Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Fonetika

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ahoskatze aparatua.
Ahoskatze aparatua.

Fonetika (grekotik φωνή (foné), "soinua" edo "ahotsa"),hizkuntzalaritzan,hizkuntza baten soinuen egitea eta oharpena aztertzen dituen zientzia da.

Hizkuntzaren hotsenahoskera (artikulazioen fonetika), hots horien ezaugarri akustikoak (fonetika akustikoa) eta hizkuntzaren sistemaren barruan duten zeregina (hizkuntzalaritzaren fonetika) aztertzen ditu. Fonetika berria 1867an hasi zen,Alexander Melville Bellek hotsak marrazkietan irudikatzeko egin zituen ikerketekin. Fonetikaren ahalegin nagusia giza hizketaren hotsen sailkapenean datza.Noam Chomsky etaMorris Halle hizkuntzalariek 30 ezaugarriko zerrenda egin zuten, giza hotsen ñabardura eta berezitasun garrantzitsu guztiak sailkatzeko.

Hotsen irudikapenerako zenbait transkripzio sistema erabili dira; ezagunenaNazioarteko Alfabeto Fonetikoa da (frantsesez,Alphabet phonétique international edo API; ingelesez,International Phonetic Alphabet edoIPA). Horrela, ahozko soinuak idatz daitezke, hizkuntza edo dialektoaren arabera.IPA oso erabilgarria da fonetika ikasteko eta hizkuntzak irakasteko.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antzinaroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ezagutzen diren lehen azterketa fonetikoak K.a. VI. mendean egin zirengramatikasanskritoan oinarrituta[1]. Lehen ikerlari horien artean,Pāṇini ezagunenetako bat da, K.a. 350ean lau zatitan banatutako gramatika idatzi baitzuen. Hizkuntzalaritza modernoan eragin handia du, eta oraindik ere "idatzi den edozein hizkuntzaren gramatika generatiborik osoena" da. Gramatika hura hizkuntzalaritza modernoaren oinarria izan zen eta zenbait printzipio fonetiko garrantzitsu deskribatu zituen, horien arteansonoritatea. Lehen kontakizun horrek erresonantzia tonuak,ahots-kordak itxita daudenean, edozaratak, ahots-kordak irekita daudenean sortutakoa bezala deskribatzen du. Gramatikaren printzipio fonetikoak "primitibotzat" hartzen dira, euren analisi teorikoaren oinarria direlako eta ez analisi teorikoaren objektuak, eta printzipioak euren fonologia sistematik ondoriozta daitezke[2].


Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Caffrey, Cait (2017). "Phonetics". Salem Press Encyclopedia. Salem Press.
  2. Kiparsky, Paul (1993). "Pāṇinian linguistics". In Asher, R.E. (ed.). Encyclopedia of Languages and Linguistics. Oxford: Pergamon.
  3. «Fonética histórica vasca. ASJU 47-2 (2013). Zenbaki osoa» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 47 (2) 2018-05-18  doi:10.1387/asju.18679. ISSN2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  4. Oñederra Olaizola, Miren Lourdes, (1958- ). ([2004]). Fonetika fonologia hitzez hitz. E.H.U., Argitalpen Zerbitzua = U.P.V., Servicio Editorial ISBN8483736594. PMC433371647. (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]


Autoritate kontrola


ZirriborroArtikulu hauzirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fonetika&oldid=9832868"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp