| Francisco Giner de los Ríos | |||||
|---|---|---|---|---|---|
(1881) | |||||
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Ronda, 1839kourriaren 10a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Madril, 1915ekootsailaren 18a (75 urte) | ||||
| Hobiratze lekua | Madrilgo hilerri zibila | ||||
| Familia | |||||
| Haurrideak | |||||
| Familia | |||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea Facultad de Filosofía y Letras (Universidad de Granada)(en) | ||||
| Hezkuntza-maila | doktorea | ||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||
| Irakaslea(k) | Julián Sanz del Río | ||||
| Ikaslea(k) | ikusi | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | idazlea,filosofoa,unibertsitateko irakaslea etalegelaria | ||||
| Enplegatzailea(k) | Unibertsitate Zentrala | ||||
Francisco Giner de los Ríos (Ronda,1839kourriaren 10a -Madril,1915ekootsailaren 18a) espainiarpedagogoa eta idazlea izan zen.XIX. mendean,Karl Krause germaniar filosofoaren irakatsietan oinarriturik, Espainian indar handia izan zuen eta heziera liberala aldarrikatzen zuenkrausismo higikundearen sustatzaile nagusia izan zen.
Bartzelonan etaGranadan zuzenbide-ikasketak egin ondorenMadrila joan zen bizitzera. Han,Julián Sanz del Río ezagutu zuen eta hark eman zionKrauseren irakaspenen berri.1876. urtean Institución Libre de Enseñanza (Heziketa Libreko Erakundea) sortu zuen Madrilen, elizaren eta estatuaren mende zegoen heziketa-moldeak saihestu eta Europako pedagogia-metodo berrienak gauzatu ahal izateko. Espainiako intelektualengan eragin handia izan zuen erakunde hark. Han bildu ziren1920. urte inguruan, esate baterako,García Lorca etaRafael Alberti olerkariak,Luis Buñuel zinemagilea etaSalvador Dalí pintorea.Estudios sobre educación (1886,Heziketari buruzko azterketa), Filosofía y sociología(1904) etaResúmen de filosofía del derecho (1912,Zuzenbide filosofiaren laburpena) dira bere idazlan nagusiak.
Estudios sobre la educación edo euskaraz,Hezkuntzari buruzko ikerketak liburuan, zera idatzi zuen:
| « | Gure artean, kazetariak, katedradunak, apaizak, merkatariak, ministroak, naturalistak, fabrikatzaileak, sendagileak, militarrak, abokatuak, musikariak, idazleak, kimikariak, arkitektuak eta ez dakit zer gehiago dira talentuko pertsonak... baina nekez dira gizakiak. Horra bada haien espezialismo estuaren arrazioa, haien zerumuga murritzetik harantz dagoen ororen aurrean erakusten duten axolagabekeria izugarria, eta irakaskuntzaren eta heziketaren artean dagoen eten handia, ez soilik bizitza moralari dagokionez, baizik eta adimenaren esparruan berean, pauso bat eman orduko topo egiten baitugu jakintsu loriatsu batekin, artista ezin ospetsuago batekin edo distiraz beteriko politikari batekin, beren lanbideetan gutxi asko badakiten arren, bost axola zaiena besterena. Pertsonaia hauek ez dute gizakia gizaki egiten duten ideia, printzipio, sentimendu, gustu eta moduen arrastorik ia, ez baitu inor gizaki egiten logaritmo taula buruz jaakiteak, re altua txioka borobiltzeak edo erruletan diru-zorro mardula irabazteak. Gure bizitza intelektualaren miseria honen sorburua edo, ez dakit garbi zer esan, ondorioa da gure irakaskuntza . | » |
—Francisco Giner de los Ríos,Estudios sobre educación | ||