Frankfurt edoFrankfurt am Main[1] (ˈfʁaŋkfʊʁt ʔam ˈmaɪn ahoskatua; hesseneraz:Frangford am Maa)Hessen estatuko hiri nagusia da (Wiesbaden hiriburua den arren) etaAlemaniako bosgarren handiena. IzenakMain ibaiaren ondoan dagoela adierazten du. 2010ean 679.664 biztanle zituen, baina bere metropoliak 5.894.000 biztanle ditu.
Bigarren Mundu Gerran hiriaren % 60 desegin bazen ere, Frankfurtek antzinako monumentuak gorde dituXV. mendeko hirigune inguruan:Römerberg, XV. mendeko San Bartolome katedrala eta Udaletxea, zenbait eliza gotiko (San Leonardo, XV-XVI. mendeak; Santa Katarina, XIV-XVII. mendeak),1426ko ate-dorrea;Goetheren jaiotetxea.
Lur, ibai eta aire bidezko komunikabidegune nagusia izan da Frankfurt antzinatik, eta metropoli handia finantzetan (Banku nagusiak, Alemaniako lehenBurtsa), merkataritzan (azoka ospetsuak). Industriak merkataritzak adinako garrantzia du, kimika industriak batez ere (Hoechst,AEG), makinagintzak, automobilgintzak (Opel), etxeko tresnak, larrugintza eta elikagai arloa. Nazioarteko liburu erakusketa,Städel museoa.
HiriaVIII. mendean eraiki zen,I. mendeko gotorleku erromatar baten gainean.794. urtean,Karlomagno garaian, "Franconofurd" izena aipatzen zuten, hiriari lotuta.Karlos Handiak Frankoniako hiriburu eta enperadorearen egoitza izateko hautatu zuen. Ezaguna zen Erdi Aroan bertan egiten ziren azokengatik; merkataritzan eta finantzetan oso leku garrantzitsua izan zen.1478an liburu trukeen lehen aztarnak hasi ziren egiten hirian,Liburu Azoka ospetsuaren lehen aztarnak izanda.
Hiri libre inperiala zen, enperadore germaniarrak han koroatzen ziren harik eta1806. urteanNapoleonekDukerri Handi bateko hiriburu egin zuen arte.1815. urtean hiri libre bihurtu zen berriro,Konfederazio germaniarreko hiriburu.1866. urteanPrusiak bereganatu zuen.1871. urtean Frankfurten izenpetu zen Frantzia-Alemania arteko gerraren amaierako ituna.
Frankfurt 1944ean bonbakatua San Pabloren eliza Westendstraße 1 etxe orratza
Römer: Erdi Aroko eraikin hau seirehun urtetan zehar Frankfurteko udaletxea izan da. Römer familiak saldu zion hiriari 1405ean. Inguruan Römerberg plaza dago. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hainbat etxe suntsitu zituzten baina berreraiki egin dira eta plazak erdi aroko itxura dauka orain.
San Bartolome katedrala (Dom Sankt Bartholomäus edoFrankfurter Dom): XIV. eta XV. mendeen artean eraikitako katedralegotikoa da. 1867an suak hartu zuen eta berreraiki beharra izan zen. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek ez zuten kaltetu. 95 metrotako altuera duen dorrea dauka.
San Pablo eliza (Paulskirche): 1789an eraiki zen eliza protestante honena Frankfurteko parlamentua ezarri zen 1848an, zeina Alemaniako lehenengo parlamentua izan zen.
Bigarren Mundu Gerra bukatzear zegoela Frankfurtek hainbat bonbaketa jasan zituen eta hiriaren gehiengoa suntsitu zen. Berreraikuntzak estilo modernoko eraikinak ekarri zituen eta gaur egun hainbat etxe orratz ikus dauitezke, batez ere Finantza eremuan. "Mainhattan" ezizena dauka eremu honek. Etxeorratzik esanguratsuenak honako hauek dira:
Commerzbank Tower (259 m), Europako eraikinik altuena izan zen 1997 eta 2003 artean.
Messeturm (257 m), Europako eraikinik altuena izan zen 1990 eta 1997 artean.
FrankfurtEuropako Ekonomiaren Hiriburua kontsideratzen da, eta 2001eko ikerketa baten araberaEuropar Batasuneko hiri aberatsena da.
Europako Banku Zentrala bertan kokaturik dago eta berazeuroa bertatik kontrolatzen da. Honetaz gain Alemaniako Burtsa nagusia eta Alemaniako Banku Federala (Deutsche Bundesbank) ere bertan daude. Guztira 370 banketxe desberdinek dituzte beren sukurtsalak hemen eta horregatik barruti finantzieroariBankfurt etaMainhattan ezizenak ematen zaizkio.
Autogintzaren erdigunea ere bada eta horregatik urtero iraila edo urrian Frankfurteko Automobil Erakusketa (Internationale Automobil-Ausstellung) egiten da.
Alemaniako industri poligono handienetako bat ere badu (Industriepark Höchst), bioteknologia, farmazia eta kimika arloko 90 enpresatik gora hartzen dituena, hala nola,Siemens AG,BASF etaMerck KGaA.
Aktibitate ekonomiko honek garraio sistema egokia behar du. Gaur egunFrankfurteko aireportua Europa osoan erreferentzia da. 265 hegaldi zuzen ditu,Londres-Heathrow aireportuak baino gehiago. Bidaiari kopuruaren arabera aldiz Europako hirugarrena da,London etaPariskoen atzetik.