) latin gutxi-asko eboluzionatua zen,frankoek hitz egiten zuten germaniar hizkuntzaren eraginfonetiko handi batez. Hegoaldean, bilakaera desberdina izan zen, eta, horregatik, poliki-poliki bi hizkuntza bereizten hasi ziren, hasieranLoira ibaian markatutako mugarekin, nahiz eta historian zehar hegoalderantz gero eta gehiago joango zen iparraldean hitz egiten zen hizkuntza, etaoc hizkuntza hegoalderago. Bi hizkuntzen arteko mugaErdialdeko MendigunetikLoira ibaiaren bokaleraino (Nantes) zihoan.

Frantsesaren sorrera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Oil hizkuntzen aldaera historiko nagusien mapa.

Nolanahi ere, ez da batere erraza ebaztenlatin arrunta zein unetan bihurtu zenfrantses edookzitaniera, baina une horiVI. etaIX. mendeen artean kokatu behar da.[6] VII. mendetik aurrera, gaur egungo Frantziako lurraldean hitz egiten zen hizkuntzalatinetik etagermaniarretik desberdina dela ikus daiteke. Funtsezko dokumentuaEstrasburgoko Zina da (842),hizkuntza erromantze batean idatzitako testurik zaharrena, nonKarlomagnoren bilobaLotario I.a,Karlos II.a Burusoila etaLuis II.a Germaniarra behartzen baitzirenLuis I.a Errukitsuaren heriotzaren ondoren gertatutako banaketa aintzat hartzera,Verdungo Hitzarmenaren arauz. Zinaren dokumentualatinez,germanieraz eta hizkuntza erromantze batean ―latina eta frantsesa edo okzitaniera erdi bana― idatzi zuten. Frantzian, bi hizkuntza erromantze handiakoc hizkuntza (langue d'oc) etaoilhizkuntza (langue d'oïl) izenez ezagutuko dira, «bai» esateko erabiltzen zen hitzaren arabera. Egungo frantsesa azken horren oinordekoa da.[7]

Berehala,elizgizonek hizkuntza berri hartan idatzitakoliteratura agertzen hasi zen, lehen literatura testuak agertu zirenean (lehena,Séquence de sainte Eulalie). Horien artean,Errolanen kantua nabarmentzen da, hizkuntza erromantzea sendotzen eta latinetik gero eta gehiago bereizten joan baitzen. Astiro, hizkuntzadeklinatu izatetik,hizkuntza analitiko izatera aldatu zen, nonpreposizioen erabilerak etaperpausaren hitzen hurrenkerak ordezten baitutekasu sistema.[8]

Antzinako frantsesa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antzinako frantses deritzonaXI. mendetik aurrera sendotuz joan zen, etaLoiratik iparraldera hitz egiten zen guztia hizkuntza bakarra balitz bezala aztertzen bada ere, berez elementu elkartuak zituzten hizkera desberdinak ziren.[9]

Hizkuntzaren eragingermanikoa zela eta, hizkuntza berria idazterakoan zenbaitdigrama ―letra bikoteak― erabili behar izan ziren,latin arruntean ez ziren soinu batzuk adierazi ahal izateko. Hala,sudurkaritzea ―eragin germanikoaren elementu fonetiko bereizgarrienetako bat― adierazteko, silabaren amaierann erabiltzen hasi zen. Latinezkoo bokalak gaur egun frantsesez duen soinuaren bilakaera fonetikoaren ondorioz,ou digrama erabiltzen hasi behar izan zen, latinezko jatorrizko soinua adierazteko.

Beheko taulanbilakaera fonetiko batzuk ageri dira, mendeetan zehar gertatutako aldaketa fonetiko nagusien erritmoaren berri ematen dutenak:[10]

LatinaAurre-

erromantzea

Antzinako frantsesaFrantses

ertaina

Frantses modernoa
IX. mendeaXII. mendeaXV. mendeaXVIII. mendeaXXI. mendea
PĔDE
oin
*'pɛde/pieð//pieθ/

pied

/pie//pie//pie/

pied

MATŪRU
heldu
*ma'turo/ma'ðyr//mə'yr/

meür

/myr//myʀ//myʀ/

mûr

SCŪTU
ezkutu
*(i)s'kuto/es'kyð(o)//es'ky/

escu

/e'ky//e'ky//e'ky/

écu

SÆTA
gezi
*'sɛta/seiðə//seiə/

seie

/soiə//swɛə//swa/

soie

FŒMINA
emakume
*'femina/femnə//femmə/

femme

/fãmə//fam(ə)//fam/

femme

HŎMINE
gizon
*'omine/omnə//ommə/

homme

/õmə//ɔm(ə)//ɔm/

homme

BĔLLUS
eder
*'bɛllos/bɛłs//bɛaus/

beaus

/be'au//bio//bo/

beau

HABĒRE
eduki
*a'bere/a'veire//a'voir/

avoir

/a'vwɛr//a'vwɛʀ//a'vwaʀ/

avoir

IŪDICĀTU
epaitu
*ʤudi'kato/ʤy'ʤieð(o)//ʒy'ʒie/

jugié

/ʒy'ʒe//ʒy'ʒe//ʒy'ʒe/

jugé

CŎLLŌCĀRE
jarri
*kollo'kare/koł'ʧier(e)//ku'ʧier/

couchier

/ku'ʃie(r)//ku'ʃe//ku'ʃe/

coucher

Frantses ertaina

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Frantsesa Frantziaren barruan.

Antzinako frantsesaren eta frantses modernoaren arteko trantsizio aldaera,frantses ertaina alegia, XIV. eta XVI. mendeetan iraun zuen, nahasmendu egoera handi batez. Izan ere,XIV. mendean,Izurri Beltzak etaEhun Urteko Gerrak erakundeen desantolaketa handia eragin zuten.

Garai hartan, garrantzizkoa izan zenJohn Mandevillek idatzitakoItineraria bidaiaeskuizkribua, 250 bat aletan argitaratu zena, zenbait hizkuntzatan.[11]

XIV. mendean,Enseingnemenz qui enseingnent a apareillier toutes manieres de viandes sukaldaritza liburua nabarmentzen da, 1304-1314 artean idatzitakoa, besteak beste halako gomendiok egiten zituelarik:[12]

«Por blanc mengier — Se vos volez fere blanc mengier, prenez les eles e les piez de gelines e metez cuire en eve, e prenez un poi de ris e le destrempez de cele eve, puis le fetes cuire a petit feu, e puis charpez la char bien menu eschevelee e la metez cuire ovec un poi de chucre.»

Frantses modernoa: XVIII. mendetik gaur egunera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantziako Iraultzaren hasieran,Frantziako biztanleen laurdenak baino ez zuen frantsesez hitz egiten, gainerakoak eskualdeetako beste hizkuntzaren batean mintzo ziren.[13][14]

Iparraldeanoïl hizkuntzak zeuden, hegoaldeanoc hizkuntzak, hori da, okzitanieraren aldaerak; horiez gain,bretainiera,euskara,katalana,frankoproventzera,flandriera etaalsaziera zeuden, besteak beste. Frantsesaren batasuna,Charles Maurice de Talleyrand-Périgordek hasi zuen etaJules Ferryk jarraitu, Frantziako lurralde osorako hizkuntza bakarra sortzeko xedez.Frantsesa nahiko azkar nagusitu zen oil eta francoprovçal dialektoak hitz egiten ziren eskualdeetan, baina beste metodo batzuk erabili ziren bretoia, okzitanoa, katalana, euskara, koroa eta abar ezabatzeko (adibidez, ikasle gazteak makurraraztea).[15]

1794ko ekainaren 4an argitaratutako txosten ospetsuan,[16]Henri Grégoirek adierazi zuen frantsesez soilik hitz egiten zela «hamabost bat departamentutan», guztira 83 zirelarik. Paradoxikoa eta ia jasanezina iruditzen zitzaion hizkuntza nazionalean hiru milioi frantsesek baino gutxiagok hitz egin zezaketela egiaztatzea; hizkuntza hori, berriz, «baita Kanadan eta Mississippiren ertzetan ere» erabiltzen bazen ere.

Gainera, frantsesa asko hitz egiten zen Europako gorte gehienetan.[17]

Eskualdekopatois guztiak alboratzea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen amaieran, nahiz eta frantses estandarra eremu publikoan nagusi izan eguneroko erabileran, herriak oso maiz erabiltzen zituen tokiko hizkuntza erromanikoak (okzitanoa etafrancoproventzera), bereziki herrialdearen hegoan eta ekialdean. Eskualdeko aldaera haieipatois mespretxuzko izena erantsi zitzaien: frantziar estatuaren egiturak eta indar guztiak ipini ziren gizartean maila apalagotzat joak izan zitezen eta haiek erabiltzea prestigio galera handi bat izan zedin. Horren ondorioz, XX. mendean zehar etengabe izan ziren alboratuak.[18][19][20][21][22]

1890ean, Frantziako erdialdeko zenbait herritan, hala nolaSaint-Thurin edoCelles-sur-Durolle, eskualdeko hizkuntzaren erabilera biztanleen % 90-% 100 bitartekoa zen. 1950ean % 50 ingurura jaitsi zen, nahiz eta biztanleen % 70-% 80 batek ulertzen segitu. Hurrengo belaunaldiak modu masiboan utzi zion eskualdeko hizkuntza erabiltzeari, eta 1965 inguruan % 10 baino gutxiago erabiltzen zen (nahiz eta jende gehientsuenak ulertu bertako hizkuntza).[23]

Fonetika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Fonologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantsesarenahoskerakortografian oinarritutako arau zorrotzen arabera egiten da, nahiz frantses ortografia, sarritan, gehiago oinarritzen da historian ―hitzen jatorrietimologikoa eta bilakaera― fonologian baino. Ahoskera arauak eskualde batetik bestera zertxobait aldatzen diren arren, arau estandarrak hauek dira:

  • Hitz amaierako kontsonanteak: kontsonante bat «amaierakotzat» hartzen da bokalik ez badauka atzetik, nahiz eta kontsonante bat edo gehiago izan. Amaierako kontsonante bakartuak ―berezikis,x,z,t,d,n,p etag― mutuak izan ohi dira, hau da, ez dira ahoskatzen (adibidez,temps,cailloux,abaissez,donnent,placard,américain,champ,poing). Hitz amaierakof, k,q, etal letrak, ordea, ahoskatu egin ohi dira (adibidez,sportif,kayak,cinq,personnel). Amaierakoc ahoskatu egiten da batzuetan (adibidez,bac edosac), baina mutua ere izan daiteke (adibidez,blanc edoestomac). Bi silabakoedo gehiagoko hitz bateane letraren osteann mutua izan ohi dar (adibidez,métier) baina hitz batzuetan ahoskatu egiten da (adibidez, hiver,super,cancer).
  • Hala ere, hitz amaierako kontsonante mutu bat ahoskatu egin daiteke, hurrengo hitza bokal batekin hasten denean, bi hitzen artekoliaison edo «lotura» errazteko. Lotura horietako batzuk nahitaezkoak dira (adibidez,les amants edovous avez, bietan hitz amaierakos mutua ahoskatu egiten baita); batzuk hautazkoak dira, aldaeraren eta erregistroaren arabera (adibidez,euros irlandais); eta beste batzuk ahaztuta dude, adibidez,s amaierako kontsonanteabeaucoup d'hommes aiment esaldi zatian.
  • Hitz bukaerakon bat errepikatu etae mutu bat gehitzen bazaio, femeninoa egiteko, (adibidez,chien >chienne),n hori argiago ahoskatzen da. Aldiz, bukaerakol bat bikoiztue mutu bat gehitzen bada, femeninoa egiteko, [j] soinu bat bihurtzen da,l letraren aurretiki letra baldin badago (adibidez,gentil >gentille).
  • Elisioa edo bokal galera:a edoe letraz amaitzen diren funtzio monosilabikoko hitz batzuk (adibidez,je etaque) azken bokala galdu egiten dute, bokal batez hasten den hitz baten aurrean,hiatoa saihestearren. Galtzen den bokalaapostrofo batez ordezten da (adibidez,je ai >j'ai). Horrek eragiten du esaldi batzuek ahoskera bera izatea, esate baterakol'homme qu'il a vu (berak ikusi duen gizona) etal'homme qui l'a vu (bera [emakumea] ikusi duen gizona).
  • Azentu tonikoa azken silabari dagokio beti.[24]
Frantses estandarreko bokalen ahoskera.[25]
Biribildu gabeko bokalak puntuen ezkerretara agertzen dira eta biribildutakoak eskuinetara. Lagina/a/ eta/ɑ/ bereizten ez zituen hiztun bati hartutakoa da.

Bokalalofonoen zerrenda honela egiten da:

aitzinekoaerdikoaatzekoa
itxiai yu
erdi-itxiae øo
erdikoaə
erdi-irekiaɛ ɛ̃ œ œ̃ɔ ɔ̃
irekiaaɑ ɑ̃

Bokalen eta kontsonanteen konbinazioak ahoskatzea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bokalak

frantsesaren bokalak
idazkerasoinua

NAF

azalpenaadibideakeuskaraz
u, û[y]ezpain aurreratu pixka bat itxiak,i bat ahoskatuztu,lune,fûtZubererazüthüri (iturri) hitzeanü idazten den soinua
ai, ei[e]e itxiafait,treizeez dago halakorik
oi,oy[wa]u etaa arruntaktoi, trois, royaumealtsasuar hitzean bezala
ou, où, oû[u]u arruntacou, sourddugu hitzean bezala
eu, œu[ø], [œ]ezpain aurreratu pixka bat itxiak,e bat ahoskatuzdeux, cheveux, feu, œufez dago halakorik
au, eau, o[o]o arruntajaune, beau, dosodol hitzean bezala
on[ɔ̃]osudurkari batnon, son, bétonez dago halakorik
en, an[ɑ̃]asudurkari battrente, soixante, écrasantZubererazorgã hitzeanã idazten den soinua[26]
in, ain, ein[ɛ̃]esudurkari batvoisin, main, pleinez dago halakorik
é, -er, -ez, -et, -es[e]e arruntaétoile, manger, dormez, et, deseder hitzean bezala
e, è, ê, aî, ei, ë, et[ɛ]e irekiabec, frère, fenêtre, maître, baleine, Noël, beignetez dago halakorik

Kontsonanteak

frantsesaren kontsonanteak
idazkerasoinuaNAFazalpenaadibideakeuskaraz
b[b]euskarazkob bezala ahoskatzen da,Bera hitzean, inoiz ezhobe hitzean bezalabac, colombe, pénibleburu hitzean bezala
c (-a, -o, -u), q (-u),k[k]euskaraz bezala ahoskatzen dacolle, quoi, kilo, coqkafe hitzean bezala
d[d]euskarazkod bezala ahoskatzen da,Deba hitzean, inoiz ezbada hitzean bezala; hitz amaieran ez da gehienetan ahoskatzendoigt, devoir, dudago hitzen bezala
f, ff, ph[f]euskaraz bezala ahoskatzen dafaire, effacer, éléphantafari hitzean bezala
g (-a, -o, -u)[g]euskarazkog bezala ahoskatzen da,gera hitzean, inoiz ezdugu hitzean bezalagare, gorille, aigugaude hitzean bezala
g (-e, -i), j[ʒ]manger, gifle, jaune, jeu, joli, juinBizkaierazmendije edozubererazerrejenta hitzetan bezala
l[l]euskaraz bezala ahoskatzen dalire, loisir, lune, alarme, aigle, absoluelagun hitzean bezala
m[m]euskaraz bezala ahoskatzen da; aurretik bokal bat badu,sudurkaritu egiten dumaire, montrer, homme, emballer, comtemadari hitzean bezala
n[n]euskaraz bezala ahoskatzen da; aurretik bokal bat badu,sudurkaritu egiten dunature, nuage, bon, abandon, mundainnago hitzean bezala
gn[ɲ]euskarazkoñ letra bezala ahoskatzen dagagner, montagne, accompagner, témoigner, espagnolandereño hitzean bezala
-ng[ŋ]parking, antigangegingo hitzean bezala, baina soilik ingelesetik hartutako hitzen bukaeran ageri da
ch[ʃ]euskarazx letra bezala ahoskatzen dachâtaigne, cheval, chicorée, chômage, chuchoterxahutu hitzean bezala
p[p]euskaraz bezala ahoskatzen da; hitz amaieran ez da gehienetan ahoskatzenpapa, perdre, pianiste, poche, public; loup, drap (mutua)pago hitzean bezala
s-, -s,ss, ç

c- (-e, -i)

[s]euskarazs letra bezala ahoskatzen da; hitz amaieran ez da gehienetan ahoskatzensac, assiste, leçon, cecizahar hitzean bezala
-s-, z[z]gutxi gorabehera, euskarazz letra bezala ahoskatzen dachaise, douzezubererazkodeusik hitzean bezala
t[t]euskaraz bezala ahoskatzen da; hitz amaieran ez da gehienetan ahoskatzentable, témoin, tiers, tout, tuer;sut, but (mutua)talde hitzean bezala
tch[tʃ]euskaraztx digrama bezala ahoskatzen datchèque, tchétchèneetxe hitzean bezala
v[v]igurzkari ezpain-horzkari ahostuna da; ongi bereizi behar da [b] herskari ahostunarekin, batzuetan hitzak bereizten baitiravu (ezbu)ez dago halakorik
w[w]

[v]

kiwi, weekend [w];wagon [v][w] denean, euskarazkohiguin,eguerdi hitzetan bezala

Idazkera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantsesalatindar alfabetoarekin idazten da. Bost diakritiko ditu (azentu zorrotza,azentu zirkunflexua,azentu kamutsa,ze hautsia etadieresia), baitalotura bat ere (œ). Halaber, æ lotura erabiltzen da maileguan hartutako hitz batzuetan (adibidez,curriculum vitæ).

Idazketak ez du zerikusi handirik gaur egungo ahoskerarekin. Oro har, ahoskera baino kontserbadoreagoa ―hori da, hitzen jatorri etimologikoarekin lotuagoa― da idatzizko forma. Horren arrazoi dira antzinako frantsesaren garaietatik izandako aldaketa fonetiko handiak, idazkera aldaketak astiroago joan baitziren. Hala ere, aldaketa kontziente batzuk izan dira idazketan, latinezko ortografia berrezartzeko xedez eginak:

  • Antzinako frantseseandoit >doigt frantses modernoan, latinezkodigitum (hatz) jatorrizkotik hurbilago.
  • Antzinako frantseseanpie >pied frantses modernoan, latinezkopedem (oin) jatorrizkotik gertuago.

Horrenbestez, ia ezinezkoa da idazketa iragartzea ahoskeran soilik oinarrituta. Azken kontsonanteak, berezikis,x,z,t etad, mutuak izan ohi dira; etan etam, hitzaren amaieran ere hauteman daitezke, aurretik dagoen bokalasudurkaritzen baitute. Aldiz,c,r,f, etal azken posizioan ere ahoskatzen dira. Adibidez, hitz hauek kontsonantez amaituta idazten diren arren, bokalez bezala ahoskatzean dira:nez,doigt,pied,aller,las,lit,beaux.

Diakritikoek esanahi fonetikoa, semantikoa eta etimologikoa dute.

  • Azentu kamutsa (à, è, ù):a edou baten gainean, homofonoak beren artean bereizten ditu (à preposizioa,a aditz forma;ou juntagailua, izenordaina);e baten gainean, /ε/ soinua adierazten du.
  • Azentu zorrotza (é):e gainean /e/ soinua adierazten du. Gainera,e letraren atzetik joan ohi zen kontsonante baten (normaleans bat) galera historikoa adierazi ohi du:écouter <escouter (entzun).
  • Azentu zirkunflexua (â, ê, î, ô, û): e letraren gainean, /ε/ soinua adierazten du. Ondoko letra baten omisio historikoa ere adieraz dezake (normaleans bat):château <c(h)astel (gaztelu),fête <feste (jai),sûr <seur (gainean),dîner <disner (afari). Hedaduraz, homofonoen arteko desberdintasuna ere marka dezake:du (de preposizioa +le artikulua) eta (devoir aditzarenpartizipioa).
  • Dieresia (ë, ï): normaleandiptongoa eratzen duen bokal bathiatoan dagoela adierazten du:naïve,Noël.
  • Ze hautsia (ç): c letra hutsa izanda /k/ soinuaz ahoskatuko litzatekeena /s/ ahoskatzen dela adierazten du (façade,façon, reçu).

Frantsesez nahitaezkoa da azentua idaztealetra larrietan.[27]

Idazkera hutsa denez,œ loturaoe bokalen hautazko laburdura baino ez da, esanahi berezirik gabekoa, latinezko grafiarekin bat datorrena, besterik gabe (bœuf, sœur, œuvre, mœurs, œil, cœur, chœur).

1990ean, Frantsesaren Kontseilu Gorenak[28] gomendio batzuk eman zituen frantsesaren ortografia eraldatzeko.Frantses Akademiak adierazi zuen gomendio berriak ez zirela aurreko sistema baino hobeak. 2007an, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioak dokumentu bat argitaratu zuen,lehen hezkuntzako irakasleei eskatuz ortografia berrituaren arabera irakasteko hizkuntza.[29]

Frantses gramatikaren ezaugarri batzuk

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantsesaren hitz aldagarriak diraizena,determinatzaileak,adjektiboak etaaditzak. Esaldiaren hurrenkera kanonikoa da subjektua-aditza-objektua; hau da, SVO hizkuntza bat da, euskara ez bezala,[30] etaaditzak, nukleoa egiten duenak, gainerako elementuenkomunztadura markatzen du.[31] Osagarri zuzena izenordain atono batek ordezten duenean, ordea, aditzaren aurrera pasatzen da (elle mange la pomme >elle la mange). Subjektua nahitaez agertu behar da beti, eta esaldian subjektu ezagunik ez dagoenean formaespletiboren bat jarri behar da (on edoil bezala).[32] Ezezko esaldiak osatzeko,ne adberbioa erabiltzen dapas batez indartua (elle ne vien pas).

Hizkuntza erromantze gehienek bezala, bigenero gramatikal bereizten ditu (maskulinoa eta femeninoa), eta latinezko erakusleetatik eratorritako artikuluak ditu.[33] Frantsesak ez daukadeklinabiderik, baina latinaren kasu arrastoak geratzen dira izenordainen forma batzuetan (adibidez,izenordain tonikoamoi eta atonoaje).[34]

Frantsesezen etay izenordainak erabiltzen dira, beste hizkuntza erromantze batzuetan bezala (adibidez,katalana). Funtsean,en izenordainak ordezten ditude preposizioa aurretik duten hitzak edo harekin osatzen diren aditzak; etay izenordainak ordezten ditu lekuzko osagarriak, à preposizioa aurretik duten hitzak eta harekin osatzen diren aditzak.[35]

Aditzaren barruan, moduindikatibokopassé composé deitutako forman, bi aditz izan daitezkeaditz laguntzaile ―beste hizkuntza erromantzetan ez bezala, adibidezgaztelania edokatalana―; gehienetanavoir da laguntzaile, bainaêtre erabili behar da aditz pronominaletan (s'appeler,se laver eta gisakoak) eta mugimenduko 13 aditz intrantsitiboetan. Ezezkoetan,ne etapasadberbioak aditz laguntzailearen ezker-eskuin ipini behar dira (elle n'est pas venu).[36]

Hiztegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantses hitz gehienaklatin arruntetik eratorriak dira, edolatinezko edogrekozko sustraietatik abiatuta eraiki ziren. Kasu askotan, erro etimologiko bakar batek bi emaitza sortu ditu: «herritar» edo jatorrizko bat, latin arruntetik bilakatua, eta «ikasi» edo landuago bat, latin klasikotik hartua. Bikote hauetan, izen jatorrizko bat eta adjektibo kultu bat dago:

  • anaia:frère /fraternel, latinezfrater /fraternalis
  • hatz:doigt /digital, latinezdigitus /digitalis
  • fede:foi /fidèle, latinezfides /fidelis
  • begi:oculus /oculaire, latinezoculus / ocularis

Izen eta adjektibo bikoteak ere badaude:

  • gauza:chose /cause, latinezcausa
  • hotz:froid /frigide, latinezfrigidum

Zaila izan daiteke hitz frantsesen jatorri latinoa identifikatzea, zeren eta,latin arruntaren bilakaeran, silaba atono asko murriztu baitziren, eta gainerako bokalak edo kontsonanteak nabarmen aldatu.

Berrikiago,Frantziako etaQuebeceko akademien hizkuntza politika izan da frantsesezko baliokideak ematea maileguzko hitzen ordez (batez ere ingelesetik hartutakomaileguen ordez), lehendik baziren hitzen esanahia zabalduz edo hitz berriak sortuz, frantsesaren arau morfologikoak jarraituta.[37] Emaitza, sarritan, izan da fenomeno bera deskribatzeko bi hitz (edo gehiago) egotea, frantsesneologismoaren arrakastaren arabera:

  • mercatique /marketing
  • financefantôme /shadowbanking
  • bloc-notes /blog
  • ailière /wingsuit
  • tiers-lieu /coworking

Kasu batzuetan, baina, neologismo berria guztiz finkatzea lortu dute (adibide deigarriena,logiciel, ezsoftware;matériel, ezhardware).[38]

Begi neurriz esan daitekehiztegi txiki batean egon ohi diren 35.000 bat frantses hitz arrunten % 12 beste hizkuntzetatik hartuak direla (grezieratik eta latinetik hartutako hitzak ez dira, noski, aintzat hartzen). Taula honetan agertzen dira frantsesaren oinarrizko hiztegiak dituen maileguen jatorria:[39]

Frantsesaren oinarrizko hiztegia

35.000 hitz

jatorriakopuruaehunekoa
maileguak, guztira421012,0
ingelesa105425,0
italiera70716,8
germaniar hizkuntzak55013,1
frankoproventzala48111,4
arabiera2155,1
alemana1643,9
hizkuntza zeltak1603,8
gaztelania1593,8
nederlandera1533,6
persiera1122,7
hizkuntza amerindiarrak1012,4
asiar hizkuntzak892,1
afro-asiar hizkuntzak561,3
eslaviar hizkuntzak551,3
euskara100,2
besterik1443,4

Zenbakiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantseszenbaketa sistema hein bateanhogeitarra da:hogei (vingt) oinarri zenbaki gisa erabiltzen da 60tik 99ra bitarteko zenbakien izenetan. Erreferentzia gisa, euskarazzenbaki sistema hogeitar zorrotz erabiltzen da.

Hamarrekoak markatzen dituzten izenak bereziak dira 60 arte (dix,vingt,trente,quarante,cinquante etasoixante). Hortik aurrera, sistema hogeitarrera pasatzen da: 75 zenbakiasoixante-quinze esaten da, hau da, «hirurogei-hamabost» edo hirurogeita hamabost; 80 zenbakiaquatre-vingts esaten da, euskararen gisara, hau da, «lau-hogei» edo laurogei, eta 98, adibidez,quatre-vingts-dix-huit, «lau-hogei-hamazortzi» edo laurogeita hamazortzi. Zenbaketa sistema horiFrantziako Iraultzaren ondoren ezarri zen, zenbaketa sistemak desberdinak bateratzeko, nagusiki hogeitarrak baitziren,hizkuntza zeltikoen (bretainieraren bidez) etabikingoen eraginez.

Antzinako frantsesean (Erdi Aroan), 30-99 bitarteko zenbaki guztiak 10eko oinarriaren edo 20ko oinarriaren arabera esan zitezkeen: 32 esateko,vint et doze (euskaraz bezala, «hogei eta hamabi»); 50 esateko,dous vinz et diz («bi hogei eta hamar»), 80 esatekouitante edo 90nonante.[40][41] Sistema estandar hori alda daiteke, dena dela, frantses modernoaren aldaera batzuetan, berezikiSuitzan etaBelgikan.[42]

Maiz erabiltzen diren hitz edo esaldiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
EuskaraFrantsesaQuebeceko azentuaTours-eko azentua
FrantsesaFrançais (jendea) edofrançais (hizkuntza)[fʁ̥ãsɛ]

(Audio·info)

[fʁ̥ɒ̃sɛ]

(Audio·info)

BaiOui[wi]

(Audio·info)

[wi]

(Audio·info)

EzNon[nõ]

(Audio·info)

[nɔ̃]

(Audio·info)

Egun on! Kaixo!Bonjour ! (formala) edosalut ! (informala) edoAllô (Quebeceko frantsesa edo telefonoari erantzuten zaionean)[bõʒuːʁ][bɔ̃ʒuʁ]

(Audio·info)

Arrasti on!Bonsoir ![bõswɑːʁ][bõswaʁ]

(Audio·info)

Gabon!Bonne nuit ![bɔn nɥi][bʌn nɥi]

(Audio·info)

Ikusi arte!Au revoir ![ɔʁvwɑːʁ]

(Audio·info)

[oʁ(ø)vwaʁ]

(Audio·info)

Egun ona izan!Bonne journée ![bɔn ʒuʁne]

(Audio·info)

[bʌn ʒuʁne]

(Audio·info)

MesedezS'il vous plaît (formala) edos'il te plaît (informala)[sɪl vu plɛ]

(Audio·info)

[sil vu plɛ]

(Audio·info)

Eskerrik askoMerci[mɛʁsi][mɛʁ̥si]

(Audio·info)

Ez horregatikDe rien (informala) edo (il n'y a)pas de quoi;ce n'est rien (informala) («hori ez da ezer»);je vous en prie (formala),je t'en prie (informala) edobienvenue (Quebec)[də ʁjẽ][dœ ʁjæ̃]

(Audio·info)

Barka, barkatuPardon,désolé(e) edoje suis désolé (gizonezkoak),je suis désolée (emakumezkoak), edoexcuse-moi (informala),excusez-moi (formala), edoje regrette[paʁdɒ̃]

(Audio·info) /[dezɔle](Audio·info)

[paʁdõ]

(Audio·info) /[dezɔle](Audio·info)

Nor?Qui ?[ki]

(Audio·info)

[ki]

(Audio·info)

Zer?Quoi ? (informala) edoPardon ? (formala)[kwa][kwa]

(Audio·info)

Noiz?Quand ?[kæ̃]

(Audio·info)

[kɒ̃]

(Audio·info)

Non?Oú ?[u][u]

(Audio·info)

Zergatik?Pourquoi ?[puʁ̥kwa]

(Audio·info)

[puʁ̥kwa]

(Audio·info)

Nola deitzen zara?, Nola duzu izena?Comment vous appelez-vous? (formala) edocomment t'appelles-tu? (informala)[kɔmã vu z‿aple vu],[kɔmã t‿apɛl t͡sy][kɔmɒ̃ vu z‿aple vu]

(Audio·info),[kɔmɒ̃ t‿apɛl ty](Audio·info)

Deritzen naiz, izena dut...Je m'appelle...[ʒø mapɛl]

(Audio·info)

ZeinQuel, quels (maskulinoa, pl.); quelle (femeninoa)[kɛl][kɛl]
ZerenParce que, car[paʁ̥skœ]

(Audio·info)

[paʁ̥s(ø)kø]

(Audio·info)

Izan ereÀ cause de[a kou̯z dœ][a koz dø]

(Audio·info)

BadaDonc[dõːk][dõk]

(Audio·info)

AgianPeut-être[pœt‿aɪ̯tʀ̥]

(Audio·info)

[pøt‿ɛtʁ̥]

(Audio·info)

Nola?Comment ?[kɔmã][kɔmɒ̃]

(Audio·info)

Zenbat?Combien ?[kõbjẽ][kõbjæ̃]

(Audio·info)

Ez dut ulertzen / ez dizut ulertzenJe ne comprends pas[ʒœ nœ kõpʁ̥ã pɔ]

(Audio·info)

[ʒø nø kõpʁ̥ɒ̃ pa]

(Audio·info)

Bai, ulertzen dutOui, je comprends.Galdera ezezkoan egina bada,si erabiltzen da.[wi ʒœ kõpʁ̥ã]

(Audio·info)

[wi ʒø kõpʁ̥ɒ̃]

(Audio·info)

Ados nagoJe suis d'accord,d'accord[ʒə sɥi dakɑɔ̯ʁ][ʒø sɥi dakɔʁ]
Lagundu!Au secours ! à l'aide ![o skuːʁ]

(Audio·info)

[o søkuːʁ]

(Audio·info)

Zer ordutan...À quelle heure ?[a kɛl aœ̯ʁ][a kɛl œʁ]
GaurAujourd'hui[oʒuʁd͡zɥi][oʒuʁdɥi]
Lagunduko didazu(e), mesedez?Pouvez-vous m’aider s’il vous plaît ?Pourriez-vous m’aider s’il vous plaît ? (formal) edoPeux-tu m’aider s’il te plaît ?Pourrais-tu m’aider s’il te plaît ? (informala)[puve vu mɛːde sɪl vu plɛ][puve vu mede sil vu plɛ]
Non dago komuna?Où sont les toilettes ?[u sõ le twalɛt][u sõ le twalɛt]

(Audio·info)

Ez dut frantsesez hitz egitenJe ne parle pas français[ʒœ nœ paʁl pɔ fʁãsɛ][ʒø nø paʁl pa fʁɒ̃sɛ]
Ez dakitJe ne sais pas[ʒœ se pɔ]

(Audio·info)



[ʒœ n(œ) se pɔ]



[ʒœ n(œ) se]

[ʒø sɛ pa]



[ʒø n(ø) sɛ pa]



[ʒø n(ø) sɛ]
BadakitJe sais[ʒœ se][ʒø sɛ]
Egarri naizJ’ai soif[ʒe swaf][ʒe swaf]
Gose naizJ’ai faim[ʒe fẽ][ʒɛ fæ̃]
Zer moduz? Nola zaude? Nola zabiltza?Comment allez-vous ? (formala) edoÇa va ?Comment ça va ?(informala)[kɔmã t‿ale vu][kɔmɒ̃ t‿ale vu]
(Oso) ongi, (oso) ongi nagoJe vais (très) bien (formala) edoÇa va (très) bien,Tout va (très) bien (informala)[ʒœ vɛ (tʁɛ) bjẽ][ʒø vɛ (tʁɛ) bjæ̃]
(Oso) gaizki, (oso) gaizki nagoJe vais (très) mal (formala) edoÇa va (très) mal,Tout va (très) mal (informala)[ʒœ vɛ (tʁɛ) mal][ʒø vɛ (tʁɛ) mal]
Tira, hainbestean, erdipurdiAssez bien edoÇa va comme ci, comme ça, edoÇa va[ase bjẽ][ase bjɛ̃]
Ondo nagoÇa va bien[sa vɔ bjẽ][sa va bjɛ̃]
(Nola) lagun zaitzaket? Laguntza behar duzu? Laguntza behar dugu!(Comment) puis-je vous aider ? Avez-vous besoin d'aide ? Nous avons besoin d'aide ![(kɔmã) pɥiʒ vu z‿ɛːde][(kɔmɑ̃) pɥiʒ vu z‿ede]

Frantsesaren aldaerak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantsesaren eskualde aldaera edodialektoak bi modutan uler daiteke:

  • Alde batetik, kontuan hartuz frantsesaoïl hizkuntzen sinonimoa dela; ondorioz, oïl eremuko aldera erromaniko guztiak frantsesaren aldaerak direla uler daiteke.
  • «Eskualdeko frantsesa» deritzona kontuan hartuz, hau da, frantses estandarretik hurbil jarraitzen duten eskualdeko aldaera guztien batasuna. Zentzu hori erabiltzen dugu hemen.

Zenbait neologismo eskualdeko frantsesaren hiztegitik ere har daitezke. «Eskualdeko frantsesa»frankofoniaren zati batzuetan erabiltzen diren hitzak edo esamoldeak dira, baina ez frantsesaren hiztegi arauemailean, edo ez frankofonia osoan. Ez da lagunarteko hizkuntza, baizik eta modu desberdinean eboluzionatu duen frantsesa.

Frantziako iparraldeko zati batzuetan, etaParisko frantsesean (gaur egungo estandartzat hartzen dena), adibidez, goizeko janariaripetit déjeuner esaten zaio, eguerdiko janariaridéjeuner, eta gauekoaridîner;souper, berriz, izan daiteke gau-gauez egindako otordu txikia. Aldiz, Frantziako hegoaldean,Quebecen,Kanadako gainerako lekuetan,Belgikan etaSuitzan, antzinako otorduen izenak erabiltzen dira:déjeuner,dîner etasouper okzitanieraren eta katalanaren antzera.[43] Quebecen,Kanadako gainerako frantses lekuetan,Suitzan,Belgikan eta Frantziako zenbait eskualdetan,«tantôt» esaten estandarrean«tout à l'heure» esaten dena adierazteko.[44]Quebecen,magasiner esaten dute erosketak egitea, ingelesezkoshopping saihesteko, baina Frantzian, ordea,barbarismotzat hartua da.[45]Senegalen etaAfrika frankofonoan,essencerie erabiltzen dute «gasolina zerbitzugune» esateko,station-service ingelesaren kalkoa saihestearren, nahiz Frantzian barbarismotzat hartzen den.[46] Quebecen eta Kanadako beste leku frankofono askotan,avoir une blonde esten dute «neska lagun bat izatea», etaavoir un chum «senargaia izatea».[47]

Frantzian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Parisko frantsesa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Parisko frantsesak ia ordeztu dituÎle-de-Francekooïl eremuko tokiko aldaera guztiak, ez bakarrik paristarrentzat ulergaitz direnpatois dialektoak, baizik Parisen inguruko frantses estandarraren aldaera guztiak.Normandiako frantses gazte baten eta paristar gazte baten arteko aldeak, adibidez, oso txikiak dira kasu gehienetan, Frantzian eta, bereziki, Parisen historikoki izan den aniztasunari erreparatuz gero.[48][49]

Parisko frantsesa denbora luzez izan da frantsesaren araua mundukofrankofono guztientzat, eta frantsesean eragina izaten jarraitzen du, bere osotasunean ulertuta. Hori dela eta, sarritan Parisko frantsesa hartzen da erreferentzia gisa, beste frantses aldaera batzuekin konparatu ahal izateko.

Hala ere, Parisko frantsesak baditu frantsesaren arau tradizionalaren aurkako bilakaera batzuk, Frantzia osoan onartu eta hiztegietara iritsi direnak. Halakoak ez dira aise irensten frantsesez hitz egiten den beste laku batzuetan, berezikiQuebecen, non Parisko frantsesaren eragina apalagoa baita.[50]

Kanadan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Seinale elebidunakMonctonen (Brunswick Berria)
Zirkulazio seinaleaTrois-Rivières-en.

Jacques Cartier heldu zenetik Kanadara, frantsesa izan zenFrantzia Berriko hizkuntza ofiziala.[51] Frantziatik iritsitako zenbait populazio boladaKanadako ekialdean ezarri ziren. Horien artean, Atlantikoko lau probintzietan ―Eskozia Berrian,Brunswick Berrian,Eduardo Printzearen Uhartean etaTernuan― bizi direnakadiarrak.[52] Kanadako probintzia guztietan daude jatorri frantseseko frankofono ugari.[53]

Quebecen

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Quebeceko frantses»

Quebecen, bereziki, frantses hizkuntza ez da gehienbat metropoliaren ekarpenetatik elikatu, eta ez da haren eraginpean egon ingelesek1759an konkistatu eta XX. mendera arte. Hango frantsesak XVIII. mendekoitsastarren hiztegitik hartutako lexikoaren eraginak gorde ditu ―adibidezbarrer la porte esamoldeafermer (itxi) hitzaren ordez―, baita iparramerikar frantsesaren forma arkaikoak ere:breuvage (Frantzian,edabe) esaten duteboisson (edari) termino estandarraren ordez; hori da,breuvage hitzak antzinako esanahi neutroa gorde du.[54]

XX. mendearen bigarren erditik aurrera, benetakoingeniaritza linguistikoak parte handi bat hartzen duQuebeceko frantsesaren bilakaeran, bestek beste quebectarneologismoak sortzea eta hedatzeaanglizismoak ordezteko. Horrela, posta elektronikoko mezuaricourriel esaten diotee-mail ordez;clavardageclavier (teklatu) etabavardage (berriketa) konbinatuta― esaten dutechat ordez, eta zabor postari, berriz,pourriel esaten diote,spam ordez.

Office québécois de la langue française (OQLF, Frantses hizkuntzaren quebectar bulegoa) erakundeak bere eginkizunen artean dituFrantses Akademiarenak, Quebeceko frantsesari dagokionez, hau da, eginkizuna aldi berean arautzaileak eta aholkularitzazkoak.[55] Frantsesez hitz egiten den herrialdeetan, OQLFren etaQuebeceko frantsesaren eragina handia da,lexikoaren arloan (anglizismoen trataera,neologismoak eta abar), baita Quebecetik kanpo ere; esate baterako, Frantses Akademiak quebectar ekarpen lexiko asko «inportatu» izan ditu, nazioarteko frantsesa aberastuz eta termino horiek mundufrankofonoan zabaltzeko aukera emanez. Adibidez, hasieran quebectar «markatutzat» hartua bazen ere,courriel (posta elektronikoko mezua) terminoa hitz estandartzat hartzen dafrankofonia guztian («nazioarteko frantsesa» esaten dena), eta ez da nahitaez bereizitzat hartzen.[56]

OQLFk terminologiaren gaietan duen helburua ez da nazioarteko frantsesaren arauetatik aldentzea, baizik etaIpar Amerikako aldaera arautzea, frantsesaren arau elkartuen arabera. Alde horretatik, bulego honetako hiztegiak Quebeceko frantsesaren nazioarteko ekarpena aberasten laguntzen du. Bulegoak terminologia hiztegi eta terminologia tresna ugari eskaintzen ditu Interneten.[57]

Frantses Hizkuntzaren Kartak edo «101 Legeak» (1977) Quebeceko probintzian frantsesa formalizatu eta babesteko aukera eman zuen. Gainera, Quebeceko gobernuaren lehentasunetako bat da herritar iritsi berriek frantsesa ikastea.[58]

Frantsesa munduan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Frantsesaren hedakuntzaEuropar Batasunean eta herrialde hautagaietan.
Publizitate elebiduna, arabieraz eta frantsesez,Aljerian

Frantsesa herrialde askotakohizkuntza ofiziala da, eta beste herrialde askotan erabiltzen da. Frantsesez egiten duten herrialdeetako batzuk «frankofoniaren» barruan biltzen dira. Testuinguru linguistikotik haratago, Frankofoniaren Kontseilu Gorena plataforma bat da munduko herrialdeen heren baten trukeetarako. Joera horrek berretsi egiten du munduan frantsesaren lekua birdefinitu egin dela. Frantziako Kanpo Gaietako Ministerioak 2022an egindako kalkulu baten arabera, 361 milioi frantses hiztun dago munduan, horietatik % 61,8 Afrikan; 131 milioi pertsona ari da frantsesez ikasten; eta frantsesa da laugarren hizkuntza erabiliena Interneten.[59]

Taula honetan laburtzen dira munduan frantses hiztun gehien dituzten herrialdeak:

Frantses hiztun gehieneko

herrialdeak (2022)[60]

herrialdeamilioi hiztun
1 Frantzia66
2 Kongoko Errepublika Demokratikoa48,9
3 Aljeria14,9
4 Maroko13,4
5 Alemania12,3
6 Italia11,8
7 Kamerun11,5
8 Erresuma Batua11,3
9 Kanada(guztira)11
10 Boli Kosta9,3
11 Belgika8,8
12 Quebec8
13 Madagaskar6,9
14 Tunisia6,3
15 Burkina Faso5,9
16 Suitza5,9

Frantsesa, nazioarteko hizkuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Latinaren ondorengo izanik, frantsesak nazioarteko hizkuntza gisa ordezkatu zuen hura XVII. mendean, bainaBigarren Mundu Gerraren ostean,ingelesari lekua utzi behar izan zion.[61] 1685ean, Pierre Bayle filosofo eta lexikografoak idatzi zuen frantsesa zela «Europako herri guztien komunikazio era».[62] Hegemonia horren arrazoi nagusia zen estatu frantsesak garai hartan zuen boterea.1714komartxoaren 6an,Espainiako Ondorengotza Gerraren amaiera markatu zuenRastatteko Ituna frantsesez soilik idatzi zen.[63]

Esan daiteke frantsesa nazioarteko hizkuntza nagusia izan zela1919 arte. Izan ere, urte hartanGeorges ClemenceauFrantziako lehen ministroak onartu behar izan zuenVersaillesko Ituna,Lehen Mundu Gerrari amaiera eman ziona, frantsesez eta ingelesez idatzia izatea.[64] Orduz geroztik, ingelesak eremua irabazi besterik ez du egin nazioarteko harremanetan, frantsesaren kaltez.

XXI. mendearen hasieran, frantsesak oraindik ere bere aldeko lehentasun asko gordetzen zituen.. Nazioarteko erakundeek hizkuntza ofizial bat baino gehiago onar badezakete, gatazkarik izanez gero erreferentzia hizkuntza frantsesa da nagusiki.[65]

Horren adibide izan zen ingelesa ezarri nahi izan zutenean frantsesaren ordez,Nazioarteko Olinpiar Batzordearen hizkuntza gisa.Karta Olinpikoaren 23. artikuluak honela dio: «NOBen hizkuntza ofizialak frantsesa eta ingelesa dira. (..) Karta Olinpikoan eta NOBen beste edozein dokumentutan frantsesezko eta ingelesezko testuak bat ez badatoz, frantsesezkoa nagusituko da, non eta berariaz besterik idatzirik ez dagoen».[66]

Nazioarteko erakunde batzuetan, hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da; hori da kasua, esate baterako,Posta Batasun Unibertsalean.[67] Hala ere, ingelesa lehenetsia da frantsesaren aldean zientzia argitalpenetan edo NBEren tribunatik egindako diskurtsoetan, adibidez.Europar Batasunean, ingelesaren gailentasuna gero eta nabariagoa da.[68]

Frantsesak bere posizio instituzionalari eusten dion arren, eguneroko bizitzan lan hizkuntza gisa duen erabilera higatzen doa, baita Frantzia barnean ere.[69]

Hizkuntza ofiziala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantsesanazioarteko erakunde askorenhizkuntza ofizial bat da.

FrantsesaEkonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (OECD) bigarren hizkuntza da, nahiz egoitzaParisen duen.Nazio Batuen etaUNESCOren sei hizkuntza ofizialetako bat da (berarekin batera:ingelesa,gaztelania,errusiera,txinera mandarina etaarabiera).

Horrez gain, frantsesa nazioarteko erakunde eta antolamendu ugariren hizkuntza ofiziala da.

Laneko hizkuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ofiziala izateaz gain, frantsesaNazio Batuen Erakundearen eta haren erakunde guztien bi lan hizkuntzetako bat da. FrantsesaAfrikako Batasunaren hiru hizkuntzetako bat da. Halaber,Europar Batasunaren etaEuropako Batzordearen lan hizkuntza nagusietako bat da, ingelesarekin etaalemanarekin batera.[70]

Praktikan, frantsesa lan hizkuntza gisa erabiltzea ordenagailu tresnen erabileran islatu beharko litzateke, hala nolaweb semantikoan.

Atzerriko hizkuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Afrikan azkarren hazten den hizkuntza da frantsesa, erakundeen edo unibertsitateen hizkuntza ofizial edo atzerriko hizkuntza gisa.[71]

Frantsesa mundu osoko unibertsitate askotan irakasten da, eta eragin berezia du mundudiplomatikoan,kazetaritzan, esparru judizialean etaakademikoan. FrantsesaEuropar Batasuneko eskoletan gehien irakasten den atzerriko bigarren hizkuntza da.Errumania etaBulgaria 2007ko urtarriletik Europar Batasunean sartu zirenez geroztik, frantsesak aurrera egin zuen Europar Batasunean gehien irakatsitako atzerriko hizkuntza gisa, ingelesaren ondoren. Oro har, frantsesak munduan gehien irakatsitako hizkuntzetako bat izaten jarraitzen du.[72]

GaztelaniakLatinoamerikan duen hedadura eta sustraitze handiaren ondorioz, kontinente horretan bakarrik ez da frantsesa atzerriko lehen hizkuntza. Ingelesez mintzo diren beste herrialde batzuetan (Irlanda,Kanada, eta abar), frantsesak eutsi egiten dio irakasten den atzerriko lehen hizkuntza izateari, luzaz beste hizkuntzen aurretik.[73]

Frankofonoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Frankofonia»
Seinale elebidunakGuernsey uhartean (Erresuma Batua).
Kale izen elebidunakPuducherryn (India)

Hizkuntza bateko hiztunen kopuru osoa zehaztasunez neurtzea zaila den arren, munduan gehien hitz egiten diren 10 hizkuntzetako bat frantsesa dela kalkulatzen da. Zehazki, Ethnologue ikerkuntza eta datu biltegiak 2023an emandako datuen arabera, frantsesa munduko 5. hizkuntza mintzatuena da.[74]

NBEren proiekzioek zenbait agertoki garatu dituztefrankofoniaren etorkizunari buruzko hipotesiak ebaluatzeko, 2050. urteari begira. Frantsesaren etorkizuna, neurri handi batean,Afrikako irakaskuntzaren garapenaren mende egon daiteke; hiztunen kopurua nabarmen alda dezakeenez.[75] Agertoki ezkorrenaren arabera, egungo kopuruan eta aldaketa demografikoetan oinarritua, frantsesak 276 milioi pertsona izango ditu mundu osoan 2050ean. Agertoki baikorrenean, aldiz, zifrak erabat desberdinak izango lirateke. Mundu guztiarentzako irakaskuntzarekin eta Afrikakobiztanleriaren hazkundearekin, frantses hiztunen kopurua 680 milioitik gorakoa izatera iritsi daiteke. Jakina, hori ez da gertatuko iparraldeko herrialde frankofonoen laguntzarik gabe.[75]

Hori hala baldin balitz, frankofonoek munduan duten pisu demografikoak beste dimentsio bat hartuko luke: munduko biztanleen % 8 frantsesez mintzatuko da 2050ean, 2020ko % 2,9ren aldean. Hegoaldeko herrialdeen eskolatze orokortua gertatzen bada, afrikarrak frantses hiztun guztien % 80 baino gehiago izango dira, eta europarrak, berriz, %11 baino gutxiago.[75]

Literatura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Frantsesezko literatura»

Historian zehar, frantsesezko idazle famatuak anitz izan dira: besteak beste,Alexandre Dumas,Jules Verne,Victor Hugo,Albert Camus,Jean-Paul Sartre,Simone Beauvoir etaMarguerite Duras. Dozena bat idazle baino gehiagok eskuratu duteLiteraturako Nobel Saria, hizkuntza horretaz idatziz. Bestela,Goncourt Saria frantsesezko idazleen artean banatzen da urtero eta Frantziako garrantzitsuena da.

Antzinako frantseseko lehen idatziaEstrasburgoko Zinaren erromantzezko bertsioa da (842).XII. mendean historia kronikak idatzi ziren batez ere; egitandien kantak, horietako zaharrenaChanson de Roland (1100), Ingalaterrako eskuizkribu batetik kopiatua. XIII. mendean frantses literatura lan garrantzitsuenak, normandiarren konkistaren ondorioz,Ingalaterran egin ziren, baina XIV. menderakoFrantzian idatzi ziren berriro.

Ahozko literatura bidezko epikakErdi Aro osoan aurrera egin zuen (Roman de la rose).Antzerki zaharrenak liturgikoak izan ziren, eta lan horiez gainera, fabulak ere ugari idatzi ziren mende berean. XVI. mendea aberatsenetakoa izan zen literatura emaitzetan: Errenazimentu garaikoak diraFrançois Rabelais,Pierre de Ronsard eta Michel de Montaigne. Antzerkian eta poesian Italiatik etorri ziren aldaketak eta berrikuntzak, eta prosan teologia, politika eta zientzia gaiak erabili ziren.François de Malherbe XVII. mendeko poeta eta teoriagile garrantzizkoa izan zen, eta hizkuntzaren dotoretasunaz arduratu zen.René Descartes etaBlaise Pascal hitz lauzko saioengatik eta filosofia lanengatik dira ezagunak. Antzerkian,Pierre Corneille etaJean Racine Frantziako tragedia klasikoaren idazle nagusiak dira, etaMolièrek arrakasta handiko komediak idatzi zituen.

Marie de La Fayettek lehen eleberria idatzi zuen,La Princesse de Clèves (1672). XVIII. mendean klasikotasuna alde batera utzi zuten aldaketa handiak izan ziren:Voltaireren tragediak,Pierre Augustin Caron de Beaumarchaisen komediak, eta poesia eta eleberri ugari, baina garai hartako literaturaren ezaugarri nabarmenena pentsamendu arrazionalaren eragina izan zen (VoltairerenFilosofia eskutitzak, etaDenis Dideroten entziklopedia lanak).

Frantziako Iraultzak, hala ere, ez zituen literatura lanetarako aukera onak eskaini, eta idazleek ezkutuan idatzi zuten zenbaitetan (François-René de Chateaubriand). Monarkia berriz indarrean jarri zenean, askatasun handiagoa izan zuten idazleek; frantses erromantizismoaren garaia izan zen: poesian aipatzekoak diraAlphonse de Lamartine,Alfred de Vigny,Victor Hugo, etaAlfred de Musset. Eleberriak ere gora egin zuen (Honoré de Balzac,La Comédie humaine;Stendhalen eleberriak).

Erromantizismoaren ondorenparnasianismoaren garaia iritsi zen, eta teknika zehatzagoak erabiltzen hasi ziren (Théophile Gautier, poesian). XIX. mendeanerrealismoa nagusitu zen, etaEmile Zolaknaturalismoa sortu zuen (Guy de Maupassanten kontakizun laburrak ere eskola horretakoak ziren).Poesian,Charles Baudelaireksinbolismoari bidea zabaldu zion (Stéphane Mallarmé ere talde bereko poeta zen), etaArthur Rimbaud poesia modernoaren aitzindaria izan zen. XX. mendeko eleberri garrantzitsuenakMarcel ProustenÀ la recherche du temps perdu (1914-1927), etaAndré GiderenLes faux-Monnayeurs izan dira, besteren artean. Baina eleberriaren garai emankorrena 1940. urteaz geroztikoa da:Simone de Beauvoir,Albert Camus, etaJean-Paul Sartre. Antzerki lanetan,Samuel Becketten berrikuntzak,Jean Geneten antzerki antisoziala eta antinaturalista, etaEugène Ionescoren antzerki «garbia» nabariak dira.

Musika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza horretaz abestu duten artista ezagunen artean,Édith Piaf,Jacques Brel,Charles Aznavour,Georges Brassens,Georges Moustaki,Manu Chao etaYoussou N'Dour daude, besteak beste.

Zinema

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lumière anaiakzazpigarren artearen sortzaileak izan ziren, eta ordutik frantsesezko zinemak ohorezko lekua du, bai Europan, bai mundu osoan ere. Artista guztiz arrakastatsuakBrigitte Bardot,Alain Delon,Yves Montand,Catherine Deneuve,Gérard Depardieu,Juliette Binoche,Jean Reno etaAudrey Tautou dira, esate baterako.

Zinema zuzendarien artean,Jean Vigo,Jean Renoir,Jean-Luc Godard,François Truffaut,Éric Rohmer,Luc Besson etaKrzysztof Kieslowski azpimarratzekoak dira.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak..
  2. «Countries and Languages - Megalanguages around the World - Nations Online Project» web.archive.org 2023-06-29 (kontsulta data: 2023-08-26).
  3. (Frantsesez)«Le bilinguisme français-anglais au Canada : tendances récentes après cinq décennies de bilinguisme officiel» web.archive.org 2023-07-17 (kontsulta data: 2023-08-26).
  4. Francophonie., Organisation internationale de la. (2007). La francophonie dans le monde. 2006-2007. Nathan ISBN9782098821774. PMC144615162. (kontsulta data: 2019-02-26).
  5. (Frantsesez)Jacquin, Gérard. (2016-07-19). Argod-Dutard, Françoise ed. «L’émergence du français ou la rencontre du latin vulgaire avec des parlers celtiques puis germaniques» La langue française : de rencontres en partages : Quatrièmes Lyriades de la langue française (Presses universitaires de Rennes): 27–38. ISBN978-2-7535-4585-4. (kontsulta data: 2023-08-17).
  6. (Frantsesez)Tournier, Maurice. (2014-03-03). «Histoire résumée de la « langue française »» Propos d’étymologie sociale. Tome 3 : Des sources du sens (ENS Éditions): 279–300. ISBN978-2-84788-430-2. (kontsulta data: 2023-08-17).
  7. (Frantsesez)Lafitte, Jean; Pépin, Guilhem. (2008). Dante : les langues d'oïl, d'oc et de si. Université de Laval (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-08-18).
  8. Behrens, D.. (1887). «Grammatikalisehe und lexikalische Arbeiten über die lebenden Mundarten der langue d'oc und der langue d'oïl» Zeitschrift für neufranzösische Sprache und Literatur 9: 92–214. ISSN1619-7097. (kontsulta data: 2023-08-18).
  9. (Frantsesez)Leclerc, Jacques. (2023). «Histoire du français : Ancien français» web.archive.org (kontsulta data: 2023-08-18).
  10. Böhme-Eckert, Gabriele. (2004-05-01). «De l'ancien français au français moderne : l'évolution vers un type « à part » à l'époque du moyen français:» Langue française n°141 (1): 56–68.  doi:10.3917/lf.141.0056. ISSN0023-8368. (kontsulta data: 2023-08-18).
  11. (Frantsesez)Mandeville, Jean de (1300?-1372) Auteur du texte; texte, Jean de Bourgogne (13 ?-1372) Auteur du; Enlumineur, Maître de Jean de Mandeville; texte, Jean de Mandeville Auteur du. Jean de Mandeville, Voyages ; Jean de Bourgogne, De morbo epidemiae, traduction française sous le titre Préservation de Epidémie. vol. I: Jean de Mandeville, Voyages (version continentale).. Bibliothèque national de France - Gallica (kontsulta data: 2023-08-18).
  12. (Frantsesez) 1.° Henrici de Amondavilla practica chirurgiae : pars ferè dimidia desideratur. — 2.° Jesu, filii Haly, epistola, sive tractatus de aegritudinibus oculorum, et earum curatione. — 3.° Anonymi fragmentum de meteoris. — 4.° Avicennae liber de viribus cordis et medicinis cordialibus ; interprete Arnaldo de Villanova. — 5.° Anonymi tractatus de aedificatione, nutritione, conservatione et transportatione apum. — 6.° Liber de coquina, sive de praeparatione ciborum. — 7.° Alius tractatus de coquina : gallico idiomate. — 8.° Excerpta è libro Palladii Tauri Aemiliani, de agricultura. — 9.° Liber de vindemiis à domino Burgundo, Pisano, de graeco in latinum fideliter translatus. — 10.° Joannis Mesuae chirurgia, quam Ferrarius Judaeus, Chirurgus, ex arabico sermone in latinum transtulit : libris quinque. — 11.° Flores veterum Poëtarum Latinorum. — 12.° Anonymi libellus de simplici medicina. — 13.° Joannis Mesuae practica, abbreviata à Magistro Joanne de Palma.. Bibliothèque national de France - Gallica 1301-1400 (kontsulta data: 2023-08-18).
  13. «Pourquoi la République a-t-elle voulu réprimer les langues régionales ?» web.archive.org (Radio France) 2023-07-26 (kontsulta data: 2023-08-18).
  14. Perrot, Marie-Clémence. (1997). «La politique linguistique pendant la Révolution française» Mots. Les langages du politique 52 (1): 158–167.  doi:10.3406/mots.1997.2474. (kontsulta data: 2023-08-18).
  15. (Frantsesez)Université de Laval (web.archive.org). (2023). Histoire du français : La Révolution française et la langue nationale (1789-1870). (kontsulta data: 2023-08-20).
  16. (Frantsesez)Grégoire, Henri-Baptiste Grégoire. (Le 16 prairial an II (1794-06-04)). Rapport sur la nécessité et les moyens d'anéantir les patois et d'universaliser la langue française. Université de Laval (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-08-20).
  17. (Frantsesez)Francalanza, Éric. (2019-04-16). Argod-Dutard, Françoise ed. «Le français au xviiie siècle : quelle réussite ? : Le concours de l’Académie de Berlin (1783) sur l’universalité de la langue française» Le français, une langue pour réussir (Presses universitaires de Rennes): 37–57. ISBN978-2-7535-5738-3. (kontsulta data: 2023-08-20).
  18. (Frantsesez)Costa, James. (2012-11-27). «De l’hygiène verbale dans le sud de la France ou Occitanie» Lengas. Revue de sociolinguistique (72): 83–112.  doi:10.4000/lengas.116. ISSN0153-0313. (kontsulta data: 2023-08-20).
  19. (Frantsesez)Joean, Lionel. (2021-11-20). La langue catalane et son histoire. Université de Laval (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-08-20).
  20. (Frantsesez)Faby-Audic, Armelle Faby. (2013-09-21). La langue bretonne à Arradon au XXe siècle : réflexion sociolinguistique sur l'histoire du breton à travers un exemple particulier. Université de Bretagne occidentale - Brest (kontsulta data: 2023-08-20).
  21. (Frantsesez)Urteaga, Eguzki. (2022-10-23). «Structuration, fondements et objectifs de la politique linguistique au Pays Basque» Lengas. Revue de sociolinguistique (91)  doi:10.4000/lengas.6269. ISSN0153-0313. (kontsulta data: 2023-08-20).
  22. (Frantsesez)Colonna, Romain. (2012-11-27). «La revitalisation du corse ou l’émergence de projets de société concurrents» Lengas. Revue de sociolinguistique (72): 113–132.  doi:10.4000/lengas.117. ISSN0153-0313. (kontsulta data: 2023-08-20).
  23. (Frantsesez)Walter, Henriette. (1988). Le français dans tous les sens. Paris : R. Laffont ISBN978-2-221-05254-9. (kontsulta data: 2023-08-20).
  24. (Frantsesez)Kamoun, Chaneze. (2017). Phonétique essentielle du français. Didier ISBN978-2278087310. (kontsulta data: 2023-08-27).
  25. (Ingelesez)Hansen, Anita Berit; Juillard, Caroline. (2011-11). «La phonologie parisienne à trente ans d'intervalle – Les voyelles à double timbre» Journal of French Language Studies 21 (3): 313–359.  doi:10.1017/S0959269510000347. ISSN1474-0079. (kontsulta data: 2023-08-21).
  26. (Ingelesez)Egurtzegi, Ander. (2015-06-30). «Different distributions of contrastive vowel nasalization in Basque» Loquens 2 (1): e017–e017.  doi:10.3989/loquens.2015.017. ISSN2386-2637. (kontsulta data: 2023-08-22).
  27. Académie française. (2023-03-17). «Accentuation des majuscules» Dictionnaire de l’Académie française (kontsulta data: 2023-08-23).
  28. (Frantsesez)«Le Conseil supérieur des langues | Ministère de l'Education Nationale et de la Jeunesse» web.archive.org 2022-06-19 (kontsulta data: 2023-08-20).
  29. (Frantsesez)Boy, Louis. (2016-02-04). «Réforme de l'orthographe : cinq questions pour mettre les points sur les "i"» franceinfo: (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-08-20).
  30. Euskaltzaindia. «1.2. Euskara SOV hurrenkerako hizkuntza da - Euskararen Gramatika» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2023-08-23).
  31. (Frantsesez)Fuchs, Catherine; Goffic, Pierre Le. (2007). Le français moderne, entre V2 et SVO ?. Peter Lang, 17 or. (kontsulta data: 2023-08-23).
  32. Widera, Carmen. (2022-06-01). «L’emploi du pronom sujet explétif il en français moderne : une analyse micro-diachronique de l’oral:» Langages N° 226 (2): 55–68.  doi:10.3917/lang.226.0055. ISSN0458-726X. (kontsulta data: 2023-08-23).
  33. Iliescu, Maria. (2010-04-12). «Aspects de l'évolution de l'article défini en français et en roumain:» Travaux de linguistique n° 59 (2): 13–23.  doi:10.3917/tl.059.0013. ISSN0082-6049. (kontsulta data: 2023-08-23).
  34. (Ingelesez)de Kok, Ans. (1993-08-13). Aertsen, Henk ed. «Sur l’origine de l’emploi des formes toniques du pronom personnel régime avant les formes verbales non finies (infinitives ou participiales) en ancien français» Historical Linguistics 1989: Papers from the 9th International Conference on Historical Linguistics, New Brunswick, 14–18 August 1989 (John Benjamins Publishing Company): 249.  doi:10.1075/cilt.106.19kok. ISBN978-90-272-3608-1. (kontsulta data: 2023-08-23).
  35. (Frantsesez)«Les pronoms complémentsy eten» web.archive.org 2023-06-15 (kontsulta data: 2023-08-24).
  36. (Frantsesez)Banque de dépannage linguistique. (2023-03-21). «AVOIR et ÊTRE : auxiliaires essentiels à la conjugaison» Office québécois de la langue française (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-08-27).
  37. (Frantsesez)Niklas-Salminen, Aïno. (2021). «Les recommandations officielles proposées pour remplacer les anglicismes dans le Petit Robert de la langue française» Kalbotyra 74: 141-159.  doi:10.15388/kalbotyra.2021.74.8. ISSN1392-1517. (kontsulta data: 2023-08-23).
  38. (Frantsesez)Gouvernement du Québec. (2016). Les anglicismes : des emprunts à intérêt variable ?. Office québécois de la langue française (web.archive.org) ISBN978-2550788348. (kontsulta data: 2023-08-27).
  39. (Frantsesez)Walter, Henriette; Walter, Gérard. (2014). Dictionnaire des mots d'origine étrangère. Paris: Larousse ISBN978-2035903785. (kontsulta data: 2023-08-24).
  40. (Frantsesez)Schwer, Sylviane R.. (2018). Dire les nombres : origine de la numération française. Bordeaux: Journées nationales APMEP, (kontsulta data: 2023-08-25).
  41. (Ingelesez)Einhorn, Elsabe. (2010). Old French : a concise handbook. Cambridge: Cambridge University Press ISBN978-0511620966. (kontsulta data: 2023-08-25).
  42. (Frantsesez)Avanzi, Mathieu. (2017-03-26). «Comment dit-on 80 en Belgique et en Suisse ?» Français de nos régions (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-08-25).
  43. (Frantsesez)andrethibault3. (2018-04-03). «Le midi, vous déjeunez ou vous dînez ?» Français de nos régions (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-08-25).
  44. (Frantsesez)«tantôt» Dictionnaire Orthodidacte (web.archive.org) 2022-11-29 (kontsulta data: 2023-08-25).
  45. (Frantsesez)«Magasiner | Définition français canadien» Je Parle Québécois (web.archive.org) 2023-06-04 (kontsulta data: 2023-08-25).
  46. (Frantsesez)Académie française. «essencerie» Dictionnaire de l’Académie française (kontsulta data: 2023-08-25).
  47. (Frantsesez)«Chum | Définition français canadien» Je Parle Québécois (web.archive.org) 2023-04-01 (kontsulta data: 2023-08-25).
  48. (Frantsesez)Boula de Mareüil, Philippe. (2013-12-01). «D’où viennent les accents régionaux ? Paris, Le pommier (collection Les Petites Pommes du Savoir), 2010. Compte rendu de Françoise Gadet, Université de Paris Ouest:» Langage et société N° 146 (4): 150a–151.  doi:10.3917/ls.146.0151. ISSN0181-4095. (kontsulta data: 2023-08-25).
  49. (Frantsesez)«Philippe Boula de Mareüil : " Les parlers régionaux sont en voie de disparition "» La Revue française de Généalogie (web.archive.org) 2023-02-06 (kontsulta data: 2023-08-25).
  50. (Frantsesez)Legaré, Anne. (2005). «La France et le Québec» Cités 23 (3): 89.  doi:10.3917/cite.023.0089. ISSN1299-5495. (kontsulta data: 2023-08-25).
  51. (Frantsesez)Garneau, F.-X.. (1852). Histoire du Canada. Tome troisième : depuis sa découverte jusqu'à nos jours. Québec ISBN978-0665016974. (kontsulta data: 2023-08-25).
  52. (Frantsesez)Arsenault, Bona. (2018). Histoire des Acadiens. Québec: Fides ISBN978-2762142310. (kontsulta data: 2023-08-25).
  53. (Frantsesez)Centre de la francophonie des Amériques. (2022-07-02). La francophonie au Canada. web.archive.org (kontsulta data: 2023-08-25).
  54. (Frantsesez)«Breuvage | Définition français canadien» Je Parle Québécois (web.archive.org) 2023-05-28 (kontsulta data: 2023-08-25).
  55. (Frantsesez)Office québécois de la langue française. (2023-08-23). Accueil. web.archive.org (kontsulta data: 2023-08-25).
  56. (Frantsesez)Délégation générale à la langue française et aux langues de France. (2017-10-03). «Rencontres : les vingt ans du décret du 3 juillet 1996 relatif à l’enrichissement de la langue française» web.archive.org (kontsulta data: 2023-08-25).
  57. (Frantsesez)«La Vitrine linguistique de l’Office québécois de la langue française» web.archive.org 2023-08-22 (kontsulta data: 2023-08-25).
  58. (Frantsesez)«Accueil | Ministère de l'Éducation et Ministère de l'Enseignement supérieur» web.archive.org 2023-08-05 (kontsulta data: 2023-08-25).
  59. (Frantsesez)«La langue française en chiffres - Ministère de l’Europe et des Affaires étrangères» web.archive.org 2023-03-30 (kontsulta data: 2023-08-26).
  60. (Frantsesez)Organisation internationale de la Francophonie. (2022). «Qui parle français dans le monde – Langue française et diversité linguistique» web.archive.org (kontsulta data: 2023-08-26).
  61. (Frantsesez)Lescure, Jean-Claude. (2019-07-18). Habicht, Tanja-Isabel ed. «L’universalisme de la langue française en Europe à la fin du XIXe siècle» Gallomanie et gallophobie : Le mythe français en Europe au XIXe siècle (Presses universitaires de Rennes): 271–288. ISBN978-2-7535-6896-9. (kontsulta data: 2023-08-26).
  62. (Frantsesez)Chêne, Christian. (1982). L'enseignement du droit français en pays de droit écrit: (1679-1793). Librairie Droz ISBN978-2-600-03982-6. (kontsulta data: 2023-08-26).
  63. (Frantsesez)Hagege, Claude. (1992). Le Souffle de la langue Voies et destins des parlers d'Europe. Odile Jacob ISBN978-2738182845. (kontsulta data: 2023-08-26).
  64. (Frantsesez)Université de Laval. (2022-01-26). «Traité de Versailles de 1919» web.archive.org (kontsulta data: 2023-08-26).
  65. (Frantsesez)Saint Robert, Marie-Josée de. (2010). «L'utilisation du français dans les négociations et les organisations internationales» Géoéconomie 55 (4): 113.  doi:10.3917/geoec.055.0113. ISSN1620-9869. (kontsulta data: 2023-08-26).
  66. (Frantsesez)Comité International Olympique. «Charte Olympique - État en vigueur au 17 juillet 202» web.archive.org (kontsulta data: 2023-08-26).
  67. (Frantsesez)Union postale universelle. (2023-06-06). «Langues» web.archive.org (kontsulta data: 2023-08-26).
  68. (Frantsesez)Smets, Thomas. (2021-07-21). «Quelle place pour l’anglais dans l’Union européenne post-Brexit ?» Eyes on Europe (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-08-26).
  69. (Frantsesez)Centre de recherche pour l'étude et l'observation des conditions de vie - Crédoc. (2021). «Perceptions de la langue française et de la francophonie - Focus sur l'utilisation des langues étrangères dans le cadre professionnel» web.archive.org (kontsulta data: 2023-08-26).
  70. (Frantsesez)«Langues, multilinguisme, régime linguistique | Union européenne» web.archive.org 2023-07-21 (kontsulta data: 2023-08-26).
  71. (Frantsesez)Vasseur, Victor. (2022-11-19). «Cinq infographies pour comprendre la place de la francophonie dans le monde» Radio France Inter (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-08-26).
  72. Lepez, Brigitte; Hamez, Marie-Pascale; Bigot de Préaméneu, Sophie. (2008). «Le Français Langue Seconde : un domaine didactique en émergence en relation avec la politique d’accueil des flux migratoires» Spirale - Revue de recherches en éducation 42 (1): 123–137.  doi:10.3406/spira.2008.1213. (kontsulta data: 2023-08-26).
  73. (Frantsesez)David-McGonnell, Valérie. (2016-11-30). «Le français en république d’Irlande» Carnets. Revue électronique d’études françaises de l’APEF (Deuxième série - 8)  doi:10.4000/carnets.1950. ISSN1646-7698. (kontsulta data: 2023-08-26).
  74. (Ingelesez)«What are the top 200 most spoken languages? | Ethnologue Free» web.archive.org 2023-06-18 (kontsulta data: 2023-08-26).
  75. abc (Frantsesez)Marcoux, Richard; Gagné, Mathieu. (2004-09-08). «La francophonie de demain : essai de mesure de la population appartenant à la francophonie d’ici 2050» Cahiers québécois de démographie 32 (2): 273–294.  doi:10.7202/008997ar. ISSN1705-1495. (kontsulta data: 2023-08-26).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza honek bereWikipedia du:Bisita ezazu.
Autoritate kontrola


Europako banderaEuropar Batasuneko hizkuntza ofizialakEuropako bandera

Alemana ·Bulgariera ·Daniera ·Errumaniera ·Eslovakiera ·Esloveniera ·Estoniera ·Finlandiera ·Frantsesa ·Gaelera ·Gaztelania ·Greziera ·Hungariera ·Ingelesa ·Italiera ·Letoniera ·Lituaniera ·Maltera ·Nederlandera ·Poloniera ·Portugesa ·Suediera ·Txekiera

Ekialdekoak
Hegoaldekoak
Mendebaldekoak
Astur-leonesa (asturiera,extremadurera,leonesa,mirandesa,montañesa) •BorgoineraDalmazieraEmiliano-romagnoloaErretorromaniera (erromantxea,friuliera,ladinoa) •Franche-comteraFrankoprovenzeraFrantsesaGaliziera (eonaviera,fala) •GaloaGaztelania (ekuatoreginear gaztelania,europar gaztelania,filipinar gaztelania,kaloa,latinoamerikar gaztelania,saharar gaztelania) •IstrieraItalieraKatalana (algerera,balearrera,erdialdekoa,valentziera) •Korsikera (gallurera) •LadinoaLiguriera (genovera,monakoera) •LombardieraLorreneraMozarabieraNafar-aragoiera (aragoiera,errioxera,nafar erromantzea) •NapolieraNormandiera (jerseyera,guerneseyera) •Okzitaniera (gaskoia,limousinera,proventzera) •PiemonteraPikardieraPoitevinPortugesa (afrikar portugesa,brasildar portugesa) •SizilieraValonieraVenezieraXanpainera
Letraetzanez:hizkuntza hilak. Letralodiz:5 milioi hiztun baino gehiagokoak. Parentesi artean: parentesiaren ezkerrean dagoen hizkuntzarendialektoak.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Frantses&oldid=10407510"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp