France-Albert René | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1977koekainaren 5a -2004koapirilaren 16a ←James Mancham -James Michel(en) ![]()
1976 - 1977 ←James Mancham - baliorik ez → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Victoria, 1935ekoazaroaren 16a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | Victoria, 2019kootsailaren 27a (83 urte) | ||||
Heriotza modua | :arnas gutxiegitasuna | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Londresko King's College The Dickson Poon School of Law(en) ![]() | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | diplomazialaria,politikaria etaabokatua | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | ![]() ![]() | ||||
![]() |
France-Albert René,The Boss (Victoria,1935koazaroaren 16a -Mahé,2019kootsailaren 27a)Seychelleetako bigarren presidentea izan zen.
René Ingalaterran hezi zen etaErresuma Batuko Alderdi Laboristaren alde agertu zen. Seychelleetara itzuli zenean abokatu gisa lan egin zuen 1957 eta 1961 bitartean. 1964an Seychelleetako Herriaren Alderdi Batua (Seychelles People's United Party) sortu zuen.
1976anJames Mancham presidenteak lehen ministro izendatu zuen. 1977ko ekainaren 5ean bere jarraitzaileek estatu-kolpe baten ondoren presidente bihurtu zuten. Bere burua Indiako Ozeanoko sozialistatzat zuen eta ez sobietar komunistatzat. 1977 eta 1993 artean haren alderdia estatuko legezko alderdi bakarra izan zen eta hiru presidentetzarako hauteskunde irabazi zituen (1978, 1984 eta 1989). 1993 ondoren, ordurako demokrazian, beste hiru presidentetzarako hauteskunde irabazi zituen (1993, 1998 eta 2001).
1981eanMike Hoare mertzenarioak antolatutako eta Hegoafrikak finantzatutako estatu-kolpea garaitu zuen.
Diktadore onberatzat hartua izan zen haren herrialdea Afrikako garatuena izatera eraman baitzuen. 2004ko uztailaren 14anJames Michel presidenteordearen alde dimititu zuen.