Forum Gallorum antzinako erromatar hiria izan zen, antzinakobaskoi herrixka batean eratua.
Haren kokapen zehatza ezezaguna da.Antoninoren Ibilbidean, nonmansio moduan agertzen zen,[1]Zaragoza etaLeskarreren arteko bidean zegoen. Aditu batzuek uste dute egungoGurrea de Gállegon zegoela,Sotón ibaiaren harana zelatatzen. Bertan erromatar zubi baten aztarnak daude[2]. Beste batzuek iparralderago, Ayerbe herriaren inguruan zegoela uste dute[3].
Kasu honetan, BizkaikoForuaren kasuan bezala, "forum" izenak, komertzio gune bat deskribatzen du, hau da, inguruko herrixka eta herrietako biztanleek eta kanpotarren sal-erosketak egiteko puntu bat.
Galiarrei buruzko toponimia Ebro erdiko ibarreko lau herriren izenetan ageri da. Horietako hiruAntoninoren ibilbidean aipatzen den Caesaraugusta -Beneharnum (Zaragaoza-Bearno) bidean zeuden, Ebroko ibarreko erdialdeko eremua eta Akitania lotzen zituena. Bide hori, K.a. I. mendearen amaieran dagoeneko erabili egiten zen,Gállego ibaiaren ibilbide bera egiten zuen hein handi batean. Bere izena, ziurrenik, Gallicus izenetik eratorria da, haren ibilbideari jarraituz, Galietara iritsi ahal zelako, ziurrenik. Mapan bide horretan agertzen diren bimansio ibai honen ertzean eraiki ziren, Forum Gallorum eta Gallicum (segur askiAyerbe etaSan Mateo de Gállego). Forum Gallorumek, seguruenik, arrazoi komertzialengatik Galietatik etorritako jendearen izena zuen. Forum hitzaren erabileratik abiatuta interpretatu da hori, eta hemen,forum hitza merkatu gisa ulertu behar da[4] .
BesteForum Gallorum bat egon zen Italia iparraldean eta gudu batek herri horren izena hartu du: Forum Gallorumeko gudua. K.a. 43ko apirilaren 14an, herrixka horretatik hurbil,Marko Antonio eta Errepublikako legioen artean libratu zen, Cayo Vibio Pansa Caetronianuskontsularen agindupean, Aulo Hircioren laguntzarekin.Zesarren hilketaren ondoren eta Senatuaren eta Marko Antonioren artean boterearen eta gobernuaren auziak konpontzen saiatu ondoren, gatazka saihestezina bihurtu zen. Antoniok Cayo Vibio Pansa Caetronianusen armadarekin talka egin zuen Forum Gallorumen. Cayo Vibio Pansaren tropak garaituak izan ziren eta jenerala larri zauritu zen. Antonio armada garaituaren atzetik joan zen, baina Aulio Hirciok hura harrapatu eta Marko Antoniorentzat garaipena hondamendi bihurtu zen. M. Antonio, zalditeriarekin, kanpamendura joan zen ekimena eta borroka galdu ondoren[5].