Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Fotoeleberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fotoeleberri baten argazki bat.

Fotoeleberri edofotohistoriaargazkien bidezko egindakonarrazioa da. Argazkiakkomikienbiñeten parekoak dira, nolabait esateko. Elkarrizketak argazkietan idatziak agertzen dira. Genero hau oraindik orain Italian eta Latinoamerikan oso ezaguna da. Euskal Herrian frankismo garaian ere arrakasta izan zuen. Gehien batean emakumeei zuzendutako generoa izan da. Edukien aldetik, ohikoenak argumentu sentimentalak izan dira nahiz eta poliziakoak eta umorezkoak izan ere bai. Askotan elementu erotikoak erakusten ditu.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Fotoeleberriak komikiarekin etazinemarekin lotura estuak ditu. Komikiarekin hasteko, egitura aldetik, antzekotasun handia du: narrazioa biñeten bidez antolatzen da, elkarrizketakbunbuiloen barruan agertzen dira, narratzailearen ahotsa ere idatzia agertzen da... Zineman antzeko, bestetik, narrazio dinamikoagoak egiteko asmoz, plano desberdinak erabiltzen dira, ikuspuntuak, e.a. Zineman eta komikian bezala, fotoeleberrian aurretikgidoi bat prestatzen da. Gidoia irudietan, elkarrizketetan etaoff-eko ahotsak azaldutako informazioetan oinarritzen da. Halaber, argazkietan agertzen diren pertsonaiak aktoreak dira. Batzutan argazkiekin batera marrazkiak ere agertzen dira.

Fotoeleberri ezagunenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Argentinan:Cinemisterio, 1950. hamarkadan.
  • Italia:Killing, 1960. hamarkadan.
  • Espainian:Papunovela,El Papus aldizkari satirikoak plazaratuta.
  • Katalunian:Oriflama, 1969. urtean.[1]
  • Erresuma Batuan:Eagle, 1980. hamarkadan.Zientzia fikzio generko lanak ziren.
  • Euskal Herrian: Esperientzia batzuk egin izan dira. Esaterako 2012anEITBk emakume etorkinei egiten zaizkien tratu txarren aurkako fotoeleberria plazaratu zuen.[2]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. http://elcomicencatala.blogspot.in/2011/11/fotonovella-amb-nuria-espert-enric-sio.html
  2. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/990335/emakume-etorkinen-kontrako-erasoak--fotoeleberria-kontzientziatzeko/

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fotoeleberri&oldid=10228988"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp